Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 28koa, Kultura sailburuarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 891
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/01/28
  • Argitaratze-data: 2008/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak 75. artikuluan xedatzen duenez, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen batzar nagusiak lau urtean behin aukeratuko dira, dagokien kirol modalitateko Joko Olinpikoak egiten diren urteetan. Joko Olinpikoetan parte hartzen ez duten modalitateei dagozkien federazioetako hauteskundeak udako Joko Olinpikoak egiten diren urteetan egingo dira. Ondorioz, eta 2008. urtea olinpikoa dela kontuan izanik, federazio horiei aurten dagokie hauteskunde-prozesu horiek aurrera eramatea.

Euskadiko kirol federazioen 2000ko hauteskunde-erregimena xedapen hauen arabera arautu zen: 265/1990 Dekretua, Euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituen Kultura sailburuaren 2000ko martxoaren 24ko Agindua eta kirol federazio bakoitzari dagokion hauteskunde-erregelamendua. 2004ko hauteskundeak, halaber, Dekretu horren arabera eta 2004ko ekainaren 22ko Aginduaren arabera burutu ziren (agindu hori, praktikan, 2000ko agindu berbera zen).

Testuinguru horretan, eta urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 119. artikuluan berariaz jasotako aurreikuspenaren babesean, beharrezkoa da agindu berri bat onartzea, hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta federazioetako hauteskundeak dagokien urte olinpikoan egiteko irizpideak finkatzeko.

Agindua, funtsean, 2004an onartutako bera baldin bada ere, badira aldaketa batzuk. Berritasun horietako zenbaitek federazioen baitan sorturiko hainbat zalantza argitzea dute helburu, eta beste batzuek bilatzen dute Estatuan emandako ebazpen judizial eta administratiboetan ezarritako doktrinari erantzuna ematea, horiek euskal federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-prozesuetan eragin nabarmena izan dezaketelakoan. Bistan da, aldaketa batzuk 16/2006Dekretuaren indarrez sortu dira, edo beste xedapen batzuk xedatutako betekizunen indarrez, esate baterako kirol federazioen administrazio-organoetako erabakitzeko esparruan gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatua ziurtatzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen dituen jarraibideak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea).eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezartzen dituenak (emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren 3/2007 Lege Organikoa).

Ondorioz,

Agindu honen xedea da 2008ko euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzea.

Euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregimena honako xedapen hauetan xedatutakoari egokituko zaio: Kirolaren Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, Kirol Federazioen Eraketa eta Funtzionamendua arautzen duen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretua, Agindu hau berau eta kasuan kasuko federazioaren estatutu eta erregelamendua.

  1. ¿ Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federazioei aplikatuko zaie, baldin eta, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera, 2008an zehar beren federazio-organoetarako hautaketa-prozesuak burutu behar badituzte. Aplikagarria izango da, halaber, 2010eko Neguko Joko Olinpikoekin batera beren hauteskunde-prozesuak egin behar dituzten kirol federazioentzat.

  2. ¿ Lurraldeko kirol federazioek dagokien urte olinpikoko azaroaren 30a baino lehen izan beharko dituzte amaituta Biltzar Orokorrerako hautaketa-prozesuak.

  3. ¿ Euskal kirol federazioek urte olinpikoaren ondoko urteko otsailaren 28a baino lehen izan beharko dituzte amaituta beren hauteskunde-prozesu guztiak.

  4. ¿ Euskal kirol federazioek ezin izango dituzte beren hauteskunde-prozesuak abiatu dagokien urte olinpikoko urriaren 15a baino lehen, kasuan kasuko kirol modalitatearen lurralde federazio guztiek dagoeneko beren hauteskunde-prozesuak amaitu dituztenean izan ezik.

  5. ¿ Finkatutako epean Biltzar Orokorrerako hauteskunde-prozesuak amaitu ez dituzten lurraldeko kirol federazioek ez dute inolako ordezkaritzarik izango dagokien euskal kirol federazioan, harik eta prozesuak amaitzen dituzten arte.

  6. ¿ Salbuespenez, eta aldez aurretik berariazko administrazio-baimena eskuratuta, hauteskunde-prozesuen hasiera aurreratu edo atzeratu ahal izango da, baldin eta aurreikusitako hasiera-egunean egirea ezinezkoa bada. Aldez aurreko administrazio-baimen hori eskuratzeko, nahitaezkoa izango da eragindako federazioei eta bidezko administrazio-organoei entzunaldia egitea.

  7. ¿ Edonola ere, aurreko hauteskundeetan aukeratutako administrazio-organoen agintaldia hauteskunde-deialdi berriarekin amaituko da, eta handik aurrera jardunean egongo dira, behin-behineko kudeatzaile moduan. Artikulu honetan aurreikusitako epea amaitu eta hauteskunde-deialdirik egin ez bada, epe-muga horietan ere amaituko da agintaldi hori. Jarduneko edo behin-behineko administrazio-organo horien eginkizuna izango da federazioa administratzea eta kudeatzea, harik eta egiteke dagoen hauteskunde-prozesua gauzatu bitartean, halako moduz non administrazio eta kudeketa egintzak baino ezingo baitituzte egin, bai eta hauteskunde-prozesua arazorik gabe bermatzeko beharrezko direnak ere, hauteskunde-prozesuak gobernatzen dituen araudiak dioenari men eginez.

  1. ¿ Abuztua ez da baliodun izango hauteskunde ondorioetarako.

  2. ¿ Bozketak egiten diren egunetan ez da autonomia edo beheragoko lurralde mailako inolako kirol lehiaketa zein proba ofizialik izango.

  1. ¿ Kirol federazioek hauteskunde-erregelamendu bat izango dute ezinbestez, eta agindu honetan xedatutakoari egokiturik. Ezin izango da hasi hauteskunde-prozesua harik eta aplikagarria den hauteskunde-erregelamenduaren administrazio-baimena, esanbidez zein isilbidez, onartu arte eta erregelamendua erregistroan inskribatu arte.

  2. ¿ Euskal kirol federazioen hauteskunde-erregelamenduaren proiektua kasuan kasuko Biltzar Orokorrak onartu beharko du, eta gehienez jota bi hilabeteko epean bidali beharko da Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzara, bertan behin betikoz onartzeko.

  3. ¿ Euskal kirol federazioen hauteskunde-erregelamenduaren proiektua kasuan kasuko Biltzar Orokorrak onartu beharko du, eta gehienez jota bi hilabeteko epean bidali beharko da dagokion Foru Aldundiaren erakunde eskudunera, bertan behin betikoz onartzeko.

  4. ¿ Erregelamenduok Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroak adieraztitako euskarri informatikoan.

