Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

22. artikulua.– Lurralde-ordezkaritzak.

Hezkuntzako sailburuaren mendetasun organikoaren eta hari atxikitako sailburuorde eta zuzendaritza bakoitzaren mendetasun funtzionalaren mende, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, lurralde-ordezkari batek gidatuta; egiteko hauek izango ditu:

  1. Sailaren ordezkaria izatea dagokion lurralde historikoaren eremuan.
  2. Sailak kasuan kasuko lurralde historikoan dituen administrazio-zerbitzu eta -unitateak zuzentzea.
  3. Sailak emandako jarraibideak eta arauak bideratzea, dagokion lurralde-eremuan bete daitezen.
  4. Sailaren eskumenen arloan ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egindako programak eta aurrekontu-aurreikuspenak betetzen direla kontrolatzea.
  5. Sailaren organo nagusiek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainerako gai guztiei buruzko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea.
  6. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako bitarteko irakasle funtzionarioak izendatzea eta kargutik kentzea, eta unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioei kargu-hartzeei eta -uzteei buruzko jakinarazpenak egitea.
  7. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeetan edota sailaren gainerako lokaletan antolatzen diren jardueren jakitun egotea, eta, hala behar denean, horiek baimentzea, norbanakoek edo sailaren mende ez dauden organismoek sustatutakoak direnean.
  8. Kontratazio-arloko eskumena, bigarren xedapen gehigarrian jasoa.
  9. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak eskuordetuta, hala ezartzen bada, lizentziak eta baimenak ematea.
  10. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere lurralde-ordezkaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  11. Indarreko araudiak ematen dizkion bestelakoak.

Zonako Berritzeguneak, organikoki, Hezkuntza Sailaren dagokion lurralde-ordezkaritzaren mende egongo dira, eta funtzionalki, berriz, Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren mende, hargatik eragotzi gabe Hezkuntza Ikuskaritzari dagozkion gainbegiratze-egitekoak.

Lurralde-ordezkariek funtzionalki gainetik duten organoak ebatziko ditu Hezkuntzako lurralde-ordezkariek emandako administrazio-egintzen aurkako gora jotzeko errekurtsoak, dekretu honek adierazten duenaren arabera, eta xede duen gaia aintzat hartuta; betiere, araudi sektorialak zeregin hori beste organo bati esleitzen ez badio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak