Araubide Orokorreko Irakaskuntzak. Helduen Hezkuntza (HH)
Helduen Hezkuntzak (HH) oinarrizko prestakuntza ematen du, alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu arte.
HHk bi modalitate ditu::
- Hezkuntza presentziala, HHEko ikastetxeetan egiten dena eta 18 urte bete badituzu edo matrikulazioa egiten duzun urte naturalaren barruan betetzen badituzu eskura dezakezuna, salbu eta ikasturtearen hasieran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikastetxe batean matrikulatu bazara.
- Urrutiko hezkuntza. Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ematen da, eta derrigorrezko eskola-adina (16 urte) gainditzen baduzu eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik ez baduzu jarrai dezakezu.
Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu ondoren, Batxilergo batera edo Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera igotzen jarraitzeko aukera duzu..
Helduentzako hezkuntza-zentroetan, halaber, helduen kualifikazioa hobetzen duten eta beren burua ikasteko eta bizitza soziokulturalean eta lan-bizitzan parte hartzeko gaitasuna garatzen duten irakaskuntzak ematen dira; besteak beste, goi-mailako heziketa-zikloetarako eta unibertsitaterako sarbide-probetarako prestakuntza.
Helduen Hezkuntza
-
Matrikulazio: Ekaina
- Modalitate presentziala. Matrikula egiteko epea: 2024ko ekainaren 17tik 27ra (HHI zentroetan)
- Modalitate presentziala. Helduentzako gaikuntza digitaleko gelak. Matrikula egiteko epea: 2024ko ekainaren 17tik 27ra (HHI zentroetan)
- Urrutiko modalitatea. Oinarrizko hezkuntza. Matrikula egiteko epea: 2024ko ekainaren 17tik 27ra . (UHE ikastetxean)
- Urrutiko modalitatea. Batxilergoa. Matrikula egiteko epea: 2024ko ekainaren 24tik uztailaren 12ra (UHE ikastetxean)
-
Matrikulazio: Iraila
- Modalitate presentziala. Matrikula egiteko epea: 2024ko irailaren 2tik 13ra (HHI zentroetan)
- Modalitate presentziala. Helduentzako gaikuntza digitaleko gelak. Matrikula egiteko epea: 2024ko irailaren 2tik 13ra (HHI zentroetan)
- Urrutiko modalitatea. Oinarrizko hezkuntza. Matrikula egiteko epea: 2024ko irailaren 2tik 30ra (UHE ikastetxean)
Araututako prestakuntza-programak
Helduentzako oinarrizko prestakuntza moduluka antolatuko da, hurrenez hurren honako hauei dagozkien hiru gradutan:
- Hasierako Irakaskuntzak I; gradu honetan, helduak gai izan behar dira matematikako eta hizkuntza-komunikazioko oinarrizko edukiak eta ahozko eta idatzizko ulermena, adierazmena eta elkarreragiteko gaitasuna eskuratzeko, nagusiki, oinarrizko gaitasunez errazago jabetzeko.
- Hasierako Irakaskuntzak II; gradu honetan, helduen alderdi guztiak garatzeko aukera emango duten ezagutza eta gaitasun orokorrak finkatzen dituzte.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza; 1. mailan (1. eta 2. moduluak) eta 2. mailan (3. eta 4. moduluak) antolatzen da. Helduen prestakuntza osatzea, zabaltzea eta sakontzea du helburu, amaitzen dutenean behar adina gaitasun izan ditzaten esku hartuko duten esparru guztietan partaidetza handiagoa izateko; gradu hau gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzen da.
Arautu gabeko prestakuntza-programak
Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eman ahalko diren arautu gabeko prestakuntza-programen helburua helduen kualifikazioa hobetzea eta haiek autoikaskuntzarako eta bizitza soziokulturalean eta lan-munduan parte hartzeko duten gaitasuna garatzea da.
Ildo horretan, indar berezia jartzen da ikasleei lana bilatzeko orientabidea eta laguntza emango dieten eta askotariko irakaskuntza-mailetara edo enplegurako lanbide-heziketara sartzeko prestatuko dituzten irakaskuntza eta jardueretan.
Ikastetxeek irakaskuntza hauek eman ditzakete, gutxienez 15 ikasle dituzten taldeak osatzen badituzte:
1. Goi-mailako Heziketa Zikloetara sartzeko proben prestakuntza
2. Unibertsitatean sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzako proben prestakuntza
3. Erdi-mailako Heziketa Zikloetara sartzeko proben prestakuntza
4. Gaztelania eta/edo euskara
5. Iritsi berri diren ikasleentzako eta beraien familientzako harrera-programak
6. Nazionalitatea lortzeko proben prestakuntza
7. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera oinarrizko mailan errazten duten programak
8. Atzerriko hizkuntzak (A1 maila)
Ikastetxearen urteko planak programa horien zerrenda eta edukiak zehaztuko ditu. Programa horiek erantzuna eman beharko diete ikastetxearen testuinguruak dituen premiei eta eskariari.
Zentro bakoitzaren prestakuntza-eskaintzari buruzko informazioa sarbidea (prestakuntza arautua eta arautu gabea, gaikuntza digitaleko gelak, etab.)
* Ikastetxeek eurek egindako web-orriak. Beraz,orrialde horien edukietan erantzukizunik ondorioztatuz gero, eurei eskatu beharko zaie.
