Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1344
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 1998/02/27
  • Argitaratze-data: 1998/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena
  • 1998/03

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra. Jatorrizko Testua:

  • 1998/06-2008/12

    Konstituzio Auzitegia

    EDIKTUA, 2870/98 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso hori Gobernuko lehendakariak sustatu du, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko 3/1998 Legearen zenbait aginduren aurka. (2870/98 KONSTITUZIOKONTRAKOTASUNEKO ERREKURTSOA, Gobernuko lehendakariak aurkeztua, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko 3/1998 Legearen aurka.) (EHAA 244 ZK., 1998/12/23) Partzialki etendakoa; Eteteari eusten dio

  • 2009/01

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    17/2008 LEGEA, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa. Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 atalean xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio¿mahai eratuko ditu, ente publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuen 13/1995 Legearen 82. atalean adierazitakoa kontuan izanda.

Horregatik, zuzendaritza nagusi honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren, eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe

Lehendakaria:

  • Titularra: Koldo Arrese García - Ospitaleko Gestio Ekonomikoko zuzendaria.

  • Ordezkoa: José Antonio Izurieta Guisasola - Ospitaleko administratzailea.

    1. bokala:

  • Titularra: Begoña Vallejo Medrano.

  • Ordezkoa: Miren Eléxpuru López.

    1. bokala:

  • Titularra: M.ª Luisa González Herrero.

  • Ordezkoa: Rosa Castro Vega.

    Bokal-idazkaria:

  • Titularra: Ana Martínez Alonso.

  • Ordezkoa: Fernando González Ausín.

    Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean argitaratzen denetik hara, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 10a.

    Osakidetzako zuzendari nagusia,

    LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.

    Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazaten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Ingurugiro-politika autonomikoaren adierazpen juridiko positibo gisa eta Autonomi Estatutuan Euskal Autonomia Erkidegoari onartutako eskumenen garapen moduan, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra ingurugiroa ulertzeko guztien borondatea zehazteko premiatik sortu da, ingurugiro-politikaren helburu komunak hierarkizatu, eskumenak antolatu eta horretarako prozedura eta baliabide egokiak diseinatuko direlarik. Azken finean, ingurugiro-baliabideen babes-erregimena finkatzea, ingurugiroan eragina duten jarduerentzat Administrazioaren parte-hartzea arautzea (zigor-erregimena barne) eta epe labur, ertain eta luzera bizi garen gizartean ingurugiro-babesarentzat eredu bideragarri berriak sustatzea nahi da.

Euskal gizartean ingurugiroaz sortzen ari den sentiberatasunak, presazkoa du arau-esparru egonkor, argi eta bideragarria edukitzea. Derrigorrez konplexua izango den arren, agente publiko eta pribatu guztiak erabat errespetatuz, era eraginkorrean etorkizuna izango duen etorkizuna eraikitzeko aukera eman behar dio.

Horregatik lege honek gizarte eta gizabanakoen portaeraren norabide eta gidari izan dadin ingurugiroa ulertzeko modu berriaren arau-oinarriak ezartzeaz gain, euskal gizartea eta ingurugiroa zehazki larritzen duten arazoak gaur egun tratatzeko ere balio izatea nahi da.

Horiek horrela, legeak bere lege-babesa ingurugiro eta ekologiari buruz Estatuko lege-garapenerako eta oinarrizko legeria exekutatzeko Autonomi Estatutuak 11.1.a) atalean ezartzen duen eskumenean du. Lege honek esparru egonkorra ezartzen du, eta horren barruan, bai agente pribatu desberdinen jarduerak eta bai bere indarraldiko leku eta denboraren esparruan parte hartzen duten botere exekutibo desberdinen politikak beren lekua dute eta legean markatutako helburuak lortzen lagun dezakete eta lagundu egin behar dute.

Legea ordenamendu juridiko bateratzaileen sisteman txertatzen da, eta Europako zuzenbidea, nazioarteko hitzarmenak eta beren transposizioak azaltzeaz gain, Estatuko oinarrizko legeria errespetatu behar du, eta, aldi berean, ingurugiro aldetik garrantzitsuak diren beste gai batzuei buruzko arauei lotu behar zaie zeharka.

Horrela, legea, lehenengo eta behin, Europako araudietara lotu behar da, ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa, kutsaduraren kontrol integratua, hondakin-kudeaketa, airearen kalitatearen babesa, ekoikuskapen-sistemak eta ingurugiro-kudeaketa, eta ingurugiroari buruzko informazioa izateko eskubidea, arautzen dituzten araudietara hain zuzen.

Eta, bigarren, Estatuan indarrean dauden araudietara lotu behar da legea, ingurugioaren gaineko eraginari, hondakin toxiko eta arriskutsuen kudeaketari, sailkatutako jarduerei, biodibertsitateari eta itsasbazterraren eta lehorreko uren babesari dagokienez.

Legearen oinarriak administrazio publikoen arteko lankidetza eta elkarlanerako printzipio orokorrak dira, batetik, eta herritarrek, pertsona fisiko zein juridiko gisa, herritar gisa eta agente sozioekonomiko gisa parte hartzeko printzipioak, bestetik, ingurugiroari buruzko informazioa zein komunikazioa eta benetako erantzule izatea bilatuko delarik. Izan ere, legeak ingurugiroa eskubideak eta betebeharrak sortzen dituen gizarte-ondasun gisa hartzen du. Era jasangarrian erabili behar da, Europako Batasunak ingurugiro eta garapen jasangarriaz duen Bosgarren Ekintza Programako eta Batasunerako Tratatuan xedatutako helburuak definitzeko eta euskal ingurugiro-politikan integratzeko ahaleginetan.

Beraz, legea era berean berariazko zuhurtasun- eta prebentzio-ekintzetako printzipioetan oinarritzen da. Ingurugiroko kalteak saihestu nahi dira, eta horiek sortzen direnean, kalteak konpontzeko (sorburuan konpontzea lehenesten da) printzipioa eta poluitzen duenak ordaindu egingo duela zein kalte egiten duenak erantzun egingo duela dioen printzipioa erabiltzen dira. Formulazio jakin honen helburua, onartutako poluzio-maila duen edozein jardueraren ingurugiro-kostuak barneratzeko obligazioa eta ingurugiroari eragindako kalteei sortu dituenak erantzuteko duen obligazioa bereiztea da. Hori guztia kasu bakoitzean aplika daitekeen zigor-erregimenaren kalterik gabe. Atariko idazpuruak orain arte hemen adierazi diren eta gero hurrengo ataletan garatzen diren alderdiak jasotzen ditu.

Lehen idazpuruak, xedapen orokorrekoei buruzkoak, ingurugiroa herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko, ingurugiroari buruzko informazioa izateko eta parte hartzeko eskubide gisa hartzen du. Administrazio publikoek ingurugiro osasuntsua izateko eskubidea erabili ahal izateko ingurugiro-politikak sustatzeko duten betebeharra eratzen du. Betebehar hori gauzatzeko akzio publikorako eskubidea aitortzen du eta era berean gai honetan portaerak administrazioaren esku-hartzearen menpe (baita zigortzekoaren menpe ere) uzten ditu.

Halaber, ingurugiro-politikarako oinarriak ezartzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko, lurralde historikoetako foru-organoetako eta udaletako erakunde komunen eskumenen edukia kokatu eta definitu egiten delarik. Administrazioen arteko koordinaziorako eta elkarlanerako tresnak aurreikusten ditu eta legegintzaldirako baino epe luzeagorako asmotan ingurugiroarentzako esparru-programa lantzea aztertzen du. Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea eratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurugiro arloan diharduten administrazio desberdinen harreman, parte-hartze eta koordinaziorako organo gisa. Ingurugirorako Aholku Kontseilua sortzen da, gizarteko eta ekonomiako agenteen parte hartzeko eta aholkuak jasotzeko organo gisa. Ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta gai honi buruz dagoen legeria osatzen du.

Azkenik, Administrazioaren eta parte hartutako agenteen arteko ingurugiro-akordioen bidez prozedura hitzartuta nola amaitu arautzen da, Europako arteztarauak betetzeko ingurugiro-hitzarmenerako bide zehatzei leku egiten zaielarik.

Bigarren idazpuruak ingurugiro-baliabideen babesaz dihardu eta besteak beste oinarritzat Rio de Janeiro-ko Biodibertsitateari buruzko Hitzarmena eta klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa hartzen ditu. Era berean, Europako Batasunaren arauetan xedatutakoa aplikatzen da eta horretarako administrazio publikoek biodibertsitatea eta urak babesteko jardueraren oinarriak ezartzen dira. Babes horretan, itsasbazterra, lurzorua eta atmosfera sartzen dira, zaraten eta dardaren kontrako borroka ere barne hartzen delarik.

Hirugarren idazpuruan, ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua arautzen da. 96/61/CE Arteztaraua betetzeko, poluzioaren kontrol integratuaren printzipioa sartzen du eta geroko arauen oinarriak ezartzen dira. Arau horietan arteztarauak eragindako jarduerentzat baimena emateko baldintzei buruzko ikusmolde integratu eta eraginkorra bermatuko da.

Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioari eskainitako atalburuan, legearen I. eranskinean zerrendatzen diren proiektu eta planak burututa ingurugiroan izan ditzaketen eraginak balioesteko sistema diseinatzen da. Horretarako planen ingurugiroaren gaineko eraginak elkarrekin ebaluatzeko prozedura ezartzen da. Horren bidez egon daitezkeen alternatibak egoki ebaluatuko dira eta bertako proiektuek batera eta metatuta ingurugiroan izan dezaketen eragina balioetsiko da. Proiektuek banaka izan dezaketen ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura ere ezartzen da eta ebaluazio sinplifikatuko prozedura ere bai, ingurunean munta eta eragin txikiagoa dutelako hain prozedura konplexua behar ez denerako.

  1. eranskinean azaltzen den sailkatutako jardueren erregimenari dagokionez, lizentziak emateko prozedura eguneratu egiten da. Berrikusteko garaia heldu da, baina gogoan izan behar da kontrol integratuaz aterako diren arauek emango diotela gaina baimen-sistemari behin betiko. Industriak eta jarduerak ezartzeko aurretiazko betebeharra izango da, Europako arteztarauaren helburu eta oinarriak gauzatzeko. Sailkatutako jardueren erregimenean aipamen berezia merezi dute araututako jarduerak ahalik eta ongien fiskalizatzeko sartu diren mekanismoek.

    Hondakinei buruzko politikaren oinarriak gai honi buruzko atalburuan biltzen dira. Lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzioko minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta, azkenean, balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea tratatzen da.

    Oinarri horiek aplikatuta, administrazio publikoek hondakin arriskutsu, hirietako hondakin solido eta gainerako hondakin-motei buruz dituzten erantzukizunak eta jarduerak definitzen dira.

    Poluitutako lurzoruetan parte hartzeari dagokionez, eragindako lurzoruentzat kaltegarriak diren aldaketak ezagutzeko ekintzak aipatzen dira. Bertako poluzio-mailaren arabera erabilpenak mugatu egiten dira, oinarri gisa lurzoruaren poluzioa lurzoruaren zati dela eta lurzoruaren jabearena dela hartzen delarik. Era berean, poluitutako lurzoruentzat prebentzio, defentsa eta berreskurapenerako neurriak ere aipatzen dira.

    Laugarren idazpuruan, ingurugiro-politikarako baliabideak arautzen dira. Baliabide publikoak eta borondatezko baliabideak bereizten dira, lehen aipatu diren erantzukizuneko eta parte hartzeko printzipioen arabera.

    Plangintzarako eta antolamendurako baliabide klasikoenen ondoan bide berriak markatzen dira, prebentzio, babes eta berreskuratzeko aukera modernoenen ildotik erantzukizun-sistemak razionalizatzeko.

    Bestetik, ingurugiro-politikaren kudeaketa ekonomikoa legean baliabide ekonomiko-finantzarioen eta zerga-baliabideen bitartez gauzatzen da. Berariazko fondoak sortzeko aukera emanda, sustapen fiskala eta prezio publiko eta tasen politika egokia proposatzen du, merkatu-sisteman «poluitzen duenak ordaintzen du» printzipioa behar bezala bideratzeko. Aipamen berezia egitea merezi du arrisku eta erantzukizunei dagozkien segurtatzeko mekanismoen inplementazioak. Segurtatzeko produktu egokiak sortzeko aukera egiazkoagoak ematen dira eta administratiboki erantzukizun zibilaren kopuru maximoak ezartzen dira, arrisku-sortzaileek prebentziorako neurriak hartzearen arabera.

    Era berean, ingurugiroa zaindu eta kudeatzeko borondatezko baliabideak adierazten dira. Legeak sustatu eta aintzakotzat hartu nahi ditu, eragin jakin batzuk onartuta. Ingurugiro-ikuskapenak eta ekoetiketa, berriz, prozedura administratiboetan sartzeko ingurugiro-kudeaketarako benetako baliabide gisa hartzen dira eta, aldi berean, ingurugiroari buruzko informazioa jasotzeko eta ingurugiroaz gozatzeko eskubideen tresna eraginkor ere badira. Gaur egun hori informazioa bereizten duten eta erabiltzaileek erraz eskura ditzaketen sistemen bidez baino ez da posible, nahiz eta produktore eta administrazioentzat lantzea eta kontrolatzea konplexua izan.

    Ingurugiro-hezkuntzak diseinatu diren baliabideen osagarri izan behar du, garapen jasangarri onena lortzeko gizarteko sektore guztiek ingurugiroaz duten ezagutza eta kultura handiagoak izan daitezen. Ingurugiro-hezkuntza, ikerketa eta sentiberatasunari buruzko ekintza-plana martxan jartzeko obligazioa ezartzen da. Hezkuntza-mailako informazioa eta parte-hartzea eta asoziazionismoa bultzatzea ere giltzarri dira ingurugiro-hezkuntza ezartzeko.

    Bosgarren idazpuruak, ingurugiro-diziplinari buruzkoak, ingurugiro-erantzukizuna eta zigor-erregimena konbinatuta eta elkarren menpetasunean arautzen ditu.

    Besteak beste, erantzukizun pertsonal edo solidarioaren, aldatutako ingurunea berreskuratzearen eta exekuzio subsidiarioaren printzipioak biltzen dira, eta, aldi berean, kaltea murrizteko kautelazko neurriak hartzeko aukera ematen da (ustezko arau-hausleen eskubideen erabateko errespetuaren kalterik gabe), zuzenbide penala gidatzen duten printzipioak aplikatuz, zeina zigor-erregimenerako ordezko gisa aplikatzeko baita.

    Administrazioei ematen zaizkien ikuskapen eta kontrolerako mekanismoak sendotu egiten dira, legeak ikuskariak agintaritzaren agente gisa (kasuari dagozkion eskubideak dituztelarik) onartu egiten dituelako.

    Arau-hausteetarako erregimenak oso arau-hauste larrietatik arinetarainoko ekintzak sailkatzen ditu, eta zigorrak ere ezartzen dira, arau-hausteen motei dagozkien maila desberdinen berri emanez.

    Oro har arautzen da zigortzeko prozedura, instrukzio-fasea eta zigortze-fasea bereizten direlarik.

  1. atala.¿ Legearen xedea.

  1. ¿ Lege honen xedea ingurugiroa babesteko arau-markoa ezartzea da, pertsona fisikoen eta juridikoen eskubide eta betebeharrak zehazten direlarik.

  2. ¿ Aireak, urak, lurzoruak, paisajeak, florak eta faunak, beren parametro eta elkarrekintza egokiekin, giza bizia garatzen deneko ingurugiroa osatzen dute. Era jasangarrian erabiliko da.

  3. ¿ Ingurugiroa gizarte-ondarea da, gizabanakoengan zein taldeengan eskubideak eta betebeharrak sortzen dituena.

  1. atala.¿ Helburuak.

    Lege honen helburuak honako hauek dira:

    1. Etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe, oraingo premiak betetzeko garapen jasangarria bermatzea.

    2. Biodibertsitatea mantentzea, bere osagaiak ingurugiro-baliabideak erabilita sortzen diren irabaziak era zuzen eta bidezkoan banatzeko era jasangarrian erabiltzen direla zainduz.

    3. Edozein ingurunetan bizi direla ere, euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzea.

    4. Ingurugiroa babestea, kalteak prebenitzea eta kaltetu den lekuan leheneratzea.

    5. Ingurugiroko eraginak minimizatzea, jardueren ondorioak aurrez ebaluatuz eta zuzentzeko neurriak ezarriz.

    6. Ingurugiro-ezagutzako arlo guztietan ikerketa sustatzea.

    7. Hezkuntzako maila guztietan ingurugiro-hezkuntza bultzatzea eta ingurugiroa babesteko herritarrak kontzientziatzea.

    8. Ingurugiro-kontsiderazioak era eraginkorrean hiri-plangintzan eta ondare historikoaren babeste-lanean sartuta, hiri-ingurugiroaren jasangarritasuna bermatzea.

    9. Landa-ingurugiroaren jasangarritasuna bermatzea nekazaritzaren eta ingurugiroaren arteko oreka zainduz eta bultzatuz

  1. atala.¿ Eskubideak.

  1. ¿ Pertsona orok du ingurugiro osasuntsua erabili eta horretaz gozatzeko eskubidea. Eskubide honen erabiltzea bermatzeko administrazio publikoei dagokie ingurugiro-politika egokiak sustatzea.

  2. ¿ Pertsona orok du ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera ingurugiroaz informazioa eskuratzeko eskubidea.

  3. ¿ Pertsona orok du, zuzenean edo ingurugiroaren aldeko taldeen bidez, arauek ezartzen dutenaren arabera ingurugiroa babesteko erabakietan parte hartzeko eskubidea.

  4. ¿ Legean aurreikusitakoa betetzea exigitzeko akzioa publikoa izango da, bai bide administratiboan eta bai jurisdikziokoan.

  1. atala.¿ Betebeharrak.

  1. ¿ Pertsona fisiko zein juridiko orok ingurugiroa zaintzeko betebeharra du.

  2. ¿ Administrazio publikoek betebehar zehatzak ezarri ahal izango dituzte aurreko azpiatalean azaldutakoa egoki betetzearren.

  3. ¿ Ingurugiro-legeria hausten dutenak legeak ezartzen duen eran zigortu egingo dira eta egindako kaltea konpontzera derrigortuko dira.

  1. atala.¿ Ingurugiro politika.

  1. ¿ Administrazio publikoen erantzukizun den ingurugiro-politika, ingurugiroa babesteko eta leheneratzeko legezko, arauzko, exekuziozko eta kudeaketazko neurriez osaturik egongo da, bertako definizio eta garapenean erantzukizundun eta partaide diren ekonomiako eta gizarteko agenteen premiazko parte-hartzearen kalterik gabe, ingurugiroak duen gizarte-funtzioa kontuan harturik.

  2. ¿ EAEko ingurugiro-politika baliabideen aprobetxamendu jasangarrian, kautelazko eta prebentziozko ekintzetan, kalteak konpontzean (sorburuan konpontzea lehenetsiko da) eta poluitzen duenak ordaindu behar duela eta kaltetzen duenak erantzun behar duela dioen printzipioan oinarritua izango da, ingurugiro-babesa sektoreko politika guztiak definitu eta exekutatzean integratuko delarik.

  3. ¿ Ingurugiro-politikak antolamendu egonkor eta iraunkorra sortzea bultzatuko du, ekintza publikoari eta ekimen pribatuari bermea, segurtasuna eta eraginkortasuna eman diezaien.

  1. atala.¿ Ingurugiroari buruzko Esparru Programa eta txostena.

  1. ¿ Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da. Programa hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak egingo du Euskal Herriko Ingurugiro Batzordean ordezkotza duten administrazio publikoekin lankidetzan.

    Ingurugiroari buruzko esparru-programa horren iraupena lau urtekoa izango da, esandako Batzordeak txostena egin ondoren Jaurlaritzak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Esparru-programa hori berariazko plan eta programen bidez garatu ahal izango da.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hiru urtez behin txostena argitaratuko du Euskal Herriko ingurugiroaren egoeraren berri emanez.

  1. atala.¿ Ingurugiro arloko eskumenak erabiltzea.

  1. ¿ Erakunde komunei dagokie, lege honetan ezarritako esparruaren barnean ingurugiro-arauak prestatu eta onartzea eta ingurugiroaz zein ekologiaz Estatuko oinarrizko legeria garatzea eta exekutatzea, Euskal Herriko Autonomi Estatutuan aurreikusitakoaren arabera.

    Era berean, erakunde komunen eskumena da Europako Batasuneko araudiak zuzenean aplikatzeko behar diren neurriak hartzea eta arteztarauetan zein Europako gainerako arauetan ezarritako obligazioak betearaztea.

  2. ¿ Lurralde historikoetako foru-organoei dagokie, bestalde, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean aitortutako eskumenak, eta lege honek eta ingurugiroari buruzko gainerako arau autonomikoek adierazitakoak erabiltzea.

  3. ¿ Udalei dagokie lege honek, toki-jaurbiderako legeriak eta ingurugiroko sektoreko legeriak aitortutako eskumenak erabiltzea.

  1. atala.¿ Ingurugiro-politikaren koordinazioa.

  1. ¿ Administrazio publikoek eraginkortasun- eta koordinazio-printzipioen arabera jardun behar dute ingurugiro arloko eskumenak erabiltzean.

  2. ¿ Ingurugiro-politikaren koherentzia bermatzeko, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren egitekoa izango da Euskal Herriko interes orokorrek eskatzen duten koordinazio-ahalmenen erabiltzea. Adibide gisa, honako baliabide eta mekanismoak izango ditu:

    1. Arauak egitea.

    2. Ingurugiroari buruzko esparru-programa egitea.

    3. Prozedura administratiboak erraztea.

    4. Metodo eta irizpide teknikoak bateratzea.

    5. Agintaritza desberdinen ekintza bateratua beren eskumenen esparruan.

    6. Elkarri informazioa emateko sistemak ezartzea.

      1. atala.¿ Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea.

        Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea, ingurugiroaren arloan ardura duen sailari atxikitako aholku¿organoa denez, ingurugiroaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten administrazio desberdinen harreman, parte-hartze eta koordinazioaz arduratzeko da.

      2. atala.¿ Zereginak.

        Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen egitekoak dira:

        1. Koordinazioa sustatzea eta ingurugiroaren arloan Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek garatzen dituzten ekintza guztiei dagozkien segimendu-lanak egitea.

        2. Ingurugiro-eskumenak exekutatzeko erantzukizuna duten organo guztiei ekintza-proposamenak aurkeztea.

        3. Lege hau garatzeko arauen aurreproiektuez txostenak egitea.

        4. Ingurugiroari buruzko Esparru Programaz txostena egitea.

        5. Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek prestaturiko ingurugiro-arauen aurreproiektuen berri izan eta iritzia ematea.

        6. Ingurugiroari buruzko Esparru Programa garatzeko prestaturiko plan eta programez txostenak egitea.

        7. Ingurugiroaren gainean eragin nabarmenak dituzten arauen aurreproiektuak, planak eta programak ezagutzea.

        8. Ingurugiro-baliabideen katalogoez txostenak egitea.

        9. Batzordeko barne-funtzionamendurako arauak onartzea eta, dagokionean, tratatu beharreko gaiek hori eskatzen dutenean, sailak sortzea.

      3. atala.¿ Osaera.

        Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen buru ingurugiro arloan eskumena duen saileko sailburua izango da, eta honako kide hauek izango ditu:

        1. Ingurugiro-arloaren ardura duen saileko ordezkariak.

        2. Beren jarduerek ingurugiroarekin zerikusia duten Jaurlaritzako sailetako ordezkariak.

        3. Lurralde historikoetako foru-organoetako ordezkariak.

        4. Euskal Udalerrien Elkarteko (EUDELeko) ordezkariak.

  1. atala.¿ Ingurugirorako Aholku Kontseilua.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseilua sortzen da. Aholku ematekoa da izaeraz, eta ingurugiro-politika prestatu, kontsultatu eta segimendua egiten gizarteko eta ekonomiako interesak ordezkatzen dituzten sektoreen eta unibertsitatearen parte-hartzeari laguntzeko da.

  2. ¿ Eragin administratiboei dagokienez, Kontseilua ingurugiroaren arloan eskumena duen sailera atxikitzen da.

  1. atala.¿ Zereginak.

    Kontseiluak honako zeregin hauek izango ditu:

    1. Ingurugiroarekin zerikusia duten eta iritzia eskatuz aurkezten dizkioten ingurugiro-politikako plan eta programei buruz aholku ematea.

    2. Bere ekimenez edo ingurugiro arloko administrazio publikoen eskariz, txostenak eta proposamenak egitea.

    3. Ingurugiro-politikak enplegua sortzearekin, garapen jasangarriarekin, ekimen ekonomiko publikoa eta pribatua koordinatzearekin eta ingurugiro arloan herritarrek parte hartzearekin eta hauek sentiberatzearekin lotzen dituzten neurriak proposatzea.

    4. Unibertsitateak eta ikerketa-zentroek ingurugiro-politikan parte hartzea sustatzea.

  2. atala.¿ Osaera.

    Ingurugiroaren Aholku Kontseilua, ingurugiro arloan eskumena duen saileko sailburua buru duela, ondorengo zerrendan ematen diren kideek osatuko dute.

    Aholku Kontseiluko kideak ez dira 30 baino gehiago izango, eta beren ordezkari izateko honako hauek proposatuko dituzte:

    1. Eusko Legebiltzarrak

    2. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak.

    3. Foru-administrazioek.

    4. Udal-administrazioek, EUDEL edo Euskal Udalerrien Elkarteak proposaturik.

    5. Ekologista arloan garrantzitsu diren herritar-elkarte edo -mugimenduek.

    6. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeek.

    7. Enpresario-erakunde eta -taldeek.

    8. Sindikatuek.

    9. Teknologi zentroek.

    10. Ingurugiroarekin zerikusia duten ikerketa-zentroek.

    11. EHU / UPVk.

    12. Ingurugiro arloan ospe handia duten pertsona adituek.

  3. atala.¿ Funtzionamendua.

  1. ¿ Aholku Kontseilua urtean gutxienez hiru aldiz bilduko da, bertako lehendakariak deituta, eta bere zereginak betetzeko behar den guztietan ere bai. Bileretako bat Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak prestatu behar direnean egin beharko da.

  2. ¿ Antolaketa eta barne-funtzionamendurako erregimena Kontseiluak berak ezarriko ditu indarrean dauden arau eta xedapen administratiboen arabera.

  1. atala.¿ Ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea.

    Edozein pertsona fisiko edo juridikok, aurrez eskatuta, administrazio publikoek ingurugiroaz duten informazioa eskuratu ahal izango du, eskatzen duenaren nortasuna isilpean geratuko dela bermatuko zaiolarik eta eskatzen duenak interes jakinen bat duela frogatu beharrik izango ez duelarik.

  2. atala.¿ Esparrua.

  1. ¿ Administrazio publikoetan edo/eta ingurugiroarekin zerikusia duten zerbitzu publikoen emakidadunek, edozein adierazpide eta edozein motatako euskarri materialetan, eskueran duten informazioa abenduaren 12ko 38/1995 Legeak ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubideari buruz ezartzen duen prozeduraz emango da, eta gaia honakoa izango da:

    1. Uren, airearen, lurzoruaren eta lurraren, faunaren, floraren eta espazio naturalen egoera, horien arteko elkarrekintzak eta elementu horien egoerari eragin dioten edo eragin diezaioketen jarduerak eta neurriak barne.

    2. Ingurugiroa kudeatzeko planak edo programak eta ingurugiroa babesteko ekintzak edo neurriak.

  2. ¿ Informazioa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko, dagokionean, informazioa eskatu zaion Administrazioak ezarritako prezio publikoa ordaindu beharko da, eta bere zenbatekoa ez da bidezko kostua baino handiagoa izango. Bidezko kostutzat informazioaren euskarri fisikoarena hartuko da.

  1. atala.¿ Informazioa ukatzea.

  1. ¿ Ingurugiroari buruzko informazioa ukatu ahal izango da informazio horrek ondoko alderdietakoren bati eragiten dionean:

    1. Gobernu Kontseiluko deliberazioen sekretuari.

    2. Segurtasun publikoari.

    3. Sub judice dauden gaiei edo ikertzen ari direnei, diziplinazko edo aurretiazko ikerketak barne.

    4. Merkataritzako eta industriako sekretuei, jabego intelektuala barne.

    5. Datu edota espediente pertsonalen sekretuari.

    6. Hirugarren batek eskainitako datuei, hori juridikoki ematera behartuta ez dagoelarik.

    7. Zabalduz gero ingurugiroari kalte egiteko aukera eskaintzen duten datuei.

  2. ¿ Agintari publikoen eskuetan dagoen informazioaren zati bat emango da, bertan aurreko azpiatalean aipatutako interesetatik dagozkien puntuak bereizteko modua dagoenean.

  3. ¿ Informazio-eskeari uko egiterik izango da, amaitu gabeko dokumentu edo datuak edo barneko jakinarazpenak eskatzen direnean, edo eskea argi eta garbi gehiegizkoa denean edo era orokorregian egindakoa denean.

  4. ¿ Ingurugiroari buruzko informazio-eskeak gehienez ere bi hilabeteko epean ebatzi beharko dituzte administrazio publikoek. Epe hori informazio-eskeak administrazio-organo eskudunaren edozein erregistrotan sartzen diren egunetik hasiko da neurtzen.

  5. ¿ Eskatutako informazioa erabat edo zati batean ukatzen duten administrazio-ebazpenak arrazoituak izango dira, eta, horretarako, gertakarien eta zuzenbidezko oinarrien aipamen laburra egingo da.

  6. ¿ Ebazpen horiei errekurtsoa jarri ahal izango zaie Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusita dagoen eran.

  1. atala.¿ Hitzarmenez amaitzea.

  1. ¿ Lege hau aplikatzetik ondorioztatzen diren prozedura administratiboak, nolanahi ere transakziopekoak ez diren gaiei buruzkoak salbu, eskatzailearen eta eskudun Administrazioaren arteko hitzarmenez amaitu ahal izango dira. Horretarako, zuzeneko negoziaziora edo biek onartuta izendatzen diren bitartekari edo bakegileengana jo ahal izango da.

  2. ¿ Negoziazioak hasi eta handik hiru hilabetera akordiorik ez badago, Administrazioak behin betiko erabakia emango du.

  3. ¿ Adiskidetze-akta edo antzeko dokumentua sinatzen bada, edukia behin betiko ebazpen gisa formalizatuko da.

  1. atala.¿ Bide administratiboaren amaiera.

  1. ¿ Bide administratiboari amaierarik ematen ez dioten ebazpenei bi aukera hauetako baten bidez errekurtsoa jar dakieke:

    1. errekurtsorako prozedura orokorren bidez.

    2. bitartekaritza, adiskidetze eta arbitrajearen bidetik ebazteko eskatuz.

  2. ¿ Azken kasu horretan bitartekari, adiskidetzaile eta arbitroak ados jarrita izendatuko dira eta horien parte-hartzea errekurtsoa ebazteko oro har ezarrita dagoen epea amaitu baino lehen gauzatuko da.

  1. atala.¿ Mugak.

    Administrazioak prozedurak edo errekurtsoak hitzarmenez amaitzen dituenean, honakoak errespetatuko ditu:

    1. Ordenamendu juridikoaren funtsezko xedapenak,

    2. ingurugiro-babeserako interes orokorra,

    3. hitzarmenak eragin diezaiekeen hirugarrenen eskubideak.

  1. atala.¿ Biodibertsitateaz.

  1. ¿ Biodibertsitatea edo dibertsitate biologikoa esaten zaio edozein iturritako, lehorreko ekosistemetako, itsasoko ekosistemetako eta beste ekosistema urtarretako organismo bizien desberdintasunari, haiek parte hartzen duteneko konplexu ekologikoak barne direlarik. Espezie bakoitzaren barneko, espezieen arteko eta eskosistemen arteko dibertsitatea hartzen ditu barnean.

