Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua 900 840 111

Hitz egiteko inor aurkitzen ezbaduzu, beldur bazara edo informazio
gehiago nahi baduzu…

Zer egin dezakezu?

Deitu 900 840 111 telefonora:

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono                  
bidezko Arreta Zerbitzuan profesionalek erantzungo dizute.

Desgaitasunen bat baduzu, jakinarazi iezaiezu. 

Noiz?

Egunaren 24 orduz

Zer egingo dute?

  • arretaz entzungo dizute
    nor zaren galdetu gabe
  • deia doan da eta
    ez da fakturan agertuko
  • 51 hizkuntzatan erantzun dezakete,
    baita entzun edo hitz egin ezin duten pertsonei ere
  • edozein motatako indarkeria fisiko, psikologiko eta
    sexualen biktima diren emakume guztiei
  • erantzuten diete familiakoei, ingurukoei
    eta profesionalei ere erantzuten diete.