Araba/Álava
- CEPA PAULO FREIRE HHI (Vitoria-Gasteiz)
- CEPA LAUDIO HHI
Bizkaia
- CEPA BARAKALDO HHI
- CEPA BASAURI HHI
- CEPA BERMEO HHI
- CEPA BILBAO HHI
- CEPA DURANGO HHI
- CEPA GALDAKAO HHI
- CEPA GERNIKA HHI
- CEPA ITURRIBIDE HHI
- CEPA LEIOA HHI
- CEPA PORTUGALETE HHI
- CEPA SANTURTZI HHI
- CEPA SESTAO HHI
- CEPA VALLE DE TRAPAGA HHI
- CEPA ZALLA HHI
Gipuzkoa
- Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua EAEko ikastetxe publikoa da
- Oinarrizko Hezkuntza eta Batxilergoa egin ditzakezu titulazio ofiziala lortuz
- Irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta horren bidez titulazio ofiziala lor dezakezu
- Irakaskuntza on-line egiten da Moodle plataformaren bidez, tutoretza presentzialak zein telematikoak eskainiz
- UHEIk hiru lurralde historikoetan du egoitza: Araban (Vitoria-Gasteiz), Bizkaian (Bilbo) eta Gipuzkoan (Donostia)
- Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ived.eus web orria kontsulta dezakezu
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziurtagiria lortzeko proba libreak ere egiten dira haien egoitzetan.
UHEIko edozein egoitzatara jo dezakezu behar duzun informazio guztia eskuratzeko. Hona hemen helbideak:
- Vitoria-Gasteiz
IVED Vitoria-Gasteiz UHEI
El Caserio, z/g
945 18 71 70
- Bilbao
IVED Bilbao UHEI
Miraflores, 83-A (Bolueta)
94 428 81 20
- Donostia-San Sebastián
IVED Donostia-San Sebastián UHEI
Zemoriya, 20
943 89 95 25
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu-titulua lortzeko proba libreak dira aldez aurretik titulazioa lortu ez duten 18 urtetik gorakoei DBHko titulua lortzeko aukera ematen dieten azterketak
- Proba horiek urtero egiten dira
- EAEn bi deialdi daude ikasturte bakoitzean: azterketak azaroan eta maiatzean egin ohi dira, eta matrikulatzeko epea proba bakoitza baino hilabete lehenago
- Azterketak UHEI ren hiru lurralde historikoetako egoitzetan egiten dira
- DBHko graduatu-tituluak aukera emango dizu hezkuntza-sistemako derrigorrezko irakaskuntza ondoko beste ikasketa batzuetara sartzeko
- Proba libreei buruzko informazioa (araudia, baldintzak, matrikulazio-epeak, azterketa-datak, aurreko deialdietako azterketa-eredu erabilgarriak, proba bakoitza zertan datzan jakiteko aukera emanez)
2023-2024 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Sailak herritarrei zuzendutako gaikuntza digitaleko gelak sortu ditu helduentzako hezkuntza-zentroetan.
* Zentro bakoitzaren prestakuntza-eskaintza kontsultatzeko, sar zaitez HHI Helduen Hezkuntzako Institutuak atalean.
Trebakuntza digitaleko gela horiek sortzea prestakuntza-eskaintza herritar guztiei hurbiltzeko neurri bat da, hurbiltasuna eta iristeko erraztasuna dela-eta, gaikuntza digitaleko eskaintza erakargarria egiteko aukera ematen duten zentroen bidez.
Zuzenduta daude:
- herritarrei oro har, finantza-erakundeekin, administrazioekin eta beste entitate eta organismo batzuekin erabiltzaile independente gisa jarduteko aukera emango dieten gaitasun digitalak eskura ditzaten
- biztanleriari-sektore ahulenak, adinagatik, prestakuntza-maila txikiagatik edo beste arrazoi batzuengatik biztanleria orokorrarekiko nabarmen baxuagoak direnak.
Prestakuntza-eskaintza horri esker, herritarrak zeharkako konpetentzia digitaletan trebatu ahal izango dira, prestakuntza eta gaikuntza osatzeko, eta lan-bilaketarako aukerak zabalduko dituen tresna bat emango zaie.
EAEn, Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan aurki ditzakezu prestakuntza-ekintza horiek.
Gaitasun Digitalen Plan Nazionalean, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioan eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan kokatutako ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatutako jarduera, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, zehazki "Trebakuntza Digitaleko Zentro Nazionalen Sarea" Planaren 19. osagaiaren (1. inbertsioa) barruan.
Helduen hezkuntzari buruzko araudia
- Agindua, 2021eko maiatzaren 20koa, helduen Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. (2021-06-22)
- Huts-zuzenketa (EHAA, 2021-09-10)
- 93/2018 Dekretua , ekainaren 19koa, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolamendu, funtzionamendu eta autonomiari buruzkoa. (EHAA, 2018-07-05)
- Agindua, 2010eko uztailaren 26koa , Batxilergoaren antolamendua eta ebaluazio-prozesua arautzen dituena (EHAA, 2010-09-09)
Araudi orokorra
- 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa , Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2023-06-09)
- Huts-zuzenketa (EHAA, 2023-07-31)
- 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa , Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2023-06-09)
- Huts-zuzenketa (2023-07-24)
- 201/2008 Dekretua , abenduaren 2koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokiona (EHAA, 2008-12-16)
- 806/2006 Errege Dekretua , ekainaren 30ekoa, Hezkuntza sistemaren antolaketa berriaren aplikazio egutegia ezartzen duena (BOE, 2006-07-14)
- 2/2006 Lege Organikoa , maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa (BOE, 2006-05-04)
- 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa (EHAA, 1993-02-25)
Ikasturteko araudia (Ikastetxe publikoetan)
- Eskola-egutegia (Helduen Hezkuntza)
- Ikastaroaren antolaketa (Helduen Hezkuntza eta Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua)