Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

66/2011 DEKRETUA, martxoaren 29koa, Minbiziari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Informazio Sistemarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1966
  • Xedapen-zk.: 66
  • Xedapen-data: 2011/03/29
  • Argitaratze-data: 2011/04/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Minbiziaren Euskal Erregistroa sortzeari buruzko 1986ko azaroaren 6ko agindu departamentalak ontzat eman zituen tresna horren eraketa eta erregulazioa, minbiziak jotako pertsonen osasun-asistentzia integralerako beharrezkotzat jotzen baitira, besteak beste, baliabideen bidezko banaketa, irizpide diagnostiko eta terapeutikoen koordinazioa eta, batez ere, prebentzio-neurrien, ikerketaren eta irakaskuntzaren sustapena.

Minbiziarekin lotutako osasun-helburuei, baliabideen planifikazioari eta jardueren programazioari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko egungo datuek argi uzten dute beharrezkoa dela gaixotasunen araberako berariazko erregistroen eta gisako soluzio berezi horien balioa agerian jartzea. Minbiziaren intzidentziari buruzko datuak ematen dizkigun tresna bat eguneratzea ahalbidetzen duen erregulazioaren diseinurik egokiena bilatu behar dugu. Gaixotasunak osasun-atentzioaren arloan planteatzen dituen erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren trukeak arautzen dituen informazio-sistema osoa eguneratzeko ere gai izan behar du erregulazioak.

Dekretu hau onartuta, Euskal Autonomia Erkidegoak hori egiteko ahalmena izango du, Autonomia Estatutuko 18.1 artikuluak barne-osasunari buruzko estatuko oinarrizko araudia garatzeko eta exekutatzeko eskumena ematen baitio. Besteak beste, eskumen hori ematen diote, beraz, Estatuko oinarrizko legediak (besteak beste, Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorraren 23. artikuluak) eta Euskadiko Osasun Antolamenduaren Legearen 9. artikuluko lehenengo azken xedapenak. Lege horien bidez, Gobernuak gai honi buruzko arau orokorrak eta erregelamenduak eman ditzake.

Arauak ordenamendu juridikoan izango duen eragin bakarra da Minbiziaren Euskal Erregistroaren eguneraketa-operazioari dagokiona, eta hura ordezkatzea minbiziari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko informazio-sistema osoago bat, izen berekoa, eratzeko egoki irizten den xedapen orokor batekin.

Dekretu honek eratzen duen informazio-sistema 1996ko abenduaren 24ko 312/1996 Dekretuak (EAEn Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortu zuenak) eratutakoaren osagarria da. Bi sistema horiek bateragarriak dira, eta, gainera, elkarrekiko harremanak zehaztu ditzakete; hala, bakoitzaren funtzioa ere uler liteke, eta, minbiziari dagokion sistemaren kasuan, haren izaera anizkoitza ere bai, zeinaren helburua zaintza epidemiologikotik haragokoa baita, eta sakonago heldu nahi baitie ikerketari eta berrikuntzari buruzko gainerako berariazko xedeei, bai eta estatistikari, dibulgazioari eta irakaskuntzari buruzko xedeei ere.

Bestalde, pertsonen osasunari buruzko datu bereziki babestuen inplikazio berezia eta datu-bilketa nahitaez transformatzeko beharra direla eta, ikuspuntu batetik baino gehiagotatik landu behar da 15/1999 Lege Organikoarekiko eta datu pertsonalen babesari buruzko gainerako arauekiko errespetua.

Era berean, minbiziak emakumezko eta gizonezkoetan duen intzidentzia ezberdinaren berri izateko eta informazio hori osasun-prebentzioan, -planifikazioan eta -ebaluazioetan kontuan hartzeko Osasun eta Kontsumo Sailak duen konpromisoa azaltzen du Dekretuak.

Azaldutakoagatik, beharrezko izapideak egin ondoren, Batzorde Juridiko Aholkulariaren adostasunarekin, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011koa martxoaren 29ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

  1. Beharrezko azterketa epidemiologikoak eta haien segimendua egitea, osasunerako arriskuen prebentzioa eta osasun-planifikazio eta -ebaluazioa eraginkortasun handiagoz bideratzeko.

  2. Zuzendaritza, planifikazio eta programazioari dagokienez, sistemaren erantzukizun-maila guztietan behar bezala aritzea.

  1. Minbiziaren intzidentzia, joera, biziraupena eta prebalentzia epidemiologikoaren berri jakitea, eremu geografiko edo udalerrien, adin-taldeen, sexuen edo baliagarriak izan daitezkeen beste irizpide batzuen arabera katalogatuta.

