Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Gizarte zerbitzuak, Desgaitasun fisikoa / Adimen-desgaitasuna / Zentzumen-desgaitasuna

Autonomia-mugek eragindako premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez, autonomia pertsonala hobetzeko edo autonomia pertsonalaren ahalik eta maila hoberenari eusteko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko, prebentzioko, gaikuntzako eta asistentziako prestazioen bitartez. Prestazio horiek gaitzera eta gaitasunak garatzera bideratuta daude autonomia pertsonala lortzeko eta komunitate-ingurunean parte hartzeko.

Intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da eta honako hauek bermatzen ditu: a)bigarren motako zerbitzuan edo zentroan zaintzailearen – eta hezitzaileen presentzia etengabea izatea; b) zerbitzu medikoa eta erizaintzako zerbitzua eskaintzea, hala badagokio; c) profesionalen diziplina anitzeko talde baten laguntza, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzeko beharrezkoak diren profilak betez.

Zerbitzu honen funtzionamenduan, zerbitzuaren erabilera erabiltzailearen premia eta lehentasunetara ahalik eta gehien egokitzea ahalbidetzen duten malgutasun-irizpideak aplikatuko dira.

Zerbitzu motak

  1. Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko muga fisiko eta/edo psikiko garrantzitsuak dituztelako, ohiko ingurunean beren premiak behar bezala betetzeko zailtasunak dituzten eta mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

  2. 3.eta 4. Desgaitasunen bat duten edo gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa, diziplina anitzeko talde profesional batek gauzatutako jardun sorta antolatu eta koordinatu baten bitartez, hartzaileen garapena ahalbidetzera bideratuta eta, ahal den heinean, hartzaileen garapen pertsonal eta soziala, autonomia eta gizarteratzea xede dituen arreta gaitzaile integrala eskainita.

Hiru azpimota bereizten dira: a) Autonomia pertsonaleko zentroak, muga fisiko larriak dituztenentzat; b) Eguneko zerbitzua edo zentroa adimen- edo garapen-desgaitasuna dutenentzat; c) Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena.

  • Bitartekaritza – bitartekotza.

  • Arreta pertsonala.

  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:

    • Estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea: funtzio kognitiboetako esku-hartzea (psikoestimulazioa, oroimena lantzea, errealitatera bideratzea) eta trebetasunak garatzea (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzen dituzten jarduera eta ariketa errazak).
    • Hezitzailea: aisia eta hezkuntza- eta kultura-jarduerak.
    • Psikosoziala: funtzio psikoafektiboetako esku-hartzea eta, hala badagokio, portaera-nahasteak kudeatzeko laguntzak ere barnean hartuz.
    • Arlo okupazionaleko edo lanaren aurreko esku-hartzea, bigarren motako zerbitzuaren edo zentroaren kasuan.
  • Lagun egite soziala.

  • Garraio egokitua, behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunen arabera eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunen arabera.

  • Laguntza-produktuak eskaintzea (autonomia pertsonaleko zentroen kasuan)

Osagarriak

Garbitasuna. Mantenua, hala badagokio.

Osasun-sistemarenak

Erabiltzaileen osasun-premien nagusitasuna eta intentsitatea kontuan hartuta, zerbitzu honek osasun-sistemaren berezko prestazioak eskaini ahal izango ditu. Zehazkiago:

  1. Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzuek edo zentroek, beren izaera soziosanitarioa dela medio, honako hauek eskaini ahal izango dituzte: Erizaintzako arreta. Arreta medikoa. Errehabilitazioa, hala badagokio. Terapia. Jarduera terapeutikoak.

  2. Mendetasuna duten adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei bideratuta daudenek prestazio horiek berak eskaini ahal izango dituzte, hala badagokio.

Hartzaileak

Egoera: Lehenengo motakoak honako hauek dira: Mendetasun-egoeran dauden adinekoak (Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 39 puntutik gorako puntuazioa izanik). Bigarren motakoak, aldiz, honako hauek dira:

  • % 60tik gorako desgaitasun-kalifikazioa duten pertsonak edo mendetasuna aitortuta dutenak.
  • Gaixotasun mental kronikoaren edo luzaroko nahasmendu mental larriaren diagnostikoa – Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak emandakoa– eginda duten pertsonak edo gaixotasun edo nahasmendu horretatik eratorritako mendetasuna aitortuta duten pertsonak.

