Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

277/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudia aldarazi duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5854
  • Xedapen-zk.: 277
  • Xedapen-data: 2000/12/26
  • Argitaratze-data: 2000/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Egun indarrean dagoen Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudiaren aldarazpena, Dekretu honen bidez egin dena, bi arrazoirengatik burutu da: alde batetik, joko aretoetan eskura diren makinen gehieneko kopurua lokal horietako joko-eskariaren neurrira moldatzeko; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoa araupetu duen 4/1991 Legearen Azken Xedapenetatik Bigarrenak gehieneko kopuru hori berrikusteko baimena ematen du. Beste alde batetik, joko aretoen jarduera zentzuzkotzeko, horiek antolatzeko irizpideak ezarriz, halako moldez non joko arloko lokalak eta elementuak kontzentratzea galaraziko baita.

Hori dela bide, Herrizaingo sailburuak proposatuz, Euskal Herriko Joko Kontseiluak txostena egin ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2000ko abenduaren 26an egin duen bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, ondokoa

A) 2.2. artikulua, bigarren paragrafoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Joko Areto guztietan instalatu beharreko "B" motako makina kopuruak ezin du izan 1.500etik gorakoa".

B) 2.2. artikuluan beste paragrafo bat gehitu da:

"Joko Aretoetan ezin instalatu izango da "B" motako 12 makina baino gutxiago ez eta 50 baino gehiago.

  1. Aipatu artikuluari 5. atala gehitu zaio:

    "Ez da joko aretorik jartzeko baimenik emango, baldin eta beste areto batzuk badaude baimenduta edo tramitazioan instalatu asmo den aretoarekiko erradialki neurtutako 150 metroko edo gutxiagoko distantzian, edo linealki neurtutako 200 metroko edo gutxiagoko distantzian. Tramitatzen dagoen espedienteren bat administrazio bidean irmoki artxibatu edo ukatzen denean, eskabideen ordenaren arabera egoki den interesatuak egikaritu ahal izango du eskubidea.

    Distantzia erradialtzat joko da baimena jaso asmo den lokaleko atea zentrotzat duen zirkunferentzia baten erradiotik neurtzen dena. Distantzia linealtzat joko da baimena jaso asmo den lokalera sartzeko atetik neurtzen den distantzia, oinez ibil daitezkeen bide baimenduetatik neurtuta."

    8.2. artikuluari beste idatz-zati bat erantsi zaio:

    "c) Lokalaren kokapen planoa, lokalaren inguruko gutxienez 250 metroko erradio batez mugatutako azalerari dagokiona, eta alde horretan beste joko aretorik ez dagoen adierazpena, artikulu honetan ezarririk dauden distantziak aintzat hartuta. Hori guztia jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueretarako lokalen arloko teknikari eskudunak edo Eusko Jaurlaritzak homologatutako erakundeak ziurtatu beharko du".

Areto bakoitzean ustiatu beharreko makinen gutxieneko kopurua Dekretu honetan ezarri denari egokitu beharko zaio indarrean jartzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko sei hileko epe luzaezinaren barruan.

Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudiaren 14.1 eta 16.4 d) artikuluak ezabatu dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.