Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

212/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5126
  • Xedapen-zk.: 212
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluari jarraikiz, bere egina dauka ingurumena eta ekologia babesteko eskumena, hain zuzen ere, legea garatzea eta gai horretan estatuko oinarrizko legedia betearaztea.

Eskumen hori erabiltzeko promulgatu zen otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra, EAEko ingurumena babesteari buruzkoa; bertako 106. artikuluan administrazio publikoei ahalmena ematen zaie behar bezala egiaztatutako erakunde publiko edo pribatuei zaintza- eta egiaztapen-lan batzuk emateko.

Bestalde, azaroaren 23ko 17/2009 Legeak, zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzkoak, zerbitzuak eskura egoteko behar diren xedapen eta printzipioak ezartzea du helburu, prozedurak sinplifikatuz eta zerbitzuen kalitate ona sustatuz. Lege horrek xedatzen du administrazio publikoek berraztertu egin behar dituztela zerbitzuak emateko prozedurak eta izapideak, haiek sinplifikatzea helburu hartuta.

Hori dela eta, beharrezkoa da berrantolaketa funtzional berria, erantzunkidetasun- eta bateratze-printzipio publiko/pribatuak ezartzera bideratua; horrek eredu-aldaketa eragingo du sortzen diren espedienteen kudeaketan, ingurumeneko administrazio-prozedura bakoitzean, administrazioak nahiz sektore pribatuak parte hartzen duenean.

Helburu horiek lortzeko, EAEko Ingurumen Lankidetzako Erakundeak arautuko dituen eta bete beharreko funtzioak eta baldintzak ezarriko dituen Dekretu hau onartzea sustatuko da, eta dagokion administrazio-erregistroa sortuko da.

Era horretan, ingurumen-prozeduren giltzarri izango dira ILEak eta, araudi honen barruan, jarduerak egiaztatu, baliozkotu eta kontrolatu ahalko dituzte.

Dekretu berri honek beharrezko baldintzak ezartzen ditu enpresa pribatuek nahiko bermearekin eta fidagarritasunarekin jardun ahal dezaten ingurumena babesteko jardueretan; horrela, arinagoak eta eraginkorragoak izango dira administrazioko ingurumen-prozeduren tramitazioak eta ebazpenak, bai eta ingurumenaren babesa ere.

Dekretuak aurreikusita dauka EAEko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen administrazio-erregistro berria sortzea, eta bertan argitaratuko dira erakundearen izena, maila eta jardueraren nondik norakoa, baimenaren iraunaldia, eta antolaketa eta teknika mailako ezaugarriak.

Bestalde, xedapen indargabetzaileak indarrik gabe utziko du, 2013ko uztailaren 1etik aurrera, 259/1998 Dekretua, irailaren 29koa, erabilitako olioaren kudeaketa EAEn arautzen duena, estatuan araututakoa nahikoa eta egokia delakoan erabilitako olio industrialak behar bezala kudeatzeko.

Azkenik, azken xedapenetatik lehenak, bigarrenak, hirugarrenak eta laugarrenak aldatu egin dituzte 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, airea kutsa dezaketen jarduerak dituzten instalazioak arautzen dituena; 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen duena; 629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duena; eta 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema finkatzen duena, eta erakunde horiek egin beharreko ikerketen edukiak zer-nolakoak izango diren zehazten duena. Horren guztiaren helburuak dira ILEek izen bera izatea arlo guztietan, erakunde horiek izatea hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko azken txostenak egiten dituztenak, ILEen eskumena ingurumen arloko sailarena izatea, eta erregistro bakar batean biltzea bai ILEak bai lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko erakundeak.

Ondorioz, manuzko txostenak eginda, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. Dekretu honen xedea Ingurumen Lankidetzako Erakundeen (ILE) araubide juridikoa ezartzea da, ingurumen-arloko araudian erregulatutako administrazio-prozeduretarako.

  2. Dekretuaren xedea da, era berean, EAEko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen administrazio-erregistroa sortzea eta arautzea.

Dekretu honetan xedatutako ondorioetarako, hona hemen nola ulertu behar diren termino hauek:

  1. Jarduera: jarduera industrial bat edo gehiago garatzen diren unitate tekniko finkoa; halaber, leku horretako jarduerekin zuzenean lotutako eta isurietan nahiz kutsaduran eragina izan dezaketen jarduerak egiteko unitateak.

  2. Jarduerak egiaztatzea: ingurumen-eskumenak dituen sailak ILE bati onartutako ahalmena ingurumen-alderdi baten edo gehiagoren ebaluazio-prozesu bat egiteko, baimen, izapide, lizentzia edo legediari jarraituz, ikuskapen-, neurketa- eta saio-tresnen beharrik gabe.

  3. Baliozkotzea: ingurumen-eskumenak dituen sailak ILE bati onartutako ahalmena, baiezta dezan egindako egiaztapena bat datorrela ezarritako baldintzekin.

  4. Jardueren kontrola: ingurumen-eskumenak dituen sailak ILE bati onartutako ahalmena, ingurumen-baldintzak baiezta ditzan jarduera bati ezarritako ingurumen-baimen batean, lizentzia batean, edo ingurumen-araudian bertan, ikuskapen-, neurketa- eta saio-tresnak behar direlarik, laginak hartzeko tresnak barne.