Adina:

  • 65 urteko edo gehiagoko pertsonak, lehenengo motako zerbitzuan edo zentroan.
  • 18-64 urteko pertsonak, bigarren motako zerbitzuan edo zentroan, «autonomia pertsonaleko zentroak» azpimotan izan ezik, kasu horretan ez baitago adin-mugarik.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Baldintza gehigarririk ez.

Premiazkoak

  1. Intentsitate ertain edo handiko laguntza behar izatea eguneroko bizitzako jarduerak egiteko.

  2. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Arlo okupazionaleko zerbitzua edo zentroa

Definizioa eta helburuak

Arlo okupazionaleko zerbitzu edo zentro honek desgaitasun bat eta/edo gaixotasun mental bat duten pertsonak gizarte-bizitzan modu aktiboan parte hartzea sustatzen du, produkzio-jardueran oinarritutako garapen pertsonaleko programen bitartez eta enplegurako sarbidea ahalbidetzeko asmoz, betiere sarbide hori lorgarria denean.

Erabiltzaileen gizarte- eta lan-arloko garapena erraztera bideratuta dago, pertsona horien autonomia pertsonala eta autodeterminazioa sustatuz eta gizartean onarpen eta balioespen handiagoa lortzea ahalbidetuz. Horretarako, zerbitzu honen esparruan, honako hauek bultzatu, ahalbidetu eta sustatuko dira:

  1. autonomia pertsonala garatzeko eta gizarteratzea eta laneratzea lortzeko beharrezkoak diren egokitzeko, arlo okupazionaleko eta gizarte-arloko trebetasunak eskuratzea eta hobetzea, erabiltzaileek gizarte-bizitzan partaidetza handiagoa eta eraginkorragoa izan dezaten laguntzeko;

  2. garapen pertsonala, estimulazioko eta/edo errehabilitazioko, arlo okupazionaleko edo lanaren aurreko, hezkuntza-arloko eta prestakuntzako edo kultura-arloko jardueren bitartez; jarduera horiek zentro espezifiko batean gauza daitezke, edo bestelako baliabide komunitarioetan, baita ingurune irekian ere;

  3. autonomia-mailari eustea, narriaduraren prebentzioa eta, hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak (kognitiboak, funtzionalak, sozialak...) berreskuratzea.

Zerbitzu honen funtzionamenduan, malgutasun-irizpideak aplikatuko dira, zerbitzuaren intentsitatea erabiltzailearen premia, interes eta lehentasunetara egokitzea ahalbidetzen dutenak; hori izango da laneratzeko ibilbide pertsonalean egingo den lehen urratsa edo behin betiko alternatiba gisa laneratzeko zailtasun larriak dituzten pertsonen kasuan, eta funtzionamendu sozialeko programekin osatuko da.

Erabiltzaileak ez dira langiletzat hartuko, inola ere; beraz, zerbitzuaren edo zentroaren eta erabiltzaileen arteko harremana ez da lan-harremana izango. Aurrekoa alde batera utzi gabe, erabiltzaileek haborokin edo eskersari ekonomikoa jasoko dute okupazioagatik.

Zerbitzu edo zentro hau beste enplegu-programa batzuekin batera kudeatu ahal izango da, lan-merkatu arruntaren laguntzarekin eta enplegu-programa babestuekin, enplegu-zentro berezien edo laneratze-enpresen esparruan eskaintzen diren programekin, alegia.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko; arlo okupazionalekoa edo lanaren aurrekoa.
  • Bitartekaritza – Bitartekotza.
  • Lagun egite soziala.
  • Garraio egokitua: behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunengatik eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunengatik.

Osagarriak

Mantenua, hala badagokio.

Hartzaileak

Egoera: % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak eta gaixotasun mentala duten pertsonak, baldin eta pertsona horiek desgaitasun-maila hori badute edo gaixotasun mental kronikoaren edo luzaroko nahasmendu mental larriaren diagnostikoa –Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak emandakoa– egina badute.

Adina: 18-64 urtekoak.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Baldintza gehigarririk ez.

Premiazkoak

  1. Balioespenaren eta diagnostikoaren arabera, oro har, autonomia eta gizarteratzea lortzeko eta, bereziki, gizarteratzea eta laneratzea lortzeko gaitasunak eskuratu behar izatea, eta enplegua berehala edo epe laburrean eskuratzeko zailtasunak izatea.

