Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

255/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 5728
  • Xedapen-zk.: 255
  • Xedapen-data: 1997/11/11
  • Argitaratze-data: 1997/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ekonomia

Testu legala

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko azaroaren 11n.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak onartzea azken pausoa da entea abian jartzeko. Osakidetza Ente Publikoa Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeaz eratu da.

Beste edozein estatututan bezala, antolamendu eta funtzionamenduari dagozkion gaiak aztertzen dira estatutu hauetan.

Alde batetik, antolamendu honen oinarriak ente publikoa eratu duen legearen arauetan zehazturik daudela esan beharra dago. Bestaldetik, alderdirik berrienak, batez ere ente publikoari osasun—zerbitzuak emango dizkioten erakundeen (aurrerantzean osasun—zerbitzuen erakundeak) kudeaketa—araubidea, legearen garapena dira eta, halaber, autonomia—printzipioaren emaitzak, hots, Autonomia Erkidegoko osasun—baliabide publikoak osatzen dituzten ospitale, anbulatorio eta osasun—zentroen autonomia—printzipioaren emaitzak.

Ente publikoaren estatutuak onartzea Antolamendu Sanitarioaren Legea garatzeko lehenengo xedapena izango da, eta seguraski lege horretan jasotako politika sanitarioaren helburuak finkatzeko adierazpiderik garrantzitsuenetarikoa.

Herri erakunde berria zeharo taxutzeak hauxe dakar bere baitan: erreformaren helburuari, hau da, osasun—zerbitzu publikoen kudeaketa—eredua aldatzeari dagozkion xehetasunak eta aukerak zehatz—mehatz zehaztea. Gainera, berariazko irtenbideak ematen dira, hortaz, Euskadiko osasun—sistemak duen eredu publikoa eta denentzakoa indartu egiten da.

Estatutu hauen bidez, azken batean, Antolamendu Sanitarioaren Legearen apustua gauzatu egiten da, kudeaketa—esparrua eta baliabideak aldatzeko apustua alegia, eta osasun—zerbitzuen antolamendu eta funtzionamenduko arau berrietan oso nabarmen geratu dira malgutasun, autonomia eta erantzukizun—irizpideak. Irizpide horiek guztiz beharrezkoak baitzaizkie osasun—profesionalei eta beren zentro eta erakundeei, baliabideak behar bezala kudeatu nahi badituzte eta herritarrei osasun eta laguntza arloko eskaintza benetan ona eman nahi bazaie.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, lehendakariak onarturik, eta Jaurlaritzaren 1997ko azaroaren 11ko bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.— Onarpena.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak onartu dira, dekretu honekin batera doan I. eranskinean agertzen den testu bateratuaren arabera.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.— Ente publikoa jardunean hastea.

Osakidetza Ente Publikoa 1998ko urtarrilaren 1ean hasiko da jardunean, egun berean izen bereko erakunde autonomoa deuseztu egingo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean ezarritakoari jarraiki.

Esanak esan, dekretu honek indarra hartzen duenean Ente Publikoaren Administrazio Kontseilua eratuko da. Kontseiluak estatutuetan jasotako eginkizunak eta ordurarte Erakunde Autonomoko Administrazio Kontseiluak betetzen zituenak ere bereganatuko ditu.

Era berean, ente publikoko antolakunde orokorreko zuzendari nagusia eta atal—zuzendariak izendatuko dira. Zuzendariek, estatutuetan aitortzen zaizkien eginkizunak betetzeaz gain, erakunde autonomoko zuzendaritzako organo orokorrei dagozkienak ere hartuko dituzte berengain, ente publikoko Administrazio Kontseiluak zehazten duen moduan.

Lehen aipaturiko zuzendaritza eta kudeaketako organoak behin eratu ondoren, langileria egituratzeko eta antolatzeko behar diren erabakiak hartu ahal izango ditu, legeetan negoziazio kolektiborako ezarrita dauden prozedurekin bat eginik.

Ondorioz, 1997ko ekitaldirako aurreikusita dagoen lan—eskaintza publikoa eta behar diren hautatzeko eta betetzeko deialdiak onartu ahal izango dira. Gainera, ente publikoaren egiturako langile—zerrendak zehazteari ekingo zaio lehenengo aldiz 1998ko ekitaldian.

Orobat, ente publikoko Administrazio Kontseilu berriak Osasun Sailari transferituko zaion langile—zerrenda onartuko du, Osakidetza Erakunde Autonomoa deuseztearen ondorioz, eta antolamendu—egiturak Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean aurreikusitako eredura egokitzearen ondorioz.

Bigarrena.— Amaitu gabeko eragiketak.

Baimena ematen zaie Osakidetza Ente Publikoko kudeaketa—organo zuzentzaileei, baita Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organoei ere, azken horrek finkatzen dituen irizpideekin bat, Osakidetza Erakunde Autonomoa deusezten den garaian amaitu gabe dauden espedienteak eta ekonomia—finantzako eragiketak hurrengo ekitaldietan bukatu arte bideratzeko.

Hirugarrena.— Osakidetza Ente Publikoaren kontrola, ekonomia—finantza eta kudeaketa arloetan.

Osakidetza Ente Publikoaren jardueraren gainean egin beharreko finantza—kontrola, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 21. atalean aurreikusitakoa, Osakidetzako Kontuhartzailetzak egingo du, Ekonomi Kontrolerako Bulegoko zuzendariaren izenean eta eskuordetzan, eta urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 12. atalari jarraiki, hor garatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren barne ekonomiaren eta kontabilitatearen kontrola.

Osakidetzako Kontuhartzailetzak zuzendaritza—maila izango du. Organikoki ente publikoko Zuzendaritza Orokorrari atxekiko zaio eta funtzionalki Ekonomi Kontrolerako Bulegoari. Jaurlaritzak izendatuko du Osakidetzako kontuhartzailea, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez.