  5. Jarduerak ikuskatzea: ingurumen-eskumenak dituen sailak ingurumen-araudia betetzen den ala ez ikertzeko eta ebaluatzeko duen ahalmena; lan hori egiten duten langileak agintaritzaren agentetzat hartuko dira.

  6. Ingurumen-egiaztapena: erakunde Egiaztatzaile batek edo administrazio-organo batek ILE bati emandako eskumena arauan edo arauetan jasotako jarduerak egiteko.

  7. UNE-EN ISO/IEC 17020 araua: egokitasuna ebaluatzen du eta erakunde ikuskatzaileen funtzionamendurako irizpide nagusiak finkatzen ditu.

  8. UNE-EN ISO/IEC 17025 araua: saiakuntza- eta kalibrazio-laborategien gaitasun teknikorako baldintza nagusiak finkatzen ditu.

  9. UNE-EN 45011 araua: produktu bat egiaztatzen duten erakundeek bete beharreko irizpide nagusiak finkatzen ditu.

  10. Gaitasun teknikoa: prestakuntzaren, esperientzia orokorraren eta esperientzia espezifikoaren aldetik ILE batek bete behar dituen baldintzak, jarduera zehatz bat egin ahal izateko. Jarduera bakoitzaren gaitasun teknikoa finkaturik dago Dekretu honen I. eranskinean, 7. eta 8. artikuluen arabera.

  11. Langileen barne-prestakuntza: ILE batek langile tekniko bakoitzari barne-prestakuntza eman ahal izateko ezaugarriak, 7. eta 8. artikuluetan adierazitako lanetarako, Dekretu honen II. eranskineko baldintzen arabera.

  12. Ingurumen Lankidetzako Erakundea (ILE): bere izaera juridikoa duen erakundea, publikoa nahiz pribatua, EAEko ingurumen-eskumenak dituen Sailaren lankide dena, jarduerak egiaztatu, baliozkotu eta kontrola ditzan.

EAEko ingurumen-eskumenak dituen sailak betekizun hauek ditu:

  1. ILEen izena jasotzea Erregistro berrian.

  2. ILEak zaintzea, kontrolatzea eta ikuskatzea.

  3. Zehatzeko eskumenaz baliatzea, Dekretu honi jarraikiz.

  1. ILEak Ingurumena Baliozkotzeko Erakundeak ala Ingurumena Kontrolatzeko Erakundeak izan daitezke, ingurumen-eskumenak dituen Sailarekin duten lankidetzaren arabera.

  2. Administrazioarekiko lankidetza-maila hauek daude:

    a. I. maila: ingurumena Baliozkotzeko Erakundeak. Erakunde horiek jarduera hauek egingo dituzte:

    a.1. Ingurumen-baimenak eskatzeko, baimenak berritzeko, diru-laguntzen izapideak egiteko eta jarduerak egiaztatzeko baldintzak eta beharrezko datuak baliozkotzea.

    a.2. Jarduera egiten den lekuan egiaztatzea ea tresnak edota instalazioak bat datozen baimenetako, administrazio-izapideetako edo ingurumen-araudiko baldintzekin.

    Erakunde horiek baimendu beharreko proiektuen baitan egingo dituzte beren jarduerak, sustatzaileak aurrez eskaera eginda (proiektu horren izenean eskatzen da baimena ingurumen-prozedurari hasiera emateko); halaber, egiaztatuko dute ea betetzen diren baimen edo jakinarazpen baten, edo ingurumen-legediaren baldintzak. Administrazioak eskatuta ere egingo dituzte jarduerak.

    b. II. maila: Ingurumena Kontrolatzeko Erakundeak. Laginak hartuz eta neurketak eta analisiak eginez ebaluatuko dute jardueran zehar egin beharreko hainbat funtzionamendu-kontrol eta -egiaztapen.

    Erakunde horiek beren jarduerak egingo dituzte, aurrez eskaera egin badu instalazioaren edo jardueraren titularrak edo administrazioak, arau honetan aipatutako ingurumen-prozeduren bidetik.

  3. ILEek I. mailan, II. mailan edo bi mailetan jardun ahal izango dute, jakinarazpenaren nondik norakoaren arabera, arau honen administrazio-prozedurak jarraituz.

  1. Ingurumena Baliozkotzeko Erakundeek eginkizun hauek izan ditzakete:

    1. Administrazio-prozedura bakoitza izapidetzeko behar diren agiriak eman diren egiaztatzea eta baliozkotzea.

    2. Jarduerei eskatutako dokumentu-baldintzak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea, eta egiaztapen horren ardura bere gain hartzea, pertsona sustatzailearekin modu erantzunkidean.

    3. Egiaztatzea eta baliozkotzea ea instalazioak bat datozen baimentze-prozeduran edo erantzukizunpeko jakinarazpenean edo deklarazioan aurkeztutako agiriekin.

    4. Jarduerak edo instalazioak martxan jartzeko neurri zuzentzaileak hartu eta abiarazi direla baliozkotzen duten txostenak egitea, bai eta haiek ixteari buruzkoak ere.