  2. ¿ Biodibertsitatea kontserbatzea eta horren osagaien erabilera jasangarria eta baliabide genetikoen erabileratik eratorritako onuren bidezko eta berdintasunezko partaidetza izango da ingurugiroari buruzko politikaren eta gainontzeko alor-politiken zehaztapenerako funtsezko ardatza.

  1. atala.¿ Xedeak.

    Beren eskumenen esparruetan, administrazio publikoei dagokie:

    1. Biodibertsitatearen kontserbazioa eta erabilpen jasangarria zaintzea eta bere funtsezko prozesu ekologikoak mantentzea.

    2. Kontserbatzeko eta erabilpen jasangarrirako garrantzitsuak diren dibertsitate biologikoaren osagaiak identifikatzea, adierazleak eta balorazio-irizpideak zein mantenimendurako arriskuak definituz.

    3. Biodibertsitatea kontserbatzeko eta baliabide natural berriztagarriak era jasangarrian erabiltzeko estrategiak, planak eta programak prestatzea, baliabide berriztaezinak agortzea saihestuko delarik.

    4. Kontserbaziorako neurriak proposatzea, biodibertsitatea mantentzeko datu-bankuak, biodibertsitate-korridoreak eta espezio aloktonoak eta genetikoki aldatutako organismoak sartzeko kontrolak ezarriz.

    5. Kaltetutako habitatak berreskuratu eta leheneratzeko eta arriskuan diren espezieak kontserbatzeko neurriak proposatzea.

    6. Dibertsitate biologikoaren kontserbazio eta erabilpen jasangarrira aplikatutako ikerketa bultzatzea eta sustatzea. Halaber biodibertsitatea ezagutzeko eta kudeatzeko arlo interesgarrietan adituak prestatzea.

    7. Parte hartzen duten alderdi guztien elkarlan aktiboaren bidez estrategiaren azken helburua lortzeko, erakunde publikoen eta gizarteko agenteen arteko konpromisoa lortzea.

    8. Biodibertsitatea kontserbatzeko eta erabilpen jasangarria sustatzeko gizartearen konpromisoa sendotzearren, herritarren ezagutza- eta kontzientzi maila sustatzea.

    9. Elkarlanerako programetan parte hartu eta laguntzea.

    10. Paisajea kontserbatzeaz arduratzea.

  1. atala.¿ Xedeak.

    Administrazio publikoek urak eta itsasbazterra babesteko duten politikaren helburua kudeaketa jasangarria lortzea eta ur-baliabideak aurreztu eta berriz erabil daitezen bultzatzea da, ekosistema urtar eta itsasbazterrekoen biodibertsitatea, funtzionaltasuna eta prozesu ekologikoak kontserbatzea eta berritzea oinarritzat hartuz.

  2. atala.¿ Oinarriak.

    Administrazio publikoek, beren eskumenen esparruetan, ura eta itsasbazterra babesteko ekintzak burutuko dituzte, eta bereziki honako hauek:

    1. Kalitate eta emari ekologikoetarako estandarrak finkatzea.

    2. Uren eta itsasbazterraren kalitate-maila egokia lortu eta mantentzea.

    3. Lur azpiko uren kalitatea eta erabilera jasangarria bermatzea, errekargako zonak eta akuiferoen poluzio-zaurgarritasuna mugatzea.

    4. Ur, ibilgu eta urbazterretan ingurugiro-kalteak prebenitzea.

    5. Ur-baliabidearen kalitatea eta kantitatea areagotzeko bide emango duen erabilpena bermatzea, baliabide hori aurreztea bultzatuz, kontsumoko erabilera guztietan eraginkortasuna handituz eta ura alferrik galtzea saihestuz.

    6. Ur-baliabidearekin elkartutako ekosistemak poliki-poliki berreskuratzea.

    7. Ahal den neurrian ibilgu eta urbazterren korridore-izaera bermatzea.

    8. Itsasbazterreko zonen erabilpen jasangarria segurtatuko duten planak prestatzea.

    9. Dagokionean babesteko eta berreskuratzeko behar diren neurriak hartuz, itsasbazterraren osotasuna eta kontserbazio egokia segurtatzea.

    10. Itsaso/lehorreko jabari publikoa osatzen duten ondasunak beren izaera eta helburuen arabera razionalki erabiltzen direla zaintzea eta paisajea, ingurugiroa eta ondare historikoa errespetatzea.

    11. Zona hezeak kontserbatzea, babesteko eta berreskuratzeko helburuak eta neurriak finkatuz, bere ezagutza bultzatuz eta betiere deuseztatzea eta kaltetzea saihestuz.

  3. atala.¿ Emakidak eta baimenak.

  1. ¿ Administrazio publikoek baimen eta emakidetan ur-baliabideak eta itsasbazterra kontserbatzea bermatuko duten ingurugiro-irizpideak sartuko dituzte, aurreko atalean ezarritako oinarrien arabera.

  2. ¿ Itsaso/lehorreko jabari publikoaren babes-zortasuneko zonan, erabilpen eta jarduerek, eta Estatuaren eskumeneko uretan egindako isurpen industrial eta poluitzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren baimen administratiboa behar dute, arlo honetako legeriaren arabera eta araudi bidez xedatzen denaren arabera.

  1. atala.¿ Lurzorua.

  1. ¿ Lurzorua Lurraren kanpo-geruzako alderdi solidoa da, harri amatik gainerainokoa. Barne hartzen ditu fase likidoa, gaseosoa eta bertan bizi diren organismoak. Zeregin naturalak edo erabilpenezkoak ditu.

  2. ¿ Zeregin naturalak hauek dira:

    1. Gizakien, floraren eta faunaren habitat eta euskarri izatea, lurreko organismoak barne direlarik.

    2. Ziklo naturaleko parte izatea, bere elikagai eta uraren zikloena bereziki.

    3. Deskonposiziorako, konpentsaziorako eta agente kimikoak eratzeko ingurune izatea, iragazki, metagailu eta substantzi transformatzaile gisa jokatzen duelako.

  3. ¿ Erabilpen-zereginak hauek dira:

    1. Lehengai berriztaezinen hobi eta erreserba izatea.

    2. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiapenen kokaleku eta lehengai berriztagarriak lantzeko kokaleku izatea.

    3. Etxebizitzen eta aisia-lekuen kokaleku izatea.

    4. Beste zenbait erabilpen ekonomiko eta azpiegituren kokaleku izatea.

      1. atala.¿ Oinarriak.

      1. ¿ Administrazio publikoek, lurzorua babestearren, ondoko oinarri hauen arabera jokatuko dute:

        1. Lurzoruaren erabilpenak hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnen bidez, haren zereginak bermatzeko esleitzea, lehentasuna emanez nekazaritza-ekoizpenean erabiltzeko gordetzeari eta, nolanahi ere, lurzoruak berriz erabiltzeari.

        2. Lurzoruaren erabilpenean ahalik eta zeregin natural gehienak mantentzea.

      2. ¿ Horretarako, araudi bidez erabilpen desberdinei lotutako lurzoru-kalitateen estandarrak ezarriko dira, zeregin naturalen eta erabilpenezkoen bateratzea optimizatzearren. Era berean, erreferentzia gisa erabiliko dira erabilpenak esleitzeko eta lurzorua babesteko politikak bere dituen prebentzio, defentsa eta berreskuratzeko neurriak ezartzeko.

      1. atala.¿ Lurzoruaren babesa.

        Lurzorua babestea oinarrizko betebeharra dute lurra daukatenek eta jabeek. Horrek berekin du lurzoruaren kalitatea nolakoa den jakin eta kontrolatu beharra eta prebentzio-, defentsa- zein berreskurapen-neurriak hartzea.

  1. atala.¿ Helburuak.

  1. ¿ Airean pertsonentzat edo edozein motatako ondasunentzat arriskua, kaltea edo eragozpena sor dezaketen materia edo energi erak (akustikoa eta dardarazkoa barne) egon ez daitezen prebenitu, zaindu eta zuzentzekoa izango da atmosfera babesteko politika. Horretarako kalitate-helburuak, mugako balioak eta alertarako atalaseak definitu eta ezarriko dira.

  2. ¿ Atalburu honetan xedatzen dena betetzeko, poluitzaile bakoitzarentzat (zaratak eta dardarak barne direlarik) mugako balioa finkatutako maila bat izango da. Maila hori ezagutza zientifikoetan oinarrituz finkatzen da, giza osasunarentzat eta ingurugiroarentzat oro har izan daitezkeen eragin kaltegarriak saihestu, prebenitu edo murrizteko. Maila hori epe jakin batean lortu behar da eta lortu ondoren ez da gainditu behar.

    Era berean, poluitzaile bakoitzarentzat (zaratak eta dardarak barne) alerta-atalasea maila bat izango da. Maila horretatik gora denboraldi laburrean egonda, giza osasunarentzat arriskuak daude, eta neurriak berehala hartu behar izaten dira.

  1. atala.¿ Airea babesteko ekintzak.

    Aurreko ataleko helburuak betetzearren, airea babesteko ondoko ekintzak garatuko dira:

    1. Ingurugiroko airearen kalitate-helburuak definitu eta ezartzea, giza osasunarentzat, jendearen lasaitasunarentzat eta oro har ingurugiroarentzat kaltegarri diren eraginak saihestu, prebenitu edo murrizteko.

    2. Ingurugiroko airearen kalitatea ebaluatzea.

    3. Ingurugiroko airearen kalitateaz informazio egokia lortzea eta jendeari oro har berri ematea.

    4. Ingurugiroko airearen kalitate ona mantentzea eta, dagokionean, hobetzea.

    5. Euri azidoak, klimaren aldaketak, ozono-geruza agortzeak, mugetan zeharreko fluxu poluitzaileek eta poluzio erradioaktiboak sortutako ingurugiro-arazoak arindu eta konpontzeko behar diren neurriak hartzea.

  2. atala.¿ Zarata eta dardaren arloko ekintzak.

    Atmosferako ingurugiroa zarata eta dardaren arloan babesteko helburuak betetzearren, ondoko ekintzak garatuko dira:

    1. Ingurugiroko airearen kalitate-helburuak definitu eta ezartzea, zarata eta dardarengatik giza osasunarentzat, jendearen lasaitasunarentzat eta oro har ingurugiroarentzat kaltegarri diren eraginak saihestu, prebenitu edo murrizteko.

    2. Zarata- edo dardara-maila maximo onargarriak finkatzea garraiobide, industria, jarduera, instalazio, makina, aparatu eta elementuetarako eta, oro har, eragozpen-bide izan edo pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurugiroarentzat edozein motatako arrisku-bide gerta daitezkeen zaratak edo dardarak eragiten dituen edozein egoeratarako.

    3. Hirigintzako planetan zarata edo dardarak dauden zonetan mugak edo zehaztapenak finkatzea.

    4. Zarata eta dardarekiko sentikor diren erabilpenak dituzten eraikinek bete beharreko isolamendu-baldintzak eta beste baldintza akustikoak definitzea.

    5. Zarata eta dardaren mailak ebaluatzea.

  3. atala.¿ Ingurugiro-organoaren eskumenak.

  1. ¿ Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio, lege honen 38. atalean xedatutakoaren kalterik gabe eta atalburu honetan araututako gaietan, hondoko zereginak garatzea:

    1. Atmosferako ingurugiroaren kalitatea ebaluatzea.

    2. Atmosfera polui dezaketen jardueren katalogoa osatzea.

    3. Poluitzaileak murrizteko planak ezartea.

    4. Poluitutako atmosferaren zonak deklara ditzan Jaurlaritzari proposatzea.

    5. Isurpen-fokuak kontrolatzeko programak ezartzea, isurpen-mugak errespetatzen direla zaindu eta bermatzeko.

    6. Isurpen-fokuen eragina ebaluatu eta eragin horiek zuzentzeko neurriak hartzea.

    7. Mugako balioak edo alerta-atalasea gainditzeko arriskua dagoenean, aireko noizbehinkako edo larrialdietako poluzioegoerak konpontzeko jarduera-programak ezartzea.

    8. Akustikoki poluitutako zonak deklara ditzan Jaurlaritzari proposatzea.

  2. ¿ Atal honetako 1.g) azpiatalak aipatzen dituen jarduera-programek barne izango dute mugako balioak edo alerta-atalaseak gainditzeko arriskua duten zonetan epe motzean hartu beharreko neurrien multzoa. Neurri horietakoa izan daiteke, premia dagoenean, jarduerak aldi baterako bertan behera uztea, ibilgailuen zirkulazioa barne.

  1. atala.¿ Udalen eskumenak.

    Atmosferako ingurugiroa babesteko politikaren helburuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek ordenantzak argitaratuko dituzte edo daudenak moldatuko dituzte. Era berean, beren lurraldeplangintzetako baliabideetan kalitate-helburuak, mugako balioak eta alerta-atalaseak sartuko dituzte. Poluzio-maila handiak detektatu diren lurzoruen erabilpenean murrizketak ezar ditzakete eta beste poluzio-iturri batzuk ezartzea ere muga dezakete.

  2. atala.¿ Neurriak hartu beharra.

    Airea poluitzeko (zarata eta dardarazko poluzioa barne) edozein fokuren titularrek obligazioa dute maila onargarriak mantentzeko behar diren neurriak hartzeko, horretarako banakako errekerimendu edo loturako ekintza beharko ez delarik.

  3. atala.¿ Ibilgailuak.

    Autonomia Erkidegoko lurretan dabiltzan ibilgailu guztiek gas poluitzaile eta partikulen isurpen-mailak bete behar dituzte. Halaber, zarata-mailari eta kalitate akustikoari aplikatzekoak diren gainerako baldintzak beteko dituzte, baita bertan instalaturik dituzten alarma-sistema edo sirenei aplikatzekoak ere.

  4. atala.¿ Eraikin eta lokaletako obrak.

  1. ¿ Zarata edo dardara sortu edo jaso dezakeen obra edo jarduerarako edozein proiektuk eragin horien azterketa eduki beharko du.

  2. ¿ Obra guztiek geroko erabilpenean aplika daitezkeen poluzio akustikoaren mailak errespetatzeko behar diren zuzenketa-neurriak eduki behar dituzte.

  3. ¿ Udal-ordenantzek edozein jarduera ezartzen den lokaletan poluzio akustikoaren eragina murrizteko neurriak zorrotz ezarri behar dituzte.

  1. atala.¿ Ingurugiroa eta osasun publikoa.

  1. ¿ Ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua ingurugiro-osasuna babesteko premiari erantzunez eta jardueragatik giza osasunarentzat dauden arriskuak baloratuta egingo da.

  2. ¿ Aurreko azpiatalean adierazitakoaren arabera, idazpuru honetan aipatutakoa burutzeko ingurugiro-organoari emandako ahalmenak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak garatzen dituenen kalterik gabe erabiliko dira.

  1. atala.¿ Poluzioaren kontrol integratua.

  1. ¿ Ingurugiroan eragina duten jarduerak egoki antolatzeko eta poluzioaren kontrol integratuaren oinarria eraginkorra izan dadin, eta eskudun organo batek baino gehiagok parte hartzen duenean, ingurugiroaren arloko arauetan aipatutako lizentzia eta baimenak lortzeko diren prozedura administratiboak eta bertan ezarritako baldintzak koordinatzeko behar diren neurri guztiak hartzea bultzatuko da.

  2. ¿ Era berean, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren eskumen diren gaietan, aipatutako organoak ingurugiroaren arloko legerian aipatzen diren baimen eta prozedurak bateratzea bultzatuko du.

  1. atala.¿ Kontzeptua.

    Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa honako hau da: lege honetako I. eranskinean dauden plan eta proiektuak gauzatzean ingurugiroan sor daitezkeen eraginak balioetsi eta zuzentzeko aukera ematen duten azterketa eta sistema teknikoen multzoa.

  2. atala.¿ Aplikazio-esparrua.

  1. ¿ Lege honen I. eranskinean egonda Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu nahi diren planen eta proiektuez (publiko zein pribatuez), nahitaez egin beharko da ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

  2. ¿ Ohiz kanpoko kasu batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, arrazoitutako erabakiaren bidez, lege honetan aipatutako ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedurak aplikatzetik erabat edo neurri batean salbuetsita utz dezake I. eranskinean jasotako plan eta proiekturen bat. Esandako erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  1. atala.¿ Helburuak.

    Ingurugiro-eraginaren ebaluazioek ondoko helburuak egoki beteko direla bermatuko dute:

    1. Plangintzako lehen faseetan, eta alternatiba egokienak aukeratzeko, ingurugiroan izango diren eraginen analisia sartzea, jarduera desberdinen eragin metagarri eta sinergikoak kontuan hartuko direlarik.

    2. Jardueraren sustatzaileari ahal den informazio guztia ematea, horrek ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa egin ahal dezan.

    3. Ingurugiroan planen eta proiektuen eraginak baloratzeko behar diren ingurugiro-kalitateko irizpideen berri sustatzaileari ematea.

    4. Arlo publikoak eta pribatuak parte hartzea erraztea.

  2. atala.¿ Ingurugiro-eragina ebaluatzeko prozedurak.

    Lege honetan, ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko hiru prozedura ezartzen dira:

    1. Ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua, plan bat aplikatuta ingurugiroan sortaraziko diren eraginak araudi bidez garatuko den prozeduraren arabera baloratzeko.

    2. Ingurugiro-eraginaren banakako ebaluazioa. Helburua proiektu bat burututakoan ingurugiroarekiko eraginak ekainaren 28ko 1.302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan eta hori garatzen duen araudian jasotako prozeduraren arabera baloratzea da.

    3. Ingurugiro-eraginaren ebaluazio sinplifikatua. Helburua ingurunean eragin txikia duen proiektua burututakoan edo ingurugiroaren gaineko eraginak detektatzea edo zuzentzea erraza denean ingurugiroaren gaineko eraginak baloratzea da.

  3. atala.¿ Eskumenak.

  1. ¿ 46 eta 47. ataletan aurreikusitakoari dagokionez, eta ingurugiroaren gaineko eraginaren txostena eta deklarazioa egiteko eskudun organoa Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoa izango da.

  2. ¿ Eskumen hori eduki arren, plana onartzeko edo proiektuari baimena emateko funtsezko eskumena lurralde historikoetako foru-organoek dutenean, aurreko paragrafoan onartutako eskumen hori azken horiei esleitzen zaie, gauzatu nahi den planak edo proiektuak lurralde historiko bat baino gehiagoko lur-esparrua gainditzen duenean izan ezik. Azken kasu horretan prozeduran foru-organoen parte-hartzea bermatuko da.

  1. atala.¿ Ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa.

  1. atalaren b) azpiatalean adierazitako prozeduraren pean jartzeko, I.B) eranskinean aipatzen diren plan eta proiektuek ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa eduki beharko dute, azterketak gutxienez honako puntu hauek izango dituelarik:

    1. Proiektuaren eta horretatik ondorioztatzen diren ekintzen deskribapena.

    2. Alternatiben laburpena eta onartutako soluzioaren justifikazioa.

    3. Ingurugiro-inbentarioa eta ekologiako zein ingurugiroko elkarrekintza nagusien deskribapena.

    4. Eraginen identifikazioa eta balorazioa, bai proposaturiko soluzioan eta bai alternatibetan.

    5. Zuzentzeko neurriak ezartzea.

    6. Ingurugiroa zaintzeko programa.

    7. Sintesi-dokumentua.

      1. atala.¿ Ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua.

      1. ¿ I. eranskineko A) zatian aipatutako planei dagokienez, eta horiek onartu baino lehen, formulatzeko ardura duen organoak ebaluazio bateratua egingo du. Eskudun organoari dagokio 44. atalean xedatutakoaren arabera ingurugiroaren gaineko eraginaren txostena egitea. Bertan, ingurugiroaren arloari bakarrik dagokiolarik, eraginei buruz eta ingurugiroaren gaineko ebaluazioari buruz duen iritzia emango du, eta, era berean, planak burutzen direnean prebenitzeko, zuzentzeko edo konpentsatzeko bere iritziz hartu beharreko neurrien berri ere emango du.

      2. ¿ Aurreko azpiatalak aipatzen duen ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostena emateko epea gehienez lau hilabetekoa da. Txosten hori kontuan hartu beharko dute planak egiteko eta onartzeko ardura duten organoek, erabakiak hartzerakoan.

      3. ¿ Plana onartzen deneko ebazpen administratiboak, eta dagokionean onespena ematen duen legezko arauak, erabakia hartzeko izandako arrazoiak azaldu beharko ditu erabaki hori ingurugiroaren gaineko eragineko txostenaren edukiarekin bat ez datorrenean.

      4. ¿ Planen ingurugiroaren gaineko eraginei buruzko txostenek bertako proiektuek duten ingurugiroaren gaineko eragina banaka ebaluatzeko jarraibide orokorrak adieraziko dituzte.

      1. atala.¿ Ingurugiro-eraginaren banakako ebaluazioa.

      1. ¿ Lege honetako I. eranskineko B) zatian aipatutako proiektuak egiteko (edo dagokionean baimena emateko) ebazpen administratiboa onartu baino lehen, proiektuek banakako ebaluazioaren prozedura bete beharko dute. Prozedura 44. atalean xedatutakoaren arabera eskudun organoak ingurugiroaren gaineko eraginaz egiten duen deklarazioaz amaituko da, eta, ingurugiro arloan baino eragina izan ez dezan, ekintza hori komeni den edo ez adieraziko du. Erabakia baiezkoa denean, zein baldintzarekin egin behar den finkatuko du.

      2. ¿ Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioaren edukia loteslea izango da I. eranskinean B) zatian aipatzen diren proiektuak burutzeko neurri eta baldintzei dagokienez. Baita deklarazioa kontrakoa denean ondorio gisa proiektua burutzeko modurik ez izateko ere.

      3. ¿ Lege honetako II. eranskinean aipatzen diren jarduerak direnean eta ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioa dutenean, ebaluazio horrek ordeztuko du eragin guztietarako lege honen 59. atalak adierazitako neurri zuzentzaileak ezartzeko tramitea.

      4. ¿ Ingurugiroaren eraginaren gaineko deklarazioa emateko epea gehienez lau hilabetekoa izango da, 44. atalean xedatutakoarekin bat etorriz eskumenak dituen organoari ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko azterlana bidaltzen zaionetik kontatuta. Epe hori amaituta berariazko erabakirik ez badago, prozedurari jarraipena eman ahal izango zaio.

      5. ¿ Aurreko azpiatalean aipatutako epea hilabetekoa izango da, baldin eta ekainaren 28ko 1.302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan aipatutako jendaurreko jakinarazpen-izapideak proiektua baimentzeari edo egiteari buruzko ebazpena ematen duen organoak egin baditu.

      6. ¿ Eskumena duen organoak, 44. atalean xedatutakoaren arabera, eta arrazoitutako ebazpenaren bidez, luzatu ahal izango ditu ingurugiro-eraginaren deklarazioa emateko epeak, atal honetako 4 eta 5. azpiataletan aipatzen direnak.

      7. ¿ Eragin guztietarako, eta batez ere ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa betetzen dela zaindu eta segimendua egiteko, deklarazioaren edukia proiektuak egiteko (edo dagokionean baimena emateko)ebazpen administratiboaren gainerako edukiaren balio eta eragin berekoa izango da.

      8. ¿ Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioak epe bat emango du proiektuak burutzen hasteko, eta epe hori sustatzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik proiektua burutzen hasi gabe igaro bada, deklarazioak indar guztia galduko du. Dena den, behar bezala justifikatutako arrazoiak badaude, burutzen hasteko epea luzatu ahal izango du organo eskudunak, 44. atalean xedatutakoaren arabera.

      9. ¿ Proiektuaren sustatzaileari eta ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedurako jendaurreko jakinarazpen-fasean alegazioak aurkeztu dituzten interesatu guztiei jakinaraztearen kalterik gabe, ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edota dagokion lurralde historikokoan argitaratuko da.

      10. ¿ Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioan jasotako baldintza orokorrak edo berariazkoak moldatu egin beharko dira aurrerapen zientifiko edo teknikoak ekarri dituen eta ebaluatutako jardueran eragina duten berrikuntzetara, betiere ekonomikoki bideragarriak baldin badira, kostuak eta onurak kontuan izanik eta proiektuaren sustatzaileak berrikuntza horietara arrazoizko moduan iristerik badu.

      11. ¿ Erabat deusezak izango dira ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedura bete gabe eman diren baimen, lizentzia eta gainerako ebazpenak, prozedura hori exigi daitekeenean.

      1. atala.¿ Desadostasunak ebaztea.

        Aurreko ataleko lehen azpiatalean aipatutako organoen artean egon daitezkeen desadostasunak Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak ebatziko ditu edo, dagokionean, eskudun foru-aldundiak.

      2. atala.¿ Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazio sinplifikatua.

        Eranskineko C) zatian aipatzen diren eta bertako B) zatian ez dauden proiektuak egiteko (edo, dagokionean, baimena emateko) ebazpen administratiboa onartu baino lehen, ebazpena onartzeko eskudun organoak proiektuaren ebaluazio sinplifikatua eginaraziko du. Ebaluazioa ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostenarekin amaituko da. Bertan ingurugiroaren gaineko eragin garrantzitsuenak eta hauek minimizatzeko neurri zuzentzaileak adieraziko dira. Txostenaren edukia aipatutako ebazpen administratiboan joango da.

      3. atala.¿ Plan eta proiektuen aldaketak edo hedapenak.

      1. ¿ Lege honen I. eranskinean aipatutako eta baimena emandako, burututako edo burutzen ari den plan edo proiektuaren edozein aldaketa edo hedapenetarako, bertan aipatzen diren ingurugiroaren gaineko eragineko ebaluazio-prozeduretakoren bat ezarriko da, ingurugiroan eragin negatibo esanguratsuak eduki baditzake aldaketa edo hedapen horrek.

      2. ¿ Araudi bidez ezarriko da eskudun organoak onartzen den ebazpen administratiboa emateko prozedura. Ebazpen horren gaia, aurreko paragrafoan aipatutako plan edo proiektuak egiteko (edo, dagokionean, baimena emateko) proposatutako aldaketa edo hedapenengatik egon daitezkeen ingurugiroaren gaineko eragin negatiboak garrantzitusak diren edo ez finkatzea izango da.

      3. ¿ Aurreko paragrafoak aipatzen duen prozedurak kasu bakoitzerako azterketa ezar dezake edo aurrez atalase edo irizpideak finkatzea ere bai, horretarako 97/11/CE Arteztarauaren III. eranskinean ezarritako hautespen-irizpideak kontuan hartu beharko direlarik.

      1. atala.¿ Ingurugiro-zona sentikorrak.

      1. ¿ Ingurugiro-zona sentikortzat hartuko dira dauzkaten ingurugiro-balio eta beren hauskortasuneko ezaugarri bereziengatik ingurugiroa gehiago kaltetzeko modua dagoenekoak.

      2. ¿ Atalburu honetan xedatzen dena aplikatzeko, eta nolanahi ere lege hau promulgatzen den unean hiri-lurzorutzat sailkatutako lurrak salbuetsiz, zona sentikortzat gutxienez ondoko hauek hartuko dira:

        1. Itsaso/lehorreko jabari publikoa eta horren babes-zortasunak.

        2. Uretako jabari publikoa, korronte iraunkorreko ibilgu naturalak, laku eta aintziretako hondoak eta ibilgu publikoetako gaineko urtegien hondoak. Garbitasun-zona eta ertzetako zortasun-zonari dagozkion areak, betiere katalogatuta badaude.

        3. Akuiferoak kargatzeko zonak eta horiek poluitzeko arrisku handia duten zonak, betiere katalogatuta baldin badaude.

        4. Natura aldetik interes handikoak diren zona edo enklabeak, betiere katalogatuta baldin badaude.

        5. Ondare historiko artistikoaren zati direlako katalogatuta eta inbentariatuta dauden area edo enklabeak, ingurunea barne.

      3. ¿ Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzari dagokio, eskudun organoak proposatuta eta Euskal Herriko Ingurugiro Batzordeak aurretiazko txostena eginda, ingurugiro-zona sentikorren katalogoa onartzea.

      4. ¿ Araudiz finkatuko da katalogoak berrikusi eta aldatzeko prozedura, beti eguneratuta egon daitezen.

      1. atala.¿ Erkidegoarteko eta mugaz haraindiko harremanak.

      1. ¿ Beste autonomia-erkidego batean ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko jarduerak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan eragina izango balute, azken honek erkidego hari jarduera horri buruzko informazioa eskatuko lioke.

        Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako jarduera batek ondoko beste Autonomi Elkarte batean eragina badu, hark jarduera horri buruzko informazioa eskainiko du.

      2. ¿ Lege honen I. eranskinean aipatutako ekintzak burutzeak mugaz haraindi beste estatu bateko ingurugiroan eragina izango balu, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak kasu horretarako egiten den ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa eskainiko lieke erasandako lurraldeko eskudun agintariei.

      1. atala.¿ Ikuskapena eta kontrola.

      1. ¿ Planak edo proiektuak burutzeko (edo, dagokionean, baimena emateko) onartzen den ebazpen administratiboa luzatzeko eskudun organoak bere gain hartuko du ingurugiroaren gaineko eraginaren txostenean edo deklarazioan ezarritako baldintzak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea.

      2. ¿ 44. atalean xedatutakoaren araberako eskudun organoak agindu dezake I. eranskineko B) zatiko eta baimena emandako proiektuak geraraztea, derrigorrezkoa den ebaluaziorik egon ez denean, ebaluazio-prozeduran datuak faltsutu, manipulatu edo ezkutatu egin direla ikusten denean edo deklarazioan aipatzen diren ingurugiro-baldintzak hautsi edo betetzen ez direnean.

      3. ¿ Aurreko azpiatalak aipatzen dituen proiektuak burutzeagatik errealitate fisikoa edo biologikoa aldatuko balitz, aldaketaren arduradunak lehengo egoerara itzularazi beharko luke, 44. atalean xedatutakoaren araberako eskudun organoak adierazten duen moduan eta epeetan.

      1. atala.¿ Finantzaketa publikoa.

        Finantzaketa publikorik ezingo da egin ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurapean dauden eta prozedura hori gabe edo prozedurako erabakien kontra egindako proiektuei.

  1. atala.¿ Aplikazio-esparrua.

  1. ¿ Legearen II. eranskinean aipatzen diren jarduera eta instalazio publikoak zein pribatuak, eragozpenak sor baditzakete edo pertsonei edo beren ondasunei arriskuak sortu, edo ingurugiroari kalteak eragiten badizkiote, hurrengo ataletan aipatzen den lizentzia administratiboaren erregimenaren menpe geratuko dira funtzionatzen hasi baino lehen eta derrigorrez. Jarduera eta instalazio horien izen generikoa sailkatutakoak izango da.

  2. ¿ Ingurugiroan eta pertsonen osasunean eragin txikia dutelako atalburu honetan ezarritako erregimenetik aske geratzen diren jardueren zerrenda araudian finkatuko da. Baita lizentzia lortzeko prozedura sinplifikatua izan dezaketenena ere, eta hori guztia horretarako berariaz adieraziko diren baldintzak bete ondoren.

  1. atala.¿ Jarduera-lizentzia.

    Sailkatutako jarduera bat ezartzeko (eta hedatzeko nahiz aldatzeko) ahalmena ematen duen udal-lizentziari jarduera-lizentzia deituko zaio eta formalizatzeko ondorengo azpiataletan zein garatzeko emango diren arauetan zehaztutakoa bete beharko da.

  2. atala.¿ Jarduera-lizentziaren eskaera.

  1. ¿ Jarduera-lizentzia eskatu baino lehen, jarduera publiko zein pribatuaren sustatzaileak udalean kontsulta egin ahal izango du, lizentziaren baldintza juridiko eta teknikoei buruz, aurreikus daitezkeen neurri zuzentzaileei buruz eta jardueraren bideragarritasun formalaz informazioa eskuratzeko.

  2. ¿ Lizentzi eskearekin batera, eskudun teknikariak sinatuta, proiektu teknikoa eta deskribapen-txostena aurkeztu beharko dira. Bertan jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurugiroan izan ditzakeen eraginak eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak (beren eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adieraziz) zehaztuko dira.

