Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legegintzako Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 804
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/09/11
  • Argitaratze-data: 2012/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honetan: 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena. Dekretu hori 2007ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 248. zenbakian, eta zuzendu egiten da jarraian.

248. alearen I. gehigarriaren 24. orrialdean, euskarazko testuaren 46. artikuluan, honako hau dioenean:

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: hirugarren batzuek, kontratu bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko obrak zuzendu edo ikuskatzeko teknikari-lanak egitea,

Honako hau esan behar du:

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: hirugarren batzuek kontratu bidez egindako Euskal Autonomia Erkidegoko obrak zuzendu eta ikustatzeko teknikari-lanak egitea.

248. alearen I. gehigarriaren 79. orrialdean, euskarazko testuaren 170. artikuluan, honako hau dioenean.

1.C.2.50.10 Osasun-azterketa egiteko zentroak:,

honako hau esan behar du:

1.C.2.5.10 Osasun-azterketa egiteko zentroak:.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.