Castelló-ko Ceracasa enpresa , zoladura eta estalduren fabrikazioan jarduten duena, landare-fatxadak fabrikatzen hasi da, LIFEWALL eta BIONICTILE bezalako produktuen eskutik.
LIFEWALL 1m2-ko panelak dira, edozein motako landare eusteko. Tanta-jario bidez ureztatzen dira landareak, ura modu neurritsuan erabiliz, eta abantaila handiak ematen dizkio proiektu-egileari panelak berak nahi bezala kokatu baititzake.
Maqla Arquitectos, Azahar Energy y Ceracasa enpresako Emilio Llobat arkitektoak sortu du LIFEWALL.
BIONICTILE portzelanazko eratorri bat da eta aireko nitrogeno-oxidoak (NOx) suntsitzeko gaitasuna du. NOx errekuntza orotan sortzen da (ibilgailu eta industrien kutsadura).
Produktu horiei buruzko informazio gehiago: Ceracasa .
Iturria: Blog IS-Arquitectura , 2010/05/19