Hezkuntza Saila

EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua (merezimendu-lehiaketa). Gehien egiten diren galderak

 

Hezkuntza Berezia

Hasierako orrirako sarbidea

Ezaugarri nagusiak

  • Zeintzuk dira parte-hartzeko txandak?

-  Orokorra

-  Desgaitasuna dutenentzat gordetakoa.

  • Zein da hautaketa-sistema prozesu honetan?

Merezimendu-lehiaketa.

  • Nor izango da hautatua?

Izangaiak kategoriaren eta puntuazioaren arabera ordenatuko dira.

Izangaiek plaza aukeratu ondoren, lortu nahi duten kategorian lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, hautatu diren pertsonak zehaztuko dira.

Hautatutako pertsonen kopuruak ezin izango du gainditu merezimendu-lehiaketa honetarako deitutako plazen kopurua, lanbide-kategoria bakoitzean. Eta ezingo dira hautatu merezimendu-lehiaketaren baremoan 0 puntu duten parte-hartzaileak.

  • Zein kategoria deitu dira hautaketa-prozesu honetan?

a) Hezkuntza Laguntzako espezialista.

b) Transkribatzailea eta material-egokitzailea.

c) Zeinu Hizkuntzako interpretea.

d) Fisioterapeuta.

e) Okupazio Terapeuta.

f) Gizarte-langilea.

  • Nork har dezake parte desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan?

Honako baldintzaren bat betetzen dutenek:

-% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna.

-irakaskuntza ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatik pentsio aitortua.

  • Hautatua izan naiteke kategoria batean baino gehiagotan?

Ez

  • Lortutako puntuazioa kontuan hartuta kategoria batean baino gehiagotan hautatua izateko aukera banu, zeinetan izango naiz hautatua?

Plaza hautatzeko prozesuaren ondoren ateratzen den kategorian, prozesuan onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren horretarako gaitzen den epean adierazten duzun lehentasun-ordena kontuan hartuta.

Betekizunak

  • Nork hartu dezake parte prozesu hauetan?

Deialdiaren 2.3 oinarrian adierazten diren baldintzak betetzen duenak.

  • Zein egunetan bete behar dira prozesuan parte-hartzeko betekizunak?

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta baldintza horiek bete beharko dira kontratua formalizatu arte.

  • Nola egiazta dezaket ez dudala kategoriari dagozkion eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik?

Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak osasun-azterketa eginda (2.3.f eta 9.4. oinarriak), behin hautatua izan ostean.

  • Zein dira eskatu ditudan kategoriaren berezko funtzioak eta zereginak?

Erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarrean dagoen gida (leiho berri batean irekitzen da); lanpostuen zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen dituena.

  • Lan-legepeko langile finkoa naiz. Hautaketa-prozesu honetan parte-hartu dezaket?

Bai, baina bakarrik lehiatuko duzun kategorian lan-legepeko langile finkoa ez bazara.

  • Zein titulurekin aurkez naiteke kategoria bakoitzera?

- HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK: Gizarteratzeko goi mailako teknikaria edo baliokidea edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria edo baliokidea.

- TRANSKRIBATZAILEA ETA MATERIAL-EGOKITZAILEA: Administrazio kudeaketako teknikaria edo baliokidea edo Administrazio eta finantzen goi mailako teknikaria edo baliokidea.

-  ZEINU HIZKUNTZAKO INTERPRETEA: Komunikazio-bitartekotzako goi mailako teknikaria edo baliokidea edo Zeinu-mintzairaren interpretazioko goi mailako teknikaria.

-  FISIOTERAPEUTA: Fisioterapiako Gradua edo baliokidea.

-  OKUPAZIO TERAPEUTA: Okupazio Terapiako Gradua edo baliokidea.

-  GIZARTE-LANGILEA: Gizarte Langintzako Gradua edo baliokidea.

  • Ikasketak amaitzen ari naiz. Aurkez naiteke?

Bakar-bakarrik titulua eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako baldin baduzu.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut, nola egiaztatuko dut?

Tituluaren homologazioarekin.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak graduko maila akademikoarekiko baliokidetasuna aitortu badu, betetzen al dut gradu-titulua izateko betekizuna?

Bai.

  • Euskara-eskakizunaren baldintza betetzen dudala alegatu behar al dut?