  2. Dauden minbizi-moten eboluzio klinikoaren azterketa erraztea.

  3. Minbiziari buruzko ikerketa garatzen laguntzea.

  4. Minbizia prebenitzeko neurriak ezartzeko eta ebaluatzeko informazioa sortzea.

  5. Biztanleen artean minbiziari buruzko dibulgazio-jarduerak egiteko behar den informazioa sortzea.

  6. Estatistika Sistemarekin lankidetzan aritzea, Euskal Autonomia Erkidegoan minbiziak duen intzidentzia, prebalentzia, biziraupen-tasa eta heriotza-tasari buruzko estatistiken kalitatea hobetu eta konfiguratzeko.

    1. Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko, minbiziaren intzidentziaren gaineko informazioarekin lotutako azterketen dibulgazioan aipatu egin behar da informazio horren iturria Minbiziari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Informazio Sistema dela.

Minbiziaren Euskal Erregistroa; erregistro hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Osasun eta Kontsumo Sailari atxikita dago, eta sistemaren eraginkortasuna bermatzen duten minbiziarekin lotutako datu eta informazio guztiak jasotzeko euskarri teknologiko zentralizatua osatzen du.

Minbiziaren Erregistro Osagarriak, Dekretu honen 6. artikuluari jarraiki sortutakoak. Erregistro horiek osasun-zentro publiko eta pribatuen euskarri fisikoak dira, eta, horien bidez, nahitaez jaso beharreko minbiziari buruzko datuetara sar daiteke. Datuok, Dekretu honek zehaztutakoari jarraiki, Minbiziaren Euskal Erregistrora transmititzen dira ondoren.

Minbiziaren Euskal Erregistroaren koordinazioaz, kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen den erakunde publikoa. Dagokion egitura organiko eta funtzionalaren dekretuak zehazten duenari jarraiki informazio- eta ebaluazio-sistema sanitarioen kudeaketaren eskumena duten Osasun eta Kontsumo Saileko organo administratiboek osatuko dute erakunde publiko hori.

Dekretu hau arautzen duen Minbiziari buruzko Informazio Sistemaren Koordinazio Batzordea.

Sistemaren kudeaketa eta funtzionamendua bermatzen duen truke- edo transmisio-multzoa. Gutxienez, Dekretu honetan aurreikusitako informazio- eta datu-iturriei erantzun beharko diete. Halaber, Dekretu honetan aurreikusitako berariazko helburuen arabera, sistemaren xede diren pertsonei eta informazioaren jasotzaileei erantzun beharko diete.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro publiko edo pribatuetako paziente eta erabiltzaileen historia klinikoak.

  2. Dekretu honi jarraiki Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro publiko eta pribatu guztiek izan behar dituzten Minbiziari buruzko Erregistro Osagarriak.

  3. Azaroaren 3ko 303/1992 Dekretuak erregulatzen dituen ospitale-alten datuen gutxienezko eta oinarrizko bilduma (DGOB) eta Euskadiko ospitale-alten erregistroa.

  4. 1996ko abenduaren 24ko 312/1996 Dekretuak araututako Zaintza Epidemiologikoko Sistemen mende dauden erregistroak.

  5. Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Osakidetza Erakunde Publikoaren titulartasuneko datu pertsonalen fitxategi publikoak.

  6. Minbiziari buruzko informazio edo datu garrantzitsuak eman ditzaketen bestelako erregistro demografiko edo sanitarioak, artikulu honek aipatzen dituen informazio-eskaerak ase ditzaketenak.

    1. Minbiziaren Euskal Erregistroaren kudeaketaz arduratzen den funtzionarioak edozein erregistro demografikori edo sanitariori eska diezazkioke minbiziari buruzko informazio edo datuak. Horretarako, eskatutako informazioaren xedea edo helburua argi eta garbi azaldu behar du, eta jasotako informazioaren tratamendu automatizatua eta erabilera baldintzatzen duen konfidentzialtasun-bermea berariaz adierazi behar du.

    2. Artikulu honek aipatzen dituen informazio-iturriek datu eta informazio horiek eman behar dizkiote Minbiziaren Euskal Erregistroari, dagozkien araubide juridikoek datuen eta informazioaren lagapenari buruz ezarritakoari jarraiki.

    3. Osasun-arloko legedi orokorrak eta berariazkoak ezarritakoaren arabera, beste administrazio publiko batzuek emandako informazioa jaso dezake Minbiziaren Euskal Erregistroak, berariazko eskaera egin ondoren, edo lankidetza administratiboaren esparruan. Bestalde, administrazio horiei informazioa eman ahal izango zaie Dekretu honi jarraiki.

  1. Artikulu honek ezarritako obligazioa betetzeko, osasun-zentro guztiek Minbiziaren Erregistro Osagarria izeneko euskarri fisiko edo teknologikoa izan behar dute. Erregistro osagarri hori osasun-zerbitzuaz arduratzen den mediku batek edo mediku-zuzendaritzako pertsona batek kudeatuko du, eta minbiziarekin lotuta dauden eta interesekoak izan daitezkeen diagnostiko kliniko eta histopatologikoak, bilakaera klinikoak, konplikazioak eta bestelako datuak jasoko ditu. Osasun eta Kontsumo Sailak euskarri-ereduak eman ditzake, edo euskarri informatikoetarako baldintza homogeneoak defini ditzake, Minbiziaren Erregistro Osagarriak eraginkorragoak izan daitezen, eta hobeto funtziona dezaten.

