Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa (Hutsak zuzentzea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 365
  • Xedapen-zk.: 18
  • Xedapen-data: 2008/12/23
  • Argitaratze-data: 2009/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Huts material batzuk sumatu direnez Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeari dagokion testuan (2008ko abenduaren 31ko EHAA, 250. zk.), huts horiek zuzendu egin direla ondorengo testuaren arabera:

  1. artikuluaren b) idatz-zatia:

    Honela dio:

    Errentaren zenbatekoa zehazterakoan, prestazio hori, aldi batean, lanerako bultzagarriaren bidez osatuko da, 20.3.b) artikuluan aurreikusitako moduan.

    Honela esan behar du:

    Errentaren zenbatekoa zehazterakoan, prestazio hori, aldi batean, lanerako bultzagarriaren bidez osatuko da, 20.2.b) artikuluan aurreikusitako moduan.

  1. artikuluaren 1.b), 1.c) eta 2.b) paragrafoak eta 46. artikuluaren e) eta f) idatz-zatiak:

    Honela dio:

    kapitulu honen 2. atalean.

    Honela esan behar du:

    titulu honetako II. kapituluan.

  1. artikuluaren 1.e) paragrafoa:

    Honela dio:

    Ohiko etxebizitza edo bizitokia alokatzeko gastuei edo ohiko etxebizitza edo bizitokia erosteko hartutako kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuei aurre egiteko premia desagertzea.

    Honela esan behar du:

    Ohiko etxebizitza edo bizitokia alokatzeko gastuei aurre egiteko premia desagertzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.