  2. Oinarrizko gaitasun edo trebetasunak izatea arlo okupazionaleko jardueretan eta arlo okupazionaleko zerbitzu edo zentroaren gainerako jardueretan parte hartu ahal izateko.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua, baina baterako ordainketa hori prestazio osgarriei baino ez dagokie.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Autonomia-mugek eragindako premiei erantzuteko gaueko zentroa

Definizioa eta helburua

Mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko baliabidea da; pertsona horiek, hainbat arrazoi direla-eta (batik bat, jatorri psikikoko edo neurologikoko arrazoiengatik), intentsitate ertain edo handiko gainbegiratzea behar izaten dute gauez loaren erritmoa eta gaueko portaera kontrolatu eta erregulatzeko, baina ohiko zaintzaileek ezin diete gainbegiratze hori etxean eskaini.

Familiei babesa ematea du xede, zaintza egokia emateko gaitasuna hobetzearren eta, hartara, familia barruko dinamikan eragin positiboa izateko; izan ere, askotan, zaintza jarraituek eragiten duten estresaren eraginpean egoten baitira. Zerbitzua gaueko zentro batean (egoitza-ekipamendu batean integratuta dagoena edo ez) eman daiteke edo, bestela, 2.4.1, 2.4.2 eta 2.4.3 fitxetan aurreikusitako egoitza-zerbitzu baten esparruan, gaueko arreta-zerbitzu moduan.

Zerbitzu motak

  1. Adinekoentzako gaueko zerbitzu edo zentroa.

  2. Desgaituentzako gaueko zerbitzu edo zentroa.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena
  • Arreta pertsonala.
  • Garraioa egokitua, behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunen arabera eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunen arabera.

Osagarriak

Gaua igarotzea- Mantenua (afaria eta/edo gosaria). Garbitzea.

Osasun-sistemarenak

Erizaintza-zerbitzua.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina:

  • 65 urte eta gehiago dituztenak, 1. modalitatean.
  • 18 urte edo gehiago dituztenak, 2. modalitatean

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Ez dago baldintza gehigarririk.

Premiazkoak

  1. Intentsitate ertain edo handiko gainbegiratzea behar izatea gauez loaren erritmoa eta gaueko portaera kontrolatu eta erregulatzeko.

  2. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mental bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Desgaituentzako egoitza-zentroak

Definizioa eta helburua

Bizikidetza-zerbitzuak dira eta ohiko bizitokia edo bizitoki iraunkorra eta, hala badagokio, aldi baterako bizitokia eskaintzen zaie desgaituei eta mendetasun-egoeran daudenei, beren premiak etxebizitza pertsonalean edo familiaren etxebizitzan behar bezala bete ezin badituzte.

Aldizkako laguntza, mugatua, zabala edo orokorra bermatzen dute, indibiduala, eta bere premia aldakorretara egokitua, eta horretarako profesionalen diziplina anitzeko talde baten babesa dute, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzeko beharrezkoak diren profilak betez. Honako helburu hauek ditu:

  1. Erabiltzaileen ongizate fisiko eta emozionala hobetzea.

  2. Autonomia pertsonalari eustea, eta ahal den neurrian horren garapena bultzatzea eta bere narriadura saihestea.

  3. Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoa den zainketa eta laguntza pertsonala bermatzea.

  4. Garapen pertsonala, gaitasunak, ahalmenak, trebetasunak eta esperientziak indartzea, bizitza autonomoagoa izatera bideratuak.

  5. Beren bizitza-proiektu pertsonalarekin eta eguneroko bizitzarekin lotutako erabakiak hartzeko eta hautaketak egiteko aukerak eskaintzea.

  6. Bizikidetzarekin gogobetetasuna izaten saiatzea, elkartasuna eta elkarren arteko laguntza oinarri izanik.

  7. Komunitate-ingurunean parte hartzeko eta integratzeko aukerak eskaintzea, baita zerbitzu komunitarioak erabiltzeko ere.

  8. Bere laguntzarako familia- eta gizarte-sareak mantendu eta indartu daitezen sustatzea.

  9. Segurtasun-sentimendua ahalbidetzea.

Zerbitzu motak

  1. Etxebizitzak laguntzekin.

  2. Egoitza-zentroak.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Jarraipen-balioespena.
  • Bitartekaritza – Bitartekotza.
  • Arreta pertsonala.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:
    • estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea, bereziki:
      • funtzio kognitiboetako esku-hartzea;
      • trebetasun fisiko eta funtzionalak garatzea;
    • arlo okupazionaleko esku-hartzea;
    • hezkuntza-arloko esku-hartzea;
    • arlo psikosozialeko esku-hartzea:
      • emozioei eustera eta arriskua murriztera bideratutako esku-hartzeak;
      • funtzio psikoafektiboetan esku hartzea.
  • Lagun egite soziala.