  3. ¿ Ingurugiro-eraginaren ebaluazioa behar duten proiektuetan, aurreko azpiatalean aipatutako dokumentazioak ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa edukiko du, idazpuru honetako II. atalburuan xedatutakoa aplikatzearren.

  1. atala.¿ Jendaurrean jarri eta txostenak egitea.

  1. ¿ Hirigintzako planetan edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal-eskumenengatik jarduera-lizentzia espreski ukatzea ez dagokionean, alkateak 15 eguneko epearen barruan jarduera ezartzeko eskearen espedientea jendaurrean jarriko du, Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta pertsonalki jakinaraziko die ezarriko den lekuko inguruko auzotarrei.

  2. ¿ Jendaurrean jartzeko epea 15 egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten. Halaber, espedienteari derrigorrezkoa eta loteslea izango den osasun-txostena erantsiko zaio, era berean jardueraren izaeragatik beharrezkoak diren txosten teknikoak ere sartuko direlarik.

  3. ¿ Osasun-txostena eta gainerako txosten teknikoak gehienez ere 15 eguneko epearen barruan egingo dira, jendaurrean jartzeko denboraldia amaitu ondoren. Lehen aipatutako tramiteak egin ondoren, udalak arrazoiak emanez txostena egingo du gehienez 10 eguneko epearen barruan, aipatutako jarduera ezartzeari buruz.

  1. atala.¿ Neurri zuzentzaileak ezartzea.

  1. ¿ Aurkeztutako dokumentazioa eta aipatutako udal-ekintzak ikusita eta alkateak jardueralizentzia eman baino lehen, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak txostena egingo du, dagokionean eskatutako jardueraren instalazio- edo hedapen-proiektuari gehienez hamabost eguneko epean neurri zuzentzaileak ezarriko dizkiolarik.

  2. ¿ Aurreko azpiatalak aipatzen duen txostena loteslea izango da bai udal-agintaritzarentzat jardueralizentzia ematearen kontrakoa denean eta bai neurri zuzentzaileak ezartzeko premia dagoela erabakitzen duenean.

  1. atala.¿ Isiltasun administratiboa.

    Lizentzi eskea formalki udalean aurkeztu, geroztik sei hilabete igaro eta erabakitzeko organoak espreski ebazpenik jakinarazi ez duenean eta eskatzaileari prozedura geraraztea egozterik ez dagoenean, lizentzia emantzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalaren arabera, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak kontrako txostena jakinarazi eta delako udalak gauzatu gabe dagoen kasuan izan ezik.

  2. atala.¿ Obrak egiteko eta irekitzeko lizentziekiko harremana.

  1. ¿ Udalek ezingo dute sailkatutako jardueretarako obrak egiteko lizentziarik eman jarduera-lizentzia ematen ez den bitartean.

  2. ¿ Eskatzaileak jarduera-lizentzian ezarritako neurriak bete direla jakinarazten duen hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaleko epean, udalteknikariek ikuskapen-bisita egingo dute. Aldeko egiaztapen-akta egingo dute, instalazioa onartutako proiektuarekin eta Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak ezarritako neurri zuzentzaileekin ados dagoela egiaztatu ondoren. Bestela, interesatuari ikusitako hutsuneen berri jakinaraziko diote eta epe bat emango diote dauden hutsuneak betetzeko.

  3. ¿ Aldeko egiaztapen-akta eman ondoren eta sailkatutako jardueran hasi baino lehen, dagokion udalak irekitzeko lizentzia emango dio.

  4. ¿ Irekitzeko lizentzia energia elektrikoaren horniketa behin betiko erantsi edo handiagotu, erregai likido edo gaseosoak erabili eta edateko ura hornitu baino lehen lortu behar da.

  5. ¿ Lizentziak indarrik gabe geratuko dira emateko baldintzak betetzen ez badira. Eta lizentzia edo baimena ukatzeko balio zezaketen arrazoiak agertzen badira, eta horiek emateko balio duten arrazoiak interpretatzeko irizpide berriak onartzen badira, ezeztatu egingo dira lizentzia horiek, hori guztiori Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako administrazio-egintzak berraztertzeko prozeduren arabera.

  1. atala.¿ Eskumenak delegatzea.

    Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak eta lurralde historikoetako foru-organoek, beren eskumenen esparruan, zerbitzu egokiak dituzten udaletan delegatu ahal izango dute, udalok aurrez espresuki eskatuta, finkatzen diren jardueretarako neurri zuzentzaileak ezartzeko txostenak egitea. Nolanahi ere, onartu egingo da eskumen horiek erkidetutako, partzuergoz elkartutako edo beste era bateko udal-elkarteetan bildutako organoen bidez benetan erabiltzea.

  2. atala.¿ Interes orokorreko jarduerak.

    Jaurlaritzak erabakitzeko ahalmena izango du Autonomia Erkidegoko interes orokorrei zuzenean erasaten dieten ingurugiro-kudeaketako azpiegituren gaietan, aurrez udalaren txostena edukiz eta kasuaren apartekotasunaren arrazoien deklarazioa egin ondoren.

  3. atala.¿ Ikuskapena eta kontrola.

  1. ¿ Udalaren eskumenekoak izango dira lizentziaren edukian xedatutakoa benetan betetzeko eta behar diren ikuskapenak egiteko garatu behar diren eginkizunak. Dagokien alkateak ahalmena du legez kanpoko jarduerak bertan behera utzi edo ixteko, lizentziak deuseztatzeko eta legez finkatuta dauden zigorrak ezartzeko.

  2. ¿ Jardueraren funtzionamenduan akatsak daudela ikusten denean, alkateak jardueraren titularrari haiek epe jakin baten barruan konpontzera errekerituko du, eta epea, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, sei hilabetekoa baino luzeagoa ez da izango.

  3. ¿ Alkateak, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskumena duen foru-organoak, prebentzio gisa, eraikuntza- edo ustiapen-fasean dagoen edozein jarduera erabat edo neurri batean geraraz dezake, ondoko arrazoiren bat dagoenean:

    1. Lizentzia eskatzen den proiektuan datuak ezkutatu, faltsutu edo maltzurkeriaz manipulatu direnean.

    2. Proiektua gauzatzeko ezarri diren ingurugiro-baldintzak bete ez direnean edo aginduak hautsi direnean.

    3. Ingurugiroari kalte larriak edo konponezinak egingo zaizkiola edo pertsona zein ondasunentzat berehalako arriskua dagoela susmatzeko arrazoi sendoak daudenean, egoera hori dagoen bitartean, arriskuak baloratzeko edo murrizteko behar diren neurriak har ditzaketelarik.

  4. ¿ Bai funtzionamenduan eta bai denboraldi baterako gerarazita zein behin betiko itxita dagoen jardueraren titularrak ezarri zaion neurri zuzentzailea gauzatzeari uko egiten dionean, ekintza agindu duen agintariak, aurrez ohartarazita, ordezko izaeraz neurria gauzatu ahal izango du eta titularraren kontu izango dira hortik sortutako gastuak, zeinak premiamendu-bidez exigitu ahal izango baitira.

  1. atala.¿ Lizentziarik gabeko jarduerak.

    Dagozkien zigorren kalterik gabe, alkateak jarduera batek beharrezko lizentziarik gabe funtzionatzen duela jakiten duenean, honako iharduketa hauek burutuko ditu:

    1. Jarduera legeztatzeko modukoa baldin bada, bere titularra errekerituko du egoera arauen barruan jar dezan. Horretarako epea emango zaio, eta epea, behar bezala justifikatutako ohiz kanpoko kasuetan izan ezik, sei hilabetekoa baino luzeagoa ez da izango. Gainera, jarduera itxi egin ahal izango da egoerak hori egokia dela erakusten badu, interesatuari entzun ondoren.

    2. Indarrean dauden sektoreko arauak edo dagozkion udal-ordenantzak betetzen ez direlako jarduerarako legeztatzerik ez badago, itxi egin behar da, interesatuari entzun ondoren.

  2. atala.¿ Sailkatutako jardueren erregistroa.

  1. ¿ Udalek Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari edo eskudun foru-organoari berri eman beharko diote emandako lizentziez eta toki-erakundeek sailkatutako jarduerez hartutako gainerako erabakiez.

  2. ¿ Udalek sailkatutako jardueren erregistroa edukiko dute. Bertan gai honi buruzko edozein parte hartze publiko jaso beharko da.

  1. atala.¿ Definizioak.

    Lege honi dagokionerako, hondakintzat bere edukitzaileak utzitako edo uzteko asmoa edo obligazioa duen edozein substantzia edo objektu hartuko da. Nolanahi ere, hondakintzat hartuko dira Batzordearen 1993ko abenduaren 20ko (94/3/CE) erabakiz Europako Hondakin Katalogoan dauden eta aurreko lege-definizioarekin bat datozenak.

  2. atala.¿ Kanpo geratzen direnak.

    Atalburu honetan xedatzen denari dagokionez, berariazko legerian arautu gabe geratzen diren alderdietan ordezko zuzenbide gisa izan dezakeen aplikazio ordezkatzailearen kalterik gabe, kanpo geratzen dira:

    1. Hondakin erradioaktiboak.

    2. Baliabide mineraletatik eta harrobietatik eratorritako hondakinak.

    3. Sailkatu gabeko lehergaiak.

    4. Hondakin arriskutsu ez diren hondakin-urak.

    5. Atmosferara isuritako gasak.

  3. atala.¿ Oinarriak.

    Hondakinen gaiari buruz Autonomia Erkidegoak duen politikak ondoko oinarriak ditu, hierarkiaren araberako ordenan zerrendatzen direlarik:

    1. Jatorrian prebenitu eta minimizatzea, produkzioa eta kaltegarritasuna murriztuz.

    2. Berriz erabiltzea, birziklapena eta balioztatzeko zein zikloak ixteko beste edozein forma sustatzea.

    3. Baliozta ezin daitezkeen hondakinak egoki deuseztatzea eta egoki kudeatzeko behar diren bitartekoak ezartzea.

  4. atala.¿ Hondakin-planak.

  1. ¿ Aurreko atalean adierazitako oinarriak benetan eraginkorrak izan daitezen, administrazio publikoek hondakin-planak egingo dituzte, eta bertan, besteak beste, lortu beharreko helburuen, garatu beharreko estrategien, azpiegiturak sortzearen eta finantzaketa-sistemen zehaztasunak azalduko dira.

  2. ¿ Planek espreski adieraziko dituzte lotespenari eta mailari buruzko zehaztasunak. Baita beren iraupen eta indarraldia ere, zeina plangintzaren egonkortasun eta eraginkortasun egokia bermatzearren ziklo eta jarduera ekonomiko industrialetara moldatuko baita.

  3. ¿ Hondakin-planak egiteko, Ingurugirorako Aholku Kontseiluan ordezkatuta dauden agente eta erakundeen parte-hartzea eta elkarlana bermatuko da.

  1. atala.¿ Baimena emateko berariazko erregimenak.

    Araudi bidez, baimena emateko berariazko erregimenak ezarri ahal izango dira hondakinak sortzeko edota kudeatzeko jarduera desberdinentzat. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak baimena emateko baldintza hauek ezar ditzake:

    1. Kalteengatik erantzukizun zibileko asegurua egitea.

    2. Bere jardueran ari denean egon daitezkeen erantzukizunengatik baimena ematen duen Administrazioari erantzuteko fidantza ematea.

    3. Produktoreei, eta dagokionean kudeatzaileei, minimizazio-planak aplikatzea.

    4. Lege honetan ezarritako irizpide eta lehentasunen arabera alternatiba tekniko eta ekonomikoak ezartzea.

  1. atala.¿ Hiriko hondakin solidoak. Ekintzak.

    Hiriko hondakin solidoei dagokienez, eskudun administrazio publikoek honako helburu hauek lortzeko ekintzak egingo dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkideagoaren esparru osoan hiriko hondakin solidoak gaika biltzeko sistemak sustatzea, birziklatzeko edo balioztatzeko beste era batzuetarako aukera egon dadin.

    2. Gaika biltzeko sistema ezartzen aktiboki parte hartzeko herritarrak hezi eta kontzientziatzeko kanpainak garatzea eta jendea produktuen ontziak (batez ere berriz erabiltzen edo birziklatzen zailak direnak) gutxiago erabil ditzan bultzatzea.

    3. Ekiteko mekanismoak ezarri eta ontziak zein ontzi-hondakinak egoki kudeatzeko behar diren azpiegiturak sustatzea.

    4. Hiriko hondakin solidoak bildu eta tratatzeko udal-zerbitzuak partzuergoan edo mankomunitatean kudeatzea sustatu eta koordinatzea.

    5. Berriz erabiltzeko, hondakinak minimizatzeko edo eragina murrizteko bidea ematen duten kontsumo-produktuen eta zerbitzugintza-moduen garapen teknikoari eta komertzializazioari laguntzea.

    6. Materialak berreskuratzeko eta balioztatzeko azpiegiturak ezartzea bultzatzea.

    7. Materialak eta ontziak berriz erabiltzea sustatzea, ahal dela material edo ontzi horien jatorrizkoen produkzio-ziklo beren barruan.

    8. Material birziklatuak dituzten produktuak lortzea lehenetsiko duen erosketa publikoen politika ezartzea.

  2. atala.¿ Ingurugiro-organoaren eskumenak.

  1. ¿ Hiriko hondakin solidoen esparruan eta udal-erakundeenak izan daitezkeen eskumenen kalterik gabe, indarrean dagoen legeriaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hiriko hondakin solidoak kudeatzeko esparru-plangintza prestatzea.

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren ahalmena izango da Ontzi eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legean definitutako kudeaketa-sistema integratuen arloan baimenak ematea, ikuskatzea eta zigortzea.

  2. ¿ Halaber Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

    1. Ingurugiro-babeseko estandar handiak bermatuko dituzten hondakin-kudeaketako azpiegiturak kokatzeko, ezartzeko eta ustiatzeko baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruko irizpide-batasuna definitzea.

    2. Hondakin-kudeaketan sortzen ari diren sistemak ingurugiroaren ikuspegitik ontzat ematea.

      1. atala.¿ Lurralde historikoetako foru-organoen eskumenak.

        Hiriko hondakin solidoen arloan, lurralde historikoetako foru-organoei dagozkie ondoko eskumenak:

        1. Lurralde historiko bakoitzean hiriko hondakin solidoen esparru-plangintza beren foru-planen bidez garatzekoa.

        2. Lurralde historiko bakoitzeko esparruan udaljarduerak koordinatzekoa, arlo honetan zerbitzuak era osatuan betetzearren.

        3. Hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzekoa.

  1. atala.¿ Hondakin arriskutsuak eta beste zenbait motatako hondakinak. Ekintzak.

  1. atalean hondakin arriskutsuei eta beste zenbait motatako hondakinei buruz izendatutako oinarriak betetzearren, eskudun administrazio publikoek ondoko helburu hauek lortzeko ekintzak egingo dituzte:

    1. Baliabide naturalak era eraginkorragoan erabiltzeko teknologia garbiak sartzea bultzatzea, sortutako hondakinen kopurua eta arrisku-maila minimizatzearren.

    2. Beren fabrikazio, erabilpen eta deuseztapeneko ezaugarriengatik sortutako hondakinen kantitatea eta arrisku-maila zein poluitzeko arriskua murriztuko dituzten produktuen komertzializazioan eta garapen teknikoan laguntzea.

    3. Elementu arriskutsuak edo hondakin arriskutsu ugari sortzen dituzten lehengaiak eta produktu lagungarriak mailaka eragin txikiagoko beste batzuez ordezka daitezen sustatzea.

    4. Produzitzaileak prebentziorako eta birziklatzeko/ berreskuratzeko neurriak aplikatuz beren ahaleginak minimizazio-politikara bidera ditzaten bultzatzeko, hondakinak deuseztatzeak eta botatzeak gero eta kostu handiagoak izango dituen eta teknologiaren aldetik aurreratua izango den hondakin-kudeaketa sustatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen diren hondakin arriskutsuak kudeatzeko behar adina azpiegitura edukitzea sustatzea, eta, hurbiltasun-printzipioaren arabera, behar adina azpiegitura dagoenean zona geografiko batetik bestera poluzioa eramatea saihestea.

    6. Aurreko azpiatalean ezarritako buruaskitasunaren eta hurbiltasunaren printzipioen esparru orokorraren barruan, hondakin arriskutsuen korronte desberdinentzat irtenbide malguak eta era askotakoak sustatzea.

    7. Balioztatzeko azpiegiturak daudenean hondakin arriskutsuak botatzea saihestea.

      1. atala.¿ Ingurugiro-organoaren eskumenak.

      1. ¿ Hondakin arriskutsu eta gainerako hondakin-motetan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hondakinen produkzio eta kudeaketako jardueren baimena ematea, ikuskatzea eta zigorrak ezartzea, indarrean dagoen legeriaren arabera toki-erakundeei dagozkien eskumenen kalterik gabe.

      2. ¿ Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

        1. Ingurugiro-babeseko estandar handiak bermatuko dituzten hondakin-kudeaketako azpiegiturak kokatzeko, ezartzeko eta ustiatzeko baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruko irizpide-batasuna definitzea.

        2. Hondakin-kudeaketan sortzen ari diren sistemak ingurugiroaren ikuspegitik ontzat ematea.

          1. atala.¿ Planak.

            Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hondakin arriskutsuentzat eta beste zenbait hondakin-motarentzat plan arteztaileak egitea, eta plan horietako jarraibideak bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan garatzen diren produkzio eta kudeaketa publiko zein pribatuko jarduerak.

          2. atala.¿ Kudeaketa-zerbitzuak.

          1. ¿ Hondakin arriskutsuen eta beste zenbait hondakin-motaren kudeaketaren arloan Administrazioaren ekintzak kudeaketa pribatuarekiko ordezkotasun-printzipiora moldatuko dira. Hondakin desberdinak dagokion zerbitzu publikoa sortuta kudeatu ahal izango dira.

          2. ¿ Ingurugiroa babesteko objektiboki funtsezkoa denean, kudeaketa-zerbitzu publikoa monopolioerregimenean eratu ahal izango da, horretarako dagokion tasa eratuko delarik.

          1. atala.¿ Ingurugiro-zergak.

          1. ¿ Hondakin arriskutsuak minimizatu eta balioztatzeko, ingurugiro-zergen berariazko erregimena ezarri ahal izango da, lege honen 87. atalean ezarritakoaren arabera.

          2. ¿ Aurreko azpiatalean aurreikusitako ingurugiro-zergek honako hauei eragin diezaiekete: hondakin arriskutsuen produktoreei eta kudeatzaileei, hondakinen bizi-zikloan parte hartzen duen edo bitartekari den beste edozein agenteri eta erabiltzean hondakin arriskutsuak sor ditzaketen produktuen fabrikatzaileei, eskuratzaileei eta inportatzaileei.

  1. atala.¿ Poluitutako lurzoruak.

  1. ¿ Poluitutako lurzoruak honako hauek dira: ezugarri kimikoetan bere eginkizunarekin bateraezina den aldaketaren bat izan (osasun publikoarentzat edo ingurugiroarentzat arriskutsuak direlarik) eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak horrela deklaratu dituenak.

  2. ¿ Lurzorua poluitutzat jotzea bazterrean jasoko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren ekimenez, ohar gisa Jabetza Erregistroan, eta ohar hori ezabatu egingo da ingurugiro-organoak lurzorua dagoeneko poluitutzat jotzen ez dela aditzera ematen duenean.

  1. atala.¿ Betebeharrak.

  1. ¿ Lurzorua poluitutzat jotzeak berreskuratzeko neurriak ingurugiro-organoak erabaki dezan eran hartu beharra ekarriko du berekin. Betebehar hori poluitzaileei egokituko zaie, eta elkartasunez erantzungo dute bat baino gehiago direnean, eta subsidiarioki, poluitutako lurraren jabeei dagokienez.

  2. ¿ Nolanahi ere, poluitutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak finantzaketa publikoaren bidez hartuko balira, laguntzak jasotzeko modu bakarra hau izango da: aldez aurretik hitzematea lurzoruek beretzen dituzten gainbalioak aipatu laguntzak finantzatu dituen Administrazio publikoari itzuliko zaizkiola jasotako laguntzen araberako zenbatekoz.

  1. atala.¿ Egiune bidez ordaintzea.

    Poluitutzat jotako lurzoruak berreskuratzeko jarduerei ekiteko, jarduera horiek egitera behartutakoen eta administrazio publiko eskudunen artean sinatutako borondatezko akordioez baliatzeko aukera izango da.

  2. atala.¿ Poluitutako lurzoru-politikaren oinarriak.

    Poluitutako lurzoruentzat Autonomia Erkidegoko politikak oinarri hauek ditu:

    1. Lurzoruaren zeregin naturalak kontserbatzea.

    2. Ahalik eta zeregin gehienak mantentzea.

    3. Lurzorua gero izango duen erabilpenaren arabera berreskuratzea.

    4. Poluitutako lurzoruei lurzorua egoki berreskuratzeko ekintzaren kostuak bereganatuko dituzten erabilpenen esleipena.

    5. Poluitutako lurzoruari erabilpen bat esleitzen zaionean, hirigintza-kudeaketaren esparruan dagoen lurzoru osoarentzat ingurugiro-soluzioa exigitzea.

    6. Lurzoruaren babes juridikoa, ondasuna definitzeko elementu diren eta jabego-eskubideko eduki arruntaren parte diren ezaugarri kimiko, biologiko edo fisikoak kontuan hartuta egituratuko baita.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen kalitatearen kalterako aldaketa ezagutu eta kontrolatzeari lehentasuna ematea.

  3. atala.¿ Eskumenak.

  1. ¿ Lehen aipatutako oinarriak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

    1. Lurzoruaren poluitzaile izan daitezkeen jardueren eta instalazioen zerrenda egitea.

    2. Poluitutako lurzoruen prebentzio, defentsa eta berreskurapeneko neurriak definitzea eta inposatzea eta saneatzeko eta berreskuratzeko planak onartzea, haiek bereziki korapilatsuak edo larriak gertatzen direnean.

    3. Bere erabilpen desberdinen arabera, lurzoruaren osagai desberdinen balio maximo onargarriak ezartzea.

    4. Lurzoruko aldaketak ebaluatu eta kontrolatzeko mailakako sistema, bai eta ebaluaziobalioen sistema ere, ezartzea.

    5. Administrazioak parte hartzea presazkoa edo premiazkoa dela frogatzen duen espedientea aurrez eginda, kontrolerako mekanismoak eta babesteko edo berreskuratzeko neurriak ezarri behar direnean onura publikoaren deklaraziorako proposamena egitea.

    6. Gai honetan jarduera administratiboari dagokionez, segurtasun juridikoa, informazio-eskubidea eta fede publikoa bermatuko dituzten inbentarioak eta erregistro administratiboak sortzea.

  2. ¿ Udalei dagokie:

    1. Hirigintzako planetan 81. atalean adierazitako oinarriak jasotzea.

    2. Oinarri horiek hirigintzako kudeaketan sartzea.

    3. Hirigintzaren arloan oinarri horiek aplikatzea.

  1. atala.¿ Planak eta programak.

    Ingurugiro-politika gauzatzeko baliabide gisa, EAEko administrazio publikoek helburuak, epeak eta jarduera publiko zein pribatuak finkatzeko planak edota programak prestatuko dituzte, arduradun diren organoak eta aurreikuspen ekonomiko-finantzarioak adieraziko direlarik.

  2. atala.¿ Lurralde-antolamendurako baliabideak.

    Lurralde-antolamendurako eta arloantolamendurako planek eta gainerako baliabideek ondoko ingurugiro-eskakizunak errespetatu behar dituzte:

    1. Ingurugiro-baliabideen kontserbazioa bermatzea.

    2. Lurralde-antolamenduan kalifikazio egokiak eta babes-arauak sartzea.

    3. Kaltetuta dauden area eta prozesu ekologikoak hobetu, berreskuratu eta birgaitzea.

  3. atala.¿ Ingurugiroari buruzko udal-ordenantzak.

    Toki-erakundeek, ingurugiroaren arloan dituzten eskumenak erabiliz, ingurugirorako udal-ordenantzak onartu egin beharko dituzte.

  1. atala.¿ Ingurugiro-hitzarmenak.

  1. ¿ Ingurugiro-baliabideak kudeatzea edo zaintzea bere gain duten administrazio publikoek erantzukizun-mugen zenbatekoak hitzartu ahal izango dituzte baliabide horiek erabiltzeko eskubidea duten titularrekin edo baliabide horientzat arriskutsu izan daitezkeen jarduerak dituztenekin.

  2. ¿ Era berean, osagarri gisa babes, prebentzio eta berreskuratzeko jarduerak hitzartu ahal izango dira. Horiek arduradun diren subjektuek finantzatuko dituzte eta erantzukizun-muga objektibagarrietan murrizketa garrantzitsua eragin dezakeenak izango dira. Jarduera horiek, ahal den neurrian, hezkuntza, informazio eta ikerketarako ekintzak izango dituzte.

  1. atala.¿ Berariazko fondoak eta ingurugiro-zergak.

  1. ¿ Administrazio publikoek berariazko fondoak sortu ahal izango dituzte ingurugiroa babesteko jarduerak finantzatzeko, indarrean dagoen aurrekontu-legeriara moldatu beharraren kalterik gabe.

  2. ¿ Era berean, lege honen esparruan finkatutako printzipio eta ekintzak benetan ezartzeko, ingurugiro-zergen berariazko erregimenak ezarri ahal izango dira, eta zerga horien bidez bildutako dirua aurreko azpiatalean aurreikusitako fondoak finantzatzeko erabili ahal izango da.

  1. atala.¿ Ingurugiroari buruzko betebeharren bermeak.

    Administrazio publikoek, ingurugiro-betebeharrak bete egiten direla bermatzeko eta bere berariazko eskumenen esparruan, horretarako behar adinako kopurua duten fidantza eta beste zenbait berme exigitu ahal izango dituzte.

  2. atala.¿ Pizgarri fiskalak.

    Administrazio publikoek aldika ebaluatuko dute arlo ekonomiko edo arlo fiskalean indarrean dauden ingurugiro-baliabideen eraginkortasuna, ingurugiroa hobetzeko dauden politika fiskal sustagarriak bultzatuko dituzte eta, dagokionean, beste pizgarri batzuk aplikatzea edo daudenak aldatzea proposatuko dute.

  3. atala.¿ Tasak eta prezio publikoak.

  1. ¿ Administrazio publikoek ingurugiro-zerbitzu publikoak, tasak eta prezio publikoak aplikatuta, zerbitzuen onuradun edo erabiltzaileei ordainarazterik izango dute, tasa eta prezio horiek aplika daitekeen zerga-erregimenaren arabera ezarriko direlarik.

  2. ¿ Administrazio publikoek ingurugiroari kaltea eragiten dion erabilpen pribatiboagatik edo jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik tasak ezarri ahal izango dituzte. Baita ere, ingurugiroari dagozkion zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik edo jarduerak burutzeagatik, hauek administratuek derrigor eskatu edo hartzekoak ez direnean eta arlo pribatuarekin lehian eskaintzen direnean.

  3. ¿ Era berean, administrazio publikoek ingurugiro-jarduerak burutzeagatik edo zerbitzuak egiteagatik prezio publikoak ezarri ahal izango dituzte, zerbitzu edo jarduera horiek administratuek derrigor eskatu edo hartzekoak ez direnean eta arlo pribatuarekin lehian eskaintzen direnean.

  1. atala.¿ Arriskuak aseguratzea.

  1. ¿ Beren jardueragatik ingurugiroarentzat arriskuak sortzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, beren oraingo eta geroko betebeharrei egoki erantzun ahal izateko, hainbat aseguru egin ahal izango dituzte.

  2. ¿ Aurreko azpiatalean adierazitakoaren arabera, pertsona fisiko eta juridikoek honako baliabide hauek eduki ahal izango dituzte:

    1. Behar bezala bermatuko diren autoaseguru-sistemak.

    2. Aseguruen merkatuan kontrataturiko berariazko aseguruak, bai erantzukizun zibilari dagokionez eta bai bere ondasun eta instalazioei dagokienez.

  1. atala.¿ Inbentarioak.

  1. ¿ Administrazio publikoek ingurugiro-baliabideen inbentario publikoak prestatuko dituzte. Inbentario irekiak izango dira.

  2. ¿ Araudi bidez finkatuko da inbentarioak, beti eguneratuta edukitzearren, berrikusteko eta aldatzeko prozedura.

  1. atala.¿ Ingurugiroari buruzko datu-baseak.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak koordinatuko du ingurugiroari buruzko datu-basea sortzea eta kudeatzea. Datu-baseak, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-baliabideez informazioa emango duten dokumentu eta kartografiaz osatu ahal izango da.

  2. ¿ Estatuan eta nazioartean horretarako dauden datu-baseekin elkarlana eta informazio-trukea bideratuko da.

  1. atala.¿ Ingurugiro-auditoretza.

  1. ¿ Administrazio publikoek jarduera ekonomikoak dituzten enpresen ingurugiro-kudeaketaren ebaluazio-sistema gisa ingurugiro-ikuskapenak edo ekoikuskapenak egitea bultzatuko dute eta horien berri jendeari ematea ere bai.

  2. ¿ Lege honen arabera, hauxe da ingurugiro-ikuskapena: jarduera ekonomikoen eta ingurugiro-eskakizunak betetzearen ingurugiro-kudeaketarako sistema borondatez, sistematikoki, objektiboki eta aldizka egiten den ebaluazio-prozesua.

  3. ¿ Ingurugiro-ikuskapenak, poluitzaile-igorpenari, hondakin-produkzioari, lehengai, energia eta uraren kontsumoari eta indarrean dagoen ingurugiro-legeriaren betetze-mailari dagokien jarduera ekonomikoaren diagnostikoa lortzeko izango dira. Ikuskatutako jarduerak eskatzen den ingurugiro-kudeaketa segurtatzeko duen ahalmena ere ebaluatuko da.

  4. ¿ Ikuskapeneko emaitzak jendearen esku utziko dira ingurugiro-deklarazioaren bidez. Honek labur eta ulertzeko eran enpresaren kudeaketako ingurugiro-egoera adierazi beharko du, aplikatzekoak diren Europako Batasuneko arauek xedatutakoaren arabera.

  1. atala.¿ Ekoetiketa.

  1. ¿ Ekoetiketa ingurugiro-ezaugarria da, eta honakoa adierazten du: Europako Batasunaren 1992ko martxoaren 23ko 880/92 Araudiaren arabera, hori daraman produktuak ingurugiroa errespetatu egiten duela eta produktuaren bizi-ziklo osorako ingurugiro-kostuak behar bezala bere gain hartuak dituela.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak izendatu ahal izango du etiketa emateko eskudun erakundea, Europako Batasuneko arauak garatuz.

  3. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak ekoetiketa-sistemen helburu eta ezaugarrien informazioa kontsumitzaileengana eta enpresetara zabaltzea bultzatuko du.

  4. ¿ Behar diren neurriak hartuko dira genetikaz manipulatutako edo manipulazio genetikoz lortutako produktu guztiek beren etiketa edo identifikazioan zehaztasun hori agertaraz dezaten.

  1. atala.¿ Ingurugiro-hezkuntza.

    Administrazio publikoek gizarteko arlo guztietan ingurugiro-hezkuntza sustatuko dute. Horretarako, herritarrengana eta erakundeetara oro har ingurugiro-arazoak prebenitzeko eta benetan konpontzeko ezagutza, informazio, jarrera, balore, portaera eta trebetasun praktikoak zabaldu eta helaraziko ditu.

  2. atala.¿ Ingurugiro-dibulgazioa.

    Ingurugiro-kudeaketako programek betiere heziketa eta dibulgaziorako osagai bat edukiko dute, herritarrek horiek ezagutzea eta gizarteko talde desberdinen parte-hartzea bultzatuko delarik. Era berean, ingurugiroa babesteko arloan asoziazionismoa sendotzea bultzatuko da.

    100. atala.¿ Ingurugiro-hezkuntzarako planak.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurugiro-hezkuntza, -ikerketa eta -sentikortasunerako jarduera-plana elkarlanean martxan jarriko dute.

  2. ¿ Planaren helburuak hauek izango dira:

    1. Ingurugiro-kontzientzia zabaltzea.

    2. Unibertsitatekoak ez diren irakaskuntza-mailetan ingurugiro-heziketa egokia izatea.

    3. Unibertsitatearen esparruan ingurugiro-ezagutzako arlo desberdinetan trebakuntza espezializatua eskaintzea.

    4. Ingurugiro-ikerketa teknologian, osasun-zientzietan, zientzia esperimentaletan, gizarte-zientzietan eta humanitateetan sustatzea.

101. atala.¿ Erantzukizuna.

  1. ¿ Lege honen aginduak betetzen ez dituzten ekintza edo ez-egiteek izaera administratiboko erantzukizuna sortuko dute, bide penaletik edo zibiletik eska daitekeenaren kalterik gabe.

  2. ¿ Arau-hauste administratiboaren heineko ekintzengatik, ekintza horien erantzukizuna duten pertsona fisiko zein juridikoak soilik zigortu ahal izango dira. Arau-haustea pertsona bati baino gehiagori batera ezarritako betebeharrak ez betetzetik heldu denean, haiek guztiek era solidarioan erantzungo dute.

    102. atala.¿ Aldatutako ingurunea leheneratzea.

  1. ¿ Ezartzen diren zigorren kalterik gabe, araua hausten dutenak behartuta daude eragindako kalteak ordaintzera, aldatutako ondasunak konpondu eta lehengo egoerara ekartzearren.

  2. ¿ Araua hausten duenak aurreko azpiatalean ezarritako betebeharra betetzen ez duenean edo erabat betetzen ez duenean, behartzeko isunak ipini ahal izango dira.

  3. ¿ Aurreko azpiatalean aipatutako isunak ezarri baino lehen, araua hausten duena errekeritu egingo da agindutakoa borondatez bete dezan; horretarako epea egoera aztertuta finkatuko da, baina borondatez betetzeko behar adinakoa izango da.

  4. ¿ Behartzeko isunak egin den arau-hausteagatik zigor gisa ipini zaizkion edo ipin dakizkiokeen isunekiko independenteak eta bateragarriak izango dira.

  5. ¿ Kaltea elementu berean edo leku geografiko berean konpondu ezin denean, eskudun organoak baliokidea den konponketa agindu dezake.

  6. ¿ Administrazioak ezarritako zigorretatik lortzen diren fondo ekonomikoak erabat ingurugiroa hobetzeko erabili behar dira.

    103. atala.¿ Premiamendu-bidea.

    Premiamendu-bidez eskatu ahal izango dira ezarritako diru-zigorren zenbatekoa, behartzeko isunena eta lege honetan adierazitako arau-hausteengatik kaltetu diren ondasunak berritzeko egiten diren jarduera ordezkatzaileek eragindako gastuena.

    104. atala.¿ Ordezko burutzapena.

  1. ¿ Horretarako zigortzeko organoak errekerituta arau-hausleak ingurugiroa konpontzeko betebeharrak beteko ez balitu, organo horrek ordezkatze-izaeraz exekutatzea aginduko du.

  2. ¿ Aurrez errekeritu beharrik ez da izango eta exekuzioa berehala burutu daiteke, egoerak iraunez gero giza osasunerako eta ingurugirorako berehalako arriskua baldin badago.

  3. ¿ Ordezko burutzapena erantzukizuna dutenen kontura egingo da, egon daitezkeen diru-zigor eta gainerako kalte-ordainen kalterik gabe.

    105. atala.¿ Ezohiko kasuetan kautelazko neurriak hartzea.

    Salbuespenez, eta zigor-espedientea irekitzeari hasiera eman aurretik, administrazio publikoek zigor-izaerarik ez duten ondoko kautelazko neurriak hartu ahal izango dituzte edo lege honetan arau-hauste gisa tipifikatutako edozein ekintzaren ustezko arduradunari neurri horiek harrarazi ahal izango dizkiote:

    1. lanak edo jarduerak bertan behera uztea.

    2. aparatuak, ekipoak edi ibilgailuak prezintatzea.

    3. ingurugiroko kaltea zabal ez dadin zuzentze, segurtasun edo kontrolerako beste edozein neurri.

106. atala.¿ Ikuskapena eta kontrola.

  1. ¿ Beren eskumenen esparruan administrazio publikoei dagozkie zaintzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan gauzatutako jardueren arloan.

  2. ¿ Ikuskapena egiten dutenak beren lanean ari direnean agintaritzaren agente izango dira, eta ahalmena dute, identifikatu ondoren, eta dagokionean, aurrez abisatu gabe, lege honetako gai diren jarduerak egiten diren instalazioetara sartzeko.

  3. ¿ Administrazio publikoek, zaintza eta kontrolerako, behar bezala kreditaturiko erakunde publiko edo pribatuei ahalmen jakin batzuk eman ahal izango dizkiete. Araudian ezarriko dira burutu beharreko eginkizunak eta horretarako bete beharreko baldintzak.

    107. atala.¿ Ikuskapen-akta.

    Ikuskapen-bisita bakoitzean irregulartasuna izan dezaketen gertaeren deskribapen-akta jasoko da. Bertan gertaeren arduradunak egindako alegazioak azalduko dira. Akta horiek ziurtasun-presuntzioa eta froga-balioa izango dute, administratuek beren interesen defentsan ekar ditzaketen gainerako frogen kalterik gabe.

108. atala.¿ Arau-hausteak.

Lege honen arabera arau-hausteak hurrengo ataletan aurreikusitakoak izango dira, eta oso larri, larri eta arin gisa sailkatuko dira.

109. atala.¿ Oso arau-hauste larriak.

Ondoko ekintzak arau-hauste oso larriak dira, pertsonei, beren ondasunei edo ingurugiroari arrisku edo kalte handiak sortzen dizkietenean eta ordenamendu juridikoaren kontra burutzen direnean:

  1. Lizentziarik gabe, ingurugiroaren gaineko eraginaren baimen edo ebaluaziorik gabe edo ingurugiro-baimen edo -lizentzietan edo ingurugiroaren gaineko eragineko deklarazioetan ezarritako baldintzak bete gabe obrak, proiektuak eta jarduerak hasi edo burutzea.

  2. Ingurugirora (uretara, atmosferara edo lurrera), ingurugiro-egoera kaltetu edo oro har oreka ekologikoari eragiten dioten produktu edo substantziak (solido, likido edo gasak edo energi formak, soinu-energia barne) botatzea.

  3. Ingurugiro-eragina ebaluatzeko edo era guztietako ingurugiro-baimen eta -lizentziak emateko behar diren datuak ezkutatu edo faltsutzea.

  4. Gelditzeko edo ixteko aginduak ez betetzea edo neurri zuzentzaileak behin eta berriz ez betetzea.

  5. Ingurugiroa zaintzeko programak ez betetzea.

  6. Ingurugiro-kontrolerako lanak erakunde laguntzailearen bidez araudian aurreikusitakoaren aurka egitea.

  7. Aldatutako ingurugiroa berritzeko eta berreskuratzeko agindu administratiboak ez betetzea.

  8. Eskumena duen organoak hartutako kautelazko neurriak ez betetzea.

  9. Hondakinak aire zabalean erretzea.

  10. Poluitutako lurzoruei buruzko xedapenen kontra obrak egitea, erabiltzea eta jarduerak burutzea.

  11. Poluitutako lurzoruei buruzkoan, berreskuratzeko, aurre hartzeko edo aldezteko neurririk ez hartzea.

    110. atala.¿ Arau-hauste larriak.

    1. ¿ Arau-hauste larriak dira aurreko atalean aipatutakoak, pertsonei, beren ondasunei edo ingurugiroari arrisku edo kalte larriak sortzen dizkietenean eta ordenamendu juridikoaren kontra burutzen direnean.

    2. ¿ Halaber, arau-hauste larritzat hartuko dira:

      1. Jardueren titularrei eskatutako datuak ezkutatzea eta emateari uko egitea eta Administrazioaren ikuskapen-lanari aktiboki zein pasiboki eragozpenak jartzea.

      2. Lege honetan aseguru eta fidantzei buruz adierazitako betebeharrak ez betetzea.

        111. atala.¿ Arau-hauste arinak.

        Arau-hauste arinak izango dira aurreko ataletan oso larri edo larritzat hartu eta pertsonengan, horien ondasunetan edo ingurugiroan eragin txikia dutelako maila horietan sailkatzekoak ez direnean.

        112. atala.¿ Preskripzioa.

        Lege honek aipatzen dituen arau-hausteek preskribitu egingo dute honako epe hauetan (arau-haustea egin zen egunetik edo, kaltea berehalakoa izan ez bada, ingurugiro-kaltea detektatu zenetik kontatzen hasita):

      1. Urtebetera, arau-hauste arinak direnean.

      2. Hiru urtera, arau-hausteak larriak direnean.

      3. Bost urtera, arau-hausteak oso larriak direnean.

113. atala.¿ Mailakatzea.

  1. ¿ Lege honetan aipatutako arau-hausteengatiko zigorrak eragin den arriskua edo kaltea, lortutako etekina, izandako asmoa eta inguruabar aringarriak edo astungarriak kontuan edukita mailakatuko dira.

  2. ¿ Zigor-prozeduran inguruabar astungarritzat hartuko dira indarrean dagoen Kode Penaleko 326. atalean adierazitakoak.

  3. ¿ Halaber, inguruabar astungarri izango da arau-haustetzat hartzen diren ekintzak zona sentikorretan burutzea.

  4. ¿ Erantzukizun administratiboko inguruabar aringarritzat hartuko da zigor-espedienteari hasiera eman baino lehen jarduera jakin batetik ingurugiroan sortzen diren eragin kaltegarriak minimizatu edo deuseztatzeko neurri zuzentzaileak hartzea.

    114. atala.¿ Zigorrak.

  1. ¿ Legean aurreikusitako arau-hauste administratiboak egiteagatik ondoko zigorrak ezarri ahal izango dira:

    1. Arau-hauste arinengatik:

      50.000 pezetatik 4.000.000 pezetarainoko isuna.

      • Instalazioen zati bat denboraldi baterako, gehienez urtebeterako, ixtea.

      • Jarduerak gehienez urtebeterako geraraztea.

      • Ohartarazpena.

      • Erakunde laguntzaile izatea gehienez hiru urterako galtzea.

    2. Arau-hauste larriengatik:

      4.000.001 pezetatik 40.000.000 pezetarainoko isuna.

      • Instalazio osoa edo instalazioen zati bat gehienez hiru urterako ixtea.

      • Jarduerak gehienez hiru urterako geraraztea.

      • Erakunde laguntzaile izatea hiru urtetik gorako eta gehienez 10 urteko eperako galtzea.

    3. Arau-hauste oso larriengatik:

      40.000.001 pezetatik 200.000.000 pezetarainoko isuna.

      • Instalazio osoa edo instalazioen zati bat behin betiko ixtea.

      • Behin betiko geraraztea.

      • Gehienez sei urterako geraraztea.

      • Jarduerak gehienez sei urterako ixtea.

      • Erakunde laguntzaile izatea behin betiko galtzea.

  2. ¿ Isunak bateragarriak izango dira ondoko zigorrekin: ohartarazpenarekin eta instalazio osoa edo instalazioen zati bat aldi baterako gerarazte eta ixtearekin.

    115. atala.¿ Eskumenak.

  1. ¿ Erakunde komunen eskumeneko gaietan, arau-hauste larri eta arinengatik zigorra ezartzea eskumena duen Sailburuari dagokio, eta arau-hauste oso larriengatikoa Gobernu Kontseiluari.

  2. ¿ Udal- eta/edo foru-eskumeneko gaietan, arau-hausteengatik zigorra ezartzea eskumena duten organoei dagokie beren antolaketa- eta funtzionamendu-arauek gai honi buruz diotenaren arabera.

    116. atala.¿ Preskripzioa.

    Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zigorrek hiru urtetan preskribituko dute, arau-hauste larriengatikoek bi urtetan, eta arau-hauste arinengatikoek urtebetean. Preskribitzeko epea ezarritako zigorra irmo den hurrengo egunean hasiko da.

    117. atala.¿ Kontratatzeko debekua.

    Ingurugiro-legeria ez betetzeagatik arau-hauste larri edo oso larriengatik zigortu diren enpresek administrazio publikoekin kontraturik ezingo dute egin, ez eta administrazio publikoen dirulaguntzarik jaso ere, dagozkien neurri zuzentzaileak gauzatu arte eta zigorrak ordaindu arte.

118. atala.¿ Zigortzeko prozedura.

  1. ¿ Zigortzeko prozedurak egoki bereizi behar ditu instrukzio-fasea eta zigortzeko fasea, horiek organo desberdinen esku egongo direlarik.

  2. ¿ Prozedurari amaiera emango dion ebazpenak, arrazoiak emanez, espedientean planteatutako gai guztiak ebatziko ditu eta bide administratiboari amaiera ematen dionean exekuziozkoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoan natura babesteko eta kontserbatzeko, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean xedatutakoa beteko da.

Jaurlaritzari dagokio diru-zigorren zenbatekoa eguneratzea.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. ¿ Lege honen 73. atalean aurreikusten den esparru-plangintza onartzen ez den bitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan erabat aplikatzekoak izango dira beren foru-organoek hiriko hondakin solidoak kudeatzeko onartuta eduki ditzaketen plan integralak.

  2. ¿ Esparru-plangintza onartzen denean, horren jarraibideetara moldatu beharko dute aipatutako foru-planek.

Euskal Autonomi Elkarteko Hondakin Berezien Plan Berezia (Eusko Legebiltzarrak 1994ko ekainaren 24an onartua) oso-osorik aplikatu behar da, harik eta lege honetako 77. atalean aurreikusitako hondakin arriskutsuen eta beste hondakin-mota batzuen plan arteztaileak onartu bitartean.

Lege honen 51.2.c) eta d) eta 51.3 ataletan aipatzen diren ingurugiro-zona sentikorren katalogoa onartu arte, ingurugiro-zona sentikortzat hartuko dira Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Artezpideetan natura aldetik interes-area gisa daudenak eta betiere jarraibide horietan aurreikusitako erabilpen-erregimenaren menpe daudenak.

  1. ¿ Lege honen indarraldia baino lehen hasitako espedienteen tramitazioa hasi ziren unean indarrean zeuden xedapenen arabera egingo da.

  2. ¿ Lizentzia eta baimenen titular direnek titulu administratiboen edukiaren eta legeak berak ezartzen duenaren arabera beren eskubideez gozatzen segituko dute, dagozkien prozeduren bidez ateratzen diren ebazpenek adierazita bezala legera moldatu beharraren kalterik gabe.

  1. ¿ Lege honen 43.1.a) atalean aurreikusitako ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateraturako prozedura honako plan hauei aplikatuko zaie: I.A eranskinean jasota egon eta aipatu prozedura hori arautzen duen araudia indarrean jarri eta gero tramitatzen hasten diren planei.

  2. ¿ Lege honetako 43.1.a) atalean aurreikusitako ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua ez zaie aplikatuko honako plan hauei: I.A eranskinean jasota egon eta hasierako onarpena aipatu prozedura arautzen duen araudia indarrean jarri aurretik egina duten planei, guztia ere 50. atalean xedatutakoaren kalterik gabe.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Lege honetan ezartzen denari kontra egiten dion edozein xedapen indargabeturik geratzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabetera hartuko du indarra lege honek.

Jaurlaritzaren Kontseiluari baimena ematen zaio lege hau betetzeko behar diren aplikazio- eta garapen-xedapenak emateko, eta, zehazki, III. idazpuruko II eta III. atalburuetako edukiari buruzkoan 39. atalean xedatutakoa burutzeko.

  1. Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratua egiteko planen zerrenda

    1. ¿ Lurralde Antolamendurako Artezpideak.

    2. ¿ Lurraldearen zatiko planak.

    3. ¿ Lurraldean eragina duten arloko planak eta beste edozein plan eta programa.

    4. ¿ Hiri-antolamendurako plan orokorrak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

    5. ¿ Plangintzarako arau subsidiarioak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

    6. ¿ Plan bereziak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

  2. Ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioa egin behar duten lan eta jardueren zerrenda

    1. ¿ Garraio-azpiegiturako proiektuak.

    1. ¿ Autobide, autobia, bide azkar eta ohiko errepideak eraikitzea. 2 km baino luzera handiagoko saihesbide eta ibilbide-aldaketak, baldin eta lurzoruen kalifikaziorik ez badago ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua pasa duten lurralde-antolamendurako planetan.

    2. ¿ Trenbideak, garraio-eraz aldatzeko instalazioak eta garraio-era desberdinetarako terminalak eraikitzea. Tranbiak, airetiko eta lurpeko metroak, zintzilikako lineak edo antzeko lineak, batik bat edo nagusiki bidaiariak garraiatzeko balio dutenak.

      Trenbideen ibilbide-aldaketak, saihesbideak eta bikoizketak, urbanizatu ezineko lurrean 2 km baino gehiagoko luzeran baldin badaude, ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarritako lurralde-antolamendurako planetan lurzoru-kalifikaziorik ez dutenean.

    3. ¿ Merkataritzarako eta arrantzarako portuak, nabigazio-bideak eta kirol-portuak. Itsaso/lehorreko jabari publikoan oraingo azaleraren %50eko okupazioa edo handiagoa izango duten edo 5 ha-ko okupazioa baino handiagoa izango duten portuetako hedapen edo sarbideak.

    4. ¿ Aireportuak, horietarako sarbideak barne, eta horien hedapenak, oraingo azaleraren %50eko okupazioa edo handiagoa dagoenean edo 5 ha-ko okupazioa edo handiagoa dagoenean.

    1. ¿ Azpiegitura hidrauliko, uraren kudeaketa eta tratamenduko eta ur-jabari publikoko jardueretako proiektuak.

    1. ¿ Goiko gaineraino 10 m-ko altura baino handiagoa duten edo 100.000 m.3 baino gehiago bil ditzaketen presak.

    2. ¿ Presak handiagotzea, ur-laminaren azalera handiena %25 edo gehiago hazten denean edo 5 ha baino handiagoa denean.

    3. ¿ Ibaiak bideratzeko lanak eta ibilguaren aldaketak, egoera naturaleko ibilguan gutxienez 250 metrotan eragiten denean.

    4. ¿ Zentral hidroelektrikoak eta horiei erantsitako instalazioak.

    5. ¿ Ur-baliabideak ibai-arro batetik bestera eramateko obrak, eramandako uraren bolumena urteko 10 milioi metro kubikokoa baino handiagoa denean, tutueriaz eramaten den edateko ura salbu.

    6. ¿ Hondakin-urak tratatzeko plantak, 91/271/ CEE Arteztarauaren 2. ataleko 6. puntuak definitutakoaren arabera ahalmena 100.000 biztanle-baliokide baino handiagoa denean.

    7. ¿ Lur azpiko uren aprobetxamendua edo akuiferoen karga artifiziala, deskarga naturala gutxienez bere eragineko ibai-ibilguen agorraldiko emarien %50ekoa denean edo zona heze garrantzitsuetan ur-lamina zein zona kriptohezeetako gainazal azpiko maila piezometrikoa mantentzearekin zuzeneko zerikusia dutenean, beti ere atalase hauetakoren bat gainditzen denean:

      1. urtean ateratzen den bolumena akuiferoaren urteko kargaren %25 baino handiagoa denean.

      2. jadanik ateratako uraren bolumenak akuiferoaren urteko karga-bolumenaren %50 gainditzen duenean eta aprobetxamendu berriak urtean gutxienez karga horren bolumenaren %10 gainditzen duenean.

      3. karga artifizialak, akuiferoaren urteko karga naturalaren %50 gainditzen duenean.

        1. ¿ Energia sortu, garraiatu eta banatzeko azpiegitura-proiektuak.

        1. ¿ Zentral termikoak eta 50 MW-eko edo gehiagoko potentzia termikoa duten beste erreketa-instalazioak. Halaber zentral nuklearrak eta beste erreaktore nuklearrak, zentral edo erreaktore horiek eraistea edo behin betiko zerbitzutik kanpo uztea barne. (Hemendik kanpo geratzen dira fisio-materialak eta material emankorrak produzitu eta aldatzeko ikerketa-instalazioak, etengabeko iraupen termikoan potentzia maximoa 1 kW baino handiagoa ez bada).

          2.¿

          1. Irradiatutako erregai nuklearrak berriz prozesatzeko instalazioak.

          2. Honako lan hauetarako diseinatutako instalazioak:

            • erregai nuklearra produzitu edo aberastekoak.

            • irradiatutako erregai nuklearra edo erradioaktibitate handiko hondakinak prozesatzekoak.

            • irradiatutako erregai nuklearrak edo hondakin erradioaktiboak produkzio-lekutik kanpo aldi baterako pilatzekoak bakarrik.

              1. ¿ Parke eolikoak eta energi fotoboltaikoko instalazioak, sarean konektaturik eta 100 kW-eko edo gehiagoko potentziarekin.

              2. ¿ Lehen kategoriako (100 kV edo handiagoko) garraio-linea elektrikoak edo erregai fosil jariakorrak, lurrina eta ur beroa garraiatzeko lineak eraikitzeko proiektuak.

                Energia elektrikoaren banaketa-lineak eta energia elektrikoa transformatzeko azpiestazioak eraikitzeko proiektuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan eraikitzen denean.

              3. ¿ Lur azpian bilduta gas naturalaren horniketa erregulatzeko instalazioak.

              4. ¿ Zundaketa geotermikoak.

              5. ¿ Huila- eta lignito-aglomeratuen fabrikazio industrialerako instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              1. ¿ Ingurugiroa kudeatzeko azpiegitura-proiektuak.

              1. ¿ Hondakin erradioaktiboak etengabe bilduta edukitzeko baino ez diren instalazioak.

              2. ¿ Hondakinak tratatu, bildu edo deuseztatzeko instalazioak, birziklatzekoak barne; esaterako, errausteko instalazioak, segurtasun-deposituak, hiri-hondakinen zabortegiak (geldoak, industrialak eta geldoarazitakoak).

              1. ¿ Azpiegitura, industria eta nekazaritza, abelazkuntza, basogintza edo nekazaritza-elikagaietarako instalazio edo jardueren proiektuak.

              1. ¿ Lehen baso-berritzeak, eraldaketa ekologiko negatiborako arrisku handia dagoenean.

              2. ¿ Zohikatz-erauzketa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan egiten denean.

              3. ¿ 1.000 t/urte baino ahalmen handiagoko hiltegiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              4. ¿ Irina eta pentsu konposatuak fabrikatzeko instalazioak eta arrain-olioa atera eta tratatzekoak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              5. ¿ Arrain eta haragi gazituak eta animali zein landare-produktuak kontserbatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              6. ¿ Esneki-fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              7. ¿ Alkohola eta alkohol-edariak fabrikatzeko industri instalazioak eta azukre-plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              8. ¿ Animalien zein landareen koipe eta olioak egiteko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              9. ¿ Animaliak intentsiboki hazteko instalazioak: hegaztiak eta txerriak haztekoak, honako leku hauek baino gehiago dituztenean:

                1. oilategiko hegaztientzako 40.000 plaza.

                2. umetarako txerrientzako 300 plaza.

              10. ¿ Genetikaz aldatutako organismoak ingurugiroan nahita askatzeko proiektuak, 90/220/CE Arteztarauari jarraituz.

              11. ¿ Arrainen hazkuntza intentsiboa.

              1. ¿ Meagintzako proiektuak.

              1. ¿ Huila, lignitoa eta beste mineralak erauztekoak.

              2. ¿ Amiantoa erauzteko instalazioak, amiantoa bera eta amiantoa duten produktuak tratatu eta eraldatzekoak. Amianto-zementuko produktuentzat, amaitutako produktuetan 20.000 tona baino gehiagoko produkzioarentzat; marruskadura-materialentzat, amaitutako produktuetan 50 tona baino gehiago, eta amiantoaren beste erabilpenentzat, urteko 200 tona baino gehiagoko erabilpena.

              3. ¿ Mineral metalikoen erauzketa eta tratamendutik sortutako bitarteko produktu edo produktu antzuak.

              4. ¿ Haitz eta mineralak erauzteko industriaren gainazaleko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              5. ¿ Gas naturala eta petrolioa erauzteko instalazioak.

              1. ¿ Materia mineraletan oinarrituta produktuak fabrikatzeko diren industrien proiektuak.

              1. ¿ Petrolio gordinarentzako errefinategiak (petrolio gordinetik labaingarriak baino produzitzen ez dituzten enpresak salbu), eta eskisto bituminosoen ikatzetik egunean gutxienez 500 tona gasifikatzeko eta likidotzeko instalazioak.

              2. ¿ Koke-fabrikak.

              3. ¿ Zementugintzarako instalazioak, eta karobiak.

              4. ¿ Zuntz mineral artifizialak fabrikatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              5. ¿ Asfalto-plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              6. ¿ Beiragintzarako instalazioak, beira-zuntza egitekoak barne, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              7. ¿ Labekatze bidezko zeramika-produktugintza, batik bat teilak, adreilu erregogorrak, axuleiuak, gresa edo portzelana, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              8. ¿ Industria kimikorako instalazio-proiektuak.

              1. ¿ Instalazio kimiko integratuak, hau da, transformazio kimikoaz funtzionalki elkarri lotutako unitate batzuk elkarren ondoan dituzten substantziak industri mailan fabrikatzeko instalazioak, helburu hauekin erabiltzen direnean:

              1. oinarrizko produktu kimiko organikoak produzitzeko,

              2. oinarrizko produktu kimiko inorganikoak produzitzeko,

              3. fosforoa, nitrogenoa edo potasioa dituzten ongarriak (ongarri sinple edo konposatuak) produzitzeko,

              4. oinarrizko produktu fitosanitarioak eta biozidak produzitzeko,

              5. farmaziarako oinarrizko produktuak prozesu kimiko edo biologikoaz produzitzeko,

              6. lehengaiak produzitzeko.

        2. ¿ Petrolio-produktuak eta produktu petrokimiko edo kimikoak biltzeko instalazioak, gutxienez 200.000 tonako edukiera dutenean.

        3. ¿ Elastomeroen bidez produktuak fabrikatu eta tratatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        4. ¿ Bitarteko produktuen eta produktu kimikoen tratamendua.

        5. ¿ Pestizida-produkziorako eta farmaziarako produktugintzarako instalazioak, 8.1 puntuan jasotako proiektuak salbu.

        6. ¿ Pinturak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak fabrikatzeko instalazioak.

        1. ¿ Itsaso/lehorreko jabari publikoko jarduerak.

        1. ¿ Itsaso/lehorreko jabari publikoan kontserbatzeko, konpontzeko, berreskuratzeko, hobetzeko, defendatzeko edo okupatzeko obrak.

        2. ¿ Hustubideak, oliobideak edo itsaspeko gasbideak.

        1. ¿ Turismoa eta aisiarako jarduerak

        1. ¿ Kanpinak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        2. ¿ Automobil- eta moto-lasterketarako pista eta zirkuitu iraunkorrak.

        3. ¿ Tiro-eremuak.

        4. ¿ Golf-eremuak.

        5. ¿ Hektarea batetik gorako azalera duten parke tematikoak.

        1. ¿ Industria metalikorako instalazioen proiektuak.

        1. ¿ Burdingintza-planta integralak.

        2. ¿ Burdingintza-establezimenduak, galdategiak, forjak, profilaketak eta ijezketak barne, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        3. ¿ Prozesu metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez mineraletatik, kontzentratuetatik edo lehengai sekundarioetatik burdintsu ez diren landu gabeko metalak erauzteko instalazioak.

        4. ¿ Metalen eta plastikozko materialen gaina prozesu elektrolitiko edo kimikoz tratatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        5. ¿ Mineral metalikoak errausteko eta sinterizatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        6. ¿ Motoredun ibilgailuen fabrikazioa eta muntaketa eta ibilgailuentzako motoreen fabrikazioa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        7. ¿ Untziolak.

        8. ¿ Hegazkinak egin eta konpontzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        9. ¿ Trenentzako materialaren fabrikazioa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        1. ¿ Ehun-zuntzak garbitu, deskoipeztatu, zuritu eta tindatzeko fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        2. ¿ Zuntz, partikula eta kontraxaflatuzko taulen fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        3. ¿ Paper- eta kartoi-oreko eta zelulosa tratatzeko fabrikak.

        4. ¿ Larrua ontzeko plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        5. ¿ Gasolindegiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        6. ¿ Urbanizatu ezin den lurzoruko aparkalekuak, 3.000 m2-ko azalera baino handiagoa dutenean eta guztia edo zati ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        7. ¿ Telekomunikaziorako antenen instalazioak eta horietarako sarbideak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        8. ¿ Lurzoruaren erabilpeneko aldaketak, zuhaixka edo zuhaitzezko geruza deuseztatzen denean eta interes orokorreko azpiegiturentzat arriskutsua izan daitekeenean. Nolanahi ere, aldaketa horiek 50 ha baino azalera handiagoari eragiten dioten bakoitzean.

        9. ¿ Zona industrialetarako proiektuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        10. ¿ Azaleraz 2.000 m.2 baino gehiagokoak diren urbanizazio-proiektuak, merkataritza-zentroen eta beren aparkalekuen eraikuntza, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        11. ¿ Azaleraz 3.000 m.2 baino gehiagokoak diren txatar-biltegiak, eta ibilgailuak desegiteko tokiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        12. ¿ Motore, turbina eta erreaktoreen proba-lekuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        13. ¿ Substantzia lehergarriak berreskuratzeko edo ezabatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        14. ¿ Aurreko puntuetako proiektuak, bakar-bakarrik edo batik bat metodo edo produktu berriak garatzeko edo entseiuak egiteko izan eta bi urtez baino gehiago erabiliko ez direnak.

  3. Ingurugiro-eraginaren ebaluazio sinplifikatua egin behar duten obra edo jardueren zerrenda.

    1. ¿ Garraio-azpiegiturako proiektuak.

    1. ¿ Galtzada bikoiztea eta errepideetako plataforma zabaltzea. Saihesbideak eta ibilbide-aldaketak 2 km baino luzera gutxiagokoak, eta 2 km baino gehiagokoak lurralde antolamendu-planetan lur-kalifikaziorik badaukate, eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarri badira esandako planak.

    2. ¿ Trenbideen ibilbide-aldaketak, saihesbideak eta bikoizketak urbanizatu ezineko lurzoruan 2 km baino luzera txikiagokoak direnean, edo 2 km baino gehiagokoak, lurralde-antolamenduko planetan lur-kalifikaziorik badaukate, eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarri badira esandako planok. Garraio-geltokiak eta garraio-era desberdinetarako terminalak.

    3. ¿ Itsaso/lehorreko jabari publikoan oraingo azaleraren %5-%50eko okupazioa izango duten edo 1 eta 5 ha bitarteko okupazioa izango duten portuetako hedapen edo sarbideak.

    4. ¿ Aireportuen hedapen eta aldaketak, orain duten azaleraren %50 baino gutxiagoko lurzoru-okupazioa dutenean, eta errodatzeko eta aireratzeko pistan oraingoaren %5 baino azalera handiagoa hedatzen denean.

    1. ¿ Azpiegitura hidraulikoetarako eta ur-jabari publikoko jardueretako proiektuak.

    1. ¿ Naza, deribazio eta bilketak, lehendik dauden horniketa-instalazio, zentral hidroelektriko eta presetan hedapen edo aldaketa gisa egiten direnean.

    2. ¿ Ibilgu eta urtegietako dragatze eta garbiketak.

    3. ¿ Presak handiagotzea, ur-laminaren azalera handiena %25 baino gutxiago hazten denean.

    4. ¿ Ubide-instalazioa.

    5. ¿ Ur-baliabideak ibai-arro batetik bestera eramateko obrak.