  5. ¿ Organo eskudunak erabakiko du aurkeztutako proiektua legearekin bat ote datorren. Horrela baldin bada, erregelamendua onartu eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol Erakundeen Erregistrora bidaliko du, bertan inskribatzeko alegia. Horrela ez bada, dagokion kirol federazioari eskatuko dio aurkitutako akatsak zuzentzeko. Federazioko presidenteak ahalmena izango du Administrazioak eskatzen dizkion zuzenketa horiek egiteko, betiere zuzenketa horiek administrazio-organoak egindako ohartarazpenak egitean badautza, eta ez erabaki diskrezionalak hartzean.

  6. ¿ Bi hilabeteko epean ez bada horrelako administrazio-jakinarazpenik egiten, testua dagoen bezala onartutzat joko da.

  7. ¿ Kirol federazioen hauteskunde-erregelamenduek bete egin beharko dute federazioaren estatutuetan aurreikusitakoa, eta halatan, federazio bakoitzean hurrengo alderdi hauek arautu beharko dira:

    1. Estatutuen araberako estamentu-banaketa ehunekotan.

    2. Hauteskunde Mahaiaren eta Hauteskunde Batzordearen osaketa, izendapen eta eraketa modua, eskumenak eta funtzionamendua.

    3. Errekurtsoak eta erreklamazioak aurkezteko araudia, eta horiek erabakitzeko prozedura.

    4. Hauteskunde-errolda egiteko irizpideak.

    5. Hauteskunde-egutegia egiteko irizpideak.

    6. Hautagai-zerrendak aurkezteko eta aldarrikatzeko baldintzak eta epeak.

    7. Hauteskunde-prozesuaren difusiorako araudia.

    8. Biltzar Orokorra hautatzeko prozedura.

    9. Presidentea edota Zuzendaritza Batzordea hautatzeko prozedura.

    10. Bajak eta hutsuneak ordezkatzeko sistemak eta epeak.

  1. ¿ Federazio bakoitzeko Hauteskunde Batzordea da hauteskunde-prozesua bultzatzeko erakunde arduraduna; bide batez, berari dagokio prozesua modu egokian burutzea, azken batean bermatu egin beharko baitu hauteskunde-prozesua Zuzenbideari egokitu zaiola.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordearen eginkizunak hauek dira:

    1. Hautesle-errolda eta hauteskunde-egutegia onartzea.

    2. Aurkeztutako hautagai-zerrendak onartzea, aldarrikatzea eta argitaratzea.

    3. Hauteskunde Mahaia izendatzea.

    4. Hauteskunde Mahaiaren erabakien aurka aurkezten diren inpugnazioak, erreklamazioak, eskariak eta errekurtsoak erabakitzea.

    5. Hauteskunde-aginduak interpretatzea eta aurkitzen diren arau-hutsuneak moldatzea.

    6. Hauteskunde-txartel, kartazal, hautagai-zerrendetarako inprimaki eta antzeko agirien eredu ofizialak onartzea.

    7. Hauteskunde-ekitaldiak kasuan kasuko federazioaren lokaletatik aparte egiteko baimena ematea.

    8. Egiten zaizkion kontsultei erantzuna ematea.

    9. Kasuan kasuko diziplina-batzordeari aditzera ematea diziplina-haustetzat har daitezkeen hauteskunde-prozesuarekin lotutako gertakizun guztiak.

    10. Hautagai-zerrendak aldarrikatzea.

    11. Hauteskundeen martxari zuzenean eragiten dioten gorabehera guztiak.

Hauteskunde Batzordea kide bakarrekoa izan daiteke. Kide anitzeko organo gisa eratzen bada, 3 edo 5 kide izango ditu; presidentea eta idazkaria adinez nagusiena eta adinez gazteena izango dira, hurrenez hurren, non eta federazioak inolako arau-aurreikuspenik egin ez duen honetarako.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordeko kideak, eta horien guztien ordezkoak, federazioaren estatutu edo arautegietan ezarritako prozedurari jarraiki izendatuko dira.

  2. ¿ Aipatutako federazio estatutu edo erregelamenduetan horrelakorik jaso ezean, Hauteskunde Batzordeko kideak zozketa publiko baten bidez izendatuko dira, hautagai ez diren hautesleen artetik.

  3. ¿ Federazio-estatutu edo erregelamenduek ezin dute inondik ere onartu federazioaren presidenteak edo Zuzendaritza Batzordeak Hauteskunde Batzordeko kideak zuzenean izenda ditzaten.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordearen eginkizunen iraupena lau urtekoa izango da; edonola ere, epe hori amaitu aurretik Biltzar Orokorrak kargutik kendu eta beste hauteskunde batzorde bat izendatzeko eskumena du.

  2. ¿ Kargutik atera den Hauteskunde Batzordeak lanean jarraituko du, harik eta Hauteskunde Batzorde berria izendatzen den arte.

  1. ¿ Federazio bakoitzaren Hauteskunde Mahaia da bozketa eta zenbaketa faseak behar bezala garatzeko ardura duen organoa.

  2. ¿ Hauteskunde Mahaiaren eginkizunak hauek dira:

    1. Bozketa bakoitza behar bezala garatzeko ardura bere gain hartzea, boto-emaileen nortasuna eta hautesle direla egiaztatuz.

    2. Emandako botoen baliozkotasuna erabakitzea.

    3. Botoak kontatzea.

    4. Bozketarekin edota zenbaketarekin lotutako beste edozein gorabehera erabakitzea.

Hauteskunde Mahaia kide bakarrekoa izan daiteke. Kide anitzeko organo gisa eratzen bada, 3 edo 5 kide izango ditu; presidentea eta idazkaria adinez nagusiena eta adinez gazteena izango dira, hurrenez hurren.

Hauteskunde Mahaiko kideak, eta horien guztien ordezkoak, Hauteskunde Batzordeak izendatuko ditu, zozketa publiko baten bidez, hautagai ez diren hautesleen artetik.

  1. ¿ Hauteskunde Mahaiaren eginkizunen iraupena lau urtekoa izango da; edonola ere, epe hori amaitu aurretik Biltzar Orokorrak kargutik kendu eta beste Hauteskunde Mahai bat izendatzeko eskumena du.

  2. ¿ Kargutik atera den Hauteskunde Mahaiak lanean jarraituko du, harik eta Hauteskunde Mahai berria izendatzen den arte.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordeko zein Hauteskunde Mahaiko kideen artean ez da, inolaz ere, hautagai gisa aurkeztuko den inor izango.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordeko zein Hauteskunde Mahaiko kideen artean ez da, inolaz ere, Biltzar Orokorrean, Zuzendaritza Batzordean edo Presidentzian hautagai gisa aurkeztuko den inor izango. Debeku horrek indarra izango du, baita hauteskunde-organo horietan dimisioa eman ondoren ere.

