Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (EPO)
EPO izenekoa aldian behingo prestazio ekonomikoa da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) osagarri gisa gauzatzen dena. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak estaltzera bideratuta dago, alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea eta logela-alokairua.
EPOaren gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro da eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta, edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua.
- 18/2008 Legea (EHAA Zk. 250/2008)
Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea (EHAA 250/2008) hartuko da aintzat, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea aldatzen duen azaroaren 24ko 4/2011 Legeak (EHAA 233/2011) emandako idazketaren arabera.
- 2/2010 Dekretua (EHAA Zk. 11/2010)
urtarrilaren 12koa, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzkoa. - 2001eko otsailaren 14ko Agindua (EHAA Zk. 37/2001)
(37/2001 EHAA), lanean hasteko pizgarriak ezartzeko dena.
Eskaerak erroldatuta dagoen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.
Informazio gehiago Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua webgunean.
Eskaerak erroldatuta dagoen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.
Eusko Jaurlaritzak ebazten ditu laguntzak Lanbideren bitartez.
Eskaerak erroldatuta dagoen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.
Eusko Jaurlaritzak ebazten ditu laguntzak Lanbideren bitartez.
EPO izenekoa aldian behingo prestazio ekonomikoa da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) osagarri gisa gauzatzen dena. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak estaltzera bideratuta dago, alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea eta logela-alokairua.
Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren titularrak izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izatea, bi modalitateetako edozeinetan.
- Titularrak etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren gastu aldizkakoei aurre egiteko beharra izatea.
- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebide zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa izena emanda egotea edo izena emateko eskaera egina izatea.
Eskatzaileak edo haien bizikidetza-unitateko edozein kide honako egoera hauetan badaude, ezin izango dute eskuratu etxebizitzarako prestazio osagarria:
- Eskaera egitean, indarrean dagoen legedian aurreikusitakoaren arabera babes publikoko etxebizitza motetako bat alokatuta edo jabetzan edukitzea.
- Etxebizitza baten jabe izatea, salbuespen gisa, banandu edo dibortziatu egin direlako edo etxetik kanporatuak izan direlako ohiko bizitokia halabeharrez utzi behar izan ez dutenak.
EPOaren gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro da eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta, edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua.
- Erantsi beharreko agiriak
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarrirako Eskaera
- Gertakarien Jakinarazpena
DEB/EPO jasotzen dutenen Gertakarien Jakinarazpena.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da. Laguntza honi buruz informazio gehiago beharrez gero Lanbideren webgunea bisita esazu.