Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko urriaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak araututako diru-laguntzak 2014an emateko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 4353
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/15
  • Argitaratze-data: 2014/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoak Lehiatu Sustapena Programa, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen erregimena ezartzen eta arautzen du.

Aipatu dekretuaren 9. artikuluak xedatzen duenez, dekretuan ezarritako laguntzetarako deialdia egingo da urtero, eta artikulu horretan jasotzen diren puntu batzuk zehaztuko dira.

Hori dela eta, 2014. ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legean aurreikusitakoari jarraikiz, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko deialdi hau egiten da, 2014. ekitaldirako.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak araututako diru-laguntzak 2014an emateko deialdia egitea da. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera zenbatuta.

  2. Eskabide-eredua eta kudeaketa prozeduraren eskuliburua onartzen dira, zein http/www.euskadi.net. web orrian eskuragarri egongo baitira.

  3. Dekretu arautzailearen 8. artikuluan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

    Hirugarrena. Aurrekontu-zuzkidura.

    Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetarako, berrehun eta laurogei mila (280.000) eurokoak dira.

    Laugarrena. Laguntzako gehienezko zenbatekoa, pertsona onuradun bakoitzeko.

    Laguntzako gehienezko zenbatekoa, pertsona onuradun bakoitzeko, bost mila (5.000) eurokoa izango da dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1A paragrafoan xedatzen diren banako ekintzetarako, eta hogei mila (20.000) eurokoa agindu arautzaile horren 1B paragrafoan zehaztutako sustapen-programentzako.

    Dena den, honako araudietan ezarritako diru-laguntzen gehienezko zenbatekoak errespetatu beharko dira: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantzaren eta akuikulturaren alorrean minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza edo arrantza sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, lehenengo kasuan laguntza 200.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan 30.000 eurokoa izango da, hiru-zergalditan ematekoa baita ere.

    Bosgarrena. Diruz lagun daitezkeen ekintzak.

    Honako ekintza hauek parte hartu ahalko dute diru-laguntza deialdi honetan:

    1. Ekintza indibidualak. Jarduera hauek hartzen dira ekintza indibidualtzat:

      1. Izaera profesionala duten nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusketari gisa parte hartzea, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz erakusmahai indibidual edo partekatuetan.

      2. Azoketara joatea, hau da, eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara.

      3. Zuzeneko misioak egitea eta estatuz kanpoko merkatuetan produktuak aurkeztea, hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo/eta dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak areagotzeko eta produktuen esportazioa handiagotzeko.

      4. Alderantzizko misioak egitea: atzerriko erosleei edo iritzi-emaileei gonbitea egitea enpresen ekoizpen-establezimenduetan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek.

      5. Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko.

      6. Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak, hau da; enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

    2. Sustapen-programa:

      1. Sustapen-programetan, plan edo programa integral bat prestatu behar da, A idatzi-zatian aurreikusitako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera burutzeko hiru herrialdetan.

        Horretaz gainera, sustapen-programan jarduera hau ere sartu daiteke:

        Honako programa hau garatzeko aholkularitza: eskatzailearen produktuak sustatzea, enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatuta.

      2. Ez da diru-laguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan erakusmahai bat jarri behar badute nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuak sustatzeko eskumena duen sailak, edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko erakundeek, eta erakunde horiek euskal enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaintzen badiete. Hala ere, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte aipatutako erakundeei azoketan tokia eskatu baina baiezko erantzunik jaso ez duten enpresek.

        Seigarrena. Guztizko zenbatekoa, eremu geografikoaren arabera.

        Eremu geografiko hauen guztizko zenbatekoa, ondoren zehazten dena da:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoa (alderantzizko misioak baino ez) eta Estatuko gainerako tokiak: mila (1.000) euro.

      2. Europa: mila eta bostehun (1.500) euro.

      3. Amerika eta Afrika: bi mila eta bostehun (2.500) euro.

      4. Asia eta Ozeania: bi mila eta bostehun (2.500) euro.

        Zazpigarrena. Errekurtsoak.

        Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

        Zortzigarrena. Ondorioak.

        Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

        Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 15a.

        Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

        MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.