Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 26koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez, uraren kanona kudeatzeko ereduak onartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 44
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/26
  • Argitaratze-data: 2010/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ingurumena; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Araudia onartzen duen azaroaren 4ko 181/2008 Dekretuan, uraren kanona ezartzeko araudia dago garatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko zerga bat da, eta ekainaren 23ko 1/2006 Uren Legean sortu eta arautu zen.

Aipatutako Dekretuko azken xedapenetako bigarrenean, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari ematen zaio ahalmena Dekretu horretan aipatzen diren ereduak onartzeko. Ereduak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Dekretu horren azken xedapenetako bigarrenak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Oro har, eredu guztiek, hasieran, 001 inprimakia izango dute: «Eskaera eta agiriak bidaltzea». Bertan agertuko dira administrazio-datuak.

Bigarrena. URA-510 eredua.

URA-510 eredua onartu da: «Erakunde hornitzaileetako autolikidazioa». Ebazpen honetako 1. eranskinean ageri da.

Hirugarrena. URA-520 eredua.

URA-520 eredua onartu da: «Uraren aprobetxamenduak. Urteko Autolikidazioa». Ebazpen honen 2. eranskinean ageri da.

Laugarrena. Ereduak helbide hauetan egongo dira eskuragarri:

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa, Ibañez de Bilbao kalea 28, zortzigarren solairua - 48009 Bilbao (Bizkaia).

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa, Kristina infantaren kalea 11 (Begoña etxea) 20008 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

Arro Mediterraneoen Bulegoa, Forondako Atearen kalea 9-11 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

Uraren Euskal Agentzia. Arabako Teknologia Parkea. Albert Einstein kalea 46, 3. solairua - 01510 Miñao (Araba).

Web orri honen bidez ere eskuratu ahal izango dira ereduak: www.uragentzia.net

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 26a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.