    5. Ingurumen-eskumenak dituen sailari laguntzea, sailak berak eskatzen dionean, ingurumen-egiaztapen partzialak edo osoak egiten; eta dagokion txostena idaztea.

    6. Jarduera ekonomikoen agiriak egiaztatzea eta horien jarraipena egitea diru-laguntzak izapidetzean. Diruz lagundutako tresnak eta instalazioak abian jarri direla frogatzeko ikustaldiak egitea.

    7. Ingurumen-zaintzako programen jarraipen-txostenak agiri bidez egiaztatzea eta balioz­kotzea, barne direlarik jarduerek ezarritako eta ingurumen-eskumenak dituen sailak onartutako autokontrol-sistemak.

    8. Ingurumen-eskumenak dituen sailak berak, edo sail horrentzat, eskatutako beste edozein jarduera egitea, ingurumen-araudiaren, ingurumen-baimenen edo diru-laguntzen eremuan; edo ingurumen-inbertsioak baliozkotzea, ikuskatze-, neurketa- eta saiakuntza-tresnarik behar ez denean.

  2. Ingurumena Kontrolatzeko Erakundeek ikuskatze-, neurketa- eta saiakuntza-tresnak eskatzen dituzten eginkizun hauek izan ditzakete:

    1. Laginak hartzea, analisiak egitea, airera egiten diren igorpenen parametroak egiaztatzea, bai eta airearen kalitatea, akustikoa eta urena, hondakinena, lurrena, jalkinena, bizidunena, edozein jatorriko isurketena eta efluenteena ere, kasu bakoitzeko araudia betez.

    2. Aldizkako egiaztapenak eta kontrolak egitea; isurketak eta airera egindako igorpenak identifikatzeko eta ezaugarriak zehazteko neurketak eta lanak egitea; kutsatzaileak izan daitezkeen jardueren neurketak egitea, besteak beste, zarata- eta bibrazio-mailenak, isurketenak eta hondakinenak, arauak edo baimena betetzen duten ebaluatzeko.

    3. Ingurumen-eskumenak dituen sailari laguntzea ikuskatze-lanetan, sailak berak eskatzen dioenean, ingurumen-kontrolak eginez.

    4. Ingurumen-eskumenak dituen sailak berak eskatutako, edo sail horrentzako beste edozein jarduera egitea, ikuskatze-, neurketa- eta saiakuntza-tresnak behar direnean.

  3. ILEek kasuan kasuko arauak betez egingo dituzte jarduerak, eta erreferentzia gisa hartuko dituzte ingurumen-eskumenak dituen sailaren agiriak, gidak, jarraibideak eta abar. Agiri horiek ILEen esku egongo dira sail horren web orrian.

  1. Ingurumen-arloko hainbat administrazio-prozeduraren inguruan ILEek egin beharreko jarduerak oinarritzen dira bai jardueren sustatzaileek egindako eskaeretan bai ingurumen-eskumenak dituen sailak eskatutako laguntza teknikorako eskaeretan.

  2. Pertsona sustatzaileak nahitaez erabili behar ditu ILEaren zerbitzuak, baldin eta Dekretu honen 7. artikuluko prozedura baten izapideren bat egiteko asmoa duenean, baina borondatezkoa izango da ingurumen-ebaluazio estrategikoan, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen sorrera jakinaraztean, eta hondakin bihurtutako produktuaren sortzailearen erantzukizun hedaturako sistema kolektiboen baimenean.

    Dena dela, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen sorrera jakinarazteko orduan, eta arrazoiak daudenean, ingurumen-eskumenak dituen organoak sustatzaileari agindu ahal dio ILE batek parte hartzea.

  3. Ingurumen-eskumenak dituen sailak ILEen zerbitzuak erabil ditzake bere jarduera-esparruko administrazio-prozedurak edo beste jarduera batzuk egiteko.

Sustatzaileak eskatutako ILEen jarduerak egingo dira ingurumen-prozeduren baitan, eta hark eskatutako jarduera-eremuen baitan, ondoren aipatuak. Era berean, prozedura horien jarduera-eremuak bat etorri behar du erakundearen jarduera-mailarekin, Erregistroan duen nondik norakoa zehazteko:

  1. Ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurari dagokionez:

  1. Ingurumen-baimen bateratuaren eskaeran, agiriak egiaztatzea eta baliozkotzea, bai instalazio berrien edo lehendik daudenen eskarietan, bai ingurumen-arloan eskumenak dituen sailak funtsezkotzat jotako aldaketetan, ingurumen-eraginaren deklarazioetan barne (ILE I. maila).

  2. Jarduera gauzatu bitartean, ingurumen-baimen bateratuan zehaztutako kontrolak egitea (ILE II. maila).

  1. Ingurumen-eragina ebaluatzeko prozedurei dagokionez:

  1. Proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeari dagokionez, ingurumen-eraginaren azterlana egiaztatzea eta baliozkotzea, batez ere, ea azterlana egokitzen den ingurumen-eskumenak dituen sailak aurrez ezarritako hedadurara eta xehetasun-mailara (ILE I. maila).

  2. Ingurumen-ebaluazio estrategikoari dagokionez, ingurumen-eskumenak dituen organoari bidali beharreko agiriak egiaztatzea eta baliozkotzea; bereziki, ingurumen-iraunkortasunaren txostena bat etor dadila erreferentziazko agiriaren hedadurarekin eta xehetasun-mailarekin (ILE I. maila).