Finantzak etengabe kontrolatzeko eginkizunetan diharduten langileak Ekonomi Kontrolerako Bulegoko egiturari eta plantilari dagozkio, eta horren programen aurrekontuan egongo dira jasota.

Lehenengoa.—

  1. — Dekretu honen Lehenengo Azken Xedapenean ezarritakoari kalterik egin gabe, Osakidetza Ente Publikoa abian jarri eta izen bereko Erakunde Autonomoa deusezten den egunean indargabe geratuko da uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren II. atalburua (95—07—28ko EHAA), hor ezartzen baitziren Osasun Sailaren eta Osakidetza Erakunde Autonomoaren egitura organiko eta funtzionalak.

  2. — Dekretu honen eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen aurka ez doan guztietan, indarrean iraungo dute uztailaren 23ko 194/1996 eta 195/1996 Dekretuek. Dekretu horietan Osakidetzako baliabideen antolamendu—egitura jasotzen da, Atentzio Espezializatuari eta Lehen Atentzioari dagokienez. Zuzendaritza Kontseiluaren eta Kontseilu Teknikoaren osakerari buruzko garapen—aginduek ere indarrean jarraituko dute (96—08—28 eta 29ko EHAA).

    Bigarrena.—

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 1997ko azoraren 11an.

    Lehendakariordea,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Osasun sailburua,

    IÑAKI AZKUNA URRETA.

  1. atala.— Definizioa.

    Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeari jarraiki, Osakidetza Ente Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde—entea da, izaera publikokoa, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa diharduena. Bere helburua osasun—zerbitzuak ematea da, bere menpe dauzkan erakunde publikoen bitartez.

  2. atala.— Helbidea.

    Osakidetza Ente Publikoaren helbidea antolakunde orokorrak administrazio eta korporazio—kudeaketarako duen egoitza ofiziala izango da. Enteko Administrazio Kontseiluari dagokio egoitza finkatzea eta aldatzea, baita enteko osasun—zerbitzuen erakundeena ere, eginkizunak dituzten lekuetan.

  3. atala.— Xedeak.

    Osakidetza Ente Publikoak ondoren zerrendatzen diren herri—onurako xedeak bilatuko ditu, bere menpeko erakundeen bitartez:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu publiko sanitarioa ematea. Hartara, segurantza eta kontratazio publikokoak izan daitezkeen lehen asistentzia eta asistentzia espezializatua eskainiko ditu, eta honako programa hauetan parte hartuko du: osasuna sustatzeko, gaixotasunei aurrea hartzeko, osasun—laguntzako eta errehabilitazioko programa publikoetan. Halaber, asistentzia sozio—sanitarioko programetan ere parte hartu ahal izango du ezartzen diren baldintzetan.

    2. Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbehar instrumental eta osagarriak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie; batez ere informazioa etengabe hobetuko da, eta atentzioa pertsonalizatuagoa eta kalitate handiagokoa izan dadin ahalegina egingo da.

    3. Osasun—zientzietan irakaskuntza sustatzea, baita horrelako zientziekin loturiko ikerlanak, azterlanak eta zabalkunde—lanak sustatu ere, Osasun Sailak ezartzen dituen estrategia—ildoak eta programak kontuan izanda, eta arlo horretako unibertsitateekin eta gainerako eskudun erakundeekin hitzartzen den lankidetza aintzat harturik.

    4. Langile sanitarioek eta ez sanitarioek dituzten ezaguera espezializatuak eguneratzea eta prestakuntza sustatzea, bai osasunaren arloan, bai kudeaketa zein administrazio sanitarioetan.

    5. Baliabide sanitarioen garapena sustatzea, bertako ekintza eta programen bidez, edo beste erakunde batzuekin lankidetzan; eta helburuekin loturiko beste edozein ekimen sustatzea, ente publikoaren Administrazio Kontseiluak hala erabakitzen badu.

  4. atala.— Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna.

  1. — Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean ezarritakoarekin bat, Osakidetza Ente Publikoak nortasun juridiko bereizia eta jarduteko gaitasun osoa dauzka, bereak dituen helburuak eta xedeak betetzeko. Dena dela, antolamendu juridikoak zehazten duen tutoretzapean jarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailari atxikita dagoenez gero.

  2. — Entean eratzen diren eta nortasun juridikorik ez duten zerbitzu—erakundeek berariaz esleitu zaizkien kudeaketa—eginkizunak aurrera eramateko gaitasuna izango dute. Eginkizunak estatutu hauen bidez edo enteko zuzendaritza—organoek harturiko erabakien bidez esleitu ahal izango zaizkie.

    Dekretu honen II. eranskinean zerrendatzen dira Osakidetza Ente Publikoaren zerbitzu—erakundeak, lehenengo egunetik eratutzat jotzen direnak. Aurrerantzean, ente publikoari atxikitako baliabideak beste era batera antolatu ahal izango dira, dauden zerbitzu—erakundeak aldatuz, elkartuz edo bereiziz. Horrelako neurriak ente publikoaren Administrazio Kontseiluak hartu ahal izango ditu, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 22.2. atalean ezarritakoari jarraiki.

  3. — Jaurlaritzak Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu—erakundeak eratu ahal izango ditu, nortasun juridiko bereiziaz hornitutakoak. Horrela eginez gero, eratzeko dekretuan eta arauetan ezarri ahal izango dira xehetasunak, jarduteko gaitasunaz eta erakundearen kudeaketa—araubideari buruzkoak, kasuan kasuko antolamendu—figura juridikoaren arabera; edozein kasutan ere, zerbitzu—erakundeak estatutu hauei lotuko zaizkie ente publikoaren menpekotasunari dagokionez, eta zuzendaritza—organoei aitortzen zaizkien ahalmen orokorrei dagokienez.

  1. atala.— Araubide juridikoari buruzko arauak.

