Gazte-elkarteen eta gazteentzako zerbitzu erakundeen errolda
Zer da Gazte Elkarteen Errolda?
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzak sortutakoa 1986ko urtarrilaren 15eko Agindua ren bidez (EHAA zk. 13; pdf, 201,79 kB), fondo dokumentala dugu, helburutzat Euskal Autonomia Erkidegoan gazte-elkartegintzak bizi duen egoera jasotzea duena.
- Gazte-elkarteak.
- Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten entitateak.
- Alderdi politiko, sindikatu, auzo-elkarte eta abarretako gazte-atalak
- Gazteen taldeak, batzordeak eta koordinakundeak.
- Gazteriaren Kontseiluak.
N ola eta non sartu erroldan?
Eskari-ereduak Eusko Jaurlaritzako Kulturako Lurralde Unitate guztietan jaso daitezke, eta ondoko dokumentazioarekin batera entregatu beharko dira:
Era berean, Gazte Elkarteen eta Gazteriari Zerbitzuak ematen dizkioten Entitateen fitxa ere beteko da, Kulturako Lurralde Unitateetan jaso daitekeena.
- Gazte-elkarte gisa interesgarria gerta daitekeen informazioa jasotzea.
- Kanpamenduen jarduerak eta antzekoak aldez aurretik jakinarazteko espedienteak tramitatzea.
- Beste elkarte edo taldeekin harremanak izateko aukera handiagoak.
- Gazte-elkarte edo -taldearen existentzia eta jarduerak jasota geratzea.
- Gazte-elkartegintzaren egoeraren etengabeko eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
- Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzak argitaratzen dituen elkartegintzari buruzko argitalpen edo gidaliburuetan azaltzea.
- Beharrezko den edozein tramitazio-mota arintzea.
- Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzak edo beste hainbat Erakunde ofizialek eman ditzaketen dirulaguntzak eskuratu ahal izatea.
- Aterpekide-txartela (taldeko modalitatean) doan.
Lotutako informazioa: 3/1988 Legea, otsailaren 12koa, bazkunei buruzkoa (EHAA zk. 42; pdf, 188,82 kB).