Osagarriak

Mantenua. Ikuztegia. Garbiketa.

Osasun-sistemarenak

  1. motan: Erizaintzako arreta. Arreta medikoa. Errehabilitazioa.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun aitortua duten desgaituak.

Adina:

  1. Eskuratzeko unean 18 eta 64 urte bitartekoak direnak.

  2. Salbuespen gisa, adingabeek ere zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte honako kasu hauetan: a) bere premiek edo gizarte- eta familia-egoeraren larritasunak hala gomendatzen dunenean; b) babesgabetasun-egoera larriko kasuetan, egoera horietara espezifikoki bideratutako babes-baliabideetan arreta egokia bermatzea ezinezkoa denean.

Bi kasuetan, zerbitzu horren egokitzapen handiagoa, edozein modalitatetan, bere salbuespenezko erabilera bermatzeko arrazoitu egin beharko da.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Ez dago baldintza gehigarririk.

Premiazkoak

  1. Aldizkako laguntza, mugatua, zabala edo orokorra behar izatea.

  2. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduretatik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Atsedenerako zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek aldi baterako egonaldiak eskaintzen dizkie bigarren mailako arreta-zerbitzuetan, zehazki egoitza-zentroetan, eguneko zerbitzu edo zentroetan eta gaueko zentroetan, inoren laguntza behar duten pertsonei, desgaituei edo gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei, normalean gizartearen nahiz familiaren laguntza dutenei, zaintzaile nagusiak denbora izan dezan atseden hartzeko, suspertzeko eta/edo garapen pertsonalerako, edo bere zaintza-zereginek betetzea eragozten dioten premiazko egoera bati aurre egiteko.

Bere helburuak dira zaintzaileak:

  1. Bere denbora izatea atseden hartzeko, suspertzeko, aisiarako eta, orokorrean,autozainketarako eta garapen pertsonalerako, edo, era berean, bere zaintza-eginkizunek betetzea eragozten dioten premiazko egoeraren bati aurre egiteko.

  2. Zaintza-lanei lotutako esfortzu txikiagoa izatea; era horretan gainkargako egoerak eta estres-egoerak eta zaintzailearen osasunean sor litezkeen narriadurak prebenituz.

Bi helburuek xede bera dute, hau da, zaintzaileak zaintzen duen pertsonak bere ohiko etxebizitzan jarrai dezala, eta atsedenaren bitartez zaintza-egoera egokia lortzea.

Aldi berean, atseden-zerbitzuak, eguneko eta egoitzako modalitateetan, zaindutako pertsonengan oinarritutako beste helburu osagarri batzuk ditu:

  1. Trebetasunak eta gaitasunak sustatzea bere autonomia pertsonalerako eta bizimodu independentea garatzeko.

  2. Komunitate-ingurunean garatzeko trebetasunak eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak sustatzea.

  3. Ingurune berri batera egokitzeko gaitasuna garatzea, etorkizunean izan ditzakeen premiak aurreikusiz.

Zerbitzuaren aldaerak

Arreta jasotzen duen pertsonaren egonaldiak honako hauetan: bigarren mailako arretako egoitza- zentroak; bigarren mailako arretako eguneko zerbitzuak edo zentroak; bigarren mailako arretako gaueko zentroak.

Prestazioak

Aldi baterako egonaldia gauzatuko den egoitza-zentroarenak, eguneko zerbitzuarenak edo zentroarenak edo gaueko zentroarenak, kasuan kasu, dira.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile nagusiak eta ez-profesionalak, edo desgaitasun bat edo gaixotasun mental kroniko bat duten eta bigarren mailako arretarako egoitza-zerbitzuetarako, egunekoak nahiz gauekoak, lortzeko aukera emango dietenak, horien bitartez gauzatzen baita atsedena.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

  1. Zaindutako pertsona nahiz zaintzailea dagokion Lurralde Historikoko udalerrietakoren batean eta helbide berean erroldatuta egotea eskaera egiten den datan, eta Lurralde Historiko horretan erroldatuta jarraitzea.

  2. Zaindutako pertsona nahiz zaintzailea helbide berean erroldatuta egotea eskaera- dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan.

  3. Kasu bakoitzean atseden hartzeko egonaldia gauzatzen den bigarren mailako arreta-zerbitzuan –egoitza-zentroan, eguneko zerbitzuan edo zentroan edo gaueko zentroan– sartzeko baldintzak betetzea.

