Hirigintza Barneratzailea
Kaleek Badute Generoa
Hiri jasangarria proiektatzeko garaian erabakigarria da genero ikuspegia hasieratik txertatzea; guztiok izan ditzagun posibilitate berberak espazio eta zerbitzu publikoetara heltzeko eta horietaz gozatzeko. Helburua da hiriak eskeintzen dituen aukeretaz baliatu ahal izatea.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak hirigintza barneratzailea nabarmendu nahi du. EAEko udalerrietako kaleetan genero-ikuspegiaren uztardura lortzeko hainbat metodologia eta jardunbide egokiak zabaldu nahi ditu, honako topaketa profesionalaren bidez:
mintegia: hirigintza barneratzailea – kaleek badute generoa (2011ko azaroaren 9-11. Vitoria-Gasteiz, Europa Kongresu Jauregia)
Hirigintzako alorrean diharduten profesionalentzat izango da, bai Administrazio Publikoan bai enpresa pribatuetan lan egiten dutenentzat. Bi egun eta erdi iraungo du, eta bertan, hirigintza eta generoa uztartzean sortzen diren arazoak eta beharrak aztertuko dira, hala nola izan diren esperientziak.
Horretarako, Osoko Bilkurak eta Tailerrak izango dira: lehenengoetan kontzeptu eta ideia nagusiak azalduko ditugu; bigarrenetan gai horiek sakon aztertuko ditugu, metodologia zehatzak aurkeztuz eta arrakastatsuak izan diren esperientziak ezagutuz. Hau da, bertaratutakoei ezagupen eta baliabide zehatzez hornitzea dugu helburu, jakin dezaten zer egin daiteken eta nola egin behar den, beren tokian tokiko eremuetan, beren udalerrietan.
Ikastaroa IVAPek homologatzeko bidean dago. Aprobetxamendu-kalifikazioa duen egiaztagiria igorriko zaie gutxienez irakastorduetako % 80an egon diren ikasleei.
Bideoa: “Hirigintza barneratzailea. Kaleek badute generoa” jardunaldien laburpena. (mp4, 68Mb)
TXOSTENAK
- Mapas de Criminalidad y percepción de la inseguridad (pdf, 1,6Mb)
Cesar San Juan - Diagnóstico local de seguridad con perspectiva de género (pdf, 2,6Mb)
Ana Oregi / Zuriñe Elordi - Ciudad Colectiva / Colectivo Ciudad (pdf, 4,8Mb)
Ane Alonso - HIRIGENMAP (pdf, 3Mb)
Aitor Jauregi - Eskala txikiko erabakiak, aldaketa haundiak - Udalen lana (pdf, 5Mb)
Koldo Telleria. - Aplicación de la ley 4/2005, de 18 de febrero, de igualdad de mujeres y hombres, en las Administraciones Públicas de la CAPV (pdf, 138Kb)
Mª Luisa Aguirretxe - Arra. Arraroa (doc, 95Kb)
Oier Guilla - Integración urbana del transporte ferroviario con perspectiva de género (pdf, 5,5 Mb)
Almudena Ruiz Angulo - Movilidad desde la perspectiva de género (pdf, 249Kb)
Begoña Pecharroman - Lecciones desde la experiencia local: Dos ejemplos prácticos (pdf, 1,4Mb)
Cristina Cordeiro / Amaia Herrero - Participación Ciudadana (pdf, 3Mb)
Mario Yoldi - Líneas clave para el futuro del Urbanismo Inclusivo (pdf, 349Kb)
Marta Zamacona / Iera Azcarate - Tendencias de futuro (pdf, 1,8Mb
Reina Ruiz - La integración de la perspectiva de género en los análisis locales de seguridad (pdf, 2,2Mb)
Gema Varona - Aquí ahora jugamos todos (pdf, 4Mb)
Amaya Elorza / Javier Peña - El urbanismo de género: una experiencia transversal (pdf, 1,8Mb)
Sebastián Bayo - El marco para un nuevo urbanismo: crisis disciplinar y crisis ambiental (pdf, 15Mb)
Isabela Velazquez - Mapas de la ciudad prohibida y procesos participativos, ampliando horizontes para un urbanismo inclusivo. (pdf, 8Mb)
Oihane Ruiz y Amaia Albeniz
SAILAREN ARGITARAPENAK
- Generoaren eta herritarren eguneroko bizimoduaren ikuspegitik hirigintzaren analisi-mapak egiteko metodologia-eskuliburua. Hiri debekatuaren mapak EAEn
- HIRIGENMAP - Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri nagusiek, hirigintza eta generoaren gaiaren inguruan egindako lanak eta gerorako dituzten asmoak ezagutzeko azterlana (2011ko urria). (pdf, 9Mb)
- Hirigintza barneratzailea – Kaleek badute generoa (pdf, 4,6Mb)