Bikotekideak edo bikotekide ohiak, zuri bezala, kalte egin dien emakumeentzako diru-laguntzak (erraz irakurtzeko bertsioa)
Oinarrizko informazioa
Zertarako dira laguntza horiek?
Zure bikoteak edo bikote ohiak
kalte fisikoa edo emozionala eragin dizula-eta,
jasandako kalteak gainditzeko,
independentea izateko eta dirurik ez duzulako
berarekin jarraitu behar ez izateko dirulaguntza bat emango zaizu,
bizitza berri bat has dezazun eta
gizartearen parte sentitu zaitezen.
Laguntza hori jasotzeko zer baldintza bete behar duzu?
-
Kalte egin dizun pertsonarekin jada
inolako bikote-harremanik ez izatea. -
Epaile batek egindako dokumentua edukitzea,
zu babesteko agindua edo sententzia bat jasotzen duena. -
Dokumentu horretan esango da
gizon hori ezin dela zugana hurbildu,
ez eta zurekin harremanetan jarri ere;
hau da, ezingo dizula hitz egin eta ezingo dela zugandik hurbil egon,
ezingo dizula mezurik edo whatsappik bidali ez eta telefonoz deitu ere.Dokumentu hori, baina, ez da epea amaituta egongo, eman zenetik urte
bete baino gutxiago eduki beharko du. -
Euskadiko udalerri batean erroldatuta egon beharko duzu eta bertan bizi
gutxienez azken sei hilabeteetan jarraian. -
Langabezian egotea, lan-kontraturik ez izatea.
Noiz ezingo duzu laguntza hori jaso?
- Laguntza lehenago ere jaso baduzu.
- Dagoeneko jaso baduzu edo une honetan jasotzen ari bazara
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE)
bikotearen edo bikote ohiaren indarkeria jasan duten emakumeentzat
ematen duen Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (RAI). - Foru Ogasunarekin zorrak badituzu.
- Gizarte Segurantzarekin zorrak badituzu.
Dituzun diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren
% 75a gainditzen badute.
(Gaur egun, soldata hori 675 eurokoa da pertsona bakoitzeko)
Ekonomikoki zure ardurapean dauden pertsonak egonez gero
(seme-alabak batez ere),
guzti horien diru-sarrerak eta zureak
batu egingo dira.
Familiako pertsonen kopuruarekin
zatitzen badugu zenbateko hori eta emaitza
750 euro baino gehiago bada,
ez duzu laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
Zure familiakoren batek 1.000 euro baino gehiago irabazten badu,
ez da kontuan hartuko
zure ardurapean dagoen pertsona bezala.
- Zure ardurapean norbait badaukazu, diru gehiago jasoko dugu.
- Zure foru-aldundiak aitortutako desgaitasunen bat badaukazu zuk
zeuk edota zure ardurapean dauden pertsonek, diru gehiago jasoko duzu.
|
Emakumea, bere ardurapean inor ez duena |
Emakumea, familiako edo adingabe bat ardurapean duena |
Emakumea, familiako edo adingabe bi ardurapean dituena |
Desgaitasunik ez duen emakumea |
2.556 € |
5.112 € |
7.668 € |
% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen familiako edo adingabe bat ardurapean duen emakumea |
|
7.668 € |
10.224 € |
% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea |
5.112 € |
7.668 € |
10.224 € |
% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea, % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen familiako edo adingabe bat duena bere ardurapean |
10.224 € |
10.224 € |
|
% 65 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea, % 65 edo gehiagoko desgaitasuna duen familiako edo adingabe bat duena bere ardurapean. |
10.224 € |
10.224 € |
Nola ordaintzen da diru-laguntza?
- Dirulaguntza dena batera ordainduko da.
- Ebazpena jaso eta egun gutxira ordainduko zaizu.
Ebazpena da dirulaguntza jasoko duzula eta zenbat jasoko duzun
jakinarazteko bidaliko zaizun egiaztagiria. -
Laguntza eskatzerakoan adierazi zenuen bankuko kontuan sartuko zaizu
dirua.
Beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du,
dirua jaso arte behintzat.
- Dirulaguntza dena batera ordainduko da.
- Ebazpena jaso eta egun gutxira ordainduko zaizu.
Ebazpena da dirulaguntza jasoko duzula eta zenbat jasoko duzun
jakinarazteko bidaliko zaizun egiaztagiria. - Laguntza eskatzerakoan adierazi zenuen bankuko kontuan sartuko zaizu
dirua.
Beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du,
dirua jaso arte behintzat.