  1. — Osakidetza Ente Publikoaren araubide juridikoa osatuko duten xedapenak hauexek dira: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea, Ente Publikoaren Estatutu hauek eta, orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoak hartzen dituzten legeak eta xedapenak.

  2. — Osakidetza Ente Publikoak honako administrazio—ahalmen hauek izango ditu: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak zuzenean aitortzen dizkionak eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Sailek eskuordetzen dizkiotenak. Ente Publikoak onarturiko administrazio—egintzek administrazio—bidea agortuko dute.

    Administrazio—errekurtso arruntez erabaki behar denean, Ente Publikoko zuzendaria zerbitzu—erakundeetako karguen buru gisa arituko da, eta gaia Ente Publikoko antolakunde nagusiari dagokionean, Administrazio Kontseilua arituko da buru.

    Halaber, administrazio—egintza deusezak edo deuseztagarriak ofizioz berraztertzea, administrazio—errekurtso bereziak eta jurisdikzio zibilera edo lan—jurisdikziora jo aurreko erreklamazioak (erantzukizunik eskatzen ez dutenak)Ente Publikoko zuzendari nagusiak, edo zerbitzu—erakundeetako zuzendariak, eramango ditu, egintza eman den lekuaren arabera.

  3. — Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari dagokio ondare—erantzukizuneko erreklamazioak ebaztea; zerbitzuen funtzionamendua dela—eta, Ente Publikoko edozein erakundetan aurkezturiko erreklamazioa ebaztea, barne direla interesdunek jurisdikzio zibilean edo lan—jurisdikzioan aurkezten dituzten erantzukizun—erreklamazioak.

    Aurreko pasartean ezarritakoari kalte egin gabe, Ente Publikoko zuzendari nagusiak ahalmena izango du prozedurak hitzarmen edo akordio bidez amaitzeko, horrelako gaiak Administrazio Kontseiluari aurkeztu behar izan gabe. Dena dela, haien berri emango dio Administrazio Kontseiluari.

  4. — Osakidetza Ente Publikoan ematen diren administrazio—egintzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta doakienei jakinaraziko, berariazko legeetan ezartzen den bezala.

    Publizitate—mota berariaz zehazten ez denean, eta administrazio—arauen pean ez dagoen beste edozein ekintzatarako, Ente Publikoko Administrazio Kontseiluak beharrezko jarraibideak onartuko ditu, bere akordioak eta kudeaketa—organoen akordioak zabaltzeko. Akordio orokorrak, ordea, Ente Publikoko erakunde guztiek eduki behar dituzten iragarki—oholetan jarri ahal izango dira ikusgai.

  5. — Osakidetza Ente Publikoak antolamenduan dituen ezaugarriak kontuan harturik (osasun—zerbitzuez hornitzeko araubide juridiko berezia, lurralde—barreiadura edo baliabideen kualifikazioa) auzitara jotzen denean, ordezkaritza eta defentsa ekainaren 26ko 7/1986 Legearen arabera egingo da, hor ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza eta defentsa auzibideetan. Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu juridikoei atxikita dauden legelariak arduratuko dira horretaz. Lantokia edozein erakundetan eduki ahal izango dute, eta burutu beharreko ekintzetan jarduteko berariazko eta legezko gaikuntza izan beharko dute.

  1. atala.— Zerrenda orokorra.

    Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 22.1 atalari jarraiki, Osakidetza Ente Publikoko zuzendaritzaren barruan lehendakaria eta Administrazio Kontseilua daude.

  2. atala.— Lehendakaria.

  1. — Osakidetza Ente Publikoko lehendakaria Osasun sailburua izango da.

  2. — Ente Publikoko buru gisa dauzkan eginkizunak hauexek dira:

    1. Ente Publikoaren eta Administrazio Kontseiluaren ordezkaritza eramatea, entearen menpeko erakundeetako zuzendariei dagokienaren kaltetan joan gabe.

    2. Ente Publikoko eragiketak berraztertzea, eta egokitzat jotako txostenak Administrazio Kontseiluari aurkeztea.

    3. Ente Publikoaren eskubideak eta interesak babestearren, edozein ekintza, salbuespen edo auzibide zein administrazio—errekurtso izapidatzea, ente publikoko erakundeei atxikitako ahalmenak erabiltzearekin zuzenean loturiko ekintza arruntei kalte egin gabe.

      1. atala.— Administrazio Kontseilua.

      1. — Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseilua zuzendaritza—organo kolegiatua da, eta entearen ekintzak zuzentzeko eta kontrolatzeko ardura dauka.

      2. — Kontseiluan, ente publikoko lehendakariaz gain, Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek Jaurlaritzak izendatuko ditu, bi Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez.

      3. — Ente publikoko lehendakariari dagokio: bileretan deialdiak egitea, mahaiburu izatea, saioak bertan behera utzi eta amaitzea; Administrazio Kontseiluaren eztabaidak bideratzea eta, berdinketa gertatuz gero, botu ebazlea ematea; eta bestelako pertsonak baimentzea Kontseiluko bileretara joateko, aztertu beharreko gaiak direla—eta egokitzat hala jotzen bada. Kontseiluak jardun—arauak ezarriko ditu, eta batzorde betearazleak eta aholku—batzordeak eratu ahal izango ditu.

      4. — Kontseiluak lehendakariorde bat izendatuko du bere kideen artetik. Lehendakaria kanpora joan bada, kargua hutsik geratu bada edo gaixo badago, bere ordez arituko da. Era berean, idazkari bat izendatuko du; ez du zertan kontseilukide izan, eta ez du botua emateko eskubiderik izango.

      5. — Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak aitortzen dizkion zuzendaritza eta kontrol—ahalmenak mugatu gabe, eta zerrenda gisara, Administrazio Kontseiluak honako eginkizun hauek ditu:

        1. Ente publikoaren eta bere erakunde guztien irizpideak eta ekiteko ildoak onartzea, lehendakariaren proposamenez. Jaurlaritzaren onarpena behar duten egintzei dagokienez, Osasun sailburuari aurkeztuko dizkio proposamenak.