  3. Hondakinak baimentzeko eta jakinarazteko prozedurei dagokionez:

  1. Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko baimen-prozeduraren inguruan.

    1. Eskaeran, aurkeztu beharreko agiriak egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

    2. Baimena berritzeko orduan, agiriak eta instalazioak egokiak diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

    3. Abian jartzeko orduan, baimenean ezarritako neurriak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

    4. Jarduera gauzatu bitartean, baimenean ezarritako egiaztapenak, baliozkotzeak edo kontrolak egitea (ILE II. maila).

  2. Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kudeaketako jakinarazpen-araubidean, araudiko neurriak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

  3. Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen sorrerako jakinarazpen-araubidean, araudiko neurriak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

  4. Hondakin bihurtutako produktuaren sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema indibidualak aurrez jakinarazteko orduan, araudiko neurriak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

  5. Hondakin bihurtutako produktuaren sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema kolektiboak baimentzeko araubideari dagokionez.

    1. Eskaeran, aurkeztu beharreko agiriak egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

    2. Abian jartzeko orduan, baimenean ezarritako neurriak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

    3. Jarduera gauzatu bitartean, baimenean ezarritako egiaztapenak, baliozkotzeak edo kontrolak egitea (ILE II. maila).

  1. Airearen kutsadura baimentzeko eta jakinarazteko prozedurei dagokionez:

  1. Airea kutsa dezakeen jarduera baimentzeko prozeduran, jarduerak iraun bitartean, baimenean ezarritako neurriak egiaztatzea, baliozkotzea eta kontrolatzea (ILE II. maila).

  2. Jakinarazpenaren araubidean, araudiko neurriak betetzen diren egiaztatzea eta balioz­kotzea (ILE II. maila).

  1. Jarduera egitean isurketak baimentzeko prozedurari dagokionez, isurketa-baldintzak betetzen diren egiaztatzea, batez ere, isurketen ezaugarri kualitatiboak eta kuantitatiboak (ILE II. maila).

    Esparru honen nondik norakoa matrize hauen arabera eskatuko da: hondakin-urak, ur kontinentalak, estuarioko eta itsasoko urak, jalkinak eta biota.

  2. Berotegi-gasen igorpenak baimentzeko eta baimendutako igorpenak aldatzeko eskaeretan (sarrera berriak edo murrizketa nabarmenak), lege-baldintzak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

  3. EBko etiketa ekologikoa emateko prozedurari dagokionez, produktu-kategoria edota zerbitzu bakoitzaren irizpide ekologikoak betetzen diren egiaztatzea eta baliozkotzea (ILE I. maila).

  4. Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistro Estatalari dagokionez, jarduerek emandako datuak egiaztatzea eta baliozkotzea.

  5. Ingurumen-araudiko beste edozein administrazio-prozedura, Dekretu honetan araututako erakundeen bidez jarduteko beharra dagoela ezartzen bada.

Ingurumen-eskumenak dituen sailak eskatutako zerbitzuak ikuskaritzan laguntzeko dira, eta honela zehazten dira, ILE bakoitzaren jarduera-mailaren arabera:

  1. Hainbat jarduera-sektoretan diagnosiak egitea edota araudia betetzen dela egiaztatzea (ILE I. maila).

  2. Airea, ura, hondakinak, lurzoruak edota zarataren kontrolak egitea. Administrazio hidraulikoari lagunduz, ingurune hartzailearentzat ingurumen-kalitatearen helburuak eta arauak betetzen diren egiaztatzea, eta uren egoeraren inguruko jarraipen-programak egitea (ILE II. maila).

  1. Aurreko artikuluetako prozeduretan jardutera doazen ILEek gaitasun teknikoaren baldintza hauek bete behar dituzte.

    I. mailako erakundeek Dekretu honen I. eranskineko prozedura eta jarduera-eremu bakoitzaren baldintzak bete behar dituzte, eta kudeaketa-prozedura hauek eduki behar dituzte:

    1. Erakundearen kalitatea kudeatzeko eskuliburua.

    2. Baliozkotze-jarduerak egiten dituzten langileen barne-prestakuntzaren prozedura, II. eranskineko baldintzak kontuan hartuta.

    3. Ez-adostasunak eta erreklamazioak kudeatzeko prozedura.

    4. Ekintza zuzentzaileak eta prebentiboak abian jartzeko prozedura.

    5. Egiaztatzeak eta baliozkotzeak egiteko prozedura orokorra.

    6. Egindako jardueren kalitatearen barne-kontrolerako prozedura.

    7. Barne-auditoriak egiteko prozedura.

    8. Konfidentzialtasun-prozedura.

    9. Independentzia-, inpartzialtasun- eta osotasun-prozedura.

    10. Agiriak eta sortutako erregistroak kontrolatzeko prozedura.

      Dena dela, erakunde batek baldin badu UNE-EN ISO/IEC 17020, UNE-EN ISO/IEC 17025 edo UNE-EN 45011 araberako ingurumen-ziurtagiririk, edo haien ordezko edo osagarri denik, ez ditu zertan eduki kudeaketa-prozedura horiek, salbu eta aurreko paragrafoko b) eta e) ataletakoak.