Bai, eskaera egitean alegatu beharko duzu.

  • Desgaitasuna alegatu behar dut eskabidean?

Bai, eta desgaitasun aitorpena beste administrazio publikoek egin badute (ez euskal administrazio publikoa), aitorpen-dokumentua ere aurkeztu beharko duzu, eskaerak aurkezteko epe berean, hemendik: https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – Eremu pertsonala – Izapideak langileen sailarekin – Administrazio-izapideak – EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua – Desgaitasunezko akreditazioa entregatzea

  • Noiz aurkeztu behar dut euskararen egiaztagiria?

Eskaera aurkezteko epean aurkeztu behar duzu, baina bakarrik, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan jasota ez badago.

Onarpen-eskaera

  • Zein da eskabidea betetzeko epea?

Maiatzaren 15etik ekainaren 9ra bitartekoa izango da.

  • Zer egin behar dut eskabidea betetzeko?

1.  Interneteko bi helbide hauetako edozeinetan sartu behar zara:

-  https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ «EPE 2022 Irakasleak. – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Onarpen-eskaera»

edo

-  https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Onarpen-eskaera».

2.  Bete eskabidea (berrikusi datuak eta eskatutako kategoria).

3.  Sakatu "Datuak grabatu" botoia.

  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea bete ondoren, nola identifikatzen da nire eskabidea prozesu osoan zehar?

Eskabidea bete ondoren sortzen diren bi frogagirietan goiko aldean, eskuinean, ageri den eskaera-zenbakiarekin (“Interesatuarentzako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea”).

  • Kategoria batean eskabide bat betetzen eta ordaintzen badut, alda al dezaket beste kategoria batera?

Bai, baldin eta aldaketa-eskaera hori eskaerak betetzeko epearen barruan egin baduzu. Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendutako idatzia aurkeztu beharko duzu, zure eskabidean aldatu nahi duzun kategoria adieraziz, 39/2015 urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoak erabiliz (erregistro elektronikoa, posta-bulegoak,...). Ez duzu beste eskabiderik bete eta ordaindu beharko.

  • Eskabidea betetzen badut baina frogagiriak inprimatu ez baditut, geroago lor ditzaket?

Bai, sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta jarraitu urrats hauei:

1-  Eremu pertsonala

2-  Izapideak langileen sailarekin

3-  Administrazio-izapideak – EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua

4-  Norberari egokitutako kontsultak

5-  Eskabide-zbk.: Egin klik eskaera-zenbakiaren gainean

6-  Gordekin (honako hauek lortuko dituzu: «Interesatuarentzako alea» eta «Erakunde laguntzailearentzako alea»)

  • Kategoria baterako baino gehiagorako eskabideak aurkez ditzaket?

Bai, baina kategoria bakarrean izan ahalko zara hautatua.

  • Eskabide bat betetzen badut, zer egin behar dut eginda dagoela ziurtatzeko?

Sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta egin urrats hauek:

1-  Eremu pertsonala

2-  Izapideak langileen sailarekin

3-  Administrazio-izapideak – EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua

4-   Norberari egokitutako kontsultak

5-  Eskabide-zenbakia: Egin klik eskaera-zenbakiaren gainean

6-  Gordekina

Eskaeraren frogagiria «Interesatuarentzako alea» eta «Erakunde laguntzailearentzako alea») lor baditzakezu, esan nahi du eskabidea beteta eta amaituta dagoela.

  • Eskabide bat betetzen badut, baina daturen bat gaizki sartu badut (kategoria izan ezik, aurreko galdera batean erantzuten baita), alda al ditzaket haren datuak?

Bai, ondorengo urratsak jarraituz:

1-  Beste eskaera bat egitera joango bazina sartu

2-  NANa eta kategoria adierazi

3-  Eskaria beteta erakutsiko da

4-  Aldaketak egin

5-  “Datuak grabatu” botoia sakatu

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren, arazoak ditut probintzia eta udalerria aukeratzeko. Zer egin behar dut?

Idatzi posta-kodea eta baietza eman (posta-kodearen eskuinaldean dagoen botoi berdea sakatuz). Aplikazioak automatikoki beteko ditu probintzia eta udalerria.