        2. Ente publikoaren aurrekontuak, finantzen aurretiazko egoera—orriak eta jardueren urteko txostena biltzen dituen proposamena onartzea, baita menpeko erakunde guztien banakako argibideak onartzea ere. Orobat, ente publikoaren eta menpeko erakundeen kontu—likidazioa prestatzea ere bere esku geratuko da.

        3. Ente publikoaren Plan Estrategikoa onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez. Ente publikoak, zerbitzu—erakundeen antolamenduari dagokionez, atxikita dauzkan baliabideak beste era batera eratzeko neurriak proposatzea edo onartzea, kasuan kasu.

        4. Ente publikoaren antolakunde nagusiak aurrera egiteko behar duen egitura organikoa eta jardun—arauak onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez eta Estatutuetan ezarritako arauekin bat. Ente publikoaren zerbitzu—erakundeak garatzearren, arauak eta irizpideak ematea, Estatutuetan ezarritakoaren ildotik.

        5. Estatutuek aitortzen dizkion kudeaketa—arloetan administrazio—egintzei buruzko akordioak hartzea.

        6. Ente publikoaren erakundeen egitura—plantilak eta lan—eskaintza publikoak onartzea, aipaturiko erakundeen proposamenez. Horietatik abiatuko dira ente publikoaren langileak hautatzeko prozesuak.

        7. Zuzendari nagusia izendatzea eta kargutik kentzea eta, horren proposamenez, ente publikoko antolakunde nagusiko ataleko zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea.

        8. Ente publikoko zuzendarien lansariak ezartzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 27.3 atalaren ildotik.

        9. Bereak dituen eskumenen artean egon ez arren, lehendakariak edo zuzendari nagusiak esleitu dizkioten gaiak aztertzea. Ente publikoaren menpeko zerbitzu—erakundeek berenganaturiko kudeaketa—ahalmenak etetea, erabat edo hein batean, eta eskuhartzeko neurriak hartzea.

  1. atala.— Eraketa.

    Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 22.3 atalarekin bat, Osakidetza Ente Publikoaren «administrazioko eta korporazio—kudeaketako antolakunde nagusia» eratu da. Ente publikoko Administrazio Kontseiluari laguntzeko zuzendaritza—egitura izango da eta, halaber, menpeko zerbitzu—erakundeei dagokienez, zuzentzeko eskumen nagusiak, hala nola, kontrola, koordinazio estrategikoa, laguntza eta, estatutuekin bat eginez, kudeaketa—ahalmenak gauzatzea.

  2. atala.— Antolakunde nagusiaren egitura.

  1. — Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio—kudeaketako antolakunde nagusia prozesu funtzionalen arabera antolatuko da. Prozesu funtzional horien jasotzaileak zerbitzu—erakundeak izango dira; hori dela—eta kontuan hartuko dira plangintza estrategikoa eta korporazio—garapena, aholkularitza eta zerbitzu komunak, eta koordinazioa eta kontrola.

  2. — Bere eginkizunak garatzeko, Zuzendaritza Nagusiak hiru ataleko zuzendariez osaturiko taldea izango du. Zuzendaritza—kargu horiek Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 27. atalari lotuko zaizkio, eta antolakunde nagusiaren egitura organiko eta funtzionalean aitorzen zaizkien ahalmenak izango dituzte, bai antolakunde nagusiaren kudeaketa eta administrazio arrunta eramateko, bai zerbitzu—erakundeekiko antolakunde orokorrak dituen erantzukizunak betetzeko.

  1. atala.— Zuzendaritza Nagusia.

    Osakidetza Ente Publikoaren antolakunde orokorraren ardura zuzendari nagusiarena izango da, hori baita kudeaketako zuzendaritzako goi-kargua. Antolamendu Sanitarioaren Legearen 27. atalari loturik dago eta, antolakunde orokorrari dagozkion eginkizunak betetzeaz gain, hurrengo hauek ere bere esku dauzka:

    1. Administrazio Kontseiluaren akordioak betearaztea, eta behar diren proposamenak, txostenak, azterlanak eta analisiak egitea. Hori dela—eta, Administrazio Kontseiluaren bileretara joango da, hitz egiteko eskubidea duela, baina boturik gabe.

    2. Ente publikoko zerbitzu guztien eta langileriaren zuzendaritza eramatea. Hartara, erakunde guztien zerbitzuak bultzatu, bideratu, koordinatu eta ikuskatuko ditu, eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak emango.

    3. Ente publikoko zerbitzu—erakundeetako zuzendari—kudeatzaileak izendatzea eta kargutik kentzea, eta zuzendari—kudeatzaile bakoitzaren proposamenez, aipaturiko erakundeetako gainerako karguak izendatzea eta kargutik kentzea.

  2. atala.— Antolakunde orokorraren ahalmenak.

    Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio—kudeaketako antolakunde orokorrak honako eginkizun hauek ditu bere esku:

  1. — Jaurlaritzaren arauekin bat, ordezkaritza, komunikazio eta itxura ofizialari buruzko arau orokorrak ezartzea.

  2. — Ente publikoaren plan estrategikoa prestatzea, bai ente osorako bai zerbitzu—erakunde bakoitzeko. Planean denbora—helburuak, jarrerak eta ekintzak proposatuko dira, eta estrategikotzat jotako inbertsioak ere zehaztuko dira bertan.

  3. — Aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak ematea hurrengo gai hauek direla—eta: zerbitzu—erakunde bakoitzaren aurrekontuak eta programazio—funtzioak; antolamendua eta giza baliabideak; kanpoko harremanak; informazio eta komunikazioko sistemak; laguntza juridikoa; finantza—kudeaketa; baliabide materialak eta zerbitzu laguntzaileak kudeatzea; zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskaritza; interes orokorreko estatistika; eta argitalpenak.