      II. mailako erakundeek Erakunde Egiaztatzaile batek emandako egiaztagiri bat eduki behar dute, UNE-EN ISO/IEC 17020 edo UNE-EN ISO/IEC 17025 arauei jarraiki, edo haien ordezko edo osagarri diren arauei jarraiki, zein bere nondik norakoarekin.

      Sektoreko araudiak ingurumen-kontrolak exijitzen baditu, eta ez badago horietarako egiaztatutako prozedurarik, ILEak ingurumen-eskumenak dituen Sailaren aurrean frogatu beharko du gaitasun tekniko nahikoa duela.

  1. Jardueraren titularra den pertsona fisikoak edo juridikoak betebehar hauek izango ditu:

    1. Dekretu honetan araututako ILEek jardun dezaten eskatzea, hala agintzen duenean Dekretuak edo ingurumena babesteko dena delako arauak.

    2. ILEek administrazioari ikuskatze-lanetan laguntzen diotenean, jarduera-gunerako sarrera posible egitea, eskatutako informazio garrantzitsua aurkeztea, ikuskapenerako beharrezko diren laginak eta neurketak hartzen laguntzea, eta beharrezko laguntza eta lankidetza ematea.

  2. Jardueraren titularra den pertsona fisikoak edo juridikoak eskubide hauek izango ditu:

    1. ILEak egindako jarduera guztietan egotea.

    2. Egiaztatze- eta kontrol-kasuetan, akta eskuratu ahal izatea eta beharrezko iruditzen zaizkion adierazpenak idatzi ahal izatea.

    3. ILEetako langile teknikoen nortasuna eta ILEaren nondik norakoa egiaztatu ahal izatea.

    4. Laginak hartzean, laginketaren xedea jakin ahal izatea eta, teknikoki posible bada, lagin biki bat jaso ahal izatea, beti ere, laginak hartzen hasi aurretik eskatzen bada.

Arlo zehatz baterako gaitasun tekniko eta ezagutza bereziak behar direnean, eta beste erakunde batzuen esparru izanik merkatuan ez daudenean, salbuespen moduan, ingurumen-eskumenak dituen sailak, behar bezala justifikatutako ebazpen bidez, ILE ez diren erakundeei eman ahal dizkie 7. eta 8. artikuluetan ezarritako jarduerak.

1. ATALA

INGURUMEN LANKIDETZAKO ERAKUNDEAK

  1. EAEko ingurumen-eskumenak dituen sailaren aurretiazko jakinarazpen-erregimenaren menpe geratzen da ILE gisa II. kapituluko jarduerak egitea.

  2. IKS eeM Sistemako teletramitazio-tresna bakarraren bidez egingo da jakinarazpena, Ingurumen Deklarazioaren Eskabidea izenarekin (e-DMA S), eta bertan adieraziko da eskatzen den jarduera-maila eta nondik norakoa, Dekretu honen 7. eta 8. artikuluei jarraiki.

  3. Aurretiazko jakinarazpenarekin batera joango dira agiri hauek:

    1. Erakundearen sorrerako eratze-eskritura edo araua.

      9. artikuluko baldintzak betetzearen egiaztagiria.

    1. Edukiz gero, UNE-EN ISO 9000, UNE-EN ISO 14000 eta abarren kudeaketa-sistemen ziurtagirien kopia.

  4. Dekretu honetan aipatzen diren, eta jarduera hauetarako EMAS erregistroan izena emanda dauden egiaztatze-, baliozkotze- eta kontrol-jardueretan aritzen diren enpresek Europar Legebiltzarreko (EE) 1221/2009 araudiaren eta 2009ko azaroaren 25eko Kontseiluaren arabera, EMAS ingurumen-kudeaketako eta -ikuskaritzako sistema batean borondatez parte hartzeari buruzkoa (indargabetu egiten ditu (EE) 761/2001 araudia, eta Batzordearen 2001/681/CE eta 2006/193/CE erabakiak), EMAS erregistroko inskripzioa eguneratuta izatea eta artikulu honen 3. ataleko b) eta c) epigrafeak soilik egiaztatu beharko dituzte aurretiazko jakinarazpenean.

  5. Aurretiazko jakinarazpena aurkezteak baimena ematen du EAEko ILE gisa jarduteko, eta artikulu honetan aipatzen diren agiriak eman dituzten titularrena baizik ez den ardurapean hasiko da jarduera hori.

  6. Aurretiazko jakinarazpenarekin batera doan edozein funtsezko daturen, adierazpenen edo agiriren zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez aipatzeak, edo ingurumen-eskumenak dituen sailaren aurrean ez aurkezteak, ILE gisa jardutea etengo du gertaera horiek ziurtatzen diren unetik bertatik, alde batera utzi gabe egon daitezkeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.

  7. Halaber, EAEko ingurumen-eskumenak dituen sailaren ebazpenak erabaki dezake xede bereko prozedura berririk ez ekitea urte batean, gehienez.