  1. ¿ Hauteskunde Mahaia eta Hauteskunde Batzordea kide anitzeko organo moduan osatuta daudenean, eratu ahal izateko, gutxienez kide erdiak eta bat gehiago egon beharko dira bertan. Hauteskunde Mahaiko edo Hauteskunde Batzordeko kideetatik inor agertzen ez denean halako bilkura batera, federazioan eginkizunetan ari den administrazio organoak beharrezko erabakiak hartuko ditu aldi baterako; hauek, inolaz ere, Hauteskunde Batzordeak berretsi beharko ditu.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordearen eta Hauteskunde Mahaiaren erabakiak, kide anitzeko organoak direnean, botoen gehiengoaz hartuko dira. Berdinketa gertatuz gero, presidentearen kalitate-botoa nagusituko da.

  3. ¿ Gehiengoaren aurkako botoak, baldin eta nominatiboki arrazoituak badira, Zuzenbidearen kontrako erabakiak hartzetik ondoriozta daitezkeen erantzukizunetatik salbu uzten dute.

  4. ¿ Hauteskunde Mahaiak hartzen dituen erabakien aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira Hauteskunde Batzordean, bi egun balioduneko epean. Epe hori jakinarazpenaren biharamunetik kontatuko da, edota argitalpen egunaren biharamunetik bestela.

  5. ¿ Hauteskunde Batzordeak lehen instantzian hartzen dituen erabakien aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira Hauteskunde Batzordean bertan, bi egun balioduneko epean. Epe hori jakinarazpenaren biharamunetik kontatuko da, edota argitalpen egunaren biharamunetik bestela. Errekurtso horiei buruzko erabakien aurka errekurtsoa jarria hal izango da Kirol Justiziaren Euskal Batzordean.

  6. ¿ Premia gertatuz gero, Hauteskunde Batzordeak bere erabakiak posta arruntaren bidez, posta elektronikoz, faxez, pc-konferentziaz, bideo-konferentziaz eta antzeko baliabide teknikoz baliatuz jakinaraz ditzake, kideek erabakiak jasoko dituzten bermea izanik eta berariaz onartzen badute. Horrelakoetan, Hauteskunde Batzordeko idazkariak kasuan kasuko akta egingo du, federazioaren administrazio zerbitzuen laguntzaz, horrixe erantsirik eskutitz, fax eta antzeko agirien originalak.

  7. ¿ Hauteskunde Batzordearen eta Hauteskunde Mahaiaren erabakien berri emango zaie interesatuei, eta kasuan kasuko kirol federazioaren iragarki-taulan ere argitara emango dira.

Hauteskunde Mahaiko eta Hauteskunde Batzordeko kideei halako diru-ordainketa bat egin dakieke, organo horiei dagozkien eginkizunak betetzearen truke hain justu. Kasuan kasuko kirol federazioaren Biltzar Orokorrak finkatuko ditu ordainketa horien baldintzak, izendapenaren aurretik inondik ere.

Hauteskunde Batzordearen eta Hauteskunde Mahaiaren saio bakoitzaren akta egin beharko da. Bildutako kide guztiek izenpetu beharko dute akta hori.

Hauteskunde Batzordearen eginkizunak kasuan kasuko kirol federazioaren egoitzan burutuko dira. Aparteko kasuetan, eta kideek aho batez hartutako erabakia baldin bada, Hauteskunde Batzordeak beste lokal batzuetan burutu ahal izango ditu bere eginkizunak.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordeko eta Hauteskunde Mahaiko kide izateko, pertsonek kargua onartu beharko dute.

  2. ¿ Kargua onartu behar horretatik libre eta inolako diziplina-erantzukizunik gabe geratuko dira beren lan, familia, ikasketa, osasun edo antzeko arrazoiak direla-eta bere eginkizunak behar bezala betetzerik ez duten pertsonak.

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritza eta Foru Aldundi bakoitzean kirol arloan eskumena duten organoak ahaleginduko dira euskal zein lurraldeko kirol federazioei laguntza ematen arlo honetan, behar diren baliabide materialak zein giza baliabideak eskainiz.

Hauteskunde erroldan jasota ageri da hautagai eta hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoen zerrenda, hain zuzen ere kasuan kasuko federazioan sufragiorako eskubidea aldi baterako edo behin betiko galdu ez dutenena.

Hauteskunde erroldako inskripzioak, gutxienez, izen-abizenak, nortasun agiria, eta federazio-lizentziaren zenbakia jasoko ditu pertsona fisikoen kasuan. Pertsona juridikoen kasuan, berriz, inskripzioak gutxienez sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko kodea, eta federazio-afiliazioaren zenbakia bilduko ditu.

  1. ¿ Hauteskunde errolda atalka antolatuko da, estamentuka.

  2. ¿ Pertsona fisiko bakoitza atal batean inskribatuta egongo da. Inor ezin da atal batean baino gehiagotan inskribatuta egon. Pertsona batek hainbat estamentutan baldin badu federazio-lizentzia, bat aukeratu beharko du. Egoera horretan dagoen pertsona batek ez ba du aukeraketa hau berariaz egiten, automatikoki geratuko da lizentzia kopururik txikiena duen estamentuari atxikita.

  1. ¿ Kasuan kasuko lurralde federazioaren hauteskunde errolda onartzeko, Hauteskunde Batzordeak kontuan hartuko ditu erroldak, fitxategiak, estatistika-datuak, zigor-erregistroak eta abar; hauek guztiak, Hauteskunde Batzordeak berak eskatuko dizkio lurraldeko edo euskal federazioaren administrazio-organoari. Hauteskunde Batzordeak ez du eskumenik federazio lizentziak baliogabetzeko edo ezeztatzeko, eta, horrenbestez, aintzakotzat hartuko ditu administrazio-bidean edo bide judizialean baliogabetu edo ezetsi ez diren federazio lizentzia guztiak. Horrek ez du esan nahi edozein interesatuk eskubidea ez duenik organo eskudunei eskatzeko lizentziak baliogabetu edo ezets ditzan.

  2. ¿ Euskal federazio guztiek eta lurraldekoek lankidetzan aritu beharko dute dagokien Hauteskunde Batzordeak eskatzen dien informazio eta dokumentazio guztia ahalik eta azkarren igortzearren.

Kirol federazio bakoitzaren hauteskunde erroldaren zabalpen egokia bermatzearren, errolda onartzen duen Hauteskunde Batzordeak iragarki-taulan jarri beharko du errolda bera; bide batez, errolda behar bezala ezagutzeko egoki diren neurri osagarri guztiak hartu beharko ditu.