    Ente publikoko Administrazio Kontseiluak, beharrezkotzat jotzen duenean, antolakunde orokorraren zerbitzu komunak noraino iristen diren, esklusiboak diren, nola finantzatzen diren eta beste xehetasun batzuk zehaztu ahal izango ditu.

  4. — Laguntza—kudeaketako arloan:

    1. Kalitateko politika orokorrak betetzen diren begiratzea eta kontu—ikuskaritzak egitea.

    2. Gailu teknologiko berriak sartzea baimentzea.

    3. Baliabideak koordinatzea eta itxaron—zerrendetan esku hartzeko neurriak proposatzea.

    4. Interes orokorreko protokoloak sustatzea.

    5. Irizpide orokorrak taxutzea eta sare publikoan estalita ez dauden osasun—zerbitzuen prezio—politika proposatzea.

  5. — Giza baliabideen kudeaketako arloan:

    1. Enteko langileriari buruzko politikak begiratu, kontrolatu eta ebaluatzea.

    2. Postu funtzionalak sailkatzeko irizpideak proposatzea.

    3. Langileria—erregistroa eramatea.

    4. Administrazio Kontseiluak, izaera orokorragatik, izangaien balizko kopuruagatik edo antzeko arrazoiengatik, zehazten dituen hautatzeko eta betetzeko prozesuak kudeatzea. Ondorioz, esandako prozesuen deialdiak, oinarriak, programak eta edukiak prestatuko ditu, eta epaimahaiak izendatuko.

    5. Langileak birkokatzeko ardura izatea, modu orokorrean eta plangintza baten arabera. Ente publikoko erakunde batzuei edo guztiei atxikitako langileentzako enplegu—planak eratzea.

    6. Ente publikoa ordezkatzea negoziazio kolektiboan, langileen lan—baldintzei buruzko abiaburu—akordioa lortzeko.

    7. Hizkuntza Normalkuntzarako Plana betetzera bultzatu eta koordinatzea.

  6. — Ekonomia—finantzako kudeaketaren arloan:

    1. Ente publikoaren aurrekontu eta aurretiazko egoera—orriak prestatzea.

    2. Ente publikoko zerbitzu—erakundeen aurrekontuari eta urteko kudeaketa—planari buruzko txostenak ematea.

    3. Kudeaketako kontrol arrunta egitea, eta ente publikoaren aurrekontu—mugak gainditzen direnean aurrekontu—aldaketak bideratzea.

    4. Ente publikoaren erakunde guztien urteko kontuak likidatzeko proposamena Kontseiluari aurkeztea, eta Konpentsazio Fondo Orokorra kudeatzea.

    5. Kontabilitate analitikoa aplikatzeko irizpide orokorrak ezartzea.

    6. Ente publiko osoko zorpetze—eragiketak eta bermeak emateko eragiketak baimentzea eta formalizatzea, aurrekontuen mugak eta arau aplikagarriak aintzat harturik.

  7. — Inbertsioen arloan:

    1. Ente publikoaren kontrataziorako irizpide orokorrak taxutzea.

    2. Estrategikotzat jotako inbertsioak zehaztea eta kudeatzea, eta halakotzat jotako zerbitzuak nahiz aholkularitzak kontratatzea.

    3. Hornigaien erosketa zentralizatuak burutzea, eta erosketa integratuak zehaztea eta/edo gauzatzea.

  1. atala.— Legeak onartzea.

  1. — Antolamendu Sanitarioaren Legearen 23.1 atalarekin bat, Osakidetza Ente Publikoaren menpeko zerbitzu—erakundeek osasun—zerbitzuak eskainiko dituzte; horretarako ekonomi—finantza autonomiaren eta kudeaketaren printzipioa hartuko dute aintzat.

  2. — Osakidetza Ente Publikoaren menpeko zerbitzu—erakunde bakoitzak bere jarduera—helburua edo osasun—esparrua izango du zehazturik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean ezarritakoaren arabera.

  1. atala.— Zerbitzu—erakundeen ahalmenak.

  1. — Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu—erakunde bakoitzak bere egin dituen osasun—zerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak izango ditu, salbuespen gisa aipa daitezke kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, estatutu hauetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari. Zerbitzu—erakundeen eskumenetik at geratuko dira, baita ere, indarrean dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak.

  2. — Estatutu hauetan aitortzen zaizkion eginkizunak erabiliz, ente publikoko Administrazio Kontseilua eraginkorra izateko, kudeaketari dagokionez, zerbitzu—erakundeetan esku hartzeko beharrezko neurriak hartuko ditu, eta ente publikoko zerbitzu—erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa—ahalmenak eten ahal izango dira aldi baterako, erabat edo hein batean.

    Eskuhartze—neurriak ezarri nahi izanez gero, erabaki bidez egingo da; eta bertan eskuhartzearen aldia, etendako ahalmenak bitartean zein organori dagozkion erabiltzea eta behar diren gainerako kautelazko neurriak eta betearaztekoak zehaztuko dira, zerbitzuen ohiko egoera berreskuratzeko.

  1. atala.— Araubide organikoa eta funtzionala.

  1. — Ente publikoko zerbitzu—erakundeetan zuzendari—kudeatzaile bana egongo da, zuzendaritza—kargutzat hartuko da eta Antolamendu Sanitarioaren 27. atalari lotuko zaio. Hona hemen bere eginkizunak:

    1. Erakundearen ordezkaritza ofiziala eramatea, eta erakundean buru aritzea, erakundeari aitorturiko ahalmenak kontuan harturik.

    2. Kasuan—kasuko erakundearen ordezkaritzan kontratu—programa izenpetzea, eta erakunde bakoitzari dagokion proposamena ere onartzea. Proposamen horretan banakako aurrekontua eta epe labur eta ertainerako kudeaketa—planak jasoko dira.