Jakinarazpenak beharrezko baldintzak betetzen ez dituenean edo aurreko artikuluaren arabera exijitu daitezkeen agiriak gehituta ez dituenean, erakunde eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio hutsegitea zuzentzeko edo nahitaezko agiriak gehitzeko, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 71. artikulua jarraituz; horrela egingo ezean eskaera ezeztatuko zaio, aurrez aipatutako legearen 42. artikuluko baldintzetan oinarritutako ebazpena emanda.

2. ATALA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO INGURUMENLANKIDETZAKO ERAKUNDEEN ERREGISTROA

  1. EAEko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortuko da, eta bertan inskribatuko dira dekretu honetan erregulatutako hainbat erakunde.

    Erregistro horrek izaera administratiboa du, ingurumen-eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailaren mende dago, eta Ingurumen Informazioaren Kudeaketa Integraleko Sisteman integratuko da (IKS eeM sistema).

  2. Erregistroak Ingurumen Lankidetzako Erakundeen informazio hau jasoko du:

    1. Erakundea identifikatzen duten datuak.

    2. Jarduera-maila eta nondik norakoa.

    3. Ingurumen-eskumenak dituen sailak zehaztutako beste edozein informazio.

  3. Ingurumen-gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legean eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa bete beharko dute ingurumenean eragina duten EAEko instalazioen erregistroan bildutako datuek.

Jakinarazpena agiriekin jaso eta beharrezko egiaztapenak eginda, ingurumen-eskumenak dituen sailak EAEko ILEen Erregistroan inskribatuko du erakunde eskatzailea, argitara ematea beste helbururik gabe.

Honako hauek dira ILEen betebeharrak:

  1. Dekretu honetan adierazitako eta aplika dakizkiokeen baldintza guztiak mantentzea eta betetzea.

  2. Horretarako erregistratuta dauden egiaztatze-, baliozkotze- eta kontrol-jarduera guztiak egitea, bai sektore pribatutik bai ingurumen-eskumenak dituen sailetik formalki eskatutakoak, legez ezarritako epeen barruan.

  3. Indarrean dagoen araudia, erreferentziazko agiriak eta ILEak jakinarazitako barne-prozedurak jarraituz jardutea.

  4. Eska daitezkeen aktak, txostenak eta egiaztapenak legez ezarritako epeen barruan egitea, zehaztutako edukiarekin, formatuarekin eta euskarriarekin.

  5. Erregistro-liburu bat eramatea, informazio hau duena:

    1. Baliozkotze-jarduerak egiten dituzten langile teknikoen zerrenda eguneratua, eta banakako prestakuntzaren adostasuna jarduera-eremuekiko.

    2. ILE gisa egindako jardueren zerrenda.

  6. Kontroletako espedienteak, agiriak, aktak, egiaztagiriak eta datuak gutxienez 5 urtez mantentzea.

  7. Jardueren urteko txosten bat egitea eta ingurumen-eskumenak dituen sailari bidaltzea urtea amaitu eta hiru hilabeteko epean. Txosten hori gutxienez 5 urtez artxibatuta mantendu beharko da.

  8. Ingurumen-eskumenak dituen administrazio publikoko langileei sartzen uztea instalazioetara, bulegoetara eta dekretu honen esparruan egindako jarduerekin erlazionatutako agiri guztietara.

  9. ILEaren zerbitzuak ematen diren instalazioen edo jardueren independentzia, inpartzialtasuna eta osotasuna zaintzea, bai eta konfidentzialtasuna ere, eta bateraezintasunik balego atzera egitea.

  1. Erakundeek berehala eta modu frogagarrian jakinarazi beharko diote ingurumen-eskumenak dituen sailari datu orokorren (sozietate-izena, helbidea, telefono-zenbakia, e-maila, solaskidea, etab.) edo ILEaren Erregistroan aldaketaren bat suposatzen duen beste edozein informazio. Aldaketa horrek aldatu egingo du EAEko ILEen administrazio-erregistroko inskripzioa, ondorio guztiekin.

  2. Erregistroan dagoen ala ez dagoen kontuan hartu gabe, aipatutako aldaketak ILE gisa jarduteko beharrezko baldintzaren bat ez betetzea badakar, Dekretuaren esparruan egiten ariko litzatekeen jarduera oro eten beharko luke berehala, eta erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatu ahal zaizkio.

EAEko erregistroan izena emandako ILEek informazio hau bidali beharko diote, urtero, ingu­rumen-organoari:

  1. Dekretu honen 16.g) artikuluan adierazitako urteroko jarduera-txostena. Bertan joango dira bere jarduera-eremuarekin lotuta egindako jarduerak, kontrolatutako produktuen, tresnerien eta instalazioen zerrenda, eta jarduera berrien aurreikuspena.

  2. Langileak trebatzeko, kudeaketa hobetzeko eta erakundearen nahiz kanpoko jardueren antolakuntzako jardueren memoria zehatza, bai eta jardueren eraginkortasuna hobetzeko iradokizunak ere.

  3. Aurten erakundea utzi dutenen eta erakundera sartu direnen zerrenda eta Dekretu honetan araututako jardueretan ari diren langileen zerrenda, abenduaren 31n eguneratua eta zein jarduera-eremutarako prestatuta dauden azaltzen duena.

  1. Beren zerbitzuak eska ditzaketen pertsona fisikoekiko edo juridikoekiko erabateko independentzia eta inpartzialtasuna ziurtatzeko eta beren jardueren emaitzetan eraginik ez izateko prozedurak ezarri beharko dituzte ILEek.