  1. ¿ Interesatuek bost egun naturaleko epea izango dute Hauteskunde Batzordeak behin-behinean onartutako hauteskunde erroldari buruzko alegazioak egiteko. Alegazio horiek Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkeztuko dira, eta horrexek erabakiko du bidezkoak diren ala ez, behin betiko onespenaren unean.

  2. ¿ Errekurtsoak erabaki ondoren, eta hauteskunde errolda behin finkatu eta gero, ez da inolako inpugnaziorik egiterik izango erroldaren inguruan hauteskunde prozesuaren beste faseetan zehar, betiere prozesua amaitutakoan Kirol Justiziako Euskal Batzordean edo auzibidean abia daitezkeen inpugnazioei kalterik eragin gabe.

Ez da inola ere onartuko lurralde eta euskal federazioen hauteskunde prozesuetan posta bidez bidalitako botorik.

  1. ¿ Hautagaiek adinez nagusia den eta bere gaitasun zein eskubideez baliatzeko moduan dagoen edozein pertsonaren aldeko ahalordeak eman ahal izango dituzte, kontu-hartzaile gisa aritu ahal izan daitezen, hautagaien beren izenean, hauteskunde ekitaldietan.

  2. ¿ Ahalorde hau notario baten aurrean eman beharko da, edota kirol federazioaren idazkariaren aurrean, federazioaren erregelamenduan ezarritako baldintzak betez.

Kontu-hartzaileen eginkizun bakarra bozketa ekintza bera eta boto zenbaketa ikustea izango da; edonola ere, eskubidea izango dute hauteskunde ekitaldiaren garapenari buruz egiten dituzten adierazpenak aktan jasota gera daitezen.

Hautagaiek izendatutako kontu-hartzaile horien parte hartzeak ez du inolako kalterik eragingo urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak 18. eta 19. artikuluetan Administrazioaren esku-hartzeaz ezartzen duen ahalmen-esparruan.

Kontu-hartzaileek beren izaera egiaztatu beharko dute Hauteskunde Mahaiaren aurrean; horretarako, ahalordea eta Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko identitate-agiriren bat aurkeztu beharko dituzte. Hauteskunde Mahaiak aukera emango die kontuhartzaile horiei bozketa eta boto zenbaketa gauzatzen diren tokian egoteko.

Hauteskunde Mahaiaren eta Hauteskunde Batzordearen erabakien aurkako errekurtsoak Hauteskunde Batzordeari berari zuzenduko zaizkio, Kirol Justiziako Euskal Batzordeari dagozkion kontuetan izan ezik. Errekurtsoak aurkezteko epea bi egun baliodunekoa izango da.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordeak gehienez 4 egun naturaleko epean emango du ebazpena, errekurtsoa aurkezten denetik kontatzen hasita.

  2. ¿ Ebazpenak oso-osorik edo zati batean baiets edo ezets ditzake errekurtsoan azaldutako asmoak, edota besterik gabe baztertutzat jo.

  3. ¿ Errekurtsoa ez bada berariaz erabakitzen ezarritako epean zehar, ezetsitzat jo ahal izango da, eta, hala, zabalik geratuko da Kirol Justiziako Euskal Batzordera jotzeko bidea.

  4. ¿ Hauteskunde-errekurtsoen gainean Hauteskunde Batzordeak ematen dituen ebazpenek amaitutzat ematen dute federazio-bidea, eta haien kontra Kirol Justiziako Euskal Batzordean jar daiteke errekurtsoa.

  5. ¿ Organo eskudunen hauteskunde-ebazpenak gauzatzea federazioaren Hauteskunde Batzordearen eginkizuna da, kasuan kasuko federazio organoen lankidetzaz.

  6. ¿ Hauteskunde Batzordearen erabakiak exekutiboak izango dira.

  7. ¿ Halako ekintza batzuk baliogabetuz gero, bere horretan mantenduko dira irregulartasuna bete ez balitz ere bere edukiaz berdin-berdin garatuko ziren ekintzak eta izapideak.

  8. ¿ Hauteskunde-prozesuen kontrola eginkizun publiko administratiboa da, eta ezin da inongo arbitrajeren menpean egon.

Hauteskunde Batzorde bakoitzak bermatu beharko du kasuan kasuko kirol federazioaren kide guztiek behar besteko informazioa izatea hauteskunde-prozesuari buruz, eta halaz, dagozkien eskubideak erabili ahal izan ditzaten.

Hauteskunde-prozesu batean sartuta dagoen kirol federazioan jardunean den administrazio-organoak behar adina baliabide material zein giza baliabide eskaini beharko dizkio Hauteskunde Batzordeari, hauteskunde-prozesuaren zabalkunde egokia lortzearren inolaz ere.

  1. ¿ Hauteskunde-prozesu bakoitzari dagozkion agiri eta erabaki guztiak federazio bakoitzaren iragarki-tauletan azaldu beharko dira, nahitaez. Euskal federazioen hauteskunde-prozesuen kasuan, lurraldeko federazioen iragarki-tauletan ere jarriko dira jendaurrean. Halaber, lurralde federazioen hauteskunde-prozesuen kasuan, euskal federazioen iragarki-tauletan ere jarriko dira jendaurrean.

  2. ¿ Kirol federazio bakoitzean hautesleen eskura jarriko dira hauteskunde-prozesuan diren agiri garrantzitsuenen kopiak, behar adinakoak, esaterako, egutegi, errolda eta hauteskunde-erregelamenduarenak.

  3. ¿ Aurreko ataletan aipaturiko publizitate-esparru horiek ezberdinak direnez, federatuen eskura behar adina kopia jartzeko obligazioa ez da nahikotzat joko irakargi-talen bidez egiten denarekin.

Hauteskunde-prozesuaren aurretiko denboraldian hirurogei mila (60.000) eurotik gorako sarrera eta irteera aurrekontua duten kirol federazioek hauteskunde-egutegiaren laburpen bat argitaratu beharko dute dagokien lurralde historikoan hedapen handiena duen egunkarian, lurralde federazioen kasuan; euskal federazioen kasuan, berriz, lurralde historiko bakoitzean hedapen handiena duen egunkarian.

Interneten web-orri bat duten kirol federazioek bertan sartu beharko dituzte hauteskunde-erroldaren testuak, hauteskunde-egutegia eta hauteskunde-erregelamendua, eta interes orokorrekoak diren hauteskunde batzordeeen ebazpenak. Publizitate horrek bertan aipatzen diren pertsonen ohorea eta intimitatea errespetatu beharko ditu.