  4. Zaintzailearen eta arreta jasotzen duen pertsonaren arteko bizikidetza egiaz-tatzea; salbuespen gisa, bizikidetza-baldintza hori ez da bete behar izango zainketen ohiko prestazio eraginkorra Udalaren gizarte-zerbitzuen txosten sozialaren bidez justifikatuta dagoen kasuetan.

Premiazkoak

Atseden-premia izatea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Bizimodu independentea babesteko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzu hau bizimodu independenteko programa baten bidez bideratzen da, daukaten adimen-desgaitasunaren eta/edo gaixotasun mentalaren ondoriozko mugak direla-eta bizimodu independenterako beren plana zuzenean kudeatu ezin duten eta modu autonomoan moldatzeko eta komunitate-ingurunean modu aktiboan parte hartzeko babes-premiak dituzten pertsonentzat da.

Tutoretzako eta lagun egiteko ekintzen multzo antolatu eta koordinatua da, babesa ematen diena, dagoeneko modu independentean bizi direnei edo modu independentean bizi nahi dutenei (bakarrik nahiz bikotekidearekin) edo desgaitasunen bat edo gaixotasun mentala duten beste pertsona batzuekin. Babes-sistemaren prestazioa dinamikoa eta malgua izango da, eta pertsona bakoitzaren premietara egokituko da.

Honako helburu hauek ditu:

  1. Erabiltzailea etxebizitzan molda dadin ahalbidetzea ikaskuntza erabilgarrien bitartez.

  2. Komunitate-ingurunean gizarteratzen laguntzea, familiarekin, lagunekin, kideekin, bizila-gunekin eta abarrekin pertsonen arteko harreman-sarea sustatuz.

  3. Segurtasun- eta autoestimu-sentimendua handitzea.

  4. Beren etxebizitzan bizimodu independentea egiteko gaitasuna duten pertsonak bizitoki-zerbitzu batean edo egoitza-zerbitzu batean sartzeko aukera saihestea; horretarako, behar diren laguntzak emango zaizkie.

  5. Beren eskubideen erabateko erabilera ahalbidetzea gainerako pertsonekin aukera-berdintasuna izanik.

  6. Bizi-estilo propioa aukeratzeko aukera ematea, bizimodu independente bat izan dezan erraztuz.

  7. Komunitate-ingurunean bizitzaren eremu guztietan bere parte-hartze aktiboa erraztea.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

Informazioa. Jarraipen-balioespena. Bitartekaritza – Bitartekotza. Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: estimulaziokoa edo errehabilitaziokoa; hezkuntza-arlokoa; arlo psikosozialekoa. Lagun egite soziala. Tutoretza.

Hartzaileak

Egoera: Desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala izanik, eta mendetasun-arriskuan edo -egoeran egonik, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun- gradua onartu zaien pertsonak.

Adina: 18 urte edo gehiago izatea.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Mendetasun aitortua duten pertsonen kasuan, eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

Premiazkoak

  1. Behar adinako trebetasunak izatea bizimodu independentea garatzeko, betiere behar diren laguntzekin.

  2. Laguntzak behar izatea honako helburu hauetakoren bat edo batzuk egiteko: komunitatean bere bizitza eta gizarteratzea erraztea eta isolatuta gera dadin saihestea; etxebizitzan, eta/edo komunitatearen, hezkuntzaren edo lanaren ingurunean modu autonomoan molda dadin laguntzea edo ahalbidetzea.

  3. Laguntza ematen denean eta laguntzaz baliatzen den bitartean etxebizitza egokia izatea bere erabilera pertsonalerako, edozein titulupean, prekarioa izan ezik.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) emateko eta ingurune fisikora egokitzeko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzuaren helburua eguneroko bizitzako jarduerak egiteari dagokionez autonomia pertsonala eta beren kasa balia daitezen ahalbidetzea da. Helburu hori izanik: a) dauden laguntzako produktuei buruzko informazioa eta orientabidea ematen du, baita irisgarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzkoa ere; b) eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoak diren laguntzako produktu berreskuragarriak lortzen laguntzen du, mailegu-sistemaren bitartez, bai pertsona bere etxebizitzan dagoenean, bai bizitoki- edo egoitza-zerbitzuren batean dagoenean; c) ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak egiten ditu, eta horri esker etxebizitzaren irisgarritasun-maila eta pertsonak haren barruan izango duen autonomia-maila hobetzea ahalbidetuko da.