    3. Bere ardurapeko erakundeari dagozkion osasun eta administrazio—zerbitzuen antolamendua, kudeaketa, ebaluazioa eta barne—kontrola zuzendu, bultzatu eta koordinatzea.

    4. Bere erakundean ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu eta bultzatzea.

    5. Erakundeko langileriaren buru izatea, eta hori dela—eta, Osakidetzako langileriaren arloko kontratazioa eta kudeaketa eramatea, baita diziplina—ahalmena erabiltzea ere. Hori guztia estatutu hauetan beste organo batzuei berariaz aitortu zaizkien ahalmenei kalte egin gabe.

    6. Kontratazio—organo gisa dagozkion ahalmenak erabiltzea, estatutu hauetan ente publikoko obrak, ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko ezarrita dagoen araubidea betez.

  2. — Zuzendari—kudeatzaileak, bere eginkizunak betetzeko, zuzendaritza—taldearen laguntza izango du. Talde horren kideak Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 27. atalean ohartemandako araubideari lotuko zaizkio. Kide—kopurua hurrengo xehetasunen gorabeheran egongo da: jardueraren zailtasuna eta bolumena, erakundearen eraginkortasun—estrategia eta plantilak. Ente publikoko zerbitzu—erakundeek, zuzendari—kudeatzaileaz gain, bost zuzendaritza—kargu eduki ahal izango dituzte gehienez ere.

    Zuzendari—kudeatzaileak eskuordeturiko eginkizunak eta atazak berenganatu ahal izango dituzte zuzendaritza—karguek. Edozein kasutan, erakundeen menpeko zerbitzuen eta unitateen jarduerak jarraitu eta gainbegiratuko dituzte. Halaber, zuzendari—kudeatzailea kanpoan, gaixo edo lanpostua hutsik dagoenerako, bere eginkizunez arduratuko den zuzendaritza ere zehaztuko da; hala balegokio,zuzendaritza medikoa arduratuko da.

    Zuzendaritza Medikoari hurrengo eginkizun hauek dagozkio eskuarki:

    1. Profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak zuzentzea, eta horien funtzionamendua bultzatzea.

    2. Jarduera kliniko—asistentzialak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea, beren kalitate—maila ikuskatzea eta kalitatea hobetzeko neurri egokiak proposatzea.

    3. Medikuen irakaskuntza eta ikerketa sustatzea eta begiratzea.

  3. — Proposamenak eta aholkularitza garatzearren eta zerbitzu—erakundeetan partehartzea areagotzearren, erakundeetan Zuzendaritza Kontseilu bana egongo da. Kontseiluan zuzendaritza—taldea, zehazten diren unitate—burutzak eta partehartze profesionalaren batzorde teknikoetako hautaturiko kideen ordezkaritza.

    Zuzendaritza Kontseilu horrek ezagutuko ditu erakundean eragina duten izaera orokorreko gaiak eta, batez ere, plan estrategikoak, urteko kudeaketa—planak, kontratu—programaren negoziazioa eta kudeaketa klinikorako unitateen arian—ariko uztartzea.

  4. — Ente publikoko Administrazio Kontseiluak ezartzen dituen irizpideei jarraiki, zerbitzu—erakunde guztietan Kontseilu Teknikoak egongo dira, profesionalek kudeaketarako izango dituzten aholkularitza eta partehartze organo gisara eratuak. Kontseilu Teknikoetako bokalak erakundean lan egiten duten profesionalen artetik hautatuko dira, baldin eta plan estrategikoan honako eginkizunak betetzen badituzte:

    1. Asistentzia—kalitatea, antolamendua eta funtzionamendua jorratzen dituzten politikak taxutzea.

    2. Estrategia asistentzialak, diagnostikoak eta terapeutikoak balioestea.

    3. Ikerketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan ekintza—ildoak proposatzea.

    4. Kontseilu Teknikoaren aldetik Zuzendaritza Kontseiluan parte hartuko duten kideak izendatzea.

      1. atala.— Kudeaketa klinikoaren helburua.

        Ente publikoko zerbitzu—erakundeek arian—arian moldatuko dituzte beren zerbitzuak eta asistentzia—unitateak, pertsonal klinikoaren eta kudeatzaileen eginkizunak hobeto uztartzeko.

        1. Emaitzak hobetzeko jarduerak bultzatzea, hala nola, osasun—mailak, erabiltzaileak zerbitzuekin ase geratzea, eraginkortasun klinikoa, teknologien erabilera eta giza baliabideak behar bezala erabiltzea.

        2. Antolamendua eta funtzionamendua deszentralizatu ahal izango dira. Ondorioz, arduradun klinikoei kudeaketa—ahalmenak eskuordetuko zaizkie, bai ekonomi arloan bai langileriarenean, hauek guztiak kontuan harturik: marko estrategikoa, kudeaketa—planak eta erakundeak izenpeturiko kontratu—programaren konpromisua.

        3. Antolakunde osoko barne—egitura egokitu egingo da, ente publikoak kudeaketa klinikoko unitateen birdimentsionamendurako ezartzen dituen irizpideen arabera. Antolakundeko zuzendaritza—taldearen eta unitateen arteko konpromisuak formalizatu egingo dira.

  1. atala.— Ondare—araubideari buruzko arauak.

  1. — Euskadiko Ondare Legea aintzat harturik, Osakidetza Ente Publikoari dagokio atxikita dauzkan ondasunak eta eskubideak administratzea, bere erakundeen bitartez eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeari jarraiki.

  2. — Ente publikoari atxikitako ondasun eta eskubideen kudeaketari jarraipena egingo zaio, bai ente publiko osoaren ondare—kontabilitate bateratuaren bidez, bai erakunde bakoitzaren ondare—kontabilitate bereiziaren bidez. Era berean, erakunde horiek lankidetzan arituko dira Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin, inbentario orokorra egiteko.