  2. Minbiziaren Erregistro Osagarrietan jasotako informazioa eta datuak eguneratu egin behar dira (uneko urtearekiko urtebeteko aldea izan dezakete gehienez). Datu horiek, halaber, sei hilean behin Minbiziaren Euskal Erregistrora transmititu behar dira. Minbiziaren Euskal Erregistroko arduradunek informazio hori jaso izanaren berri eman, eta erregistroan integratuko behar dute 15 eguneko epean. Funtzionatzen hastearekin batera, informazioa eguneratu egingo da progresiboki, Osasun eta Kontsumo Sailak zehaztutako programazio iragankorrari jarraiki.

  3. Osasun-erakunde publikoekin izenpetutako kontratu-programetan eta osasun-zerbitzuak ematen dituzten erakunde pribatuekin adostutako kontzertu sanitarioetan osasun-zerbitzuen kalitatearekin lotutako berariazko klausulak egotea eskatuko du Osasun eta Kontsumo Sailak. Klausula horietan, Minbiziaren Erregistro Osagarrien erabilgarritasunaren eta funtzionamendu egokiaren arloan Dekretu honek ezarritako betebeharrak berariaz errepikatuko dira.

  1. Osasun eta Kontsumo Sailetik:

    Ezagutzaren Kudeaketa eta Ebaluazio Zuzendaritzako titularra den pertsona; Batzordeko lehendakari kargua izango du.

    Minbiziaren Euskal Erregistroaren kudeaketan ardurak dituzten bi pertsona; horietatik bat Batzordeko idazkari arituko da. Ezagutzaren eta Ebaluazioaren Kudeaketa Zuzendaritzak eta Lurraldeko Zuzendaritzek izendatuko dituzte, hurrenez hurren.

    Osasun-kontratazioaren arloko Saileko langile teknikoetako bat. Aseguramendu eta Kontratazio Zuzendaritzak izendatuko du.

  2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzutik:

    Erakunde publikoaren antolamendu zentraleko Osasun Asistentziako zuzendaria.

  3. Osasun-zentro pribatuetatik:

    Confebaskek izendatutako pertsona bat.

    Medikuen Elkargoen Euskal Kontseiluak izendatutako pertsona bat.

  4. Pazienten aldetik:

    Euskal Autonomia Erkidegoan gehien errotuta dagoen minbiziaren aurkako elkarteak izendatutako pertsona bat.

    1. Osasun eta Kontsumo Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu Batzordeko gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua orekatua izan dadin; sexu bakoitzeko kideak gutxienez elkargoaren organoa osatzen duen pertsona-kopuru osoaren % 40 izatea bermatuko da.

    2. Minbiziari buruzko Informazio Sistemaren Koordinazio Batzordearen eginkizuna izango da sistemaren ardura duen erakunde publikoari ekintza-proposamenak egitea, eta aholkularitza eta partaidetzarako berariazko foro gisara aritzea arlo hauetan:

      1. Sistemaren helburuekin lotutako informazio, ikerketa, berrikuntza eta prestakuntzaren kudeaketaren arloko jardueretan, Sistemaren urteko memoria egiten lagunduz.

      2. Erregistrora zuzentzen diren eta erregistrora iristen diren datuen eta bestelako informazioaren eskuratze eta tratamendu ziurrerako irizpide orokorretan.

      3. Erregistroko datuen eta bestelako informazioaren zaintzari, mantentzeari, lagapenari eta atzipenari buruzko irizpide orokorretan.

      4. Sistemaren helburuekin lotutako beste datu-base eta erregistro batzuetan dagoen informazioa txertatzean.

      5. Minbiziaren Euskal Erregistroaren prozedurarako eskuliburu batean jasoko diren Erregistroaren funtzionamenduari buruzko arau orokorretan.

      6. Erregistroaren kudeaketaz arduratzen diren langileen etengabeko prestakuntzan, dagokion planifikazio publikoaren barruan.

  1. Minbiziaren Euskal Erregistroaren ardura duen erakundeak eta Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak ezarriko dituzte Minbiziari buruzko Informazio Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Sistemarekin koordinatzeko kolaborazio- eta kooperazio-neurriak.

  2. Bestalde, beharrezkotzat jotzen diren hitzarmenak egingo dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin, Sistemaren beharren arabera.

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Sailaren 1986ko azaroaren 6ko Agindua, Minbiziaren Euskal Erregistroa sortzeari buruzkoa, indargabetuta gelditzen da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko martxoaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.