Zerbitzuak bere laguntza-produktuen eskaintza eta ingurune fisikora egokitzeko proposamenak ahalik eta gehien egokitzen ditu irisgarritasun unibertsalaren eta denontzako diseinuaren ikuspegira. Laguntza-produktu berreskuraezinak lortzeko aukera, horiek erosteko emandako laguntza ekonomikoen bitartez bermatu ahal izango da.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen (17.2 artikulua) eta Dekretu honen ondorioetarako, honako hau ulertzen da laguntza teknikotzat (laguntza-produktua: autonomiarako mugak prebenitu, konpentsatu, arindu edo ezabatzeko produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro, merkatuan lehendik dagoena edo berariaz fabrikatua. Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) izan daitezke: a) berreskuragarriak , onuradun batzuek batak bestearen ostean erabili ahal izateko modukoak direnean eta lekuz aldatzeko modukoak direnean garraioa beste kosturik gabe. Berreskuragarriak diren laguntza teknikoak hornidura-zerbitzuen edo aldi baterako lagapenen bidez emango dira; b) berreskuraezinak , beren ezaugarriak direla-eta eskualdatu ezin direnean eta, ondorioz, onura eskatzaile bakar bati edo, salbuespen gisa, aldi berean hainbati dakarkienean. Berreskuratu ezin diren laguntza teknikoez baliatzeko modua laguntza horiek bermatzeko laguntza ekonomikoak esleituz bermatu ahal izango da.

Eta ingurune fisikora egokitzea : arkitektura-oztopoak ezabatzeko modua emango duten obrak diseinatu eta gauzatzea eta erabiltzailearen ohiko bizilekuan egokitzeak egitea, haren irismena errazteko eta haren autonomia-pertsonalaren maila hobetzeko. Zerbitzua eman ezin denean, laguntza ekonomikoen bidez bermatuko dira ingurune fisikoan egin beharreko egokitzeak.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Orientabidea, honako hauek barne: a) egokitzat hartzen diren laguntzako produktuak eta ingurune fisikoaren egokitzapenak agintzea; b) laguntza-produktu berreskuraezinak eskuratzeko eta/edo ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikorantz orientatzea (3.3.1 eta 3.3.2 fitxak).
  • Laguntza-produktuak eta horiek erabiltzeko hasierako oinarrizko entrenamendu bat ematea.
  • Ingurune fisikora egokitzea

Osasun-sistemarenak

Osasun-katalogoan bilduta dauden laguntza-produktuak, osasun-araudian aurreiku- sitakoaren arabera.

Etxebizitza

Egokitzapenak ohiko etxebizitzan, etxebizitza-araudian aurreikusitakoaren arabera.

Hartzaileak

Egoera: % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenak Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe, honako hauentzat salbu: a) motordun ibilgailuak plataforma jasotzaileen bitartez egokitzea (3 urte edo gehiago izatea); b) entzumen-protesiak (16 urte edo gehiago izatea).

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

  1. Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

  2. Kontzeptu berarengatik azken 6 urteetan ez jaso izana laguntzako produkturik edo laguntza teknikorik, entzumen-protesiak izan ezik, betiere dagokion txosten teknikoaren bitartez behar bezala justifikatutako salbuespenezko kausaren bat ez bazegoen.

  3. Ingurunea egokitzeko zerbitzua eskuratu ez izana aurretik, salbu eta bitartean, mugitzeko zailtasunak nabarmen areagotu badira eta egoera berriaren ondorioz egokitzapen berriak egin behar badira.

Premiazkoak

  1. Eskatutako laguntza-produktua behar izatea desgaitasunaren edo mendetasunaren ondorioak arintzeko.

  2. Egokitzapenak egin behar izatea ohiko etxebizitzan, etxebizitza irisgarria izateko eta haren barruan autonomia-maila hobetzeko, eta egiaztatutako desgaitasunaren edo mendetasunaren ondorioak arintzeko.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Garraio egokituko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Bere autonomian mugikortasunik ezaren ondoriozko mugak dituzten pertsonentzako atez ateko garraio-zerbitzua. Mugikortasunari laguntzeko produktuak erabiltzen dituzten pertsonen premietara egokitutako ibilgailuen bitartez ematen da (gurpil-aulkiak, ohatilak, taka-takak edo bestelakoak). Pertsona horiek garraio-sare publikoaren bitartez egin ezin izango lituzketen bidaiak egitea ahalbidetzen du, ohikoak ez diren jarduerak egiteko joan-etorriak egin behar dituztenean.