  3. — Osakidetza Ente Publikoak «OSATEK—Euskadiko Teknologia Sanitarioa, S.A.» baltzu publikoaren kapitalaren titularitate bakarra izango du, eta horri darizkion eskubide guztiak ente publikoko Administrazio Kontseiluak erabiliko ditu.

  1. atala.— Aurrekontu, finantza eta kontabilitateko araubideari buruzko arauak.

  1. — Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean ezarritakoaren ildotik, Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoei dagozkien arauak Osakidetza Ente Publikoari ere aplikatuko zaizkio, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrari buruzko legeekin bat etorriz.

  2. — Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 24.1.a) atalean ezarritakoa betez, Osakidetza Ente Publikoa eratzeko atxikitzen zaion hasierako dotazioa Euskal Autonomia Erkidegoko 1998. ekitaldiko Aurrekontu Orokorrean zehaztuko da; ente publikoari, jardunean hasten denean, atxikitzen zaizkion aktiboen behin—betiko balioespenari kalte egin gabe.

  3. — Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko Lege—xedapenen Testu Bateratua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren arauak Osakidetza Ente Publikoan aplikatuko dira. Menpeko erakundeetan, ordea, ondoko oharrak hartuko dira kontuan:

    1. Erakunde bakoitzak osatu behar ditu: ustiapen eta kapitalaren aurrekontua; etorkizuneko konpromisuen egoera; urteko txostena (jarduerak, burutzapenak, lortu beharreko helburuak); aurretiazko finantzaren egoera—orrien informazio osagarria (aurretiazko balantzea ekitaldi—amaieran, aurretiazko galera eta irabazien kontua eta aurretiazko finantzaketa taula).

    2. Ente publikoko Administrazio Kontseiluak menpeko erakundeen aurrekontuak prestatzeko eta likidatzeko prozedurak ezarriko ditu, Autonomi Erkidegoaren aurrekontu orokorra prestatzeko eta likidatzeko ezarrita dauden prozedurekin egokiturik.

    3. Ente publikoko erakundeen ustiapen—aurrekontuan eta kapital—aurrekontuan, dotazioak estimazio—izaerakoak izango dira, nahiz eta ente publikoaren esparru bateratuan izaera mugatzailekoak izan, lege aplikagarrietan ezartzen den moduan.

      Ente publikoko antolakunde orokorrak txostena egingo du, zerbitzu—erakundeen aurrekontuei buruz. Horren arabera, ente publikoaren esparru bateratuan zilegi diren gastu—mugak adieraziko dira, eta antolakunde orokorrak ente publiko osorako mugatzailetzat hartzen diren kontzeptuen zenbatekoetan ikusitako gorabeherak, ezarritako mugetatik gora joandakoak, baimendu beharko ditu.

      Halaber, zerbitzu—erakunde bakoitzean onarturik dagoen esparru estrategikoaren aurka doazen puntuak, arrazoia edonolakoa izanda ere, bazter batera utziko dira txostenean.

    4. Osakidetza Ente Publikoaren menpeko erakundeak elkartuagoak eta eraginkorragoak izan daitezen, «Konpentsazioko Fondo Orokorra» eratu ahal izango da, zerbitzu—erakunde bakoitzaren ezaugarrien eta aurrekontuaren arabera finkaturiko ekarpenen bidez; baina ente publikoaren Galera eta Irabazien Kontua behin betiko aurkeztu baino lehen agertuko da.

  4. — Osakidetza Ente Publikoak eta menpeko erakundeetariko bakoitzak ekonomi—finantzako informazioa eramango du, zeinek berea, osasun—laguntzako enpresetara egokituriko Kontabilitate Plan Orokorraren irizpideen arabera. Ekonomi—finantzako informazioa lotuko zaio, orobat, zuzenbide pribatuko ente publikoetarako ezarrita dauden kontrol eta kontabilitateko arauei.

  1. atala.— Diruzaintza—arauak.

  1. — Osakidetza Ente Publikoko erakunde bakoitzak bere diruzaintza izango du, hor ente publikoak, kasuan kasuko erakundearen izenean, dauzkan finantza—baliabide guztiak jasoko dira, dela dirua, direla baloreak edo kredituak, direla eragiketak, bai aurrekontukoak, bai aurrekontuez kanpokoak.

    Esanak esan, ente publikoa abian hasten denean baliteke diruzaintza gabeko zerbitzu—erakundeak egotea; horrelakoetan enteko antolakunde orokorraren Diruzaintzak beteko ditu bere eginkizunak. Erakundeak agertzen diren eranskinean adieraziko da zein erakundek ez duen hasieran diruzaintzarik izango, gero Administrazio Kontseiluaren esku egongo da erakunde horien diruzaintzak eratzeko erabakia hartzea.

  2. — Hauexek dira diruzaintza bakoitzaren eginkizunak: ente publikoaren eskubideak sartu eta betebeharrak ordaintzea, dagokion erakundearen kontura; eta araubide juridikoak, aurrekoekin lotuta, ezartzen duen beste edozein eginkizun. Edonola ere, diruzaintza guztiak ente publikoko antolakunde orokorrari lotuko zaizkio hurrengo eginkizun hauei dagokienez:

    1. Kutxa eta kontu guztien funtzionamenduari buruzko jarraibideak ematea, eta horien kudeatzaileen zeregina begiratzea.

    2. Kutxak egoteko eta kentzeko baimena ematea, eta kontuak irekitzeko eta ixteko baimena ematea.

    3. Kreditu—erakundeekin hitzarmenak izenpetzea, kontuen baldintza eta kudeaketari buruz, beti ere Eusko Jaurlaritzak izenpetzen dituen hitzarmenetan ezarritako markoari kalterik egin gabe, eta hitzarmenen luze—zabalaren arabera.

