Debian GNU/Linux sistema ordenagailu batean instalatzen denean OpenOffice.org bulegotikako suitea ere automatikoki instalatu ohi da. OpenOffice.orgen euskarazko bertsioa instalatzeko aurretik sisteman dagoena desinstalatu behar da.
- Desinstalatzeko ireki terminala eta hasi saioa supererabiltzaile gisa su - komandoa
idatziz eta root supererabiltzaileari dagokion pasahitza sartuz.
Oharra: Ubuntu sistemak zuzeneko root supererabiltzailea ez duenez erabiltzen exekutatu beharreko komandoa sudo bash izan ohi da, eta pasahitza sisteman sortutako aurreneko erabiltzaile arruntarena izaten da.
2. oharra: pasahitza idaztean ez da inolako karaktererik bistaratzen, ezta izartxorik ere.
- Supererabiltzaile gisa saioa hasitakoan OpenOffice.org desinstalatu.
Erabili honako komandoa: apt-get remove openoffice.org openoffice.org-common
- Desinstalazioarekin aurrera jarraitzeko idatzi b hizkia eta sakatu Sartu tekla.
- Denbora labur baten ostean, OpenOffice.org desinstalatuta egongo da. Ez itxi terminal hau,
geroago berriro erabiliko baita.
- Eskuratu Debian GNU/linux sistemarako prestatuta dagoen OpenOffice.org artxiboa
(ohartu zaitez deb hitza duela artxiboaren izenean).
- Deskonprimitu artxiboa saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta Erauzi hemen hautatuz.
- Artxiboa DEBS izeneko direktoriopean deskonprimituko da.
Gogoratu behar da zein direktorio pean deskonprimitu den artxiboa (/home/dooteo/OpenOffice.org_Debian da).
- Itzuli arestian irekitako terminalera, eta joan artxiboa deskonprimitu den direktoriora:
exekutatu cd /home/dooteo/OpenOffice.org_Debian/DEBS komandoa. Gogoratu
bide-izena zure beharretara egokitzea.
- Euskarazko OpenOffice.org instalatzeko exekutatu honako komandoa: dpkg -i *.deb
- Denbora bat igaroko da OpenOffice.org instalatzen. Amaitutakoan itxi terminala.
- Batzuetan gertatu izaten da OpenOffice.orgeko aplikazioen menu osoa ez agertzea.
Lasai, sistema berrabiarazitakoan agertuko baitira. Hautatu OpenOffice.orgen
aplikazio bat aplikazioen menu nagusitik.
- Erabiltzaile bakoitzak bere instalazio pertsonalizatua burutu behar du. Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.
- OpenOffice.orgen lizentzia bistaratuko da. Sakatu Korritu behera botoia hainbat
aldiz Ados aktibatu arte. Aktibatutakoan sakatu Ados botoia.
- Urratse honetan erabiltzailearen datuak sar daitezke nahi izanez gero.
Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.
-
Inoiz ez bazara OpenOffice.orgen erregistratu, oraintxe duzu aukera. Bestela, aukeratu
Dagoeneko erregistratu naiz eta sakatu Amaitu botoia.
Oharra: erregistratzeak ez du kosturik edo ez du dirurik eskatzen, OpenOffice.org bulegotikako suitea erabiltzen duten erabiltzaileen kopurua jakiteko erabiltzen da batik bat.
- Instalazio pertsonala amaitutakoan arestian hautatutako aplikazioa abiaraziko da,
adibidez OpenOffice.org Writer.
Mila esker OpenOffice.org erabiltzeagatik, eta on dagizula!