Agindua argitaratzen da 2017ko maiatzaren 24ko Aginduan agertzen diren hainbat zehaztasun aldatzen dituena. Agindu hark Donostia udalerriko Txomin Enean, babes ofizialeko 130 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesuari hasiera ematen zion.
Argitalpen-data:
IRAGARKIA
Aldaketa hauek, ez dute eraginik orain arte eman diren pausoetan, esleipen prozedurarako nahiz eta badute ondoriorik ondorengo nondik norakoetan: esleitu beharreko etxebizitza kopuruan –etxebizitza gehiago dago orain, nahiz eta Donostiako Udalak ordezko etxebizitza bat izateko duten horien eskubidea gauzatu ahal izateko etxebizitza bat gorde–, etxebizitzen sustatzailearen nortasunean, sustapenaren behin-behineko kalifikazioan eta etxebizitza horien berezitasunetan (logela kopurua eta azalera erabilgarria), eta, azkenik, sustapenaren espediente-zenbakian.
Gauzak horrela, esleipen prozedurarekin jarraitzeko behar diren pausoak emango dira epe laburrera. Momentu horretan interesdunei eman behar dituzten pausoez informatuko diegu.