Aurrekoaren ondorioetarako, honako hauek jotzen dira ohiko jardueratzat: a) lanegunetan egunero egiten direnak (lanera, eskolara, prestakuntza-zentrora, eguneko zentrora edo beste batzuetara joatea); b) asteburuan egiten direnak (aisia eta astialdia); c) lanegunetan maiz eta erregularki egiten direnak, baina ez egunero (medikuarengana joatea, kudeaketak egitea, edo antzeko beste batzuk).

Zerbitzu honek pertsonen autonomia bultzatu nahi du, administrazio publikoetan mugikor-tasunaren eta garraioaren arloan eskumena duten arlo edo sailen beharrezko lankidetza izanik.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

Garraio egokitua.

Hartzaileak

Egoera: Mugikortasunean muga larriak dituzten eta II. eta III. graduko mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

Premiazkoak

  1. Etxebizitzan bertan edo lehen mailako arreta emateko bizitoki-zerbitzu batean bizitzea.

  2. Behar bezala egokitutako ibilgailu propioa ez izatea eta, aldi berean, ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa ez eskatzea (3.3.2).

  3. Garraio-sare publikoa erabiltzeko aukerarik ez izatea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak eskuratzeko laguntza ekonomikoa

Helburuak

Autonomia pertsonaleko mugak dituzten pertsonei laguntzeko produktu berreskuraezinak erostea, eta hala badagokio, instalatzea erraztea, pertsona horiek autonomiaz moldatzeko dituzten aukerak ahalik eta gehien faboratzeko eta/edo beste pertsonaren batek eguneroko oinarrizko jarduerak gauzatzen emandako laguntza faboratzeko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 17.2.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, berreskuratu ezin direnak izango dira beren ezaugarriak direla medio besterenezinak diren laguntzeko produktuak, eta, hortaz, erabiltzaile bakar batentzat onuragarriak direnak edo, salbuespenez, aldi berean hainbat pertsonarentzat onuragarriak direnak.

Prestazioaren ezaugarriak eta hura jasotzeko baldintzak

Ordainketa bakarrekoa da.

Eskatzaileak xede berbererako lortutako bestelako prestazio ekonomikoekin edo laguntzekin bateragarria da, betiere jasotako prestazio ekonomikoen eta laguntzen guztizko zenbatekoak ez badu gainditzen eskuratutako gailuaren guztizko kostua. Eta beste edozein zerbitzurekin bateragarria da.

Zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa Foru Aldundiek finkatzen dute laguntza-produktu mota bakoitzerako.

Hartzaileak

Egoera:

  • Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.
  • Eta % 33ko edo hortik gorako graduko desgaitasunen bat duten pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

  1. Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

  2. Eskatutako laguntza-produktua behar duela aitortuta edukitzea, Laguntza Teknikoak Emateko eta Ingurune Fisikora Egokitzeko Zerbitzuaren (2.7.2.2) balioespen-txostenaren bitartez eskatua.

  3. Mota bereko laguntza-produkturen bat erosteko prestazio ekonomikorik edo laguntzarik ez jaso izana eskaeraren aurreko 6 urteetan, betiere dagokion txosten teknikoaren bitartez behar bezala justifikatutako salbuespenezko kausaren bat ez bazegoen.

  4. Laguntza-produktuak eskuratzeko ezarritako gehieneko muga baino banako gaitasun ekonomiko txikiagoa izatea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen finantzaketan ordaintzera behartuta dauden pertsonen partaidetza ekonomikorako irizpide orokorrak erregulatzeko araudian horri dagokionez zehaztutako moduan.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa

Helburuak

Autonomia pertsonaleko mugak dituzten pertsonei ohiko etxebizitzan eta/edo ibilgailu partikularretan egokitzapenak egitea erraztea, pertsona horien irisgarritasuna hobetzeko, pertsona horiek autonomiaz moldatzeko dituzten aukerak ahalik eta gehien faboratzeko eta beste pertsonaren batek eguneroko oinarrizko jarduerak gauzatzen emandako laguntza faboratzeko.

Etxebizitzan egindako egokitzapenen kasuan, ohiko etxebizitza baino ez dute hartuko eraginpean, etxebizitzaren barnean nahiz etxebizitza dagoen eraikineko elementu komunetan. Egokitzapen-obrak egiturazko egokitzapenetarako obrak izan daitezke, edo bestela, laguntzeko produktuak instalatzeko obra osagarriak.

