IKASTAROA: Umorea hezkuntza estrategia gisa
UEU Udako Euskal Unibertsitatea
Umorea hezkuntza estrategia gisa
Umoreak funtzio asko ditu: bizitza erlatibizatzeko balio du, estresa kudeatzeko aproposa da, bizitzari zentzua topatzeko baliagarria da, erlazioak sustatzen ditu, arazoei aurre egiteko makulu eraginkorra da, ondo pasatzeko iturri agorrezina da, ikasteko pizgarri baliotsua eta lanerako giro positiboa sortzeko tresna da, besteak beste. Ikastaro honetan umoreari gure bizitzan tartea egiteak zer-nolako abantailak ekartzen dizkigun ikusiko dugu, eta egunerokoan nola landu dezakegun ikasi. Hortik abiatuz, ikasgelan umorea estrategia bezala erabiltzeak zer-nolako garrantzia duen aztertuko dugu, eta horiek praktikara eramateko estrategia eta ariketak ezagutuko ditugu.
Modalitatea: Aurrez-aurrekoa
Kredituak: 10 ordu
Informazio gehiago
Azken aldaketako data:
2016/03/07