  • Zenbat eta zein epetan ordaindu behar dut prozesuan parte hartzeko tasa?

- Zenbatekoa: 19,78 euro.

-  Epea: 2023ko maiatzaren 15etik ekainaren 9ra.

  • Nola ordaindu behar dut tasa?

Sukurtsalean: inprimatu frogagiriak eskabidea bete eta berehala eta itxi aurretik. Entitate laguntzailearentzako "Alea" frogagiria lortuko duzu, barra-kodea duena, irakurketa optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo datuak eskuz atzemanda ordaintzeko.

On-line: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, eskabidea betetzean sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraituz. Eskaera bete eta berehala egin ahal izango da, edo beste une edo egun batean (aurreko galderan adierazitako epearen barruan). Azken kasu horretan, https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) helbidearen bidez egin beharko da (edo Erabiltzailea edo pasahitza):

1- Eremu pertsonala

2- Izapideak langileen sailarekin

3- Administrazio-izapideak –EPE2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua

4- Norberari egokitutako kontsultak 

5- Ordaindu

  • Eskabidea bete dut eta frogagiriak inprimatu gabe itxi dut. Nola ordain dezaket?

Ordainketa online egin behar duzu, https://www.hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) helbidearen bidez («Erabiltzailea» eta «Pasahitza»), deialdiaren 4.5. ataleko argibideei jarraikiz.

  • Prozesuan parte hartzeko tasa ordaindu izanaren frogagiria entregatu behar al dut?

Ez

  • Eskabideak betetzeko epean agiriak aurkeztu behar ditut?

Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar duzu, kasu hauetan:

-  ez badira ofizioz zenbatuko

-  ofizioz zenbatu badaitezke ere, Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez badaude (merezimenduei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, «Merezimenduak» erlaitza kontsultatu behar duzu, «Gehien egiten diren galderak» atalean).

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortzen duen agiria aurkeztuko duzu, baldin eta desgaitasunaren txandan parte hartzen baduzu eta aitorpena Euskal Administrazio Publikoaz bestelako administrazio publikoek egin badute. 

Hautaketa-prozesuaren informazioa

  • Eskabidea bete ondoren, non begiratu behar dut hautaketa-prozesuan zehar argitaratuko den informazioa (epaimahaiak, merezimenduen zerrendak...)?

Informazio orokorra (deialdia, epaimahaiak, eta abar.) Interneteko helbide honetan kontsultatu ahal izango duzu: https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ (leiho berri batean irekitzen da) .

Zure espedientearen inguruko informazioa (onartutako/baztertutako zerrenda, merezimenduen baremazioa, eta abar.) Interneteko helbide honetan kontsultatu ahal izango duzu: https://www.hezigunea.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Erabiltzailea zure NAN zenbakia izango da.

Pasahitza beste prozesu batzuetan parte hartzeagatik daukazuna izango da (ordezkapenerako izangaien zerrendak, etab.). Inoiz pasahitzik izan ez baduzu, sistemak pasahitz bat sortuko dizu eskabidea betetzean, eta SMS bidez bidaliko dizu adierazitako mugikorrera.

  • Parte hartzeko eskabidea betetzen badut, zein kasutan bidaltzen da SMS bat mugikorrera, heziguneara (leiho berri batean irekitzen da) sartzeko pasahitz batekin?

https://www.hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) -era sartzeko pasahitza inoiz izan ez baduzu, bai ordezkapenak egiteko, ordezkapenerako izangaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Saileko bestelako prozesuetan inoiz parte hartu ez duzulako.

  • Mugikorraren bidez jasoko dudan pasahitza aldatu behar al dut?

Bai. Jasotzen duzun pasahitza sartzen duzunean pasahitza iraungi egingo da (segurtasun-arrazoiengatik). Sistemak beste bat aukeratu behar duzula esango dizu.

  • Lehendik neukan pasahitza gogoratzen ez badut, zer egin dezaket?

https://www.hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) -en sartu, “Pasahitza ahaztu dut“ atalean. Horrela ere pasahitza lortzerik ez baduzu, CAUrekin (Ikastetxetako Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora deitu: 945 207 256 (telefono horretan pasahitzarekin eta aplikazioaren funtzionamenduarekin lotutako arazoak baino ez dira artatuko).