Ibilgailuan egindako egokitzapenen kasuan, ibilgailu partikularra baino ez dute hartuko eraginpean, onuradunarena nahiz familiako norbaitena.

Prestazioaren ezaugarriak eta hura jasotzeko baldintzak

Ordainketa bakarrekoa da.

Eskatzaileak xede berbererako lortutako bestelako prestazio ekonomikoekin edo laguntzekin bateragarria da, betiere jasotako prestazio ekonomikoen eta laguntzen guztizko zenbatekoak ez badu gainditzen egokitzapenaren guztizko kostua.

Etxebizitzan egokitzapenen bat egiteko prestazio ekonomikoaren kasuan, desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordetako etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak baliatzearekin (lehen okupazioan) bateraezina da.

Zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa Foru Aldundiek finkatzen dute egokitzapen mota bakoitzerako.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonak eta % 33ko edo hortik gorako graduko desgaitasunen bat duten pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

  1. Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

  2. Eskatutako egokitzapena behar duela aitortuta edukitzea, Laguntza Teknikoak Emateko eta Ingurune Fisikora Egokitzeko Zerbitzuaren (2.7.2.2) balioespen-txostenaren bitartez eskatua.

  3. Indarreko araudian markatutako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen dituen egokitzapen-proiektua aurkeztea, Foru Aldundiak aurretiaz onetsitako ezintasun nabarmeneko kasuetan izan ezik.

  4. Mota bereko egokitzapenen bat egiteko prestazio ekonomikorik ez jaso izana eskaeraren aurreko 10 urteetan, betiere dagokion txosten teknikoaren bitartez behar bezala justifikatutako salbuespenezko kausaren bat ez bazegoen.

  5. Egokitzapen mota desberdinak eskuratzeko ezarritako gehieneko muga baino banako gaitasun ekonomiko txikiagoa izatea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen finantzaketan ordaintzera behartuta dauden pertsonen partaidetza ekonomikorako irizpide orokorrak erregulatzeko araudian horri dagokionez zehaztutako moduan.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Arreta goiztiarrerako esku-hartze sozialeko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Honako hau hartzen da arreta goiztiartzat: 0-6 urteko haurrei, familiari eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoa, ikuspegi sanitario, sozial eta hezkuntza-arlokotik begiratuta helburutzat nahasmenduak dauzkaten haurrek beren garapenean agertzen dituzten, edo horiek pairatzeko arriskua duten, premia iragankor edo iraunkorrei albait lasterren eta modu integralean erantzutea duena.

Arreta goiztiarrak honako helburu hauei erantzuten die:

  1. Gabeziak edo eskasiak haurraren osotasun globalean dituen ondorioak murriztea.

  2. Bigarren mailako edo nahaste bati edo arrisku handiko egoera bati lotutako gabeziak edo eskasiak ager daitezen saihestea edo murriztea.

  3. Haurraren garapena optimizatzea, ahal den neurrian.

  4. Konpentsatzeko, oztopoak ezabatzeko eta premia espezifikoetara egokitzeko beharrezkoak diren mekanismoak sartzea.

  5. Familiaren eta haurra bizi den ingurunearen premiak eta eskariak kontuan hartzea eta betetzea.

Jardun horiek, diziplinarteko izaera duen eta osasun-, hezkuntza- eta gizarte-eremuko profesionalez osatuta dagoen Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak planifikatzen ditu (AGBL), eta Esku-hartze Lantaldeek (AGEL) garatzen dituzte.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Orientabidea.
  • Balioespen espezializatua eta jarraipen-balioespena.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku hartzea:
  • Lagun egite soziala.

Osasunari eta hezkuntzari lotuta

Informazioa. Diagnostikoa. Balioespena. Orientabidea. Esku-hartzea.

Hartzaileak

Egoera: Garapenaren nahasteak dituzten edo nahaste horiek izateko arriskua duten pertsonak.

Adina: 6 urteko edo hortik beherako pertsonak.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Diagnostikatuta izatea garapenaren nahaste fisikoa, psikikoa edo zentzu- menezkoa, edo nahaste hori izateko arriskuan egotea, prematuritatea, sortzetiko asalduak, entzefalopatiak, atzerapen psikomotorra edo bestelako kausak direla medio.

Premiazkoak

Arreta goiztiarreko zerbitzuak behar izatea Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak (AGBT) ezarritako balioespen teknikoaren arabera.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.