Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 19koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea zati batean garatzen duen Dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4493
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/19
  • Argitaratze-data: 2019/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bidez zati batean garatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea; proiektu hori Xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Horrenbestez, xedapen orokorrak lantzeko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, aurreproiektu hau jakinarazten da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea zati batean garatzen duen Dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, publikoa nahiz pribatua izan, izango du aukera dekretu-proiektua kontsultatzeko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa (www.euskadi.eus), eta egoki ikusten diren alegazioak egiteko egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 19a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.