Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkestaren metodologia-fitxa - EBEI


IDENTIFIKAZIOA

 Eraginketaren izendapena:

Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkesta  (EBEI)

 Eragiketa-kodea:      122414 (Euskal Estatistika-Plana)
 Erakunde arduraduna:   Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
 Maiztasuna:    Bi urtekoa
 Eragiketa-mota:     Laginketa bidezko inkesta
 Metodologia datuen jatorriaren arabera:  Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galdesorta berariazkoen bidez


itzuli

HELBURUAK

EBEIren helburu orokorra etxebizitzen beharraren eta eskari potentzialaren bilakaera ezagutzea da. Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko informazio-iturria da.
 
Eragiketa honek berariaz ukitzen ditu honako atal hauek:
 
- Etxebizitzen beharra eta eskaria zenbatzea, moten arabera (lehen sarrera, aldaketa eta zaharberritzea).
- Gizarte eta egoitza arloko ezaugarriak; beharraren arrazoiak eta mailaketa.
- Behar diren etxebizitzen ezaugarriak.
- Etxebizitza behar dutenen finantza-gaitasuna.
- Nola antzematen den higiezinen merkatuaren egoera eta etxebizitza-politika.


itzuli

EREMUA

Populazio-eremua: Inkesta honen aztergai den populazio-unibertsoa:

  • 18 urtetik 44 urtera bitarteko pertsonak, emantzipatu gabeak, eta gurasoekin edo tutoreekin bizi direnak.
  • Familiak urte osoan edo urte gehienean ohiko etxebizitza moduan erbiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi dira

Geografia-eremua: Inkesta honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen destaldekatze-maila gorena Lurralde Historikoei dagokie.
 
Denbora-eremua: Etxebizitzen beharren eta eskariaren inkestaren denbora-erreferentzia urtekoa da. Inkesta hau bi urtean behin egiten da.


itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

GALDE-SORTAK

Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkestaren galde-sortak

 itzuli

LAGINAREN DISEINUA

Etxebizitzen beharrari buruzko informazio zehatzagoa lortzearren, bi galdetegi mota betetzen dira:

  1. Familia-etxebizitzaren beharraren galdetegia: etxebizitza nagusia birgaitzeko edo aldatzeko beharra aztertzera zuzenduta dago. Galdetegi hori familiako arduradunen batek erantzun behar du.
  2. Lehenengo etxebizitza eskuratzeko beharraren galdetegia: 18 urtetik 44 urtera bitarteko pertsonak, emantzipatu gabeak, eta gurasoekin edo tutoreekin bizi direnei zuzenduta dago.

Familia-etxebizitzetarako galdetegia betetzeko, 4.000 etxebizitzako gutxieneko lagina egitea ezarri da. Lagina ausaz aukeratu da Eustaten Biztanleen Erregistro Estatistikotik eta Etxebizitzen Direktoriotik, laginketa estratifikatu baten bidez, lurralde historikoka eta udalerrien tamainaren arabera (hiriburuak, 20.000 biztanletik 100.000 biztanlera bitarteko udalerriak eta 20.000 biztanletik beherakoak).

Laginean aukeratutako etxebizitzetan gurasoekin edo tutoreekin bizi diren 18 urtetik 44 urtera bitartekoentzako galdetegia betetzeko, 1.200 pertsonako gutxieneko lagina egitea ezarri da.


itzuli

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Datu-babesa:

Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko estatistika-eragiketak (id: 1593)

 

Maiztasuna:

Bi urtekoa

Datu zabaltzeko bestelakoak:

Eskaera bidez:

Kontaktua: Estatistika Organoa

                                           


itzuli

Azken aldaketako data: