Ikaskuntza Berezien Zuzendaritza
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
21. artikulua.– Ikaskuntza Berezien Zuzendaritza.
Saileko Zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikaskuntza Berezien Zuzendaritzari:
- Oinarrizko graduko hasierako lanbide-heziketa garatu eta ezartzeko behar diren ekintzak planifikatu eta ezartzea.
- Oinarrizko graduko hasierako lanbide-heziketa emateko eskumena udalei eskuordetzea kudeatu, garatu eta izapidetzea.
- Araubide bereziko kirol-irakaskuntzak garatu eta ezartzeko behar diren ekintzak planifikatu eta ezartzea.
- Helduen hezkuntzako (HHE) programak garatzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren ekintzak planifikatzea eta ezartzea.
- Helduen hezkuntzako zentroetako langileen eta baliabide materialen beharrizanak planifikatzea.
- Helduen hezkuntzarako unitateak eta ikastetxeak sortu, eraldatu eta kentzea, bai eta irakasle-premiak definitzea ere, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Esparru ez-formalean, bizialdi osoan ikasketa-jarduerak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak planifikatu eta ezartzea, betiere unean uneko premiak kontuan hartuta.
- Espetxeetan helduen hezkuntza eta lanbide-heziketa garatzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren ekintzak planifikatu eta ezartzea, Justizia eta Giza Eskubideen Sailarekin lankidetzan.
- Bizialdi osoko ikaskuntzarekin lotutako bitartekaritza-zerbitzuak planifikatzea.
- Euskal Hezkuntza Sistemaren Orientazio estrategiaren garapena bultzatzea, lanbide-heziketari dagokionez, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin eta Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzarekin elkarlanean.
Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikaskuntza Berezien Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Lotutako erakundeak