Kirol federazioek hauteskunde-erroldaren, hauteskunde-egutegiaren eta hauteskunde-erregelamenduaren kopia bana igorriko diote dagokion administrazio-organoari, hauteskunde-prozesuaren zabalkunde osagarria zertzeko.

Biltzar Orokorraren osaketan sartuko dira:

  1. Lurralde federazioetan, beren estamentuen ordezkariak.

  2. Euskal federazioetan, lurralde federazioen estamentuen ordezkariak.

  1. ¿ Lurralde federazioen Biltzar Orokorraren kide kopurua kasuan kasuko estatutuetan finkatuko da.

  2. ¿ Euskal federazioen Biltzar Orokorraren kide kopurua kasuan kasuko estatutuetan finkatuko da.

  3. ¿ Lurralde federazioetan estamentu bakoitzeko biltzarkide kopurua nahikoa izateko euskal federazioen biltzar orokorreetako estamentuetan dagozkionak betetzeko, lurralde federazioetako biltzarren osaketari zuzen egokitzen zaion kide-kopurua onartuko du euskal federazio bakoitzaren hauteskunde batzordeak.

  1. ¿ Euskal federazioen eta lurralde federazioen Biltzar Orokorraren osaketan, klub, kirol elkarte, kirolari, teknikari eta epaileak sartuko dira, honako proportzio honetan:

    1. Biltzar Orokorraren kide kopurutik % 70 eta % 90 bitarte izango dira klub eta atxikitako kirol elkarteen estamentuaren ordezkaritzakoak.

    2. Biltzar Orokorraren kide kopurutik % 5 eta % 15 bitarte izango dira kirolarien estamentuaren ordezkaritzakoak.

    3. Biltzar Orokorraren kide kopurutik % 5 eta % 15 bitarte izango dira teknikari eta epaileen estamentuen ordezkaritzakoak.

  2. ¿ Federatutako kirolari gehienak klub edo kirol elkarteetan sartzeke dauden kirol federazioetan, horien ordezkaritza % 60koa izango da, gutxienez. Klub eta kirol elkarteen estamentuaren ordezkaritza, gutxienez, Biltzar Orokorreko kideetatik % 20koa izango da.

  1. ¿ Federazio batean halako estamentu bat falta baldin bada, beste estamentuek Biltzar Orokorrean duten ordezkaritza handiagotu ahal izango da, proportzionalki betiere. Estamentu bateko hautagai guztiak harturik ere, dagokion ordezkaritzaren gutxienekora heltzerik ez dagoenean, hutsuneak beste estamentuek beteko dituzte, proportzionalki.

  2. ¿ Lurralde federazio bateko biltzarkide ez den pertsona edo erakunde bat ezin da izan, inola ere, euskal federazioaren biltzar orokorraren kidea. Era berean, lurralde federazio batean kide izateari uzteak zuzenean dakar euskal federazioan ere kide izateari uztea.

  3. ¿ Hutsuneak beste estamentuetara atxikitzeko irizpideak hauteskunde erregelamenduetan jasota egon behar du, edo, hori ezean, Hauteskunde Batzordearen baitan egongo da. Ez da onartuko lurralde federazio bateko hutsuneak beste lurralde federazio batzuetako ordezkariekin betetzea.

  1. ¿ Biltzar Orokorreko kide hautatu batek galtzen badu hautatzeko unean baliagarri izan zitzaion izaera, automatikoki baja izango da Biltzar Orokorrean.

  2. ¿ Boto haztatuaren ondorioz kirol klub eta elkarteen kirol egoeran egiten den aldaketak ez du boto hastatu hori aldaraziko lau urteko agintaldian. Klub edo elkarteek baja ematen dutenean soilik kalkulatuko da berriro boto hori. Kasu horretan, kluben bajak Hauteskunde Erregelamendu bakoitzak edota Hauteskunde Batzordeak ezarritako irizpideari jarraituz alta ematen duten klub berriek ordeztuko dituzte kluben bajak.

  3. ¿ Federazio bakoitzaren hauteskunde erregelamenduak zehatz-mehatz arautu beharko du Biltzar Orokorreko postu hutsak betetzeko sistema. Hori ezean, Hauteskunde Batzordeak xedatuko ditu postu hutsak betetzeko irizpideak.

  4. ¿ Sistema horrek lehentasuna emango dio estamentu bakoitzeko postu hutsak ordezkoen bidez betetzeko moduari. Ordezkoen bidez ez bada nahikoa, hauteskunde partzialak egingo direla bermatu beharko du kirol federazio bakoitzak. Hauteskunde partzial bana egin ahal izango da, gehienez, lau urteko agintaldietan.

  5. ¿ Aurreko irizpideak erabilita ere ezin badira postu huts guztiak bete, postu horiek amortizatu egingo dira.

Hauteskunde deialdia egin ahal izateko, kirol federazio bakoitzeko presidenteak kargua utzi eta Hauteskunde Batzordeari dei egingo dio, hauteskunde-prozesua abiatzeko behar diren erabakiak har ditzan.

  1. ¿ Lurraldeko kirol federazioen Biltzar Orokorrean klub eta kirol elkarteen estamentuak izango dituen ordezkariak klub eta kirol elkarteen ordezkariek hautatuko dituzte, beren artetik; hautaketa honetan parte hartuko duten klub eta kirol elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Kirol Erakundeen Erregistroan sartuta egon behar dute, eta hauteskundeak egiten diren denboraldian zehar eta aurreko denboraldian kirol jardueraren bat burututa izan behar dute. Hauteskundeak egiten diren denboralditzat hartzen da hauteskunde-prozesua abian jartzen denekoa hartuko da.

  2. ¿ Kirol federazioek kirol klub edo elkarte bakoitzari dagokion boto kopurua finkatuko dute, eskala batez baliatuz; ordezkaritza bereizia izanez gero, kasuan kasuko modalitatean duen kirolari federatu kopurua hartuko da kontuan, banaketarako.

  3. ¿ Kirol jarduera eganguratsutzat zer hartzen den jakiteko, kasuan kasuko estatutura edo hauteskunde-erregelamendura joko da. Dena dela, kirol klub edo elkarte batek kirol jarduera burutzen duela aitortzeko, hauteskundeak egiten diren urtean eta aurrekoan indarreko lizentzia duen gutxieneko kirolari-kopuru bat izan behar du. Kopuru hori federazio bakoitzak ezarriko du estatutuetan edo hauteskunde-erregelamenduan.

  4. ¿ Lehenengo paragrafoan adierazitako denbora-eskakizuna betetzat jotzeko, nahitaezkoa izango da Hauteskunde Batzordeak hauteskundeetarako deialdia egiten duen egunaren aurreko seihileko bietako bakoitzean kirol-jarduerak burutu izana.

