Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

202/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, ingurumenaren arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1985
  • Gaia: Ingurumena
  • Jardun-eremua: Ingurumena
Xedea:

1. EAEk bere gain hartzea Obra Publikoetarako eta Hirigintzarako Ministerioak betetzen zituen eginkizun eta zerbitzu hauek: 

a) Indarrean dagoen legeriaren arabera dagozkion onurak emateko espedienteak bideratu, izapidetu eta erabakitzea. Alabaina, Kontzertu Ekonomikoaren aginduz, EAEn zergen kudeaketa egitea Estatuari dagokionean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak emandako ebazpena izango da onura-espedienteetan EAEk herritarrari jakinaraziko dion erabakia.  

b) Ingurumena babesteko arau gehigarriak prestatu eta ematea. 

c) Hiri- eta ingurumen-arloan prestakuntza- eta kontzientziatze-kanpainak planifikatu, garatu eta egitea. 

2. Estatuko Administrazio Zentralari dagokio ingurumen-arloko nazioarteko jarduerak koordinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 20.3. artikuluaren arabera, jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoak egin behar baditu. Estatuko Administrazioak eta Eusko Jaurlaritzak koordinazio-tresnak adostu eta ezarriko dituzte, beste autonomia erkidegoetan eragina izan dezaketen ingurumen arloko politikak lantzeko.

Eskumenen konfigurazioa