    6. ¿ Zundaketak, zulaketak edo laginketak dituzten ikerketa hidrogeologikoetako obrak, lur azpiko urak aprobetxatzeko eta akuiferoak artifizialki kargatzeko obrak.

    7. ¿ Sare nagusiko hondakin-uren garraiorako instalazioak.

    1. ¿ Azpiegituren, industrien, instalazioen edo nekazaritza, ur edo basogintzako jardueren proiektuak

    1. ¿ Zohikatz-erauzketa.

    2. ¿ Mendiak antolatzeko proiektuak eta plan teknikoak, baso-berritze eta -ustiapenak, mendi-bideak eta baso-bideak eraikitzea.

    3. ¿ Animalia basatizko birpopulaketa.

    4. ¿ Lursail-kontzentrazioko proiektuak.

    5. ¿ Ur-baliabideak nekazaritzarako kudeatzeko proiektuak, ureztapena eta drenajea dutelarik.

    1. ¿ Meagintzako proiektuak.

    1. ¿ Zulaketak, zundaketak eta laginketak egin beharreko meagintza-ikerketa.

    1. ¿ Itsaso/lehorreko jabari publikoko jarduerak.

    1. ¿ Itsaso/lehorreko jabari publikoari eragiten dioten obra eta azpiegituretarako sarbideak.

    1. ¿ Urbanizatu ezin den lurzoruko aparkalekuak, 3.000 m.2-ko azalera baino handiagoa dutenean.

    2. ¿ Aurreko puntuetan aipatu ez arren lurzoruaren aprobetxamendu-motan aldaketa eragiten duten jarduerak, zuhaixka edo zuhaitzezko geruza deuseztatzen denean eta 5 ha eta 50 ha bitarteko azaleran egiten direnean.

Sailkatutako jardueren zerrenda.

  1. Erauzketa-jarduerak.

  2. Instalazio nuklear eta erradioaktiboak.

  3. Energia produzitzeko instalazioak.

  4. Industriak oro har.

  5. Hiltegiak eta abelazkuntza-ustiaketak.

  6. Arrain-haztegiak.

  7. Erregaiak, objektuak edo materialak pilatzen direlako su- edo leherketa-arriskua duten jarduera eta instalazioak.

  8. Ibilgailuentzako garajeak eta hornitegiak.

  9. Merkataritzako eta oro har zerbitzuetako jarduerak.

  10. Ostalaritza-jarduerak.

  11. Ikuskizun publikoak eta aisiarako jarduerak.

  12. Hondakinak biltzeko, tratatzeko, balioztatzeko eta deuseztatzeko instalazioak.

  1. Hondakin-urak arazteko instalazioak.

  2. Hilerriak.

  3. Osasunarentzat eta ingurugiroarentzat antzeko eragina duten beste zenbait jarduera.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 13an.

    Lehendakaria,

Ingurugiro-politika autonomikoaren adierazpen juridiko positibo gisa eta Autonomi Estatutuan Euskal Autonomia Erkidegoari onartutako eskumenen garapen moduan, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra ingurugiroa ulertzeko guztien borondatea zehazteko premiatik sortu da, ingurugiro-politikaren helburu komunak hierarkizatu, eskumenak antolatu eta horretarako prozedura eta baliabide egokiak diseinatuko direlarik. Azken finean, ingurugiro-baliabideen babes-erregimena finkatzea, ingurugiroan eragina duten jarduerentzat Administrazioaren parte-hartzea arautzea (zigor-erregimena barne) eta epe labur, ertain eta luzera bizi garen gizartean ingurugiro-babesarentzat eredu bideragarri berriak sustatzea nahi da.

Euskal gizartean ingurugiroaz sortzen ari den sentiberatasunak, presazkoa du arau-esparru egonkor, argi eta bideragarria edukitzea. Derrigorrez konplexua izango den arren, agente publiko eta pribatu guztiak erabat errespetatuz, era eraginkorrean etorkizuna izango duen etorkizuna eraikitzeko aukera eman behar dio.

Horregatik lege honek gizarte eta gizabanakoen portaeraren norabide eta gidari izan dadin ingurugiroa ulertzeko modu berriaren arau-oinarriak ezartzeaz gain, euskal gizartea eta ingurugiroa zehazki larritzen duten arazoak gaur egun tratatzeko ere balio izatea nahi da.

Horiek horrela, legeak bere lege-babesa ingurugiro eta ekologiari buruz Estatuko lege-garapenerako eta oinarrizko legeria exekutatzeko Autonomi Estatutuak 11.1.a) atalean ezartzen duen eskumenean du. Lege honek esparru egonkorra ezartzen du, eta horren barruan, bai agente pribatu desberdinen jarduerak eta bai bere indarraldiko leku eta denboraren esparruan parte hartzen duten botere exekutibo desberdinen politikak beren lekua dute eta legean markatutako helburuak lortzen lagun dezakete eta lagundu egin behar dute.

Legea ordenamendu juridiko bateratzaileen sisteman txertatzen da, eta Europako zuzenbidea, nazioarteko hitzarmenak eta beren transposizioak azaltzeaz gain, Estatuko oinarrizko legeria errespetatu behar du, eta, aldi berean, ingurugiro aldetik garrantzitsuak diren beste gai batzuei buruzko arauei lotu behar zaie zeharka.

Horrela, legea, lehenengo eta behin, Europako araudietara lotu behar da, ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa, kutsaduraren kontrol integratua, hondakin-kudeaketa, airearen kalitatearen babesa, ekoikuskapen-sistemak eta ingurugiro-kudeaketa, eta ingurugiroari buruzko informazioa izateko eskubidea, arautzen dituzten araudietara hain zuzen.

Eta, bigarren, Estatuan indarrean dauden araudietara lotu behar da legea, ingurugioaren gaineko eraginari, hondakin toxiko eta arriskutsuen kudeaketari, sailkatutako jarduerei, biodibertsitateari eta itsasbazterraren eta lehorreko uren babesari dagokienez.

Legearen oinarriak administrazio publikoen arteko lankidetza eta elkarlanerako printzipio orokorrak dira, batetik, eta herritarrek, pertsona fisiko zein juridiko gisa, herritar gisa eta agente sozioekonomiko gisa parte hartzeko printzipioak, bestetik, ingurugiroari buruzko informazioa zein komunikazioa eta benetako erantzule izatea bilatuko delarik. Izan ere, legeak ingurugiroa eskubideak eta betebeharrak sortzen dituen gizarte-ondasun gisa hartzen du. Era jasangarrian erabili behar da, Europako Batasunak ingurugiro eta garapen jasangarriaz duen Bosgarren Ekintza Programako eta Batasunerako Tratatuan xedatutako helburuak definitzeko eta euskal ingurugiro-politikan integratzeko ahaleginetan.

Beraz, legea era berean berariazko zuhurtasun- eta prebentzio-ekintzetako printzipioetan oinarritzen da. Ingurugiroko kalteak saihestu nahi dira, eta horiek sortzen direnean, kalteak konpontzeko (sorburuan konpontzea lehenesten da) printzipioa eta poluitzen duenak ordaindu egingo duela zein kalte egiten duenak erantzun egingo duela dioen printzipioa erabiltzen dira. Formulazio jakin honen helburua, onartutako poluzio-maila duen edozein jardueraren ingurugiro-kostuak barneratzeko obligazioa eta ingurugiroari eragindako kalteei sortu dituenak erantzuteko duen obligazioa bereiztea da. Hori guztia kasu bakoitzean aplika daitekeen zigor-erregimenaren kalterik gabe. Atariko idazpuruak orain arte hemen adierazi diren eta gero hurrengo ataletan garatzen diren alderdiak jasotzen ditu.

Lehen idazpuruak, xedapen orokorrekoei buruzkoak, ingurugiroa herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko, ingurugiroari buruzko informazioa izateko eta parte hartzeko eskubide gisa hartzen du. Administrazio publikoek ingurugiro osasuntsua izateko eskubidea erabili ahal izateko ingurugiro-politikak sustatzeko duten betebeharra eratzen du. Betebehar hori gauzatzeko akzio publikorako eskubidea aitortzen du eta era berean gai honetan portaerak administrazioaren esku-hartzearen menpe (baita zigortzekoaren menpe ere) uzten ditu.

Halaber, ingurugiro-politikarako oinarriak ezartzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko, lurralde historikoetako foru-organoetako eta udaletako erakunde komunen eskumenen edukia kokatu eta definitu egiten delarik. Administrazioen arteko koordinaziorako eta elkarlanerako tresnak aurreikusten ditu eta legegintzaldirako baino epe luzeagorako asmotan ingurugiroarentzako esparru-programa lantzea aztertzen du. Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea eratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurugiro arloan diharduten administrazio desberdinen harreman, parte-hartze eta koordinaziorako organo gisa. Ingurugirorako Aholku Kontseilua sortzen da, gizarteko eta ekonomiako agenteen parte hartzeko eta aholkuak jasotzeko organo gisa. Ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta gai honi buruz dagoen legeria osatzen du.

Azkenik, Administrazioaren eta parte hartutako agenteen arteko ingurugiro-akordioen bidez prozedura hitzartuta nola amaitu arautzen da, Europako arteztarauak betetzeko ingurugiro-hitzarmenerako bide zehatzei leku egiten zaielarik.

Bigarren idazpuruak ingurugiro-baliabideen babesaz dihardu eta besteak beste oinarritzat Rio de Janeiro-ko Biodibertsitateari buruzko Hitzarmena eta klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa hartzen ditu. Era berean, Europako Batasunaren arauetan xedatutakoa aplikatzen da eta horretarako administrazio publikoek biodibertsitatea eta urak babesteko jardueraren oinarriak ezartzen dira. Babes horretan, itsasbazterra, lurzorua eta atmosfera sartzen dira, zaraten eta dardaren kontrako borroka ere barne hartzen delarik.

Hirugarren idazpuruan, ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua arautzen da. 96/61/CE Arteztaraua betetzeko, poluzioaren kontrol integratuaren printzipioa sartzen du eta geroko arauen oinarriak ezartzen dira. Arau horietan arteztarauak eragindako jarduerentzat baimena emateko baldintzei buruzko ikusmolde integratu eta eraginkorra bermatuko da.

Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioari eskainitako atalburuan, legearen I. eranskinean zerrendatzen diren proiektu eta planak burututa ingurugiroan izan ditzaketen eraginak balioesteko sistema diseinatzen da. Horretarako planen ingurugiroaren gaineko eraginak elkarrekin ebaluatzeko prozedura ezartzen da. Horren bidez egon daitezkeen alternatibak egoki ebaluatuko dira eta bertako proiektuek batera eta metatuta ingurugiroan izan dezaketen eragina balioetsiko da. Proiektuek banaka izan dezaketen ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura ere ezartzen da eta ebaluazio sinplifikatuko prozedura ere bai, ingurunean munta eta eragin txikiagoa dutelako hain prozedura konplexua behar ez denerako.

  1. eranskinean azaltzen den sailkatutako jardueren erregimenari dagokionez, lizentziak emateko prozedura eguneratu egiten da. Berrikusteko garaia heldu da, baina gogoan izan behar da kontrol integratuaz aterako diren arauek emango diotela gaina baimen-sistemari behin betiko. Industriak eta jarduerak ezartzeko aurretiazko betebeharra izango da, Europako arteztarauaren helburu eta oinarriak gauzatzeko. Sailkatutako jardueren erregimenean aipamen berezia merezi dute araututako jarduerak ahalik eta ongien fiskalizatzeko sartu diren mekanismoek.

    Hondakinei buruzko politikaren oinarriak gai honi buruzko atalburuan biltzen dira. Lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzioko minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta, azkenean, balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea tratatzen da.

    Oinarri horiek aplikatuta, administrazio publikoek hondakin arriskutsu, hirietako hondakin solido eta gainerako hondakin-motei buruz dituzten erantzukizunak eta jarduerak definitzen dira.

    Poluitutako lurzoruetan parte hartzeari dagokionez, eragindako lurzoruentzat kaltegarriak diren aldaketak ezagutzeko ekintzak aipatzen dira. Bertako poluzio-mailaren arabera erabilpenak mugatu egiten dira, oinarri gisa lurzoruaren poluzioa lurzoruaren zati dela eta lurzoruaren jabearena dela hartzen delarik. Era berean, poluitutako lurzoruentzat prebentzio, defentsa eta berreskurapenerako neurriak ere aipatzen dira.

    Laugarren idazpuruan, ingurugiro-politikarako baliabideak arautzen dira. Baliabide publikoak eta borondatezko baliabideak bereizten dira, lehen aipatu diren erantzukizuneko eta parte hartzeko printzipioen arabera.

    Plangintzarako eta antolamendurako baliabide klasikoenen ondoan bide berriak markatzen dira, prebentzio, babes eta berreskuratzeko aukera modernoenen ildotik erantzukizun-sistemak razionalizatzeko.

    Bestetik, ingurugiro-politikaren kudeaketa ekonomikoa legean baliabide ekonomiko-finantzarioen eta zerga-baliabideen bitartez gauzatzen da. Berariazko fondoak sortzeko aukera emanda, sustapen fiskala eta prezio publiko eta tasen politika egokia proposatzen du, merkatu-sisteman «poluitzen duenak ordaintzen du» printzipioa behar bezala bideratzeko. Aipamen berezia egitea merezi du arrisku eta erantzukizunei dagozkien segurtatzeko mekanismoen inplementazioak. Segurtatzeko produktu egokiak sortzeko aukera egiazkoagoak ematen dira eta administratiboki erantzukizun zibilaren kopuru maximoak ezartzen dira, arrisku-sortzaileek prebentziorako neurriak hartzearen arabera.

    Era berean, ingurugiroa zaindu eta kudeatzeko borondatezko baliabideak adierazten dira. Legeak sustatu eta aintzakotzat hartu nahi ditu, eragin jakin batzuk onartuta. Ingurugiro-ikuskapenak eta ekoetiketa, berriz, prozedura administratiboetan sartzeko ingurugiro-kudeaketarako benetako baliabide gisa hartzen dira eta, aldi berean, ingurugiroari buruzko informazioa jasotzeko eta ingurugiroaz gozatzeko eskubideen tresna eraginkor ere badira. Gaur egun hori informazioa bereizten duten eta erabiltzaileek erraz eskura ditzaketen sistemen bidez baino ez da posible, nahiz eta produktore eta administrazioentzat lantzea eta kontrolatzea konplexua izan.

    Ingurugiro-hezkuntzak diseinatu diren baliabideen osagarri izan behar du, garapen jasangarri onena lortzeko gizarteko sektore guztiek ingurugiroaz duten ezagutza eta kultura handiagoak izan daitezen. Ingurugiro-hezkuntza, ikerketa eta sentiberatasunari buruzko ekintza-plana martxan jartzeko obligazioa ezartzen da. Hezkuntza-mailako informazioa eta parte-hartzea eta asoziazionismoa bultzatzea ere giltzarri dira ingurugiro-hezkuntza ezartzeko.

    Bosgarren idazpuruak, ingurugiro-diziplinari buruzkoak, ingurugiro-erantzukizuna eta zigor-erregimena konbinatuta eta elkarren menpetasunean arautzen ditu.

    Besteak beste, erantzukizun pertsonal edo solidarioaren, aldatutako ingurunea berreskuratzearen eta exekuzio subsidiarioaren printzipioak biltzen dira, eta, aldi berean, kaltea murrizteko kautelazko neurriak hartzeko aukera ematen da (ustezko arau-hausleen eskubideen erabateko errespetuaren kalterik gabe), zuzenbide penala gidatzen duten printzipioak aplikatuz, zeina zigor-erregimenerako ordezko gisa aplikatzeko baita.

    Administrazioei ematen zaizkien ikuskapen eta kontrolerako mekanismoak sendotu egiten dira, legeak ikuskariak agintaritzaren agente gisa (kasuari dagozkion eskubideak dituztelarik) onartu egiten dituelako.

    Arau-hausteetarako erregimenak oso arau-hauste larrietatik arinetarainoko ekintzak sailkatzen ditu, eta zigorrak ere ezartzen dira, arau-hausteen motei dagozkien maila desberdinen berri emanez.

    Oro har arautzen da zigortzeko prozedura, instrukzio-fasea eta zigortze-fasea bereizten direlarik.

  1. atala.– Legearen xedea.

  1. – Lege honen xedea ingurugiroa babesteko arau-markoa ezartzea da, pertsona fisikoen eta juridikoen eskubide eta betebeharrak zehazten direlarik.

  2. – Aireak, urak, lurzoruak, paisajeak, florak eta faunak, beren parametro eta elkarrekintza egokiekin, giza bizia garatzen deneko ingurugiroa osatzen dute. Era jasangarrian erabiliko da.

  3. – Ingurugiroa gizarte-ondarea da, gizabanakoengan zein taldeengan eskubideak eta betebeharrak sortzen dituena.

  1. atala.– Helburuak.

    Lege honen helburuak honako hauek dira:

    1. Etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe, oraingo premiak betetzeko garapen jasangarria bermatzea.

    2. Biodibertsitatea mantentzea, bere osagaiak ingurugiro-baliabideak erabilita sortzen diren irabaziak era zuzen eta bidezkoan banatzeko era jasangarrian erabiltzen direla zainduz.

    3. Edozein ingurunetan bizi direla ere, euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzea.

    4. Ingurugiroa babestea, kalteak prebenitzea eta kaltetu den lekuan leheneratzea.

    5. Ingurugiroko eraginak minimizatzea, jardueren ondorioak aurrez ebaluatuz eta zuzentzeko neurriak ezarriz.

    6. Ingurugiro-ezagutzako arlo guztietan ikerketa sustatzea.

    7. Hezkuntzako maila guztietan ingurugiro-hezkuntza bultzatzea eta ingurugiroa babesteko herritarrak kontzientziatzea.

    8. Ingurugiro-kontsiderazioak era eraginkorrean hiri-plangintzan eta ondare historikoaren babeste-lanean sartuta, hiri-ingurugiroaren jasangarritasuna bermatzea.

    9. Landa-ingurugiroaren jasangarritasuna bermatzea nekazaritzaren eta ingurugiroaren arteko oreka zainduz eta bultzatuz

  1. atala.– Eskubideak.

  1. – Pertsona orok du ingurugiro osasuntsua erabili eta horretaz gozatzeko eskubidea. Eskubide honen erabiltzea bermatzeko administrazio publikoei dagokie ingurugiro-politika egokiak sustatzea.

  2. – Pertsona orok du ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera ingurugiroaz informazioa eskuratzeko eskubidea.

  3. – Pertsona orok du, zuzenean edo ingurugiroaren aldeko taldeen bidez, arauek ezartzen dutenaren arabera ingurugiroa babesteko erabakietan parte hartzeko eskubidea.

  4. – Legean aurreikusitakoa betetzea exigitzeko akzioa publikoa izango da, bai bide administratiboan eta bai jurisdikziokoan.

  1. atala.– Betebeharrak.

  1. – Pertsona fisiko zein juridiko orok ingurugiroa zaintzeko betebeharra du.

  2. – Administrazio publikoek betebehar zehatzak ezarri ahal izango dituzte aurreko azpiatalean azaldutakoa egoki betetzearren.

  3. – Ingurugiro-legeria hausten dutenak legeak ezartzen duen eran zigortu egingo dira eta egindako kaltea konpontzera derrigortuko dira.

  1. atala.– Ingurugiro politika.

  1. – Administrazio publikoen erantzukizun den ingurugiro-politika, ingurugiroa babesteko eta leheneratzeko legezko, arauzko, exekuziozko eta kudeaketazko neurriez osaturik egongo da, bertako definizio eta garapenean erantzukizundun eta partaide diren ekonomiako eta gizarteko agenteen premiazko parte-hartzearen kalterik gabe, ingurugiroak duen gizarte-funtzioa kontuan harturik.

  2. – EAEko ingurugiro-politika baliabideen aprobetxamendu jasangarrian, kautelazko eta prebentziozko ekintzetan, kalteak konpontzean (sorburuan konpontzea lehenetsiko da) eta poluitzen duenak ordaindu behar duela eta kaltetzen duenak erantzun behar duela dioen printzipioan oinarritua izango da, ingurugiro-babesa sektoreko politika guztiak definitu eta exekutatzean integratuko delarik.

  3. – Ingurugiro-politikak antolamendu egonkor eta iraunkorra sortzea bultzatuko du, ekintza publikoari eta ekimen pribatuari bermea, segurtasuna eta eraginkortasuna eman diezaien.

  1. atala.– Ingurugiroari buruzko Esparru Programa eta txostena.

  1. – Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da. Programa hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak egingo du Euskal Herriko Ingurugiro Batzordean ordezkotza duten administrazio publikoekin lankidetzan.

    Ingurugiroari buruzko esparru-programa horren iraupena lau urtekoa izango da, esandako Batzordeak txostena egin ondoren Jaurlaritzak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Esparru-programa hori berariazko plan eta programen bidez garatu ahal izango da.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hiru urtez behin txostena argitaratuko du Euskal Herriko ingurugiroaren egoeraren berri emanez.

  1. atala.– Ingurugiro arloko eskumenak erabiltzea.

  1. – Erakunde komunei dagokie, lege honetan ezarritako esparruaren barnean ingurugiro-arauak prestatu eta onartzea eta ingurugiroaz zein ekologiaz Estatuko oinarrizko legeria garatzea eta exekutatzea, Euskal Herriko Autonomi Estatutuan aurreikusitakoaren arabera.

    Era berean, erakunde komunen eskumena da Europako Batasuneko araudiak zuzenean aplikatzeko behar diren neurriak hartzea eta arteztarauetan zein Europako gainerako arauetan ezarritako obligazioak betearaztea.

  2. – Lurralde historikoetako foru-organoei dagokie, bestalde, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean aitortutako eskumenak, eta lege honek eta ingurugiroari buruzko gainerako arau autonomikoek adierazitakoak erabiltzea.

  3. – Udalei dagokie lege honek, toki-jaurbiderako legeriak eta ingurugiroko sektoreko legeriak aitortutako eskumenak erabiltzea.

  1. atala.– Ingurugiro-politikaren koordinazioa.

  1. – Administrazio publikoek eraginkortasun- eta koordinazio-printzipioen arabera jardun behar dute ingurugiro arloko eskumenak erabiltzean.

  2. – Ingurugiro-politikaren koherentzia bermatzeko, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren egitekoa izango da Euskal Herriko interes orokorrek eskatzen duten koordinazio-ahalmenen erabiltzea. Adibide gisa, honako baliabide eta mekanismoak izango ditu:

    1. Arauak egitea.

    2. Ingurugiroari buruzko esparru-programa egitea.

    3. Prozedura administratiboak erraztea.

    4. Metodo eta irizpide teknikoak bateratzea.

    5. Agintaritza desberdinen ekintza bateratua beren eskumenen esparruan.

    6. Elkarri informazioa emateko sistemak ezartzea.

      1. atala.– Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea.

        Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea, ingurugiroaren arloan ardura duen sailari atxikitako aholku–organoa denez, ingurugiroaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten administrazio desberdinen harreman, parte-hartze eta koordinazioaz arduratzeko da.

      2. atala.– Zereginak.

        Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen egitekoak dira:

        1. Koordinazioa sustatzea eta ingurugiroaren arloan Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek garatzen dituzten ekintza guztiei dagozkien segimendu-lanak egitea.

        2. Ingurugiro-eskumenak exekutatzeko erantzukizuna duten organo guztiei ekintza-proposamenak aurkeztea.

        3. Lege hau garatzeko arauen aurreproiektuez txostenak egitea.

        4. Ingurugiroari buruzko Esparru Programaz txostena egitea.

        5. Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek prestaturiko ingurugiro-arauen aurreproiektuen berri izan eta iritzia ematea.

        6. Ingurugiroari buruzko Esparru Programa garatzeko prestaturiko plan eta programez txostenak egitea.

        7. Ingurugiroaren gainean eragin nabarmenak dituzten arauen aurreproiektuak, planak eta programak ezagutzea.

        8. Ingurugiro-baliabideen katalogoez txostenak egitea.

        9. Batzordeko barne-funtzionamendurako arauak onartzea eta, dagokionean, tratatu beharreko gaiek hori eskatzen dutenean, sailak sortzea.

      3. atala.– Osaera.

        Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen buru ingurugiro arloan eskumena duen saileko sailburua izango da, eta honako kide hauek izango ditu:

        1. Ingurugiro-arloaren ardura duen saileko ordezkariak.

        2. Beren jarduerek ingurugiroarekin zerikusia duten Jaurlaritzako sailetako ordezkariak.

        3. Lurralde historikoetako foru-organoetako ordezkariak.

        4. Euskal Udalerrien Elkarteko (EUDELeko) ordezkariak.

  1. atala.– Ingurugirorako Aholku Kontseilua.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseilua sortzen da. Aholku ematekoa da izaeraz, eta ingurugiro-politika prestatu, kontsultatu eta segimendua egiten gizarteko eta ekonomiako interesak ordezkatzen dituzten sektoreen eta unibertsitatearen parte-hartzeari laguntzeko da.

  2. – Eragin administratiboei dagokienez, Kontseilua ingurugiroaren arloan eskumena duen sailera atxikitzen da.

  1. atala.– Zereginak.

    Kontseiluak honako zeregin hauek izango ditu:

    1. Ingurugiroarekin zerikusia duten eta iritzia eskatuz aurkezten dizkioten ingurugiro-politikako plan eta programei buruz aholku ematea.

    2. Bere ekimenez edo ingurugiro arloko administrazio publikoen eskariz, txostenak eta proposamenak egitea.

    3. Ingurugiro-politikak enplegua sortzearekin, garapen jasangarriarekin, ekimen ekonomiko publikoa eta pribatua koordinatzearekin eta ingurugiro arloan herritarrek parte hartzearekin eta hauek sentiberatzearekin lotzen dituzten neurriak proposatzea.

    4. Unibertsitateak eta ikerketa-zentroek ingurugiro-politikan parte hartzea sustatzea.

  2. atala.– Osaera.

    Ingurugiroaren Aholku Kontseilua, ingurugiro arloan eskumena duen saileko sailburua buru duela, ondorengo zerrendan ematen diren kideek osatuko dute.

    Aholku Kontseiluko kideak ez dira 30 baino gehiago izango, eta beren ordezkari izateko honako hauek proposatuko dituzte:

    1. Eusko Legebiltzarrak

    2. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak.

    3. Foru-administrazioek.

    4. Udal-administrazioek, EUDEL edo Euskal Udalerrien Elkarteak proposaturik.

    5. Ekologista arloan garrantzitsu diren herritar-elkarte edo -mugimenduek.

    6. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeek.

    7. Enpresario-erakunde eta -taldeek.

    8. Sindikatuek.

    9. Teknologi zentroek.

    10. Ingurugiroarekin zerikusia duten ikerketa-zentroek.

    11. EHU / UPVk.

    12. Ingurugiro arloan ospe handia duten pertsona adituek.

  3. atala.– Funtzionamendua.

  1. – Aholku Kontseilua urtean gutxienez hiru aldiz bilduko da, bertako lehendakariak deituta, eta bere zereginak betetzeko behar den guztietan ere bai. Bileretako bat Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak prestatu behar direnean egin beharko da.

  2. – Antolaketa eta barne-funtzionamendurako erregimena Kontseiluak berak ezarriko ditu indarrean dauden arau eta xedapen administratiboen arabera.

  1. atala.– Ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea.

    Edozein pertsona fisiko edo juridikok, aurrez eskatuta, administrazio publikoek ingurugiroaz duten informazioa eskuratu ahal izango du, eskatzen duenaren nortasuna isilpean geratuko dela bermatuko zaiolarik eta eskatzen duenak interes jakinen bat duela frogatu beharrik izango ez duelarik.

  2. atala.– Esparrua.

  1. – Administrazio publikoetan edo/eta ingurugiroarekin zerikusia duten zerbitzu publikoen emakidadunek, edozein adierazpide eta edozein motatako euskarri materialetan, eskueran duten informazioa abenduaren 12ko 38/1995 Legeak ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubideari buruz ezartzen duen prozeduraz emango da, eta gaia honakoa izango da:

    1. Uren, airearen, lurzoruaren eta lurraren, faunaren, floraren eta espazio naturalen egoera, horien arteko elkarrekintzak eta elementu horien egoerari eragin dioten edo eragin diezaioketen jarduerak eta neurriak barne.

    2. Ingurugiroa kudeatzeko planak edo programak eta ingurugiroa babesteko ekintzak edo neurriak.

  2. – Informazioa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko, dagokionean, informazioa eskatu zaion Administrazioak ezarritako prezio publikoa ordaindu beharko da, eta bere zenbatekoa ez da bidezko kostua baino handiagoa izango. Bidezko kostutzat informazioaren euskarri fisikoarena hartuko da.

  1. atala.– Informazioa ukatzea.

  1. – Ingurugiroari buruzko informazioa ukatu ahal izango da informazio horrek ondoko alderdietakoren bati eragiten dionean:

    1. Gobernu Kontseiluko deliberazioen sekretuari.

    2. Segurtasun publikoari.

    3. Sub judice dauden gaiei edo ikertzen ari direnei, diziplinazko edo aurretiazko ikerketak barne.

    4. Merkataritzako eta industriako sekretuei, jabego intelektuala barne.

    5. Datu edota espediente pertsonalen sekretuari.

    6. Hirugarren batek eskainitako datuei, hori juridikoki ematera behartuta ez dagoelarik.

    7. Zabalduz gero ingurugiroari kalte egiteko aukera eskaintzen duten datuei.

  2. – Agintari publikoen eskuetan dagoen informazioaren zati bat emango da, bertan aurreko azpiatalean aipatutako interesetatik dagozkien puntuak bereizteko modua dagoenean.

  3. – Informazio-eskeari uko egiterik izango da, amaitu gabeko dokumentu edo datuak edo barneko jakinarazpenak eskatzen direnean, edo eskea argi eta garbi gehiegizkoa denean edo era orokorregian egindakoa denean.

  4. – Ingurugiroari buruzko informazio-eskeak gehienez ere bi hilabeteko epean ebatzi beharko dituzte administrazio publikoek. Epe hori informazio-eskeak administrazio-organo eskudunaren edozein erregistrotan sartzen diren egunetik hasiko da neurtzen.

  5. – Eskatutako informazioa erabat edo zati batean ukatzen duten administrazio-ebazpenak arrazoituak izango dira, eta, horretarako, gertakarien eta zuzenbidezko oinarrien aipamen laburra egingo da.

  6. – Ebazpen horiei errekurtsoa jarri ahal izango zaie Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusita dagoen eran.

  1. atala.– Hitzarmenez amaitzea.

  1. – Lege hau aplikatzetik ondorioztatzen diren prozedura administratiboak, nolanahi ere transakziopekoak ez diren gaiei buruzkoak salbu, eskatzailearen eta eskudun Administrazioaren arteko hitzarmenez amaitu ahal izango dira. Horretarako, zuzeneko negoziaziora edo biek onartuta izendatzen diren bitartekari edo bakegileengana jo ahal izango da.

  2. – Negoziazioak hasi eta handik hiru hilabetera akordiorik ez badago, Administrazioak behin betiko erabakia emango du.

  3. – Adiskidetze-akta edo antzeko dokumentua sinatzen bada, edukia behin betiko ebazpen gisa formalizatuko da.

  1. atala.– Bide administratiboaren amaiera.

  1. – Bide administratiboari amaierarik ematen ez dioten ebazpenei bi aukera hauetako baten bidez errekurtsoa jar dakieke:

    1. errekurtsorako prozedura orokorren bidez.

    2. bitartekaritza, adiskidetze eta arbitrajearen bidetik ebazteko eskatuz.

  2. – Azken kasu horretan bitartekari, adiskidetzaile eta arbitroak ados jarrita izendatuko dira eta horien parte-hartzea errekurtsoa ebazteko oro har ezarrita dagoen epea amaitu baino lehen gauzatuko da.

  1. atala.– Mugak.

    Administrazioak prozedurak edo errekurtsoak hitzarmenez amaitzen dituenean, honakoak errespetatuko ditu:

    1. Ordenamendu juridikoaren funtsezko xedapenak,

    2. ingurugiro-babeserako interes orokorra,

    3. hitzarmenak eragin diezaiekeen hirugarrenen eskubideak.