  5. ¿ Ez da hauteskunderik beharko baldin eta estatutuetan xedatzen bada kirol klub edo elkarte guztiek dutela Biltzarrean parte hartzeko eskubidea, gutxineneko baldintza batzuk betez gero.

  6. ¿ Federazioek ezingo dute ezarri kirol ekipamenduen titularitatea Biltzarrean parte hartzeko edo botoak haztatzeko betekizun gisa.

Lurraldeko Biltzar Orokorrean kirolarien estamentuak izango dituen ordezkariak hautesle-errolda onartzen den urtean hamazortzi urtetik gora dituzten kirolarien artean hautatuko dira; indarreko lizentzia izan behar dute hauteskundeak egiten diren urterako, bai eta aurreko urtean ere. Bozketaren unean hamasei urtetik gora dituzten eta aurreko baldintzak betetzen dituzten kirolariek aukeratuko diztuet ordezkari horiek.

Biltzar Orokorrean teknikari eta epaileen estamentuen ordezkariak hauteskundeak egiten diren urterako eta aurreko urterako lizentzia indarrean duten teknikariek eta epaileek berek hautatuko dituzte, hurrenez hurren, beren artetik, edonolakoa dela ere lizentziaren kategoria.

Lurralde federazioen estatutu eta erregelamenduek beste baldintza batzuk erants ditzakete, baldin eta horrelakoen bidez inolako bazterketarik ezartzen ez bada eta kasuan kasuko kirol modalitatearen ezaugarriak kontuan hartuz justifikatuta badaude.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak Hauteskunde Batzordeak onartutako ereduan aurkeztuko dira. Federazio bakoitzaren administrazio-zerbitzuek zuzemen bat egin beharko dute, bertan erasota lagaz hautagai-zerrenda aurkeztu den eguna, eta bide batez horren erreziboa emanez zerrenda aurkeztu duenari.

  2. ¿ Hautagai bakoitzak Biltzar Orokorrerako hautagai-zerrenda bakarra aurkez dezake.

  3. ¿ Euskal federazioen Zuzendaritza Batzorderako hautagai-zerrendetan ez dira sartuko lurralde federazioetako presditenteak, zeren 16/2006 Dekretuaren 90.3 artikuluan xedatutakoaren arabera eskubide osoko kide baitira.

  1. ¿ Bozketa estamentuka egingo da, estamentu bakoitzeko kideen artean, barrutirik gabe. Botoa sekretua izango da, eta Hauteskunde Batzordeak emandako txartel ofiziala erabiliko da horretarako. Hautesle bakoitzak bere nortasuna egiaztatu beharko du, nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidatzeko baimena edo nortasuna adierazteko baliagarria den beste agiriren bat aurkeztuz. Pertsona juridikoek klubaren edo elkartearen idazkariak eman eta presidenteak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bertan adierazi beharko baita nork duen erakundearen ordezkaritza legala, edota nork duen botazioetarako ahalordea.

  2. ¿ Izapide hori bete eta gero, hautesle bakoitzak txartela emango dio Hauteskunde Mahaiaren presidenteari, eta honek hautestontzian sartuko du.

  3. ¿ Bozketa amaitu eta gero, Hauteskunde Mahaiko kideek gauza bera egingo dute; lehenik idazkariak emango du botoa eta azkena presidentea izango da.

  4. ¿ Teknikari, epaile eta kirolarien estamentuetako hautesle bakoitzak haren estamentuko zenbat biltzarkide hainbat hautagai-boto eman ahal izango ditu.

  5. ¿ Estamendu batean aurkeztutako hautagai-kopurua aukeratu beharreko pertsona-kopuruarekin bat egiten duenean edo txikiagoa bada, zuzenean egingo du haien aldarrikapena Hauteskunde Batzordeak, bozketa egin beharrik izan gabe.

  1. ¿ Bozketa ekitaldia amaitu eta gero, Hauteskunde Mahaiak zenbatuko ditu emandako botoak.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordeak ofizialki onartutako ereduaz besteko kartazal edo txarteletan emandako botoak baliogabeak izango dira, eta baita kartazalik gabeak edota hautagai-zerrenda desberdinetako txartel bat baino gehiago duten kartazaletan emandakoak ere. Kartazalean hautagai-zerrenda bereko txartel bat baino gehiago baldin badago, baliozko boto bakartzat zenbatuko da.

  3. ¿ Botorako txartelean hautagaien izenak aldatu, erantsi, markatu edo ezabatu baldin badira, edota jarrita dauden hurrenkera moldatu, baliogabeak izango dira; gauza bera beste edozein aldaketa gertatu bada txartelean.

  4. ¿ Zuriz emandako bototzat hartuko dira txartelik gabeko kartazalak edota txartel zuriz agertzen direnak.

Kasuan kasuko posturako boto kopururik handiena eskuratzen duen hautagai-zerrenda izango da irabazlea.

  1. ¿ Boto berdinketa gertatuz gero, berdindutakoen artetik Federazioan denbora gehien daraman pertsonak edo erakundeak aurkeztutako hautagai-zerrenda izango da irabazlea.

  2. ¿ Berdinketa mantentzen bada, adinez nagusiena den hautagaiak aurkeztutako hautagai-zerrenda izango da irabazlea kirolari, teknikari eta epaileen estamentuetan. Kirol klub eta elkarteen estamentuan, berriz, federatutako kirolari kopuru handiena duen erakundearen hautagai-zerrenda nagusituko da.

  3. ¿ Berdinketak bere horretan segitzen badu, Hauteskunde Batzordeak zozketa bat egingo du, berdinduta dauden hautagai-zerrenden artean.

    HIRUGARREN ATALA

Lurraldeko federazioen Biltzar Orokorrak hautatzeko epea amaitu eta gero, euskal federazioaren presidenteak Hauteskunde Batzordeari dei egingo dio, hauteskunde-prozesua abiaraz dezan.

  1. ¿ Euskal federazioaren Biltzar Orokorreko kideak hautatzeko prozesua hasteko, lurralde federazio bakoitzari ordezkariak izendatuko zaizkio. Izendapen hori euskal federazioaren Hauteskunde Batzordeak egingo du, lurralde federazioek estamentu bakoitzean izendatuta duten kide kopuruaren eta euskal federazioan guztira den kopuruaren proportzioan.

  2. ¿ Ordezkari izendapen hori hauteskunde-ekitaldi bat da berez eta, ondorioz, Hauteskunde Batzordean horren kontrako errekurtsoak aurkez daitezke.

