Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 2koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez, uraren kanona kudeatzeko ereduak onartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 912
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/02
  • Argitaratze-data: 2009/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ingurumena; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Araudia onartzen duen azaroaren 4ko 181/2008 Dekretuan, uraren kanona ezartzeko araudia dago garatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko zerga bat da, eta ekainaren 23ko Uren 1/2006 Legean sortu eta arautu zen.

Aipatutako dekretuko azken xedapenetako bigarrenean, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari ematen zaio ahalmena dekretu horretan aipatzen diren ereduak onartzeko. Ereduak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Dekretu horren azken xedapenetako bigarrenak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Oro har, eredu guztiek, hasieran, 001 inprimakia izango dute: «Eskaera eta agiriak bidaltzea». Bertan agertuko dira administrazio-datuak. Ebazpen honen 1. eranskina.

Bigarrena. URA-100 eredua.

URA-100 eredua onartu da: «Erakunde hornitzaileetako abonatuentzako salbuespen eta hobarien eskaera». Ebazpen honetako 2. eranskinean ageri da.

Hirugarrena. URA-200 eredua.

URA-200 eredua onartu da: «Uraren aprobetxamenduak. Hasierako adierazpena. Salbuespen eta hobarietarako eskaera». Ebazpen honen 3. eranskinean ageri da.

Laugarrena. URA-220 eredua.

URA-220 eredua onartu da: «Erakunde hornitzaileentzako hasierako adierazpena. Salbuespen eta hobarien eskaera». Ebazpen honen 4. eranskinean ageri da.

Bosgarrena. URA-300 eredua.

URA-300 eredua onartu da: «Ordaindu gabeko zenbatekoen adierazpena». 5. eranskinean ageri da.

Seigarrena. URA-320 eredua.

URA-320 eredua onartu da: «Jasotako zenbatekoen sei hileko adierazpena». Ebazpen honen 6. eranskinean ageri da.

Zazpigarrena. URA-330 eredua.

URA-330 eredua onartu da: «Jasotako zenbatekoen urteko adierazpena». Ebazpen honen 7. eranskinean ageri da.

Zortzigarrena. URA-400 eredua.

URA-400 eredua onartu da: «Zenbatespen objektiboko sistema ezartzeko eskaera». Ebazpenaren 8. eranskinean ageri da.

Bederatzigarrena. Ereduak helbide hauetan egongo dira eskuragarri:

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa, Ibañez de Bilbao kalea 28, zortzigarren solairua - 48009 Bilbao (Bizkaia).

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa, Kristina infantaren kalea 11 (Begoña etxea) 20008 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

Arro Mediterraneoen Bulegoa, Forondako Atearen kalea 9-11 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

Uraren Euskal Agentzia. Arabako Teknologia Parkea. Albert Einstein kalea 46, 3. solairua - 01510 Miñao (Araba).

Web orri honen bidez ere eskuratu ahal izango dira ereduak: www.uragentzia.net

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 2a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

TOMAS EPALZA SOLANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.