  • Non argitaratuko da merezimendu-lehiaketaren izangai hautatuen behin-behineko zerrenda?

Interneteko helbide hauetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu behar dira).

Merezimenduak

  • Noiz aurkeztu behar ditut merezimenduak?

2023ko maiatzaren 15etik ekainaren 9ra bitartean, biak barne, eskabideak aurkezteko epe berean, baldin eta kategoria horretarako aldez aurreko eskabidea egin baduzu.

  • Non azaltzen dira kontuan hartuko diren merezimenduak?

Deialdiaren 4.4 oinarrian eta Kategoria bakoitzaren eranskinean:

a) Hezkuntza-Laguntzako espezialistak: II.eranskina.

b) Transkribatzaile eta material-egokitzailea: III.eranskina.

c) Zeinu Hizkuntzako interpretea: IV.eranskina.

d) Fisioterapeuta: V.eranskina)

e) Okupazio terapeuta: VI.eranskina.

f) Gizarte-langilea: VII.eranskina.

  • Ba al dago ofizioz zenbatzen den merezimendurik? Zeintzuk?

Bai, ofizioz zenbatzen diren merezimenduak daude, eta honako hauek dira:

-  Esperientzia espezifikoa: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan dagokion kategorian emandako zerbitzuak.

-  Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioko lan-kontratu finkoko langile izateko prozeduretan probak gainditzea.

-  Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren lan-poltsetan sartzea.

-  Titulazioak, baldin eta agertzen dira honako helbidean: https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Arlo pertsonala – Nire laneko datuak

-  Hizkuntza-eskola ofizialek emandako hizkuntza-tituluak eta -ziurtagiriak.

-  Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak antolatutako ikastaroak, bai eta sail horren etengabeko prestakuntza-planean sartutako edo sail horrek onartutako jarduerak ere, agertzen badira honako helbidean: https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Arlo pertsonala – Nire prestakuntza – Kontsultatu nire ikastaro guztiak

-  Euskararen hizkuntza-eskakizuna, betiere Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) jasota badago.

  • Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

Administrazioak zenbatuko ditu, eta ez duzu justifikazio-agiririk aurkeztu beharko. Baina merezimenduak kontuan hartzeko alegatu beharko dituzu.

  • Nire merezimendu guztiak alegatu behar al ditut?

Bai, zure merezimendu guztiak alegatu behar dituzu, baina ofizioz zenbatzen ez direnen egiaztagiriak baino ez dituzu aurkeztu beharko.

  • Zer esan nahi du nire merezimendu guztiak alegatu behar ditudala?

Horrek esan nahi du kontuan hartzea nahi dituzun merezimendu guztiak adierazi behar dituzula Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orriaren ezkerreko zutabean.

  • Merezimendu horiek Hezkuntza Sailean jasota badaude, banan-banan adierazi behar ditut edo modu generikoan adieraz ditzaket?

Nahikoa da ezkerreko zutabean modu generikoan adieraztea, honela: "Niri buruz Hezkuntza Sailean dauden merezimendu guztiak alegatzen ditut"

  • Eskabidea kategoria batean baino gehiagotan aurkezten badut, eta merezimenduen baremorako dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, zenbat aldiz aurkeztu behar dut dokumentazioa?

Dokumentazioa behin bakarrik aurkez dezakezu, baina kategoria bakoitzari buruzko “Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria”-n horren berri eman behar duzu.

  • Daukadan dokumentazioa ez badago gaztelaniaz edo euskaraz, zer egin behar dut?

Itzulpen ofizial bat aurkeztu behar duzu, zinpeko itzultzaile batek egina.

  • Nola alegatu behar ditut merezimenduak eta merezimenduen egiaztagiriak (hala dagokionean) aurkeztu?

Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauen bidez:

https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – “Merezimenduak entregatzea”

edo

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ (leiho berri batean irekitzen da) «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira itzularazten du)

"Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria" frogagiria bete behar duzu, eta dagokion dokumentazioa entregatu, pdf formatuan.

Horretarako, aurreikusitako aplikazio informatikoan zehazten diren jarraibideak bete behar dituzu, eta amaitu eta erregistratu egin behar duzu, jasota gera dadin.

Ordezkoen zerrendetan ondorioak

  • Prozesu honek ordezkapenetarako izangaien zerrendak sortzen ditu?

    Ez