  3. ¿ Lurralde federazio bakoitzaren ordezkariak izendatzeko, euskal federazio bakoitzaren hauteskunde batzordeak bere erroldak, artxiboak edo fitxategiak erabiliko ditu, bai eta lurralde federazioei eskatzen zaien dokumentazio guztia ere.

  4. ¿ Euskal federazioen hauteskunde batzordeeek ez dute eskumenik izango ebazteko lurralde federazioetan egindako hauteskunde prozesuak Zuzenbidearekin bat datozen ala ez datozen, nahiz eta hauteskunde prozesu horiek gerora ondorioak izan federazioen biltzarren osaketan. Prozesuak baliozkotasunez egindakotzat joko dira eta, hortaz, hauteskunde batzorde horiek aintzakotzat hartu beharko dituzte hauteskunde emaitzak eta lurralde federazioetako biltzarkideak onartu, salbu eta dagokien administrazio-bidean edo bide judizialean baliogabetu edo ezetsi ez badira.

Ordezkarien izendapena agiri bidez jakinaraziko zaio lurraldeko kirol federazio bakoitzari, eta euskal federazioaren eta lurralde federazioen iragarki-tauletan jarriko da, hauteskunde-erregelamenduak zehazten duen epean zehar.

  1. ¿ Lurralde federazioek epe bat izango dute euskal federazioaren Biltzar Orokorrean izango dituzten ordezkariak hautatzeko; epe hori euskal federazioaren hauteskunde-erregelamenduak zehaztuko du.

  2. ¿ Lurralde federazioen estamentuek, bakoitzak bere Biltzar Orokorraren baitan egingo dituzte bozketak, Euskal Federazioaren Biltzar Orokorrean kideak izendatu ondoren egiten den lehenbiziko bilkuran bertan. Lurralde federazio bakoitzaren presidentearen eginkizuna izango da Biltzar Orokorraren ohiz kanpoko bilkuraren deialdia egitea, haren hautagaiak hautatzeko.

  3. ¿ Lurralde federazioen biltzar orokorretan hautatzen diren euskal federazioen Biltzar Orokorreko kideak, lurralde federazioetako kideak izango dira.

  4. ¿ Aurrekoa gorabehera, ordezkari horiek zertzen dituzten bozketak euskal federazioaren Biltzar Orokorra eratzeko hauteskunde-ekintzatzat hartuko dira; ondorioz, bozketa horien legezkotasunaren kontrola euskal federazioaren beraren Hauteskunde Mahaiari eta Hauteskunde Batzordeari dagokie.

  1. ¿ Presidentea edo Zuzendaritza Batzordea hautatzeko hautesle-multzoa Biltzar Orokorreko kide guztiek osatuko dute.

  2. ¿ Presidentearen hautaketan hautesle eta hautagai izan daitezke federazio-estamentuetako ordezkari diren Biltzar Orokorreko kideak.

  3. ¿ Biltzar Orokorreko kidea den pertsona juridiko baten ordezkaria ezin da izan aldi berean biltzar horretako kide beste estamentu baten izenean.

  4. ¿ Biltzar Orokorreko kide diren pertsona juridikoen ordezkaritza, beren presidenteari edota ordezkaritza hori behar bezala egiaztatzen duen pertsonari dagokio. Ordezkaritza hori egiaztatzeko, nahikoa izango da kirol klub edo elkarteko idazkariak emandako ziurtagiria aurkeztea, non adieraziko den nor den presidente edo nor izendatu den kirol entitatearen ordezkari.

  5. ¿ Federazioko presidente izateko aukeratutako pertsonak Biltzar Orokorreko kide izateari uzten badio, karguan jarraituko du agintaldia amaitu arte, nahiz eta horrek ez duen esan nahi Biltzar Orokorreko postu hutsa bete behar ez denik.

  6. ¿ Presidentziak bere Zuzendaritza Batzordea hautatzea ez da hauteskunde-ekintzatzat joko.

Biltzar Orokorreko kideak behin betiko aldarrikatu ondoren, gutxienez 7 egun naturaleko epea izango da presidente edo Zuzendaritza Batzorderako hautagai-zerrendak aurkezteko.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak aurkezteko inprimakiak Hauteskunde Batzordeak onartutakoak izango dira; era berean, federazio bakoitzaren erregelamenduak finkatutako epean eta moduan aurkeztuko dira. Hauteskunde Batzordeak egiaztatu egin beharko du, ofizioz, hautagaiek beren agintaldiaren mugei buruz federazio arauek diotena betetzen dutela, presidentziak bidaltzen dion dokumentazioan oinarrituta.

  2. ¿ Zuzendaritza Batzorderako hautagai-zerrendetan kide guztien sinadurak izango dira. Hautagai-zerrenda hauek itxiak edo irekiak izan daitezke, hauteskunde erregelamenduak zehazten duenaren arabera.

  3. ¿ Behin aurkeztu ondoren, hautagai-zerrendak ezin dira aldatu.

  4. ¿ Zuzendaritza Batzorderako hautagaietan emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua gorde beharko da. Ordezkaritza orekatutzat joko da baldin eta bi sexuok, gutxienez, % 40ko ordezkaritza badute. Hauteskunde prozesuaren denboraldian gizonen edo emakumeen federazio lizentziak % 40tik behera diren kirol federazioetan nahikoa izango da gutxiengoa den sexuaren ordezkaritza berdintzea edo gainditzea berari dagozkion federazio lizentzien ehunekoa.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak aurkezteko epea amaitu ondoren, Hauteskunde Batzordea bilduko da, onargarriak diren ala ez erabakitzeko.

  2. ¿ Hautagai-zerrendak onartzea edo ez onartzeari buruzko errekurtsoak jar daitezke Hauteskunde Batzordean bi egun balioduneko epean.

  3. ¿ Hautagai-zerrendaren batek konpontzeko moduko akatsik baldin badu, eskatu egingo zaio jakinarazitako akats horiek konpontzeko, Hauteskunde Batzordeak zehazten duen epean.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak behin betiko onartu eta gero, Hauteskunde Batzordeak Biltzar Orokorrerako deialdia egingo du, hori eratzeko eta hautagai-zerrendak bozkatzeko. Deialdia egin egingo da, nahiz eta hauteskunde-egutegian bertan Biltzar Orokorrerako eguna zehaztuta egon.

  2. ¿ Biltzar Orokorra bildu eta Hauteskunde Mahaiaren presidenteak bilkurari hasiera eman ondoren, hautagai bakoitzak hitz egin ahal izango du bere programa azaltzeko; horretarako gehienezko denbora hauteskunde-erregelamendu bakoitzak zehaztuko du.