  2. Era berean, aurreko atalean aipatutakoa betetzen dela ziurtatzeko, I. mailako erakundeek justifikatu egin beharko dituzte A, B edo C motako ikuskatze-erakundeentzako UNE-EN ISO/IEC 17020 arauan finkatzen diren independentzia-, inpartzialtasun- eta osotasun-irizpideak edo arau baliokideak betetzen dituztela; erakundearen jardueran eragina duen presio komertzialik, finantzariorik edo bestelakorik ez dagoela bermatuko dute irizpide edo arau horiek.

  1. Ingurumena Baliozkotzeko eta Kontrolatzeko Erakundeei emandako eginkizunak EAEko ingurumen-eskumenak dituen sailak kontrola eta egiazta ditzake une oro. Hala ere, erakunde horiek beren irizpenen eta jardueren erantzule izango dira.

  2. Ingurumen-eskumenak dituen sailak beren jarduerako edozein unetan interkalibrazio-ariketak, ikuskapenak edo ikustaldiak egin ahal dizkie erakunde horiei, bai eta dekretu honekin zerikusia duen jarduerari buruzko edozein informazio eta agiri emateko eskatu ere.

  1. Ingurumen-eskumenak dituen sailak ILE baten jarduera eten dezake, baldin eta era­kundearen funtzionamenduko baldintzak aldatzearen ondorioz ez badira betetzen dekretu honetako baldintzak.

  2. Kasu horretan, ingurumen-eskubideak dituen sailak ebazpen bidez etengo du jarduera, aurrez dagokion espedientea bideratuta eta ILEari entzunda. Ebazpen hori hiru hilabeteko epean emango eta jakinaraziko da; aipatutako epean ebazpenik ez egoteak prozedura iraungitzea dakar.

  3. Era berean, ILE baten jarduera eten edo ezezta daiteke, dekretu honetan ezarritakoaren aurkako jarduerak egiteagatik erakunde horri irekitako zehapen-espediente baten bidez horrela erabakitzen denean.

  4. Erakunde horien jarduera etetearen edo ezeztatzearen ebazpena EAEko ILEen adminis­trazio erregistroan jasoko da, horrek dakartzan ondorioekin.

Zehapen-erregimena ezarrita dago EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean.

ILEek Dekretu honen 11. artikuluan araututako jakinarazpenak egingo dituzte, irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan araututako IKS eeM Ingurumen Informazioaren Kudeaketa Integraleko Sistemaren bidez, (183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena).

Lehenengoa. ILEak, beste administrazio publiko batzuen eskumen diren ingurumen-prozeduretan.

Udalak eta ingurumen-eskumenak dituzten beste administrazio batzuk dekretu honetan araututako ILEez balia daitezke beren jardueren baitan ingurumen-eragina duten jarduerak egiaztatzeko, baliozkotzeko eta kontrolatzeko.

Bigarrena. Lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko egiaztapena duten erakundeak.

Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitateaz egindako ikerketen edukia eta nondik norakoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuak (EHAA 213. zk., 2006ko azaroaren 8koa) araututako lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko egiaztatutako erakundeak ofizioz inskribatuko dira EAEko ILEen administrazio-erregistroan.

Erregistro horretan ofizioz inskribatzeak ez du aldatzen erakunde horiek egiaztatzeko prozedura: lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuari jarraituz egingo da.

Hirugarrena. Gaitasun teknikorako egiaztapena eta beste egiaztapenak onartzea.

Ingurumen-eskumenak dituen sailak Europar Batasuneko erakunde ofizialek emandako betetze-egiaztapenen edo -ziurtagirien baliozkotasuna onartuko du, beti ere erakunde horiek eskatutako baldintzak dekretu honetan ezarritakoen baliokideak badira.

Lehenengoa. Dekretu hau argitaratzen den egunean industria-eskumenak dituzten organoek, edo dagokion arroko erakundeek, dekretu honetan azaldutakoen antzeko eginkizunak egiteko baimena edo egiaztapena duten erakundeek egindako txostenak, irizpenak, analisiak eta beste jarduera batzuk baliozkoak izango dira EAEko ingurumen-eskumenak dituen sailarentzat, Dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epean.

Erakunde horiek, aipatutako urtebete horretan, 12. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egin beharko dute. Epe hori igaro eta jakinarazpenik egin ez bada, aipatutako erakundeek ezingo dute inolako jarduerarik egin dekretu honen esparruan.

Bigarrena. Dekretu hau indarrean jarri eta 5 urteko epean, uren arloan 7. artikulutik eratorritako jarduerez arduratzeko saiakuntza-laborategiak dituzten saneamendu- eta arazketa-kudeaketako erakundeek egindako txostenak, irizpenak, analisiak eta beste jarduera batzuk baliozkoak izango dira ingurumen-eskumenak dituen sailarentzat.

Aipatutako epean, saneamendua eta arazketa kudeatzen duten erakunde horiek 12. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egin beharko dute.

Indargabetu egin da irailaren 29ko 259/1998 Dekretua, koipe erabiliak EAEn nola kudeatu behar diren arautzen duena. 2013ko uztailaren 1etik aurrera indargabetuko da.