  1. atala.– Biodibertsitateaz.

  1. – Biodibertsitatea edo dibertsitate biologikoa esaten zaio edozein iturritako, lehorreko ekosistemetako, itsasoko ekosistemetako eta beste ekosistema urtarretako organismo bizien desberdintasunari, haiek parte hartzen duteneko konplexu ekologikoak barne direlarik. Espezie bakoitzaren barneko, espezieen arteko eta eskosistemen arteko dibertsitatea hartzen ditu barnean.

  2. – Biodibertsitatea kontserbatzea eta horren osagaien erabilera jasangarria eta baliabide genetikoen erabileratik eratorritako onuren bidezko eta berdintasunezko partaidetza izango da ingurugiroari buruzko politikaren eta gainontzeko alor-politiken zehaztapenerako funtsezko ardatza.

  1. atala.– Xedeak.

    Beren eskumenen esparruetan, administrazio publikoei dagokie:

    1. Biodibertsitatearen kontserbazioa eta erabilpen jasangarria zaintzea eta bere funtsezko prozesu ekologikoak mantentzea.

    2. Kontserbatzeko eta erabilpen jasangarrirako garrantzitsuak diren dibertsitate biologikoaren osagaiak identifikatzea, adierazleak eta balorazio-irizpideak zein mantenimendurako arriskuak definituz.

    3. Biodibertsitatea kontserbatzeko eta baliabide natural berriztagarriak era jasangarrian erabiltzeko estrategiak, planak eta programak prestatzea, baliabide berriztaezinak agortzea saihestuko delarik.

    4. Kontserbaziorako neurriak proposatzea, biodibertsitatea mantentzeko datu-bankuak, biodibertsitate-korridoreak eta espezio aloktonoak eta genetikoki aldatutako organismoak sartzeko kontrolak ezarriz.

    5. Kaltetutako habitatak berreskuratu eta leheneratzeko eta arriskuan diren espezieak kontserbatzeko neurriak proposatzea.

    6. Dibertsitate biologikoaren kontserbazio eta erabilpen jasangarrira aplikatutako ikerketa bultzatzea eta sustatzea. Halaber biodibertsitatea ezagutzeko eta kudeatzeko arlo interesgarrietan adituak prestatzea.

    7. Parte hartzen duten alderdi guztien elkarlan aktiboaren bidez estrategiaren azken helburua lortzeko, erakunde publikoen eta gizarteko agenteen arteko konpromisoa lortzea.

    8. Biodibertsitatea kontserbatzeko eta erabilpen jasangarria sustatzeko gizartearen konpromisoa sendotzearren, herritarren ezagutza- eta kontzientzi maila sustatzea.

    9. Elkarlanerako programetan parte hartu eta laguntzea.

    10. Paisajea kontserbatzeaz arduratzea.

  1. atala.– Xedeak.

    Administrazio publikoek urak eta itsasbazterra babesteko duten politikaren helburua kudeaketa jasangarria lortzea eta ur-baliabideak aurreztu eta berriz erabil daitezen bultzatzea da, ekosistema urtar eta itsasbazterrekoen biodibertsitatea, funtzionaltasuna eta prozesu ekologikoak kontserbatzea eta berritzea oinarritzat hartuz.

  2. atala.– Oinarriak.

    Administrazio publikoek, beren eskumenen esparruetan, ura eta itsasbazterra babesteko ekintzak burutuko dituzte, eta bereziki honako hauek:

    1. Kalitate eta emari ekologikoetarako estandarrak finkatzea.

    2. Uren eta itsasbazterraren kalitate-maila egokia lortu eta mantentzea.

    3. Lur azpiko uren kalitatea eta erabilera jasangarria bermatzea, errekargako zonak eta akuiferoen poluzio-zaurgarritasuna mugatzea.

    4. Ur, ibilgu eta urbazterretan ingurugiro-kalteak prebenitzea.

    5. Ur-baliabidearen kalitatea eta kantitatea areagotzeko bide emango duen erabilpena bermatzea, baliabide hori aurreztea bultzatuz, kontsumoko erabilera guztietan eraginkortasuna handituz eta ura alferrik galtzea saihestuz.

    6. Ur-baliabidearekin elkartutako ekosistemak poliki-poliki berreskuratzea.

    7. Ahal den neurrian ibilgu eta urbazterren korridore-izaera bermatzea.

    8. Itsasbazterreko zonen erabilpen jasangarria segurtatuko duten planak prestatzea.

    9. Dagokionean babesteko eta berreskuratzeko behar diren neurriak hartuz, itsasbazterraren osotasuna eta kontserbazio egokia segurtatzea.

    10. Itsaso/lehorreko jabari publikoa osatzen duten ondasunak beren izaera eta helburuen arabera razionalki erabiltzen direla zaintzea eta paisajea, ingurugiroa eta ondare historikoa errespetatzea.

    11. Zona hezeak kontserbatzea, babesteko eta berreskuratzeko helburuak eta neurriak finkatuz, bere ezagutza bultzatuz eta betiere deuseztatzea eta kaltetzea saihestuz.

  3. atala.– Emakidak eta baimenak.

  1. – Administrazio publikoek baimen eta emakidetan ur-baliabideak eta itsasbazterra kontserbatzea bermatuko duten ingurugiro-irizpideak sartuko dituzte, aurreko atalean ezarritako oinarrien arabera.

  2. – Itsaso/lehorreko jabari publikoaren babes-zortasuneko zonan, erabilpen eta jarduerek, eta Estatuaren eskumeneko uretan egindako isurpen industrial eta poluitzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren baimen administratiboa behar dute, arlo honetako legeriaren arabera eta araudi bidez xedatzen denaren arabera.

  1. atala.– Lurzorua.

  1. – Lurzorua Lurraren kanpo-geruzako alderdi solidoa da, harri amatik gainerainokoa. Barne hartzen ditu fase likidoa, gaseosoa eta bertan bizi diren organismoak. Zeregin naturalak edo erabilpenezkoak ditu.

  2. – Zeregin naturalak hauek dira:

    1. Gizakien, floraren eta faunaren habitat eta euskarri izatea, lurreko organismoak barne direlarik.

    2. Ziklo naturaleko parte izatea, bere elikagai eta uraren zikloena bereziki.

    3. Deskonposiziorako, konpentsaziorako eta agente kimikoak eratzeko ingurune izatea, iragazki, metagailu eta substantzi transformatzaile gisa jokatzen duelako.

  3. – Erabilpen-zereginak hauek dira:

    1. Lehengai berriztaezinen hobi eta erreserba izatea.

    2. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiapenen kokaleku eta lehengai berriztagarriak lantzeko kokaleku izatea.

    3. Etxebizitzen eta aisia-lekuen kokaleku izatea.

    4. Beste zenbait erabilpen ekonomiko eta azpiegituren kokaleku izatea.

      1. atala.– Oinarriak.

      1. – Administrazio publikoek, lurzorua babestearren, ondoko oinarri hauen arabera jokatuko dute:

        1. Lurzoruaren erabilpenak hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnen bidez, haren zereginak bermatzeko esleitzea, lehentasuna emanez nekazaritza-ekoizpenean erabiltzeko gordetzeari eta, nolanahi ere, lurzoruak berriz erabiltzeari.

        2. Lurzoruaren erabilpenean ahalik eta zeregin natural gehienak mantentzea.

      2. – Horretarako, araudi bidez erabilpen desberdinei lotutako lurzoru-kalitateen estandarrak ezarriko dira, zeregin naturalen eta erabilpenezkoen bateratzea optimizatzearren. Era berean, erreferentzia gisa erabiliko dira erabilpenak esleitzeko eta lurzorua babesteko politikak bere dituen prebentzio, defentsa eta berreskuratzeko neurriak ezartzeko.

      1. atala.– Lurzoruaren babesa.

        Lurzorua babestea oinarrizko betebeharra dute lurra daukatenek eta jabeek. Horrek berekin du lurzoruaren kalitatea nolakoa den jakin eta kontrolatu beharra eta prebentzio-, defentsa- zein berreskurapen-neurriak hartzea.

  1. atala.– Helburuak.

  1. – Airean pertsonentzat edo edozein motatako ondasunentzat arriskua, kaltea edo eragozpena sor dezaketen materia edo energi erak (akustikoa eta dardarazkoa barne) egon ez daitezen prebenitu, zaindu eta zuzentzekoa izango da atmosfera babesteko politika. Horretarako kalitate-helburuak, mugako balioak eta alertarako atalaseak definitu eta ezarriko dira.

  2. – Atalburu honetan xedatzen dena betetzeko, poluitzaile bakoitzarentzat (zaratak eta dardarak barne direlarik) mugako balioa finkatutako maila bat izango da. Maila hori ezagutza zientifikoetan oinarrituz finkatzen da, giza osasunarentzat eta ingurugiroarentzat oro har izan daitezkeen eragin kaltegarriak saihestu, prebenitu edo murrizteko. Maila hori epe jakin batean lortu behar da eta lortu ondoren ez da gainditu behar.

    Era berean, poluitzaile bakoitzarentzat (zaratak eta dardarak barne) alerta-atalasea maila bat izango da. Maila horretatik gora denboraldi laburrean egonda, giza osasunarentzat arriskuak daude, eta neurriak berehala hartu behar izaten dira.

  1. atala.– Airea babesteko ekintzak.

    Aurreko ataleko helburuak betetzearren, airea babesteko ondoko ekintzak garatuko dira:

    1. Ingurugiroko airearen kalitate-helburuak definitu eta ezartzea, giza osasunarentzat, jendearen lasaitasunarentzat eta oro har ingurugiroarentzat kaltegarri diren eraginak saihestu, prebenitu edo murrizteko.

    2. Ingurugiroko airearen kalitatea ebaluatzea.

    3. Ingurugiroko airearen kalitateaz informazio egokia lortzea eta jendeari oro har berri ematea.

    4. Ingurugiroko airearen kalitate ona mantentzea eta, dagokionean, hobetzea.

    5. Euri azidoak, klimaren aldaketak, ozono-geruza agortzeak, mugetan zeharreko fluxu poluitzaileek eta poluzio erradioaktiboak sortutako ingurugiro-arazoak arindu eta konpontzeko behar diren neurriak hartzea.

  2. atala.– Zarata eta dardaren arloko ekintzak.

    Atmosferako ingurugiroa zarata eta dardaren arloan babesteko helburuak betetzearren, ondoko ekintzak garatuko dira:

    1. Ingurugiroko airearen kalitate-helburuak definitu eta ezartzea, zarata eta dardarengatik giza osasunarentzat, jendearen lasaitasunarentzat eta oro har ingurugiroarentzat kaltegarri diren eraginak saihestu, prebenitu edo murrizteko.

    2. Zarata- edo dardara-maila maximo onargarriak finkatzea garraiobide, industria, jarduera, instalazio, makina, aparatu eta elementuetarako eta, oro har, eragozpen-bide izan edo pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurugiroarentzat edozein motatako arrisku-bide gerta daitezkeen zaratak edo dardarak eragiten dituen edozein egoeratarako.

    3. Hirigintzako planetan zarata edo dardarak dauden zonetan mugak edo zehaztapenak finkatzea.

    4. Zarata eta dardarekiko sentikor diren erabilpenak dituzten eraikinek bete beharreko isolamendu-baldintzak eta beste baldintza akustikoak definitzea.

    5. Zarata eta dardaren mailak ebaluatzea.

  3. atala.– Ingurugiro-organoaren eskumenak.

  1. – Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio, lege honen 38. atalean xedatutakoaren kalterik gabe eta atalburu honetan araututako gaietan, hondoko zereginak garatzea:

    1. Atmosferako ingurugiroaren kalitatea ebaluatzea.

    2. Atmosfera polui dezaketen jardueren katalogoa osatzea.

    3. Poluitzaileak murrizteko planak ezartea.

    4. Poluitutako atmosferaren zonak deklara ditzan Jaurlaritzari proposatzea.

    5. Isurpen-fokuak kontrolatzeko programak ezartzea, isurpen-mugak errespetatzen direla zaindu eta bermatzeko.

    6. Isurpen-fokuen eragina ebaluatu eta eragin horiek zuzentzeko neurriak hartzea.

    7. Mugako balioak edo alerta-atalasea gainditzeko arriskua dagoenean, aireko noizbehinkako edo larrialdietako poluzioegoerak konpontzeko jarduera-programak ezartzea.

    8. Akustikoki poluitutako zonak deklara ditzan Jaurlaritzari proposatzea.

  2. – Atal honetako 1.g) azpiatalak aipatzen dituen jarduera-programek barne izango dute mugako balioak edo alerta-atalaseak gainditzeko arriskua duten zonetan epe motzean hartu beharreko neurrien multzoa. Neurri horietakoa izan daiteke, premia dagoenean, jarduerak aldi baterako bertan behera uztea, ibilgailuen zirkulazioa barne.

  1. atala.– Udalen eskumenak.

    Atmosferako ingurugiroa babesteko politikaren helburuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek ordenantzak argitaratuko dituzte edo daudenak moldatuko dituzte. Era berean, beren lurraldeplangintzetako baliabideetan kalitate-helburuak, mugako balioak eta alerta-atalaseak sartuko dituzte. Poluzio-maila handiak detektatu diren lurzoruen erabilpenean murrizketak ezar ditzakete eta beste poluzio-iturri batzuk ezartzea ere muga dezakete.

  2. atala.– Neurriak hartu beharra.

    Airea poluitzeko (zarata eta dardarazko poluzioa barne) edozein fokuren titularrek obligazioa dute maila onargarriak mantentzeko behar diren neurriak hartzeko, horretarako banakako errekerimendu edo loturako ekintza beharko ez delarik.

  3. atala.– Ibilgailuak.

    Autonomia Erkidegoko lurretan dabiltzan ibilgailu guztiek gas poluitzaile eta partikulen isurpen-mailak bete behar dituzte. Halaber, zarata-mailari eta kalitate akustikoari aplikatzekoak diren gainerako baldintzak beteko dituzte, baita bertan instalaturik dituzten alarma-sistema edo sirenei aplikatzekoak ere.

  4. atala.– Eraikin eta lokaletako obrak.

  1. – Zarata edo dardara sortu edo jaso dezakeen obra edo jarduerarako edozein proiektuk eragin horien azterketa eduki beharko du.

  2. – Obra guztiek geroko erabilpenean aplika daitezkeen poluzio akustikoaren mailak errespetatzeko behar diren zuzenketa-neurriak eduki behar dituzte.

  3. – Udal-ordenantzek edozein jarduera ezartzen den lokaletan poluzio akustikoaren eragina murrizteko neurriak zorrotz ezarri behar dituzte.

  1. atala.– Ingurugiroa eta osasun publikoa.

  1. – Ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua ingurugiro-osasuna babesteko premiari erantzunez eta jardueragatik giza osasunarentzat dauden arriskuak baloratuta egingo da.

  2. – Aurreko azpiatalean adierazitakoaren arabera, idazpuru honetan aipatutakoa burutzeko ingurugiro-organoari emandako ahalmenak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak garatzen dituenen kalterik gabe erabiliko dira.

  1. atala.– Poluzioaren kontrol integratua.

  1. – Ingurugiroan eragina duten jarduerak egoki antolatzeko eta poluzioaren kontrol integratuaren oinarria eraginkorra izan dadin, eta eskudun organo batek baino gehiagok parte hartzen duenean, ingurugiroaren arloko arauetan aipatutako lizentzia eta baimenak lortzeko diren prozedura administratiboak eta bertan ezarritako baldintzak koordinatzeko behar diren neurri guztiak hartzea bultzatuko da.

  2. – Era berean, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren eskumen diren gaietan, aipatutako organoak ingurugiroaren arloko legerian aipatzen diren baimen eta prozedurak bateratzea bultzatuko du.

  1. atala.– Kontzeptua.

    Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa honako hau da: lege honetako I. eranskinean dauden plan eta proiektuak gauzatzean ingurugiroan sor daitezkeen eraginak balioetsi eta zuzentzeko aukera ematen duten azterketa eta sistema teknikoen multzoa.

  2. atala.– Aplikazio-esparrua.

  1. – Lege honen I. eranskinean egonda Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu nahi diren planen eta proiektuez (publiko zein pribatuez), nahitaez egin beharko da ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

  2. – Ohiz kanpoko kasu batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, arrazoitutako erabakiaren bidez, lege honetan aipatutako ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedurak aplikatzetik erabat edo neurri batean salbuetsita utz dezake I. eranskinean jasotako plan eta proiekturen bat. Esandako erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  1. atala.– Helburuak.

    Ingurugiro-eraginaren ebaluazioek ondoko helburuak egoki beteko direla bermatuko dute:

    1. Plangintzako lehen faseetan, eta alternatiba egokienak aukeratzeko, ingurugiroan izango diren eraginen analisia sartzea, jarduera desberdinen eragin metagarri eta sinergikoak kontuan hartuko direlarik.

    2. Jardueraren sustatzaileari ahal den informazio guztia ematea, horrek ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa egin ahal dezan.

    3. Ingurugiroan planen eta proiektuen eraginak baloratzeko behar diren ingurugiro-kalitateko irizpideen berri sustatzaileari ematea.

    4. Arlo publikoak eta pribatuak parte hartzea erraztea.

  2. atala.– Ingurugiro-eragina ebaluatzeko prozedurak.

    Lege honetan, ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko hiru prozedura ezartzen dira:

    1. Ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua, plan bat aplikatuta ingurugiroan sortaraziko diren eraginak araudi bidez garatuko den prozeduraren arabera baloratzeko.

    2. Ingurugiro-eraginaren banakako ebaluazioa. Helburua proiektu bat burututakoan ingurugiroarekiko eraginak ekainaren 28ko 1.302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan eta hori garatzen duen araudian jasotako prozeduraren arabera baloratzea da.

    3. Ingurugiro-eraginaren ebaluazio sinplifikatua. Helburua ingurunean eragin txikia duen proiektua burututakoan edo ingurugiroaren gaineko eraginak detektatzea edo zuzentzea erraza denean ingurugiroaren gaineko eraginak baloratzea da.

  3. atala.– Eskumenak.

    [1.– 46 eta 47. ataletan aurreikusitakoari dagokionez, eta ingurugiroaren gaineko eraginaren txostena eta deklarazioa egiteko eskudun organoa Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoa izango da.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

  1. – Eskumen hori eduki arren, plana onartzeko edo proiektuari baimena emateko funtsezko eskumena lurralde historikoetako foru-organoek dutenean, aurreko paragrafoan onartutako eskumen hori azken horiei esleitzen zaie, gauzatu nahi den planak edo proiektuak lurralde historiko bat baino gehiagoko lur-esparrua gainditzen duenean izan ezik. Azken kasu horretan prozeduran foru-organoen parte-hartzea bermatuko da.

  1. atala.– Ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa.

  1. atalaren b) azpiatalean adierazitako prozeduraren pean jartzeko, I.B) eranskinean aipatzen diren plan eta proiektuek ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa eduki beharko dute, azterketak gutxienez honako puntu hauek izango dituelarik:

    1. Proiektuaren eta horretatik ondorioztatzen diren ekintzen deskribapena.

    2. Alternatiben laburpena eta onartutako soluzioaren justifikazioa.

    3. Ingurugiro-inbentarioa eta ekologiako zein ingurugiroko elkarrekintza nagusien deskribapena.

    4. Eraginen identifikazioa eta balorazioa, bai proposaturiko soluzioan eta bai alternatibetan.

    5. Zuzentzeko neurriak ezartzea.

    6. Ingurugiroa zaintzeko programa.

    7. Sintesi-dokumentua.

      1. atala.– Ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua.

      1. – I. eranskineko A) zatian aipatutako planei dagokienez, eta horiek onartu baino lehen, formulatzeko ardura duen organoak ebaluazio bateratua egingo du. Eskudun organoari dagokio 44. atalean xedatutakoaren arabera ingurugiroaren gaineko eraginaren txostena egitea. Bertan, ingurugiroaren arloari bakarrik dagokiolarik, eraginei buruz eta ingurugiroaren gaineko ebaluazioari buruz duen iritzia emango du, eta, era berean, planak burutzen direnean prebenitzeko, zuzentzeko edo konpentsatzeko bere iritziz hartu beharreko neurrien berri ere emango du.

      2. – Aurreko azpiatalak aipatzen duen ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostena emateko epea gehienez lau hilabetekoa da. Txosten hori kontuan hartu beharko dute planak egiteko eta onartzeko ardura duten organoek, erabakiak hartzerakoan.

      3. – Plana onartzen deneko ebazpen administratiboak, eta dagokionean onespena ematen duen legezko arauak, erabakia hartzeko izandako arrazoiak azaldu beharko ditu erabaki hori ingurugiroaren gaineko eragineko txostenaren edukiarekin bat ez datorrenean.

      4. – Planen ingurugiroaren gaineko eraginei buruzko txostenek bertako proiektuek duten ingurugiroaren gaineko eragina banaka ebaluatzeko jarraibide orokorrak adieraziko dituzte.

      1. atala.– Ingurugiro-eraginaren banakako ebaluazioa.

        [1.– Lege honetako I. eranskineko B) zatian aipatutako proiektuak egiteko (edo dagokionean baimena emateko) ebazpen administratiboa onartu baino lehen, proiektuek banakako ebaluazioaren prozedura bete beharko dute. Prozedura 44. atalean xedatutakoaren arabera eskudun organoak ingurugiroaren gaineko eraginaz egiten duen deklarazioaz amaituko da, eta, ingurugiro arloan baino eragina izan ez dezan, ekintza hori komeni den edo ez adieraziko du. Erabakia baiezkoa denean, zein baldintzarekin egin behar den finkatuko du.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

      1. – Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioaren edukia loteslea izango da I. eranskinean B) zatian aipatzen diren proiektuak burutzeko neurri eta baldintzei dagokienez. Baita deklarazioa kontrakoa denean ondorio gisa proiektua burutzeko modurik ez izateko ere.

      2. – Lege honetako II. eranskinean aipatzen diren jarduerak direnean eta ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioa dutenean, ebaluazio horrek ordeztuko du eragin guztietarako lege honen 59. atalak adierazitako neurri zuzentzaileak ezartzeko tramitea.

        [4.– Ingurugiroaren eraginaren gaineko deklarazioa emateko epea gehienez lau hilabetekoa izango da, 44. atalean xedatutakoarekin bat etorriz eskumenak dituen organoari ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko azterlana bidaltzen zaionetik kontatuta. Epe hori amaituta berariazko erabakirik ez badago, prozedurari jarraipena eman ahal izango zaio.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

      1. – Aurreko azpiatalean aipatutako epea hilabetekoa izango da, baldin eta ekainaren 28ko 1.302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan aipatutako jendaurreko jakinarazpen-izapideak proiektua baimentzeari edo egiteari buruzko ebazpena ematen duen organoak egin baditu.

        [6.– Eskumena duen organoak, 44. atalean xedatutakoaren arabera, eta arrazoitutako ebazpenaren bidez, luzatu ahal izango ditu ingurugiro-eraginaren deklarazioa emateko epeak, atal honetako 4 eta 5. azpiataletan aipatzen direnak.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

      1. – Eragin guztietarako, eta batez ere ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa betetzen dela zaindu eta segimendua egiteko, deklarazioaren edukia proiektuak egiteko (edo dagokionean baimena emateko) ebazpen administratiboaren gainerako edukiaren balio eta eragin berekoa izango da.

        [8.– Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioak epe bat emango du proiektuak burutzen hasteko, eta epe hori sustatzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik proiektua burutzen hasi gabe igaro bada, deklarazioak indar guztia galduko du. Dena den, behar bezala justifikatutako arrazoiak badaude, burutzen hasteko epea luzatu ahal izango du organo eskudunak, 44. atalean xedatutakoaren arabera.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

      1. – Proiektuaren sustatzaileari eta ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedurako jendaurreko jakinarazpen-fasean alegazioak aurkeztu dituzten interesatu guztiei jakinaraztearen kalterik gabe, ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edota dagokion lurralde historikokoan argitaratuko da.

      2. – Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioan jasotako baldintza orokorrak edo berariazkoak moldatu egin beharko dira aurrerapen zientifiko edo teknikoak ekarri dituen eta ebaluatutako jardueran eragina duten berrikuntzetara, betiere ekonomikoki bideragarriak baldin badira, kostuak eta onurak kontuan izanik eta proiektuaren sustatzaileak berrikuntza horietara arrazoizko moduan iristerik badu.

      3. – Erabat deusezak izango dira ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedura bete gabe eman diren baimen, lizentzia eta gainerako ebazpenak, prozedura hori exigi daitekeenean.

        [48. atala.– Desadostasunak ebaztea.

        Aurreko ataleko lehen azpiatalean aipatutako organoen artean egon daitezkeen desadostasunak Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak ebatziko ditu edo, dagokionean, eskudun foru-aldundiak.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

      1. atala.– Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazio sinplifikatua.

        Eranskineko C) zatian aipatzen diren eta bertako B) zatian ez dauden proiektuak egiteko (edo, dagokionean, baimena emateko) ebazpen administratiboa onartu baino lehen, ebazpena onartzeko eskudun organoak proiektuaren ebaluazio sinplifikatua eginaraziko du. Ebaluazioa ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostenarekin amaituko da. Bertan ingurugiroaren gaineko eragin garrantzitsuenak eta hauek minimizatzeko neurri zuzentzaileak adieraziko dira. Txostenaren edukia aipatutako ebazpen administratiboan joango da.

      2. atala.– Plan eta proiektuen aldaketak edo hedapenak.

      1. – Lege honen I. eranskinean aipatutako eta baimena emandako, burututako edo burutzen ari den plan edo proiektuaren edozein aldaketa edo hedapenetarako, bertan aipatzen diren ingurugiroaren gaineko eragineko ebaluazio-prozeduretakoren bat ezarriko da, ingurugiroan eragin negatibo esanguratsuak eduki baditzake aldaketa edo hedapen horrek.

      2. – Araudi bidez ezarriko da eskudun organoak onartzen den ebazpen administratiboa emateko prozedura. Ebazpen horren gaia, aurreko paragrafoan aipatutako plan edo proiektuak egiteko (edo, dagokionean, baimena emateko) proposatutako aldaketa edo hedapenengatik egon daitezkeen ingurugiroaren gaineko eragin negatiboak garrantzitusak diren edo ez finkatzea izango da.

      3. – Aurreko paragrafoak aipatzen duen prozedurak kasu bakoitzerako azterketa ezar dezake edo aurrez atalase edo irizpideak finkatzea ere bai, horretarako 97/11/CE Arteztarauaren III. eranskinean ezarritako hautespen-irizpideak kontuan hartu beharko direlarik.

      1. atala.– Ingurugiro-zona sentikorrak.

      1. – Ingurugiro-zona sentikortzat hartuko dira dauzkaten ingurugiro-balio eta beren hauskortasuneko ezaugarri bereziengatik ingurugiroa gehiago kaltetzeko modua dagoenekoak.

      2. – Atalburu honetan xedatzen dena aplikatzeko, eta nolanahi ere lege hau promulgatzen den unean hiri-lurzorutzat sailkatutako lurrak salbuetsiz, zona sentikortzat gutxienez ondoko hauek hartuko dira:

        1. Itsaso/lehorreko jabari publikoa eta horren babes-zortasunak.

        2. Uretako jabari publikoa, korronte iraunkorreko ibilgu naturalak, laku eta aintziretako hondoak eta ibilgu publikoetako gaineko urtegien hondoak. Garbitasun-zona eta ertzetako zortasun-zonari dagozkion areak, betiere katalogatuta badaude.

        3. Akuiferoak kargatzeko zonak eta horiek poluitzeko arrisku handia duten zonak, betiere katalogatuta baldin badaude.

        4. Natura aldetik interes handikoak diren zona edo enklabeak, betiere katalogatuta baldin badaude.

        5. Ondare historiko artistikoaren zati direlako katalogatuta eta inbentariatuta dauden area edo enklabeak, ingurunea barne.

      3. – Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzari dagokio, eskudun organoak proposatuta eta Euskal Herriko Ingurugiro Batzordeak aurretiazko txostena eginda, ingurugiro-zona sentikorren katalogoa onartzea.

      4. – Araudiz finkatuko da katalogoak berrikusi eta aldatzeko prozedura, beti eguneratuta egon daitezen.

      1. atala.– Erkidegoarteko eta mugaz haraindiko harremanak.

      1. – Beste autonomia-erkidego batean ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko jarduerak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan eragina izango balute, azken honek erkidego hari jarduera horri buruzko informazioa eskatuko lioke.

        Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako jarduera batek ondoko beste Autonomi Elkarte batean eragina badu, hark jarduera horri buruzko informazioa eskainiko du.

        [2.– Lege honen I. eranskinean aipatutako ekintzak burutzeak mugaz haraindi beste estatu bateko ingurugiroan eragina izango balu, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak kasu horretarako egiten den ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa eskainiko lieke erasandako lurraldeko eskudun agintariei.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

      1. atala.– Ikuskapena eta kontrola.

      1. – Planak edo proiektuak burutzeko (edo, dagokionean, baimena emateko) onartzen den ebazpen administratiboa luzatzeko eskudun organoak bere gain hartuko du ingurugiroaren gaineko eraginaren txostenean edo deklarazioan ezarritako baldintzak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea.

      2. – 44. atalean xedatutakoaren araberako eskudun organoak agindu dezake I. eranskineko B) zatiko eta baimena emandako proiektuak geraraztea, derrigorrezkoa den ebaluaziorik egon ez denean, ebaluazio-prozeduran datuak faltsutu, manipulatu edo ezkutatu egin direla ikusten denean edo deklarazioan aipatzen diren ingurugiro-baldintzak hautsi edo betetzen ez direnean.

      3. – Aurreko azpiatalak aipatzen dituen proiektuak burutzeagatik errealitate fisikoa edo biologikoa aldatuko balitz, aldaketaren arduradunak lehengo egoerara itzularazi beharko luke, 44. atalean xedatutakoaren araberako eskudun organoak adierazten duen moduan eta epeetan.

      1. atala.– Finantzaketa publikoa.

        Finantzaketa publikorik ezingo da egin ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurapean dauden eta prozedura hori gabe edo prozedurako erabakien kontra egindako proiektuei.

  1. atala.– Aplikazio-esparrua.

  1. – Legearen II. eranskinean aipatzen diren jarduera eta instalazio publikoak zein pribatuak, eragozpenak sor baditzakete edo pertsonei edo beren ondasunei arriskuak sortu, edo ingurugiroari kalteak eragiten badizkiote, hurrengo ataletan aipatzen den lizentzia administratiboaren erregimenaren menpe geratuko dira funtzionatzen hasi baino lehen eta derrigorrez. Jarduera eta instalazio horien izen generikoa sailkatutakoak izango da.

  2. – Ingurugiroan eta pertsonen osasunean eragin txikia dutelako atalburu honetan ezarritako erregimenetik aske geratzen diren jardueren zerrenda araudian finkatuko da. Baita lizentzia lortzeko prozedura sinplifikatua izan dezaketenena ere, eta hori guztia horretarako berariaz adieraziko diren baldintzak bete ondoren.

  1. atala.– Jarduera-lizentzia.

    Sailkatutako jarduera bat ezartzeko (eta hedatzeko nahiz aldatzeko) ahalmena ematen duen udal-lizentziari jarduera-lizentzia deituko zaio eta formalizatzeko ondorengo azpiataletan zein garatzeko emango diren arauetan zehaztutakoa bete beharko da.

  2. atala.– Jarduera-lizentziaren eskaera.

  1. – Jarduera-lizentzia eskatu baino lehen, jarduera publiko zein pribatuaren sustatzaileak udalean kontsulta egin ahal izango du, lizentziaren baldintza juridiko eta teknikoei buruz, aurreikus daitezkeen neurri zuzentzaileei buruz eta jardueraren bideragarritasun formalaz informazioa eskuratzeko.