  1. ¿ Bozketa estamentuka egingo da eta Hauteskunde Mahaiaren presidenteak bere izenaz hots egingo die biltzarkideei, hautatzen duten hautagai-zerrendaren txartela jar dezaten propio jarritako hautestontzian.

  2. ¿ Botoa sekretua izango da eta Hauteskunde Batzordeak emandako txartel ofiziala erabiliko da horretarako. Hautesle bakoitzak bere nortasuna egiaztatu beharko du, nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidatzeko baimena edo nortasuna adierazteko baliagarria den beste agiriren bat aurkeztuz. Pertsona juridikoek klubaren edo elkartearen idazkariak eman eta presidenteak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bertan adierazi beharko baita nork duen erakundearen ordezkaritza legala, edota nork duen botazioetarako ahalordea.

  3. ¿ Izapide hori bete eta gero, hautesle bakoitzak txartela emango dio Hauteskunde Mahaiaren presidenteari, eta honek hautestontzian sartuko du.

  4. ¿ Biltzar Orokorraren baitan ez da botoaren ordezkaritzarik zein posta bidezko botorik onartuko.

  1. ¿ Bozketa ekitaldia amaitu eta gero, Hauteskunde Mahaiak zenbatuko ditu emandako botoak.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordeak ofizialki onartutako ereduaz besteko kartazal edo txarteletan emandako botoak baliogabeak izango dira, eta baita kartazalik gabeak edota hautagai-zerrenda desberdinetako txartel bat baino gehiago duten kartazaletan emandakoak ere. Kartazalean hautagai-zerrenda bereko txartel bat baino gehiago baldin badago, baliozko boto bakartzat zenbatuko da.

  3. ¿ Botorako txartelean hautagaien izenak aldatu, erantsi, markatu edo ezabatu baldin badira, edota jarrita dauden hurrenkera moldatu, baliogabeak izango dira; gauza bera beste edozein aldaketa gertatu bada txartelean.

  4. ¿ Zuriz emandako bototzat hartuko dira txartelik gabeko kartazalak edota txartel zuriz agertzen direnak.

  1. ¿ Bildutako kideek emandako baliozko botoetan gehiengo sinplea lortzen duen hautagai-zerrenda izango da irabazlea.

  2. ¿ Hautagai-zerrenda irabazlearen buru den pertsona izango da Federazioaren presidentea.

  1. ¿ Boto kopuruan berdinketa gertatuz gero, Bozketa berri bat izango da federazio bakoitzak zehazten duen gehienezko epean. Bozketa berrian parte hartuko dute lehen postuetan berdindurik geratu diren hautagai-zerrendek soilik.

  2. ¿ Berdinketak bere horretan segitzen badu, hirugarren eta azken bozketa egingo da, Hauteskunde Batzordeak zehazten duen moduan.

  3. ¿ Berriro ere berdinketa gertatzen bada, Hauteskunde Batzordeak zozketa bat egingo du, berdindutako hautagai-zerrenden artean.

Batere hautagai-zerrendarik aurkeztu ezean, Hauteskunde Batzordeak epe berri bat zabalduko du, hautagai-zerrendak aurkezteko.

Bigarren epean ere hautagai-zerrendarik aurkezten ez bada, Hauteskunde Batzordeak egoera horren berri emango dio federazioaren jarduneko presidenteari, aparteko biltzar orokor baterako deialdia egin dezan federazioa desegitea erabakitzearren.

Federazioaren Presidentziarako hautagai-zerrenda bakarra dagoenean, ez da beharrezkoa izango inolako bozketarik, eta besterik gabe Hauteskunde Batzordeak hautagaia izendatuko du Federazioaren presidente.

  1. ¿ Bozketa egin eta gero, Hauteskunde Mahaiak zenbaketaren akta idatziko du, ahalik eta azkarren Hauteskunde Batzordeari bidaltzearren, botorako txartelekin batera.

  2. ¿ Kontu-hartzaileek eta hautagai-zerrendek eskubidea izango dute agiri horren ziurtagiri bat eskuratzeko, hala eskatzen badute.

  3. ¿ Hauteskunde Batzordeak, zenbaketaren emaitzak eta bozketaren gorabeherak biltzen dituen akta jaso ondoren, hautagai-zerrenda irabazlearen buru dena presidente izendatuko du behin-behingoz, eta hala egokituz gero, baita Zuzendaritza Batzordeko kideak ere.

  4. ¿ Hautagai-zerrendak behin-behinik aldarrikaturik, eta aurkeztutako erreklamazioak edo errekurtsoak ebatzi eta gero, behin betiko aldarrikapena egingo da.

  1. ¿ Edozein kasutan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa beteko da.

  2. ¿ Hauteskunde-erroldako datuak jendaurrean jartzeko edo lagatzeko ez da beharrezkoa izango federatuen berariazko onespena, baldin eta helburua hauetako bat bada: hauteskunde prozesuan hautesleek, berdintasunezko baldintzetan, beren eskubideak erabil ditzaketela bermatzea, edo agindu honetan federazioetako hauteskunde organoei esleitzen zaizkien eginkizun edo funtzioak gauzatzea.

    Hauteskunde Batzordeak behin betiko onartutako hautagai-zerrendek eskubidea izango dute hautesle-errolden kopia bat eskuratzeko.

    Hirugarren batzuek erabiltzen badituzte hauteskunde datuak hauteskunde prozesuarekin loturarik ez duten helburuetarako, bidezko erantzukizun diziplinario, administrazio edo penaletan jausiko dira.

Agindu honetan edo federazio-erregelamenduetan ezarritako epeak, kontrakoa dioen xedapenik ematen ez bada berariaz, egun baliodunei buruzkoak dira; hau da, igandeak eta bestelako jaiegunak kanpo daude.

Agindu honetan eta federazio-erregelamenduetan ezarritakoa osatze aldera, prozedura-arloan aplikagarri izango dira Herri AdministrazioenAraubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak jasotzen dituen irizpide eta arauak. Hauteskunde arloan, hauteskunde-legedi orokorrean jasotako irizpide eta arauak aplikatuko dira.

Agindu hau indarrean sartu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, euskal kirol federazio zein lurraldeko federazio guztiek Aginduan xedatutakoari egokitutako hauteskunde-erregelamenduaren proiektua onartu beharko dute. Beren estatutuetan agindu hau urratzen duen xedapenik izanez gero, batera tramitatu beharko dute, baita ere, arau horren egokitzapena.

Indargabetu egiten da Euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituen Kultura sailburuaren 2004ko ekainaren 22ko Agindua eta agindu honen aurka dauden maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak.

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzari baimena ematen zaio agindu hau aplikatzeko behar diren erabakiak har ditzan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 28a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.