Lehenengoa. Airea kutsa dezaketen jarduerak egiten diren instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua aldatzea.

  1. Airea kutsa dezaketen jarduerak egiten diren instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 3. artikuluko ILEaren definizioa aldatu egin da:

    Ingurumen Lankidetzako Erakundea (aurrerantzean ILE): definiturik dago 212/2012 Dekre­tuan, urriaren 16koan, ILEak arautzen dituena eta EAEko ILEen Erregistroa sortzen duena.

  2. Airea kutsa dezaketen jarduerak egiten diren instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren «Ingurumena Kontrolatzeko Erakundea»ren aipamenak aldatu dira: «Ingurumen Lankidetzako Erakundeak».

    Bigarrena. Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretua aldatzea.

    Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 6. artikulua aldatu da:

    Obra handietan sortutako hondakinak behar bezala kudeatu diren egiaztatzeko, obraren zuzendaritza fakultatiboak sinaturiko txosten bat aurkeztu beharko du eraikuntza-hondakinen eta -materialen sortzaileak. Txosten hori dekretu honen III. eranskineko ereduari jarraikiz egin behar da, eta ILE batek egiaztatu behar du, xedapen iragankor bakarra kontuan hartuz.

    1. EMAS sistemari (ingurumena kudeatzeko eta ikuskatzeko Europako Erkidegoko sistemari) atxikitako erakundeen erregistroan erregistratuta dauden erakundeek ez dute egin beharko aurreko zenbakian adierazitako kanpo-egiaztapenik.

    2. Lurzoru kutsatuei buruzko araudian ezarritakoaren arabera lurzorua kutsa lezakeen jardueraren bat izan duen eraikin bat eraistea baldin badakar hondakinak sortzen dituen jarduerak, lurzoru kutsatuei buruzko araudian ezarritakoaren arabera, egiaztatutako erakundeek egin ahalko dute aurreko zenbakian adierazitako azken txostena.

      Kasu horietan, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak azken txostenaren egokitasuna ebaluatzeko txosten bat emango dio lizentzia eskatu zaion udalari. Gehienez hilabeteko epean igorri behar da txosten hori, eta aldekoa dela joko da epe hori igarotakoan txostenik bidali ezean.

    3. Aurreko ataletan aipatzen den azken txostenarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

      1. Kutsatu gabeko ur eta arrokak betelan bat egiteko erabiltzen badira, dagokion udalak bete­lana egiteko emandako lizentziaren kopia aurkeztu behar da, edo, azpiegitura-lan linealen kasuan, organo eskudunaren baimenaren kopia, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen EAEko araudian ezarritakoari jarraiki.

      2. Hondakinak behar bezala kudeatu diren egiaztatzen duten ziurtagiriak, haiek egiteko baimena duten kudeatzaileek egindakoak, edota betelanetarako kutsatu gabeko lur eta arrokak jaso dituzten pertsona baimendu titularrek egindakoak.

      3. Hondakin balorizatuen eta in situ erabilitako eraikuntza- eta eraispen-materialen erabileraren eta kantitatearen zinpeko deklarazioa.

    Hirugarrena. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren aldaketa.

  1. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 10. artikuluko m) atala aldatu eta horrela idatzita geratuko da:

    1. Lurzoruaren kalitatea ikertzeko erakundeen egiaztapen-proposamenak izapidetzea eta egitea, bai eta EAEko ILEei dagokion erregistroan inskribatzea ere.

  2. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 10. artikuluan r) atala gehituko da eta eduki hau izango du:

    1. ILEek beren jakinarazpen-eremuan egindako jarduera kontrolatzea eta egiaztatzea.

    Laugarrena. Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitateaz egindako ikerketen edukia eta nondik norakoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006 Dekretua aldatzea.

  1. Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitateaz egindako ikerketen edukia eta nondik norakoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuko 13. artikuluaren 3. paragrafoa aldatu eta honela idatzita geratuko da:

    1. Egiaztapen-eskaria aurkezten denetik hiru hilabeteko epea izango da prozedura ebazteko. Aipatutako epean ebazpenik ez emateak egiaztapena onartzea ekarriko du, eta eskatzaileari EAEko ILEen Erregistroan emango zaio izena. Kasu horretan, erakundeak egoera hori egiaztatuko duen ziurtagiri bat egitea eska dezake.

  2. Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitateaz egindako ikerketen edukia eta nondik norakoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006. Dekretuko 14. artikulua aldatu eta honela idatzita geratuko da:

    Ingurumen-organoak EAEko ILEen erregistroan inskribatuko ditu dekretu honetan araututako erakunde egiaztatuak, ILEak arautzen dituen eta EAEko ILEen erregistroa sortzen duen urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren arabera.

    Bosgarrena. Ingurumen-eskumenak dituen sailari dekretu hau garatzeko arauak onartzeko ahalmena ematen zaio; bai eta 7. artikuluan eta bere eranskinetan aurreikusitako prozedurak moldatzeko ere, beharrezkoa denean lege-xedapenen edo zientzia- edo teknologia-arloko aurrerapenen ondorioz.

    Seigarrena. Dekretu hau 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Dena dela, ILEek dekretu honen 12. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egin ahal izango dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.