  2. – Lizentzi eskearekin batera, eskudun teknikariak sinatuta, proiektu teknikoa eta deskribapen-txostena aurkeztu beharko dira. Bertan jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurugiroan izan ditzakeen eraginak eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak (beren eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adieraziz) zehaztuko dira.

  3. – Ingurugiro-eraginaren ebaluazioa behar duten proiektuetan, aurreko azpiatalean aipatutako dokumentazioak ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa edukiko du, idazpuru honetako II. atalburuan xedatutakoa aplikatzearren.

  1. atala.– Jendaurrean jarri eta txostenak egitea.

  1. – Hirigintzako planetan edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal-eskumenengatik jarduera-lizentzia espreski ukatzea ez dagokionean, alkateak 15 eguneko epearen barruan jarduera ezartzeko eskearen espedientea jendaurrean jarriko du, Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta pertsonalki jakinaraziko die ezarriko den lekuko inguruko auzotarrei.

  2. – Jendaurrean jartzeko epea 15 egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten. Halaber, espedienteari derrigorrezkoa eta loteslea izango den osasun-txostena erantsiko zaio, era berean jardueraren izaeragatik beharrezkoak diren txosten teknikoak ere sartuko direlarik.

  3. – Osasun-txostena eta gainerako txosten teknikoak gehienez ere 15 eguneko epearen barruan egingo dira, jendaurrean jartzeko denboraldia amaitu ondoren. Lehen aipatutako tramiteak egin ondoren, udalak arrazoiak emanez txostena egingo du gehienez 10 eguneko epearen barruan, aipatutako jarduera ezartzeari buruz.

  1. atala.– Neurri zuzentzaileak ezartzea.

  1. – Aurkeztutako dokumentazioa eta aipatutako udal-ekintzak ikusita eta alkateak jardueralizentzia eman baino lehen, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak txostena egingo du, dagokionean eskatutako jardueraren instalazio- edo hedapen-proiektuari gehienez hamabost eguneko epean neurri zuzentzaileak ezarriko dizkiolarik.

  2. – Aurreko azpiatalak aipatzen duen txostena loteslea izango da bai udal-agintaritzarentzat jardueralizentzia ematearen kontrakoa denean eta bai neurri zuzentzaileak ezartzeko premia dagoela erabakitzen duenean.

  1. atala.– Isiltasun administratiboa.

    Lizentzi eskea formalki udalean aurkeztu, geroztik sei hilabete igaro eta erabakitzeko organoak espreski ebazpenik jakinarazi ez duenean eta eskatzaileari prozedura geraraztea egozterik ez dagoenean, lizentzia emantzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalaren arabera, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak kontrako txostena jakinarazi eta delako udalak gauzatu gabe dagoen kasuan izan ezik.

  2. atala.– Obrak egiteko eta irekitzeko lizentziekiko harremana.

  1. – Udalek ezingo dute sailkatutako jardueretarako obrak egiteko lizentziarik eman jarduera-lizentzia ematen ez den bitartean.

  2. – Eskatzaileak jarduera-lizentzian ezarritako neurriak bete direla jakinarazten duen hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaleko epean, udalteknikariek ikuskapen-bisita egingo dute. Aldeko egiaztapen-akta egingo dute, instalazioa onartutako proiektuarekin eta Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak ezarritako neurri zuzentzaileekin ados dagoela egiaztatu ondoren. Bestela, interesatuari ikusitako hutsuneen berri jakinaraziko diote eta epe bat emango diote dauden hutsuneak betetzeko.

  3. – Aldeko egiaztapen-akta eman ondoren eta sailkatutako jardueran hasi baino lehen, dagokion udalak irekitzeko lizentzia emango dio.

  4. – Irekitzeko lizentzia energia elektrikoaren horniketa behin betiko erantsi edo handiagotu, erregai likido edo gaseosoak erabili eta edateko ura hornitu baino lehen lortu behar da.

  5. – Lizentziak indarrik gabe geratuko dira emateko baldintzak betetzen ez badira. Eta lizentzia edo baimena ukatzeko balio zezaketen arrazoiak agertzen badira, eta horiek emateko balio duten arrazoiak interpretatzeko irizpide berriak onartzen badira, ezeztatu egingo dira lizentzia horiek, hori guztiori Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako administrazio-egintzak berraztertzeko prozeduren arabera.

  1. atala.– Eskumenak delegatzea.

    Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak eta lurralde historikoetako foru-organoek, beren eskumenen esparruan, zerbitzu egokiak dituzten udaletan delegatu ahal izango dute, udalok aurrez espresuki eskatuta, finkatzen diren jardueretarako neurri zuzentzaileak ezartzeko txostenak egitea. Nolanahi ere, onartu egingo da eskumen horiek erkidetutako, partzuergoz elkartutako edo beste era bateko udal-elkarteetan bildutako organoen bidez benetan erabiltzea.

  2. atala.– Interes orokorreko jarduerak.

    Jaurlaritzak erabakitzeko ahalmena izango du Autonomia Erkidegoko interes orokorrei zuzenean erasaten dieten ingurugiro-kudeaketako azpiegituren gaietan, aurrez udalaren txostena edukiz eta kasuaren apartekotasunaren arrazoien deklarazioa egin ondoren.

  3. atala.– Ikuskapena eta kontrola.

  1. – Udalaren eskumenekoak izango dira lizentziaren edukian xedatutakoa benetan betetzeko eta behar diren ikuskapenak egiteko garatu behar diren eginkizunak. Dagokien alkateak ahalmena du legez kanpoko jarduerak bertan behera utzi edo ixteko, lizentziak deuseztatzeko eta legez finkatuta dauden zigorrak ezartzeko.

  2. – Jardueraren funtzionamenduan akatsak daudela ikusten denean, alkateak jardueraren titularrari haiek epe jakin baten barruan konpontzera errekerituko du, eta epea, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, sei hilabetekoa baino luzeagoa ez da izango.

  3. – Alkateak, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskumena duen foru-organoak, prebentzio gisa, eraikuntza- edo ustiapen-fasean dagoen edozein jarduera erabat edo neurri batean geraraz dezake, ondoko arrazoiren bat dagoenean:

    1. Lizentzia eskatzen den proiektuan datuak ezkutatu, faltsutu edo maltzurkeriaz manipulatu direnean.

    2. Proiektua gauzatzeko ezarri diren ingurugiro-baldintzak bete ez direnean edo aginduak hautsi direnean.

    3. Ingurugiroari kalte larriak edo konponezinak egingo zaizkiola edo pertsona zein ondasunentzat berehalako arriskua dagoela susmatzeko arrazoi sendoak daudenean, egoera hori dagoen bitartean, arriskuak baloratzeko edo murrizteko behar diren neurriak har ditzaketelarik.

  4. – Bai funtzionamenduan eta bai denboraldi baterako gerarazita zein behin betiko itxita dagoen jardueraren titularrak ezarri zaion neurri zuzentzailea gauzatzeari uko egiten dionean, ekintza agindu duen agintariak, aurrez ohartarazita, ordezko izaeraz neurria gauzatu ahal izango du eta titularraren kontu izango dira hortik sortutako gastuak, zeinak premiamendu-bidez exigitu ahal izango baitira.

  1. atala.– Lizentziarik gabeko jarduerak.

    Dagozkien zigorren kalterik gabe, alkateak jarduera batek beharrezko lizentziarik gabe funtzionatzen duela jakiten duenean, honako iharduketa hauek burutuko ditu:

    1. Jarduera legeztatzeko modukoa baldin bada, bere titularra errekerituko du egoera arauen barruan jar dezan. Horretarako epea emango zaio, eta epea, behar bezala justifikatutako ohiz kanpoko kasuetan izan ezik, sei hilabetekoa baino luzeagoa ez da izango. Gainera, jarduera itxi egin ahal izango da egoerak hori egokia dela erakusten badu, interesatuari entzun ondoren.

    2. Indarrean dauden sektoreko arauak edo dagozkion udal-ordenantzak betetzen ez direlako jarduerarako legeztatzerik ez badago, itxi egin behar da, interesatuari entzun ondoren.

  2. atala.– Sailkatutako jardueren erregistroa.

  1. – Udalek Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari edo eskudun foru-organoari berri eman beharko diote emandako lizentziez eta toki-erakundeek sailkatutako jarduerez hartutako gainerako erabakiez.

  2. – Udalek sailkatutako jardueren erregistroa edukiko dute. Bertan gai honi buruzko edozein parte hartze publiko jaso beharko da.

  1. atala.– Definizioak.

    Lege honi dagokionerako, hondakintzat bere edukitzaileak utzitako edo uzteko asmoa edo obligazioa duen edozein substantzia edo objektu hartuko da. Nolanahi ere, hondakintzat hartuko dira Batzordearen 1993ko abenduaren 20ko (94/3/CE) erabakiz Europako Hondakin Katalogoan dauden eta aurreko lege-definizioarekin bat datozenak.

  2. atala.– Kanpo geratzen direnak.

    Atalburu honetan xedatzen denari dagokionez, berariazko legerian arautu gabe geratzen diren alderdietan ordezko zuzenbide gisa izan dezakeen aplikazio ordezkatzailearen kalterik gabe, kanpo geratzen dira:

    1. Hondakin erradioaktiboak.

    2. Baliabide mineraletatik eta harrobietatik eratorritako hondakinak.

    3. Sailkatu gabeko lehergaiak.

    4. Hondakin arriskutsu ez diren hondakin-urak.

    5. Atmosferara isuritako gasak.

  3. atala.– Oinarriak.

    Hondakinen gaiari buruz Autonomia Erkidegoak duen politikak ondoko oinarriak ditu, hierarkiaren araberako ordenan zerrendatzen direlarik:

    1. Jatorrian prebenitu eta minimizatzea, produkzioa eta kaltegarritasuna murriztuz.

    2. Berriz erabiltzea, birziklapena eta balioztatzeko zein zikloak ixteko beste edozein forma sustatzea.

    3. Baliozta ezin daitezkeen hondakinak egoki deuseztatzea eta egoki kudeatzeko behar diren bitartekoak ezartzea.

  4. atala.– Hondakin-planak.

  1. – Aurreko atalean adierazitako oinarriak benetan eraginkorrak izan daitezen, administrazio publikoek hondakin-planak egingo dituzte, eta bertan, besteak beste, lortu beharreko helburuen, garatu beharreko estrategien, azpiegiturak sortzearen eta finantzaketa-sistemen zehaztasunak azalduko dira.

  2. – Planek espreski adieraziko dituzte lotespenari eta mailari buruzko zehaztasunak. Baita beren iraupen eta indarraldia ere, zeina plangintzaren egonkortasun eta eraginkortasun egokia bermatzearren ziklo eta jarduera ekonomiko industrialetara moldatuko baita.

  3. – Hondakin-planak egiteko, Ingurugirorako Aholku Kontseiluan ordezkatuta dauden agente eta erakundeen parte-hartzea eta elkarlana bermatuko da.

  1. atala.– Baimena emateko berariazko erregimenak.

    Araudi bidez, baimena emateko berariazko erregimenak ezarri ahal izango dira hondakinak sortzeko edota kudeatzeko jarduera desberdinentzat. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak baimena emateko baldintza hauek ezar ditzake:

    1. Kalteengatik erantzukizun zibileko asegurua egitea.

    2. Bere jardueran ari denean egon daitezkeen erantzukizunengatik baimena ematen duen Administrazioari erantzuteko fidantza ematea.

    3. Produktoreei, eta dagokionean kudeatzaileei, minimizazio-planak aplikatzea.

    4. Lege honetan ezarritako irizpide eta lehentasunen arabera alternatiba tekniko eta ekonomikoak ezartzea.

  1. atala.– Hiriko hondakin solidoak. Ekintzak.

    Hiriko hondakin solidoei dagokienez, eskudun administrazio publikoek honako helburu hauek lortzeko ekintzak egingo dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkideagoaren esparru osoan hiriko hondakin solidoak gaika biltzeko sistemak sustatzea, birziklatzeko edo balioztatzeko beste era batzuetarako aukera egon dadin.

    2. Gaika biltzeko sistema ezartzen aktiboki parte hartzeko herritarrak hezi eta kontzientziatzeko kanpainak garatzea eta jendea produktuen ontziak (batez ere berriz erabiltzen edo birziklatzen zailak direnak) gutxiago erabil ditzan bultzatzea.

    3. Ekiteko mekanismoak ezarri eta ontziak zein ontzi-hondakinak egoki kudeatzeko behar diren azpiegiturak sustatzea.

    4. Hiriko hondakin solidoak bildu eta tratatzeko udal-zerbitzuak partzuergoan edo mankomunitatean kudeatzea sustatu eta koordinatzea.

    5. Berriz erabiltzeko, hondakinak minimizatzeko edo eragina murrizteko bidea ematen duten kontsumo-produktuen eta zerbitzugintza-moduen garapen teknikoari eta komertzializazioari laguntzea.

    6. Materialak berreskuratzeko eta balioztatzeko azpiegiturak ezartzea bultzatzea.

    7. Materialak eta ontziak berriz erabiltzea sustatzea, ahal dela material edo ontzi horien jatorrizkoen produkzio-ziklo beren barruan.

    8. Material birziklatuak dituzten produktuak lortzea lehenetsiko duen erosketa publikoen politika ezartzea.

  2. atala.– Ingurugiro-organoaren eskumenak.

  1. – Hiriko hondakin solidoen esparruan eta udal-erakundeenak izan daitezkeen eskumenen kalterik gabe, indarrean dagoen legeriaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hiriko hondakin solidoak kudeatzeko esparru-plangintza prestatzea.

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren ahalmena izango da Ontzi eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legean definitutako kudeaketa-sistema integratuen arloan baimenak ematea, ikuskatzea eta zigortzea.

  2. – Halaber Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

    1. Ingurugiro-babeseko estandar handiak bermatuko dituzten hondakin-kudeaketako azpiegiturak kokatzeko, ezartzeko eta ustiatzeko baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruko irizpide-batasuna definitzea.

    2. Hondakin-kudeaketan sortzen ari diren sistemak ingurugiroaren ikuspegitik ontzat ematea.

      1. atala.– Lurralde historikoetako foru-organoen eskumenak.

        Hiriko hondakin solidoen arloan, lurralde historikoetako foru-organoei dagozkie ondoko eskumenak:

        1. Lurralde historiko bakoitzean hiriko hondakin solidoen esparru-plangintza beren foru-planen bidez garatzekoa.

        2. Lurralde historiko bakoitzeko esparruan udaljarduerak koordinatzekoa, arlo honetan zerbitzuak era osatuan betetzearren.

        3. Hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzekoa.

  1. atala.– Hondakin arriskutsuak eta beste zenbait motatako hondakinak. Ekintzak.

  1. atalean hondakin arriskutsuei eta beste zenbait motatako hondakinei buruz izendatutako oinarriak betetzearren, eskudun administrazio publikoek ondoko helburu hauek lortzeko ekintzak egingo dituzte:

    1. Baliabide naturalak era eraginkorragoan erabiltzeko teknologia garbiak sartzea bultzatzea, sortutako hondakinen kopurua eta arrisku-maila minimizatzearren.

    2. Beren fabrikazio, erabilpen eta deuseztapeneko ezaugarriengatik sortutako hondakinen kantitatea eta arrisku-maila zein poluitzeko arriskua murriztuko dituzten produktuen komertzializazioan eta garapen teknikoan laguntzea.

    3. Elementu arriskutsuak edo hondakin arriskutsu ugari sortzen dituzten lehengaiak eta produktu lagungarriak mailaka eragin txikiagoko beste batzuez ordezka daitezen sustatzea.

    4. Produzitzaileak prebentziorako eta birziklatzeko/ berreskuratzeko neurriak aplikatuz beren ahaleginak minimizazio-politikara bidera ditzaten bultzatzeko, hondakinak deuseztatzeak eta botatzeak gero eta kostu handiagoak izango dituen eta teknologiaren aldetik aurreratua izango den hondakin-kudeaketa sustatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen diren hondakin arriskutsuak kudeatzeko behar adina azpiegitura edukitzea sustatzea, eta, hurbiltasun-printzipioaren arabera, behar adina azpiegitura dagoenean zona geografiko batetik bestera poluzioa eramatea saihestea.

    6. Aurreko azpiatalean ezarritako buruaskitasunaren eta hurbiltasunaren printzipioen esparru orokorraren barruan, hondakin arriskutsuen korronte desberdinentzat irtenbide malguak eta era askotakoak sustatzea.

    7. Balioztatzeko azpiegiturak daudenean hondakin arriskutsuak botatzea saihestea.

      1. atala.– Ingurugiro-organoaren eskumenak.

      1. – Hondakin arriskutsu eta gainerako hondakin-motetan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hondakinen produkzio eta kudeaketako jardueren baimena ematea, ikuskatzea eta zigorrak ezartzea, indarrean dagoen legeriaren arabera toki-erakundeei dagozkien eskumenen kalterik gabe.

      2. – Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

          1. atala.– Planak.

            Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hondakin arriskutsuentzat eta beste zenbait hondakin-motarentzat plan arteztaileak egitea, eta plan horietako jarraibideak bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan garatzen diren produkzio eta kudeaketa publiko zein pribatuko jarduerak.

          2. atala.– Kudeaketa-zerbitzuak.

          1. – Hondakin arriskutsuen eta beste zenbait hondakin-motaren kudeaketaren arloan Administrazioaren ekintzak kudeaketa pribatuarekiko ordezkotasun-printzipiora moldatuko dira. Hondakin desberdinak dagokion zerbitzu publikoa sortuta kudeatu ahal izango dira.

          2. – Ingurugiroa babesteko objektiboki funtsezkoa denean, kudeaketa-zerbitzu publikoa monopolioerregimenean eratu ahal izango da, horretarako dagokion tasa eratuko delarik.

          1. atala.– Ingurugiro-zergak.

          1. – Hondakin arriskutsuak minimizatu eta balioztatzeko, ingurugiro-zergen berariazko erregimena ezarri ahal izango da, lege honen 87. atalean ezarritakoaren arabera.

          2. – Aurreko azpiatalean aurreikusitako ingurugiro-zergek honako hauei eragin diezaiekete: hondakin arriskutsuen produktoreei eta kudeatzaileei, hondakinen bizi-zikloan parte hartzen duen edo bitartekari den beste edozein agenteri eta erabiltzean hondakin arriskutsuak sor ditzaketen produktuen fabrikatzaileei, eskuratzaileei eta inportatzaileei.

  1. atala.– Poluitutako lurzoruak.

  1. – Poluitutako lurzoruak honako hauek dira: ezugarri kimikoetan bere eginkizunarekin bateraezina den aldaketaren bat izan (osasun publikoarentzat edo ingurugiroarentzat arriskutsuak direlarik) eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak horrela deklaratu dituenak.

  2. – Lurzorua poluitutzat jotzea bazterrean jasoko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren ekimenez, ohar gisa Jabetza Erregistroan, eta ohar hori ezabatu egingo da ingurugiro-organoak lurzorua dagoeneko poluitutzat jotzen ez dela aditzera ematen duenean.

  1. atala.– Betebeharrak.

  1. – Lurzorua poluitutzat jotzeak berreskuratzeko neurriak ingurugiro-organoak erabaki dezan eran hartu beharra ekarriko du berekin. Betebehar hori poluitzaileei egokituko zaie, eta elkartasunez erantzungo dute bat baino gehiago direnean, eta subsidiarioki, poluitutako lurraren jabeei dagokienez.

  2. – Nolanahi ere, poluitutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak finantzaketa publikoaren bidez hartuko balira, laguntzak jasotzeko modu bakarra hau izango da: aldez aurretik hitzematea lurzoruek beretzen dituzten gainbalioak aipatu laguntzak finantzatu dituen Administrazio publikoari itzuliko zaizkiola jasotako laguntzen araberako zenbatekoz.

  1. atala.– Egiune bidez ordaintzea.

    Poluitutzat jotako lurzoruak berreskuratzeko jarduerei ekiteko, jarduera horiek egitera behartutakoen eta administrazio publiko eskudunen artean sinatutako borondatezko akordioez baliatzeko aukera izango da.

  2. atala.– Poluitutako lurzoru-politikaren oinarriak.

    Poluitutako lurzoruentzat Autonomia Erkidegoko politikak oinarri hauek ditu:

    1. Lurzoruaren zeregin naturalak kontserbatzea.

    2. Ahalik eta zeregin gehienak mantentzea.

    3. Lurzorua gero izango duen erabilpenaren arabera berreskuratzea.

    4. Poluitutako lurzoruei lurzorua egoki berreskuratzeko ekintzaren kostuak bereganatuko dituzten erabilpenen esleipena.

    5. Poluitutako lurzoruari erabilpen bat esleitzen zaionean, hirigintza-kudeaketaren esparruan dagoen lurzoru osoarentzat ingurugiro-soluzioa exigitzea.

    6. Lurzoruaren babes juridikoa, ondasuna definitzeko elementu diren eta jabego-eskubideko eduki arruntaren parte diren ezaugarri kimiko, biologiko edo fisikoak kontuan hartuta egituratuko baita.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen kalitatearen kalterako aldaketa ezagutu eta kontrolatzeari lehentasuna ematea.

  3. atala.– Eskumenak.

  1. – Lehen aipatutako oinarriak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

    1. Lurzoruaren poluitzaile izan daitezkeen jardueren eta instalazioen zerrenda egitea.

    2. Poluitutako lurzoruen prebentzio, defentsa eta berreskurapeneko neurriak definitzea eta inposatzea eta saneatzeko eta berreskuratzeko planak onartzea, haiek bereziki korapilatsuak edo larriak gertatzen direnean.

    3. Bere erabilpen desberdinen arabera, lurzoruaren osagai desberdinen balio maximo onargarriak ezartzea.

    4. Lurzoruko aldaketak ebaluatu eta kontrolatzeko mailakako sistema, bai eta ebaluaziobalioen sistema ere, ezartzea.

    5. Administrazioak parte hartzea presazkoa edo premiazkoa dela frogatzen duen espedientea aurrez eginda, kontrolerako mekanismoak eta babesteko edo berreskuratzeko neurriak ezarri behar direnean onura publikoaren deklaraziorako proposamena egitea.

    6. Gai honetan jarduera administratiboari dagokionez, segurtasun juridikoa, informazio-eskubidea eta fede publikoa bermatuko dituzten inbentarioak eta erregistro administratiboak sortzea.

  2. – Udalei dagokie:

    1. Hirigintzako planetan 81. atalean adierazitako oinarriak jasotzea.

    2. Oinarri horiek hirigintzako kudeaketan sartzea.

    3. Hirigintzaren arloan oinarri horiek aplikatzea.

  1. atala.– Planak eta programak.

    Ingurugiro-politika gauzatzeko baliabide gisa, EAEko administrazio publikoek helburuak, epeak eta jarduera publiko zein pribatuak finkatzeko planak edota programak prestatuko dituzte, arduradun diren organoak eta aurreikuspen ekonomiko-finantzarioak adieraziko direlarik.

  2. atala.– Lurralde-antolamendurako baliabideak.

    Lurralde-antolamendurako eta arloantolamendurako planek eta gainerako baliabideek ondoko ingurugiro-eskakizunak errespetatu behar dituzte:

    1. Ingurugiro-baliabideen kontserbazioa bermatzea.

    2. Lurralde-antolamenduan kalifikazio egokiak eta babes-arauak sartzea.

    3. Kaltetuta dauden area eta prozesu ekologikoak hobetu, berreskuratu eta birgaitzea.

  3. atala.– Ingurugiroari buruzko udal-ordenantzak.

    Toki-erakundeek, ingurugiroaren arloan dituzten eskumenak erabiliz, ingurugirorako udal-ordenantzak onartu egin beharko dituzte.

  1. atala.– Ingurugiro-hitzarmenak.

  1. – Ingurugiro-baliabideak kudeatzea edo zaintzea bere gain duten administrazio publikoek erantzukizun-mugen zenbatekoak hitzartu ahal izango dituzte baliabide horiek erabiltzeko eskubidea duten titularrekin edo baliabide horientzat arriskutsu izan daitezkeen jarduerak dituztenekin.

  2. – Era berean, osagarri gisa babes, prebentzio eta berreskuratzeko jarduerak hitzartu ahal izango dira. Horiek arduradun diren subjektuek finantzatuko dituzte eta erantzukizun-muga objektibagarrietan murrizketa garrantzitsua eragin dezakeenak izango dira. Jarduera horiek, ahal den neurrian, hezkuntza, informazio eta ikerketarako ekintzak izango dituzte.

  1. atala.– Berariazko fondoak eta ingurugiro-zergak.

  1. – Administrazio publikoek berariazko fondoak sortu ahal izango dituzte ingurugiroa babesteko jarduerak finantzatzeko, indarrean dagoen aurrekontu-legeriara moldatu beharraren kalterik gabe.

  2. – Era berean, lege honen esparruan finkatutako printzipio eta ekintzak benetan ezartzeko, ingurugiro-zergen berariazko erregimenak ezarri ahal izango dira, eta zerga horien bidez bildutako dirua aurreko azpiatalean aurreikusitako fondoak finantzatzeko erabili ahal izango da.

  1. atala.– Ingurugiroari buruzko betebeharren bermeak.

    Administrazio publikoek, ingurugiro-betebeharrak bete egiten direla bermatzeko eta bere berariazko eskumenen esparruan, horretarako behar adinako kopurua duten fidantza eta beste zenbait berme exigitu ahal izango dituzte.

  2. atala.– Pizgarri fiskalak.

    Administrazio publikoek aldika ebaluatuko dute arlo ekonomiko edo arlo fiskalean indarrean dauden ingurugiro-baliabideen eraginkortasuna, ingurugiroa hobetzeko dauden politika fiskal sustagarriak bultzatuko dituzte eta, dagokionean, beste pizgarri batzuk aplikatzea edo daudenak aldatzea proposatuko dute.

  3. atala.– Tasak eta prezio publikoak.

  1. – Administrazio publikoek ingurugiro-zerbitzu publikoak, tasak eta prezio publikoak aplikatuta, zerbitzuen onuradun edo erabiltzaileei ordainarazterik izango dute, tasa eta prezio horiek aplika daitekeen zerga-erregimenaren arabera ezarriko direlarik.

  2. – Administrazio publikoek ingurugiroari kaltea eragiten dion erabilpen pribatiboagatik edo jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik tasak ezarri ahal izango dituzte. Baita ere, ingurugiroari dagozkion zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik edo jarduerak burutzeagatik, hauek administratuek derrigor eskatu edo hartzekoak ez direnean eta arlo pribatuarekin lehian eskaintzen direnean.

  3. – Era berean, administrazio publikoek ingurugiro-jarduerak burutzeagatik edo zerbitzuak egiteagatik prezio publikoak ezarri ahal izango dituzte, zerbitzu edo jarduera horiek administratuek derrigor eskatu edo hartzekoak ez direnean eta arlo pribatuarekin lehian eskaintzen direnean.

  1. atala.– Arriskuak aseguratzea.

  1. – Beren jardueragatik ingurugiroarentzat arriskuak sortzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, beren oraingo eta geroko betebeharrei egoki erantzun ahal izateko, hainbat aseguru egin ahal izango dituzte.

  2. – Aurreko azpiatalean adierazitakoaren arabera, pertsona fisiko eta juridikoek honako baliabide hauek eduki ahal izango dituzte:

    1. Behar bezala bermatuko diren autoaseguru-sistemak.

    2. Aseguruen merkatuan kontrataturiko berariazko aseguruak, bai erantzukizun zibilari dagokionez eta bai bere ondasun eta instalazioei dagokienez.

  1. atala.– Inbentarioak.

  1. – Administrazio publikoek ingurugiro-baliabideen inbentario publikoak prestatuko dituzte. Inbentario irekiak izango dira.

  2. – Araudi bidez finkatuko da inbentarioak, beti eguneratuta edukitzearren, berrikusteko eta aldatzeko prozedura.

  1. atala.– Ingurugiroari buruzko datu-baseak.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak koordinatuko du ingurugiroari buruzko datu-basea sortzea eta kudeatzea. Datu-baseak, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-baliabideez informazioa emango duten dokumentu eta kartografiaz osatu ahal izango da.

  2. – Estatuan eta nazioartean horretarako dauden datu-baseekin elkarlana eta informazio-trukea bideratuko da.

  1. atala.– Ingurugiro-auditoretza.

  1. – Administrazio publikoek jarduera ekonomikoak dituzten enpresen ingurugiro-kudeaketaren ebaluazio-sistema gisa ingurugiro-ikuskapenak edo ekoikuskapenak egitea bultzatuko dute eta horien berri jendeari ematea ere bai.

  2. – Lege honen arabera, hauxe da ingurugiro-ikuskapena: jarduera ekonomikoen eta ingurugiro-eskakizunak betetzearen ingurugiro-kudeaketarako sistema borondatez, sistematikoki, objektiboki eta aldizka egiten den ebaluazio-prozesua.

  3. – Ingurugiro-ikuskapenak, poluitzaile-igorpenari, hondakin-produkzioari, lehengai, energia eta uraren kontsumoari eta indarrean dagoen ingurugiro-legeriaren betetze-mailari dagokien jarduera ekonomikoaren diagnostikoa lortzeko izango dira. Ikuskatutako jarduerak eskatzen den ingurugiro-kudeaketa segurtatzeko duen ahalmena ere ebaluatuko da.

  4. – Ikuskapeneko emaitzak jendearen esku utziko dira ingurugiro-deklarazioaren bidez. Honek labur eta ulertzeko eran enpresaren kudeaketako ingurugiro-egoera adierazi beharko du, aplikatzekoak diren Europako Batasuneko arauek xedatutakoaren arabera.

  1. atala.– Ekoetiketa.

  1. – Ekoetiketa ingurugiro-ezaugarria da, eta honakoa adierazten du: Europako Batasunaren 1992ko martxoaren 23ko 880/92 Araudiaren arabera, hori daraman produktuak ingurugiroa errespetatu egiten duela eta produktuaren bizi-ziklo osorako ingurugiro-kostuak behar bezala bere gain hartuak dituela.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak izendatu ahal izango du etiketa emateko eskudun erakundea, Europako Batasuneko arauak garatuz.

  3. – Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak ekoetiketa-sistemen helburu eta ezaugarrien informazioa kontsumitzaileengana eta enpresetara zabaltzea bultzatuko du.

  4. – Behar diren neurriak hartuko dira genetikaz manipulatutako edo manipulazio genetikoz lortutako produktu guztiek beren etiketa edo identifikazioan zehaztasun hori agertaraz dezaten.

  1. atala.– Ingurugiro-hezkuntza.

    Administrazio publikoek gizarteko arlo guztietan ingurugiro-hezkuntza sustatuko dute. Horretarako, herritarrengana eta erakundeetara oro har ingurugiro-arazoak prebenitzeko eta benetan konpontzeko ezagutza, informazio, jarrera, balore, portaera eta trebetasun praktikoak zabaldu eta helaraziko ditu.

  2. atala.– Ingurugiro-dibulgazioa.

    Ingurugiro-kudeaketako programek betiere heziketa eta dibulgaziorako osagai bat edukiko dute, herritarrek horiek ezagutzea eta gizarteko talde desberdinen parte-hartzea bultzatuko delarik. Era berean, ingurugiroa babesteko arloan asoziazionismoa sendotzea bultzatuko da.

    100. atala.– Ingurugiro-hezkuntzarako planak.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurugiro-hezkuntza, -ikerketa eta -sentikortasunerako jarduera-plana elkarlanean martxan jarriko dute.

  2. – Planaren helburuak hauek izango dira:

    1. Ingurugiro-kontzientzia zabaltzea.

    2. Unibertsitatekoak ez diren irakaskuntza-mailetan ingurugiro-heziketa egokia izatea.

    3. Unibertsitatearen esparruan ingurugiro-ezagutzako arlo desberdinetan trebakuntza espezializatua eskaintzea.

    4. Ingurugiro-ikerketa teknologian, osasun-zientzietan, zientzia esperimentaletan, gizarte-zientzietan eta humanitateetan sustatzea.

101. atala.– Erantzukizuna.