  3. — Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 24.1.d) atalean ezarritakoa betez, ente publikoaren jardueraren ondorioz sorturiko diru—sarrera guztiak, eta bereziki osasun—zerbitzuak ordaintzera beharturik dauden hirugarrenei emateagatik sorturikoak zuzenbide pribatuko diru—sarreratzat joko dira.

  4. — Legeetan ezarritakoa kontuan harturik, Eusko Jaurlaritzako eskudun sailaren aurretiazko baimena behar da zorpetze—eragiketak egiteko, ente publikoan eta bere erakundeetan kreditu—ildoak izatea barne. Era berean, entean edo bere erakundeetan eragina izan dezaketen bermeak emateko ere esandako baimena lortu behar da. Lortutakoan, eragiketak ente publikoko antolakunde orokorraren bitartez bideratuko dira.

  1. atala.— Kontratazioko araubide organikoari buruzko arauak.

  1. — Osakidetza Ente Publikoaren eta bere erakundeen eginkizunak aurrera eramateko behar diren ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko eta eskuratzeko araubide orokorra Herri Administrazioen Kontratuei buruzko 13/1995 Legean ezarritakoa da.

    Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazioaren ekainaren 5eko 136/1995 Dekretuaren xedapenak, atal honetan ezarritakoaren aurka ez doazen heinean, Osakidetza Ente Publikora hedatuko dira, aipaturiko dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

  2. — Osakidetza Ente Publikoko kontratazio—organoak hauexek izango dira: zuzendari nagusia edo zuzendari—kudeatzailea edo horrek eskuordetzen duen taldeko burua, ente publikoak onarturik dauzkan erakundeen arabera.

    Edonola ere, ente publikoko zuzendari nagusia edo horrek eskuordetzen duen antolakunde orokorreko kargua izango da eskudun kontratazio—organoa eskumenaren abokazioko kasuetan, kontratazio zentralizatuetan eta integratutzat jotakoen artetik dagozkion hornigaien erosketetan; hori guztia ente publikoko Administrazio Kontseiluak ematen dituen jarraibideak aintzat harturik.

  3. — Kontratazio zentralizatutzat joko dira ente publikoko Administrazio Kontseiluak zehazten dituena, duten izaera estrategikoa kontuan harturik, eta ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak erabakitzen dituen homologazio—prozedurak.

    Hornigaien erosketa integratutzat joko dira kontratazio zentralizaturako baldintzak betetzen dituztenak, baldin eta ente publikoko erakunde guztietan aplikatzen badira, eta hornigaien jasotzaileek zuzenean parte hartzen badute berariazko plangintza batean.

  4. — Ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina Kontratazio Mahai eratuko ditu, ente publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio—organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuen 13/1995 Legearen 82. atalean ohartemandakoa kontuan izanda.

    Eratzen diren kontratazio—mahaiak honela osatuko dira beti:

    1. Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza—kargua, kontratazio—organokoa ez dena.

    2. Bi bokal, kontratazio—organoak izendaturikoak.

    3. Bokal—idazkari bat. Kontratazio—organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbidez lizentziatu diren kudeaketa—teknikarien artetik. Lege—aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hizpidea zein botua dituela.

      Kontratazio—mahaiak, proposamena egin baino lehen, beharrezkotzat jotako bezainbeste txosten eska ditzake, beti ere kontratuaren gaiarekin loturik badaude.

      Kontratazio—organoak Kontratazio Mahaiaren proposamena bazter batera utzi ahal izango du, erabaki arrazoitu bidez.

      Kontratazio Mahaiko bokal—idazkariaren esku geratzen dira ordenatu eta bideratzeko egintzak, eta kontratuak prestatu, enkantea egin, esleitu, formalizatu, gauzatu eta amaitzeko egintza guztiak. Gainera, berariazko administrazio—klausula orriei iritziko die, eta lege—aholkularitza eramango du, Mahaiak bere jardunean darabiltzan espedienteetan sorturiko gorabeherei dagokienez.

  1. — Zuzendaritza Orokorra, Osakidetza Ente Publikoa.

    • Entea jardueran hasten denetik Diruzaintza propioa izango du.

  2. — Larrialdiak (Larrialdietako Lurralde Unitateak).

  3. — Transfusio eta Hemoderibatuen Euskal Zentroa.

  4. — OSATEK—Euskadiko Teknologia Sanitarioa, S.A.

    • Baltzu Publikoa da eta bere kapitalaren titular bakarra Osakidetza Ente Publikoa da.

  1. — Txagorritxuko Ospitalea.

    • Entea jardueran hasten denetik Diruzaintza propioa izango du.

  2. — Santiago Ospitalea.

    • Entea jardueran hasten denetik Diruzaintza propioa izango du.

  3. — Lezako Ospitalea.

  4. — Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta Ospitalez kanpoko Osasun Mentala.

  5. — Arabako Eskualdea.

  1. — Gurutzetako Ospitalea.

    • Entea jardueran hasten denetik Diruzaintza propioa izango du.

  2. — Basurtuko Ospitalea.

    • Entea jardueran hasten denetik Diruzaintza propioa izango du.

  3. — Galdakaoko Ospitalea.

    • Entea jardueran hasten denetik Diruzaintza propioa izango du.

  4. — San Eloy Ospitalea.

    • Entea jardueran hasten denetik Diruzaintza propioa izango du.

  5. — Santa Marina Ospitalea.

  6. — Gorlizko Ospitalea.

  7. — Bermeoko Ospitalea.

  8. — Zaldibarko Ospitalea.

  9. — Zamudioko Ospitalea.

  10. — Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentala.

  11. — Bilboko Eskualdea.

  12. — Barrualdeko Eskualdea.

  13. — Uribe—Kostako Eskualdea.

  14. — Ezkerraldea—Enkartazioetako Eskualdea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (15)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.