  1. – Lege honen aginduak betetzen ez dituzten ekintza edo ez-egiteek izaera administratiboko erantzukizuna sortuko dute, bide penaletik edo zibiletik eska daitekeenaren kalterik gabe.

  2. – Arau-hauste administratiboaren heineko ekintzengatik, ekintza horien erantzukizuna duten pertsona fisiko zein juridikoak soilik zigortu ahal izango dira. Arau-haustea pertsona bati baino gehiagori batera ezarritako betebeharrak ez betetzetik heldu denean, haiek guztiek era solidarioan erantzungo dute.

    102. atala.– Aldatutako ingurunea leheneratzea.

  1. – Ezartzen diren zigorren kalterik gabe, araua hausten dutenak behartuta daude eragindako kalteak ordaintzera, aldatutako ondasunak konpondu eta lehengo egoerara ekartzearren.

  2. – Araua hausten duenak aurreko azpiatalean ezarritako betebeharra betetzen ez duenean edo erabat betetzen ez duenean, behartzeko isunak ipini ahal izango dira.

  3. – Aurreko azpiatalean aipatutako isunak ezarri baino lehen, araua hausten duena errekeritu egingo da agindutakoa borondatez bete dezan; horretarako epea egoera aztertuta finkatuko da, baina borondatez betetzeko behar adinakoa izango da.

  4. – Behartzeko isunak egin den arau-hausteagatik zigor gisa ipini zaizkion edo ipin dakizkiokeen isunekiko independenteak eta bateragarriak izango dira.

  5. – Kaltea elementu berean edo leku geografiko berean konpondu ezin denean, eskudun organoak baliokidea den konponketa agindu dezake.

  6. – Administrazioak ezarritako zigorretatik lortzen diren fondo ekonomikoak erabat ingurugiroa hobetzeko erabili behar dira.

    103. atala.– Premiamendu-bidea.

    Premiamendu-bidez eskatu ahal izango dira ezarritako diru-zigorren zenbatekoa, behartzeko isunena eta lege honetan adierazitako arau-hausteengatik kaltetu diren ondasunak berritzeko egiten diren jarduera ordezkatzaileek eragindako gastuena.

    104. atala.– Ordezko burutzapena.

  1. – Horretarako zigortzeko organoak errekerituta arau-hausleak ingurugiroa konpontzeko betebeharrak beteko ez balitu, organo horrek ordezkatze-izaeraz exekutatzea aginduko du.

  2. – Aurrez errekeritu beharrik ez da izango eta exekuzioa berehala burutu daiteke, egoerak iraunez gero giza osasunerako eta ingurugirorako berehalako arriskua baldin badago.

  3. – Ordezko burutzapena erantzukizuna dutenen kontura egingo da, egon daitezkeen diru-zigor eta gainerako kalte-ordainen kalterik gabe.

    105. atala.– Ezohiko kasuetan kautelazko neurriak hartzea.

    Salbuespenez, eta zigor-espedientea irekitzeari hasiera eman aurretik, administrazio publikoek zigor-izaerarik ez duten ondoko kautelazko neurriak hartu ahal izango dituzte edo lege honetan arau-hauste gisa tipifikatutako edozein ekintzaren ustezko arduradunari neurri horiek harrarazi ahal izango dizkiote:

    1. lanak edo jarduerak bertan behera uztea.

    2. aparatuak, ekipoak edi ibilgailuak prezintatzea.

    3. ingurugiroko kaltea zabal ez dadin zuzentze, segurtasun edo kontrolerako beste edozein neurri.

106. atala.– Ikuskapena eta kontrola.

  1. – Beren eskumenen esparruan administrazio publikoei dagozkie zaintzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan gauzatutako jardueren arloan.

  2. – Ikuskapena egiten dutenak beren lanean ari direnean agintaritzaren agente izango dira, eta ahalmena dute, identifikatu ondoren, eta dagokionean, aurrez abisatu gabe, lege honetako gai diren jarduerak egiten diren instalazioetara sartzeko.

  3. – Administrazio publikoek, zaintza eta kontrolerako, behar bezala kreditaturiko erakunde publiko edo pribatuei ahalmen jakin batzuk eman ahal izango dizkiete. Araudian ezarriko dira burutu beharreko eginkizunak eta horretarako bete beharreko baldintzak.

    107. atala.– Ikuskapen-akta.

    Ikuskapen-bisita bakoitzean irregulartasuna izan dezaketen gertaeren deskribapen-akta jasoko da. Bertan gertaeren arduradunak egindako alegazioak azalduko dira. Akta horiek ziurtasun-presuntzioa eta froga-balioa izango dute, administratuek beren interesen defentsan ekar ditzaketen gainerako frogen kalterik gabe.

108. atala.– Arau-hausteak.

Lege honen arabera arau-hausteak hurrengo ataletan aurreikusitakoak izango dira, eta oso larri, larri eta arin gisa sailkatuko dira.

109. atala.– Oso arau-hauste larriak.

Ondoko ekintzak arau-hauste oso larriak dira, pertsonei, beren ondasunei edo ingurugiroari arrisku edo kalte handiak sortzen dizkietenean eta ordenamendu juridikoaren kontra burutzen direnean:

  1. Lizentziarik gabe, ingurugiroaren gaineko eraginaren baimen edo ebaluaziorik gabe edo ingurugiro-baimen edo -lizentzietan edo ingurugiroaren gaineko eragineko deklarazioetan ezarritako baldintzak bete gabe obrak, proiektuak eta jarduerak hasi edo burutzea.

  2. Ingurugirora (uretara, atmosferara edo lurrera), ingurugiro-egoera kaltetu edo oro har oreka ekologikoari eragiten dioten produktu edo substantziak (solido, likido edo gasak edo energi formak, soinu-energia barne) botatzea.

  3. Ingurugiro-eragina ebaluatzeko edo era guztietako ingurugiro-baimen eta -lizentziak emateko behar diren datuak ezkutatu edo faltsutzea.

  4. Gelditzeko edo ixteko aginduak ez betetzea edo neurri zuzentzaileak behin eta berriz ez betetzea.

  5. Ingurugiroa zaintzeko programak ez betetzea.

  6. Ingurugiro-kontrolerako lanak erakunde laguntzailearen bidez araudian aurreikusitakoaren aurka egitea.

  7. Aldatutako ingurugiroa berritzeko eta berreskuratzeko agindu administratiboak ez betetzea.

  8. Eskumena duen organoak hartutako kautelazko neurriak ez betetzea.

  9. Hondakinak aire zabalean erretzea.

  10. Poluitutako lurzoruei buruzko xedapenen kontra obrak egitea, erabiltzea eta jarduerak burutzea.

  11. Poluitutako lurzoruei buruzkoan, berreskuratzeko, aurre hartzeko edo aldezteko neurririk ez hartzea.

    110. atala.– Arau-hauste larriak.

    1. – Arau-hauste larriak dira aurreko atalean aipatutakoak, pertsonei, beren ondasunei edo ingurugiroari arrisku edo kalte larriak sortzen dizkietenean eta ordenamendu juridikoaren kontra burutzen direnean.

    2. – Halaber, arau-hauste larritzat hartuko dira:

      1. Jardueren titularrei eskatutako datuak ezkutatzea eta emateari uko egitea eta Administrazioaren ikuskapen-lanari aktiboki zein pasiboki eragozpenak jartzea.

      2. Lege honetan aseguru eta fidantzei buruz adierazitako betebeharrak ez betetzea.

        111. atala.– Arau-hauste arinak.

        Arau-hauste arinak izango dira aurreko ataletan oso larri edo larritzat hartu eta pertsonengan, horien ondasunetan edo ingurugiroan eragin txikia dutelako maila horietan sailkatzekoak ez direnean.

        112. atala.– Preskripzioa.

        Lege honek aipatzen dituen arau-hausteek preskribitu egingo dute honako epe hauetan (arau-haustea egin zen egunetik edo, kaltea berehalakoa izan ez bada, ingurugiro-kaltea detektatu zenetik kontatzen hasita):

      1. Urtebetera, arau-hauste arinak direnean.

      2. Hiru urtera, arau-hausteak larriak direnean.

      3. Bost urtera, arau-hausteak oso larriak direnean.

113. atala.– Mailakatzea.

  1. – Lege honetan aipatutako arau-hausteengatiko zigorrak eragin den arriskua edo kaltea, lortutako etekina, izandako asmoa eta inguruabar aringarriak edo astungarriak kontuan edukita mailakatuko dira.

  2. – Zigor-prozeduran inguruabar astungarritzat hartuko dira indarrean dagoen Kode Penaleko 326. atalean adierazitakoak.

  3. – Halaber, inguruabar astungarri izango da arau-haustetzat hartzen diren ekintzak zona sentikorretan burutzea.

  4. – Erantzukizun administratiboko inguruabar aringarritzathartuko da zigor-espedienteari hasiera eman baino lehen jarduera jakin batetik ingurugiroan sortzen diren eragin kaltegarriak minimizatu edo deuseztatzeko neurri zuzentzaileak hartzea.

    114. atala.– Zigorrak.

  1. – Legean aurreikusitako arau-hauste administratiboak egiteagatik ondoko zigorrak ezarri ahal izango dira:

    1. Arau-hauste arinengatik:

      50.000 pezetatik 4.000.000 pezetarainoko isuna.

      • Instalazioen zati bat denboraldi baterako, gehienez urtebeterako, ixtea.

      • Jarduerak gehienez urtebeterako geraraztea.

      • Ohartarazpena.

      • Erakunde laguntzaile izatea gehienez hiru urterako galtzea.

    2. Arau-hauste larriengatik:

      4.000.001 pezetatik 40.000.000 pezetarainoko isuna.

      • Instalazio osoa edo instalazioen zati bat gehienez hiru urterako ixtea.

      • Jarduerak gehienez hiru urterako geraraztea.

      • Erakunde laguntzaile izatea hiru urtetik gorako eta gehienez 10 urteko eperako galtzea.

    3. Arau-hauste oso larriengatik:

      40.000.001 pezetatik 200.000.000 pezetarainoko isuna.

      • Instalazio osoa edo instalazioen zati bat behin betiko ixtea.

      • Behin betiko geraraztea.

      • Gehienez sei urterako geraraztea.

      • Jarduerak gehienez sei urterako ixtea.

      • Erakunde laguntzaile izatea behin betiko galtzea.

  2. – Isunak bateragarriak izango dira ondoko zigorrekin: ohartarazpenarekin eta instalazio osoa edo instalazioen zati bat aldi baterako gerarazte eta ixtearekin.

    115. atala.– Eskumenak.

  1. – Erakunde komunen eskumeneko gaietan, arau-hauste larri eta arinengatik zigorra ezartzea eskumena duen Sailburuari dagokio, eta arau-hauste oso larriengatikoa Gobernu Kontseiluari.

  2. – Udal- eta/edo foru-eskumeneko gaietan, arau-hausteengatik zigorra ezartzea eskumena duten organoei dagokie beren antolaketa- eta funtzionamendu-arauek gai honi buruz diotenaren arabera.

    116. atala.– Preskripzioa.

    Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zigorrek hiru urtetan preskribituko dute, arau-hauste larriengatikoek bi urtetan, eta arau-hauste arinengatikoek urtebetean. Preskribitzeko epea ezarritako zigorra irmo den hurrengo egunean hasiko da.

    117. atala.– Kontratatzeko debekua.

    Ingurugiro-legeria ez betetzeagatik arau-hauste larri edo oso larriengatik zigortu diren enpresek administrazio publikoekin kontraturik ezingo dute egin, ez eta administrazio publikoen dirulaguntzarik jaso ere, dagozkien neurri zuzentzaileak gauzatu arte eta zigorrak ordaindu arte.

118. atala.– Zigortzeko prozedura.

  1. – Zigortzeko prozedurak egoki bereizi behar ditu instrukzio-fasea eta zigortzeko fasea, horiek organo desberdinen esku egongo direlarik.

  2. – Prozedurari amaiera emango dion ebazpenak, arrazoiak emanez, espedientean planteatutako gai guztiak ebatziko ditu eta bide administratiboari amaiera ematen dionean exekuziozkoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoan natura babesteko eta kontserbatzeko, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean xedatutakoa beteko da.

Jaurlaritzari dagokio diru-zigorren zenbatekoa eguneratzea.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. – Lege honen 73. atalean aurreikusten den esparru-plangintza onartzen ez den bitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan erabat aplikatzekoak izango dira beren foru-organoek hiriko hondakin solidoak kudeatzeko onartuta eduki ditzaketen plan integralak.

  2. – Esparru-plangintza onartzen denean, horren jarraibideetara moldatu beharko dute aipatutako foru-planek.

Euskal Autonomi Elkarteko Hondakin Berezien Plan Berezia (Eusko Legebiltzarrak 1994ko ekainaren 24an onartua) oso-osorik aplikatu behar da, harik eta lege honetako 77. atalean aurreikusitako hondakin arriskutsuen eta beste hondakin-mota batzuen plan arteztaileak onartu bitartean.

Lege honen 51.2.c) eta d) eta 51.3 ataletan aipatzen diren ingurugiro-zona sentikorren katalogoa onartu arte, ingurugiro-zona sentikortzat hartuko dira Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Artezpideetan natura aldetik interes-area gisa daudenak eta betiere jarraibide horietan aurreikusitako erabilpen-erregimenaren menpe daudenak.

  1. – Lege honen indarraldia baino lehen hasitako espedienteen tramitazioa hasi ziren unean indarrean zeuden xedapenen arabera egingo da.

  2. – Lizentzia eta baimenen titular direnek titulu administratiboen edukiaren eta legeak berak ezartzen duenaren arabera beren eskubideez gozatzen segituko dute, dagozkien prozeduren bidez ateratzen diren ebazpenek adierazita bezala legera moldatu beharraren kalterik gabe.

  1. – Lege honen 43.1.a) atalean aurreikusitako ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateraturako prozedura honako plan hauei aplikatuko zaie: I.A eranskinean jasota egon eta aipatu prozedura hori arautzen duen araudia indarrean jarri eta gero tramitatzen hasten diren planei.

  2. – Lege honetako 43.1.a) atalean aurreikusitako ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua ez zaie aplikatuko honako plan hauei: I.A eranskinean jasota egon eta hasierako onarpena aipatu prozedura arautzen duen araudia indarrean jarri aurretik egina duten planei, guztia ere 50. atalean xedatutakoaren kalterik gabe.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Lege honetan ezartzen denari kontra egiten dion edozein xedapen indargabeturik geratzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabetera hartuko du indarra lege honek.

Jaurlaritzaren Kontseiluari baimena ematen zaio lege hau betetzeko behar diren aplikazio- eta garapen-xedapenak emateko, eta, zehazki, III. idazpuruko II eta III. atalburuetako edukiari buruzkoan 39. atalean xedatutakoa burutzeko.

  1. Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratua egiteko planen zerrenda

    1. – Lurralde Antolamendurako Artezpideak.

    2. – Lurraldearen zatiko planak.

    3. – Lurraldean eragina duten arloko planak eta beste edozein plan eta programa.

    4. – Hiri-antolamendurako plan orokorrak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

    5. – Plangintzarako arau subsidiarioak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

    6. – Plan bereziak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

      [B) Ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioa egin behar duten lan eta jardueren zerrenda

    1. – Garraio-azpiegiturako proiektuak.

    1. – Autobide, autobia, bide azkar eta ohiko errepideak eraikitzea. 2 km baino luzera handiagoko saihesbide eta ibilbide-aldaketak, baldin eta lurzoruen kalifikaziorik ez badago ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua pasa duten lurralde-antolamendurako planetan.

    2. – Trenbideak, garraio-eraz aldatzeko instalazioak eta garraio-era desberdinetarako terminalak eraikitzea. Tranbiak, airetiko eta lurpeko metroak, zintzilikako lineak edo antzeko lineak, batik bat edo nagusiki bidaiariak garraiatzeko balio dutenak.

      Trenbideen ibilbide-aldaketak, saihesbideak eta bikoizketak, urbanizatu ezineko lurrean 2 km baino gehiagoko luzeran baldin badaude, ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarritako lurralde-antolamendurako planetan lurzoru-kalifikaziorik ez dutenean.

    3. – Merkataritzarako eta arrantzarako portuak, nabigazio-bideak eta kirol-portuak. Itsaso/lehorreko jabari publikoan oraingo azaleraren %50eko okupazioa edo handiagoa izango duten edo 5 ha-ko okupazioa baino handiagoa izango duten portuetako hedapen edo sarbideak.

    4. – Aireportuak, horietarako sarbideak barne, eta horien hedapenak, oraingo azaleraren %50eko okupazioa edo handiagoa dagoenean edo 5 ha-ko okupazioa edo handiagoa dagoenean.

    1. – Azpiegitura hidrauliko, uraren kudeaketa eta tratamenduko eta ur-jabari publikoko jardueretako proiektuak.

    1. – Goiko gaineraino 10 m-ko altura baino handiagoa duten edo 100.000 m.3 baino gehiago bil ditzaketen presak.

    2. – Presak handiagotzea, ur-laminaren azalera handiena %25 edo gehiago hazten denean edo 5 ha baino handiagoa denean.

    3. – Ibaiak bideratzeko lanak eta ibilguaren aldaketak, egoera naturaleko ibilguan gutxienez 250 metrotan eragiten denean.

    4. – Zentral hidroelektrikoak eta horiei erantsitako instalazioak.

    5. – Ur-baliabideak ibai-arro batetik bestera eramateko obrak, eramandako uraren bolumena urteko 10 milioi metro kubikokoa baino handiagoa denean, tutueriaz eramaten den edateko ura salbu.

    6. – Hondakin-urak tratatzeko plantak, 91/271/ CEE Arteztarauaren 2. ataleko 6. puntuak definitutakoaren arabera ahalmena 100.000 biztanle-baliokide baino handiagoa denean.

    7. – Lur azpiko uren aprobetxamendua edo akuiferoen karga artifiziala, deskarga naturala gutxienez bere eragineko ibai-ibilguenagorraldiko emarien %50ekoa denean edo zona heze garrantzitsuetan ur-lamina zein zona kriptohezeetako gainazal azpiko maila piezometrikoa mantentzearekin zuzeneko zerikusia dutenean, beti ere atalase hauetakoren bat gainditzen denean:

      1. urtean ateratzen den bolumena akuiferoaren urteko kargaren %25 baino handiagoa denean.

      2. jadanik ateratako uraren bolumenak akuiferoaren urteko karga-bolumenaren %50 gainditzen duenean eta aprobetxamendu berriak urtean gutxienez karga horren bolumenaren %10 gainditzen duenean.

      3. karga artifizialak, akuiferoaren urteko karga naturalaren %50 gainditzen duenean.

        1. – Energia sortu, garraiatu eta banatzeko azpiegitura-proiektuak.

        1. – Zentral termikoak eta 50 MW-eko edo gehiagoko potentzia termikoa duten beste erreketa-instalazioak. Halaber zentral nuklearrak eta beste erreaktore nuklearrak, zentral edo erreaktore horiek eraistea edo behin betiko zerbitzutik kanpo uztea barne. (Hemendik kanpo geratzen dira fisio-materialak eta material emankorrak produzitu eta aldatzeko ikerketa-instalazioak, etengabeko iraupen termikoan potentzia maximoa 1 kW baino handiagoa ez bada).

          2.–

          1. Irradiatutako erregai nuklearrak berriz prozesatzeko instalazioak.

          2. Honako lan hauetarako diseinatutako instalazioak:

            • erregai nuklearra produzitu edo aberastekoak.

            • irradiatutako erregai nuklearra edo erradioaktibitate handiko hondakinak prozesatzekoak.

            • irradiatutako erregai nuklearrak edo hondakin erradioaktiboak produkzio-lekutik kanpo aldi baterako pilatzekoak bakarrik.

              1. – Parke eolikoak eta energi fotoboltaikoko instalazioak,sarean konektaturik eta 100 kW-eko edo gehiagoko potentziarekin.

              2. – Lehen kategoriako (100 kV edo handiagoko) garraio-linea elektrikoak edo erregai fosil jariakorrak, lurrina eta ur beroa garraiatzeko lineak eraikitzeko proiektuak.

                Energia elektrikoaren banaketa-lineak eta energia elektrikoa transformatzeko azpiestazioak eraikitzeko proiektuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan eraikitzen denean.

              3. – Lur azpian bilduta gas naturalaren horniketa erregulatzeko instalazioak.

              4. – Zundaketa geotermikoak.

              5. – Huila- eta lignito-aglomeratuen fabrikazio industrialerako instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              1. – Ingurugiroa kudeatzeko azpiegitura-proiektuak.

              1. – Hondakin erradioaktiboak etengabe bilduta edukitzeko baino ez diren instalazioak.

              2. – Hondakinak tratatu, bildu edo deuseztatzeko instalazioak, birziklatzekoak barne; esaterako, errausteko instalazioak, segurtasun-deposituak, hiri-hondakinen zabortegiak (geldoak, industrialak eta geldoarazitakoak).

              1. – Azpiegitura, industria eta nekazaritza, abelazkuntza, basogintza edo nekazaritza-elikagaietarako instalazio edo jardueren proiektuak.

              1. – Lehen baso-berritzeak, eraldaketa ekologiko negatiborako arrisku handia dagoenean.

              2. – Zohikatz-erauzketa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan egiten denean.

              3. – 1.000 t/urte baino ahalmen handiagoko hiltegiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              4. – Irina eta pentsu konposatuak fabrikatzeko instalazioak eta arrain-olioa atera eta tratatzekoak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              5. – Arrain eta haragi gazituak eta animali zein landare-produktuak kontserbatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              6. – Esneki-fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              7. – Alkohola eta alkohol-edariak fabrikatzeko industri instalazioak eta azukre-plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              8. – Animalien zein landareen koipe eta olioak egiteko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              9. – Animaliak intentsiboki hazteko instalazioak: hegaztiak eta txerriak haztekoak, honako leku hauek baino gehiago dituztenean:

                1. oilategiko hegaztientzako 40.000 plaza.

                2. umetarako txerrientzako 300 plaza.

              10. – Genetikaz aldatutako organismoak ingurugiroan nahita askatzeko proiektuak, 90/220/CE Arteztarauari jarraituz.

              11. – Arrainen hazkuntza intentsiboa.

              1. – Meagintzako proiektuak.

              1. – Huila, lignitoa eta beste mineralak erauztekoak.

              2. – Amiantoa erauzteko instalazioak, amiantoa bera eta amiantoa duten produktuak tratatu eta eraldatzekoak. Amianto-zementuko produktuentzat, amaitutako produktuetan 20.000 tona baino gehiagoko produkzioarentzat; marruskadura-materialentzat, amaitutako produktuetan 50 tona baino gehiago, eta amiantoaren beste erabilpenentzat, urteko 200 tona baino gehiagoko erabilpena.

              3. – Mineral metalikoen erauzketa eta tratamendutik sortutako bitarteko produktu edo produktu antzuak.

              4. – Haitz eta mineralak erauzteko industriaren gainazaleko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              5. – Gas naturala eta petrolioa erauzteko instalazioak.

              1. – Materia mineraletan oinarrituta produktuak fabrikatzeko diren industrien proiektuak.

              1. – Petrolio gordinarentzako errefinategiak (petrolio gordinetik labaingarriak baino produzitzen ez dituzten enpresak salbu), eta eskisto bituminosoen ikatzetik egunean gutxienez 500 tona gasifikatzeko eta likidotzeko instalazioak.

              2. – Koke-fabrikak.

              3. – Zementugintzarako instalazioak, eta karobiak.

              4. – Zuntz mineral artifizialak fabrikatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              5. – Asfalto-plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              6. – Beiragintzarako instalazioak, beira-zuntza egitekoak barne, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              7. – Labekatze bidezko zeramika-produktugintza, batik bat teilak, adreilu erregogorrak, axuleiuak, gresa edo portzelana, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

              8. – Industria kimikorako instalazio-proiektuak.

              1. – Instalazio kimiko integratuak, hau da, transformazio kimikoaz funtzionalki elkarri lotutako unitate batzuk elkarren ondoan dituzten substantziak industri mailan fabrikatzeko instalazioak, helburu hauekin erabiltzen direnean:

              1. oinarrizko produktu kimiko organikoak produzitzeko,

              2. oinarrizko produktu kimiko inorganikoak produzitzeko,

              3. fosforoa, nitrogenoa edo potasioa dituzten ongarriak (ongarri sinple edo konposatuak) produzitzeko,

              4. oinarrizko produktu fitosanitarioak eta biozidak produzitzeko,

              5. farmaziarako oinarrizko produktuak prozesu kimiko edo biologikoaz produzitzeko,

              6. lehengaiak produzitzeko.

        2. – Petrolio-produktuak eta produktu petrokimiko edo kimikoak biltzeko instalazioak, gutxienez 200.000 tonako edukiera dutenean.

        3. – Elastomeroen bidez produktuak fabrikatu eta tratatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        4. – Bitarteko produktuen eta produktu kimikoen tratamendua.

        5. – Pestizida-produkziorako eta farmaziarako produktugintzarako instalazioak, 8.1 puntuan jasotako proiektuak salbu.

        6. – Pinturak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak fabrikatzeko instalazioak.

        1. – Itsaso/lehorreko jabari publikoko jarduerak.

        1. – Itsaso/lehorreko jabari publikoan kontserbatzeko, konpontzeko, berreskuratzeko, hobetzeko, defendatzeko edo okupatzeko obrak.

        2. – Hustubideak, oliobideak edo itsaspeko gasbideak.

        1. – Turismoa eta aisiarako jarduerak

        1. – Kanpinak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        2. – Automobil- eta moto-lasterketarako pista eta zirkuitu iraunkorrak.

        3. – Tiro-eremuak.

        4. – Golf-eremuak.

        5. – Hektarea batetik gorako azalera duten parke tematikoak.

        1. – Industria metalikorako instalazioen proiektuak.

        1. – Burdingintza-planta integralak.

        2. – Burdingintza-establezimenduak, galdategiak, forjak, profilaketak eta ijezketak barne, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        3. – Prozesu metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez mineraletatik, kontzentratuetatik edo lehengai sekundarioetatik burdintsu ez diren landu gabeko metalak erauzteko instalazioak.

        4. – Metalen eta plastikozko materialen gaina prozesu elektrolitiko edo kimikoz tratatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        5. – Mineral metalikoak errausteko eta sinterizatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        6. – Motoredun ibilgailuen fabrikazioa eta muntaketa eta ibilgailuentzako motoreen fabrikazioa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        7. – Untziolak.

        8. – Hegazkinak egin eta konpontzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        9. – Trenentzako materialaren fabrikazioa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        1. – Ehun-zuntzak garbitu, deskoipeztatu, zuritu eta tindatzeko fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        2. – Zuntz, partikula eta kontraxaflatuzko taulen fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        3. – Paper- eta kartoi-oreko eta zelulosa tratatzeko fabrikak.

        4. – Larrua ontzeko plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        5. – Gasolindegiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        6. – Urbanizatu ezin den lurzoruko aparkalekuak, 3.000 m2-ko azalera baino handiagoa dutenean eta guztia edo zati ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        7. – Telekomunikaziorako antenen instalazioak eta horietarako sarbideak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        8. – Lurzoruaren erabilpeneko aldaketak, zuhaixka edo zuhaitzezko geruza deuseztatzen denean eta interes orokorreko azpiegiturentzat arriskutsua izan daitekeenean. Nolanahi ere, aldaketa horiek 50 ha baino azalera handiagoari eragiten dioten bakoitzean.

        9. – Zona industrialetarako proiektuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        10. – Azaleraz 2.000 m.2 baino gehiagokoak diren urbanizazio-proiektuak, merkataritza-zentroen eta beren aparkalekuen eraikuntza, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        11. – Azaleraz 3.000 m.2 baino gehiagokoak diren txatar-biltegiak, eta ibilgailuak desegiteko tokiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        12. – Motore, turbina eta erreaktoreen proba-lekuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        13. – Substantzia lehergarriak berreskuratzeko edo ezabatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

        14. – Aurreko puntuetako proiektuak, bakar-bakarrik edo batik bat metodo edo produktu berriak garatzeko edo entseiuak egiteko izan eta bi urtez baino gehiago erabiliko ez direnak.] INDARRALDIA ETENDA DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ / INDARRALDIA ETENDA JARRAITZEN DU, EBAZPEN JUDIZIALAREN ONDORIOZ

          1. Ingurugiro-eraginaren ebaluazio sinplifikatua egin behar duten obra edo jardueren zerrenda.

            1. – Garraio-azpiegiturako proiektuak.

            1. – Galtzada bikoiztea eta errepideetako plataforma zabaltzea. Saihesbideak eta ibilbide-aldaketak 2 km baino luzera gutxiagokoak, eta 2 km baino gehiagokoak lurralde antolamendu-planetan lur-kalifikaziorik badaukate, eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarri badira esandako planak.

            2. – Trenbideen ibilbide-aldaketak, saihesbideak eta bikoizketak urbanizatu ezineko lurzoruan 2 km baino luzera txikiagokoak direnean, edo 2 km baino gehiagokoak, lurralde-antolamenduko planetan lur-kalifikaziorik badaukate, eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarri badira esandako planok. Garraio-geltokiak eta garraio-era desberdinetarako terminalak.

            3. – Itsaso/lehorreko jabari publikoan oraingo azaleraren %5-%50eko okupazioa izango duten edo 1 eta 5 ha bitarteko okupazioa izango duten portuetako hedapen edo sarbideak.

            4. – Aireportuen hedapen eta aldaketak, orain duten azaleraren %50 baino gutxiagoko lurzoru-okupazioa dutenean, eta errodatzeko eta aireratzeko pistan oraingoaren %5 baino azalera handiagoa hedatzen denean.

            1. – Azpiegitura hidraulikoetarako eta ur-jabari publikoko jardueretako proiektuak.

            1. – Naza, deribazio eta bilketak, lehendik dauden horniketa-instalazio, zentral hidroelektriko eta presetan hedapen edo aldaketa gisa egiten direnean.

            2. – Ibilgu eta urtegietako dragatze eta garbiketak.

            3. – Presak handiagotzea, ur-laminaren azalera handiena %25 baino gutxiago hazten denean.

            4. – Ubide-instalazioa.

            5. – Ur-baliabideak ibai-arro batetik bestera eramateko obrak.

            6. – Zundaketak, zulaketak edo laginketak dituzten ikerketa hidrogeologikoetako obrak, lur azpiko urak aprobetxatzeko eta akuiferoak artifizialki kargatzeko obrak.

            7. – Sare nagusiko hondakin-uren garraiorako instalazioak.

            1. – Azpiegituren, industrien, instalazioen edo nekazaritza, ur edo basogintzako jardueren proiektuak

            1. – Zohikatz-erauzketa.

            2. – Mendiak antolatzeko proiektuak eta plan teknikoak, baso-berritze eta -ustiapenak, mendi-bideak eta baso-bideak eraikitzea.

            3. – Animalia basatizko birpopulaketa.

            4. – Lursail-kontzentrazioko proiektuak.

            5. – Ur-baliabideak nekazaritzarako kudeatzeko proiektuak, ureztapena eta drenajea dutelarik.

            1. – Meagintzako proiektuak.

            1. – Zulaketak, zundaketak eta laginketak egin beharreko meagintza-ikerketa.

            1. – Itsaso/lehorreko jabari publikoari eragiten dioten obra eta azpiegituretarako sarbideak.

            1. – Urbanizatu ezin den lurzoruko aparkalekuak, 3.000 m.2-ko azalera baino handiagoa dutenean.

            2. – Aurreko puntuetan aipatu ez arren lurzoruaren aprobetxamendu-motan aldaketa eragiten duten jarduerak, zuhaixka edo zuhaitzezko geruza deuseztatzen denean eta 5 ha eta 50 ha bitarteko azaleran egiten direnean.

      1. – Dena delako jarduera Nekazaritza- eta Elikagaigintza-politikari buruzko Legearen aplikazio-eremuan badago, xedapen horren 10. artikuluan agintzen dena bete beharko da.

Gaiarekin lotutako edukiak

Arauaren historia (22)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (10)

Eskumenak eta transferentziak

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.