Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

2/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 216
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2010/01/12
  • Argitaratze-data: 2010/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistema hezurmamitzen du, eta funtsezko bi osagai esleitzen dizkio: prestazio ekonomikoak eta gizarteratzera eta laneratzera bideraturiko tresnak. Lehenengoen artean ere, argi eta garbi bereizitako bi kategoria ezartzen ditu: eskubideko diru-prestazioak -Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria- eta subentzio-erako diru-laguntzak.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eskubideko prestazio gisa eratzea eskubide subjektibokoa, Legearen arabera Sistemaren funtsezko pieza bihurtzen du eta, funtsean, legegilearen helburu espezifiko eta esanbidezkoaren isla da, hots, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekiko osagarria den prestazio ekonomikoen sistema bat egituratzea, biztanleriaren talde kalteberenetako bati etxebizitzarekin loturiko gastuei aurre egitea ahalbidetzeko. Funtsezko gastuen estalduran nolabaiteko egonkortasuna bermatzeaz gain, jarduteko tresna horrek badu erantsitako beste dohain bat, hots, Gizarte-larrialdietarako Laguntzak berbidera ditzake beren jatorrizko bokaziorantz, hau da, ezohiko gastuei aurre egitea, desbideratze bat zuzenduta, urteen poderioz, eta premiak tarteko, Gizarte-larrialdietarako Laguntzak praktikan aldizkakoak izan baitira eta etxebizitza-gastuei aurre egiteko baliatu dira, proportzio oso handi batean. Aurrekoak ez du inola ere esan nahi etxebizitza gastuak baztertuta geratuko direnik Gizarte-larrialdietarako Laguntzei arau-esparru berrian esleituriko helburuetatik, baizik eta gastu horiek betetzeko Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titular ez diren pertsonei soilik esleitu ahalko zaizkiela.

Interesgarria da adieraztea berrikuntza honen bidez, Dirusarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak gizarte-laguntzako eskumenetako etxebizitzako gastuetarako prestazioa babesten duela, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sisteman bilduta, baina aldi baterako egiten du, erantzun partziala eta iragankorra emanez arlo estrukturaleko arazo bati, non eta ez diren etxebizitzaren politika publikoaren esparruan artikulatzen antzeko edo bestelako neurriak, kolektibo kaltebera eta behartsuenen etxebizitza baliatzeko premia berari estaldura emango diotenak.

Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean bilduriko prestazio honen, eta bereziki prestazio ekonomikoen ezaugarriei eskainitako I. kapituluaren 2. atalean barne harturiko preskripzioen eta hurrenez hurren baliabideen mailaren zehaztapenari, prestazioen erregimen ekonomikoari, bateragarritasun eta bateraezintasunen erregimenari eta prozedura-arauei eskainitako II., III., IV. eta V. kapituluetan barne harturiko preskripzioen arautzearen oinarriaren gainean, Dekretu honek arauzko osagarri bat ekartzen duen prestazio horren alderdi espezifikoak garatzea du helburu, zazpi kapitulutan egituratuta, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Dekretu arautzailera bilduta aplikazio erkidekoak diren beste alderdi guztietarako.

  1. kapituluak xedapen orokorrak biltzen ditu eta prestazioaren definizio-elementuak ezartzen ditu: xedea, definizioa, ezaugarriak, estaltzen dituen gastuak, eskubidearen pertsona titularrak, titular bat baino gehiago batera gertatzea eta prestazioen gehieneko kopurua etxebizitza edo alojamendu bakoitzeko, pertsona titularren obligazioak eta zenbatekoa zehazteari buruzko xedapenak. Garrantzi propioa duten alderdi jakin batzuk nabarmentzen dira arautze horretan:

    Horrela, ezaugarrien artean, arau espezifikoak konpentsazioko edo deskontuko kasuetarako aurreikusitako legezko salbuespenaren hedadura biltzen du, eta aplikagarri egiten du gizarte-arloko edozein prestazio ekonomikorengatik behar ez zirela jasotako zenbatekoak itzultzeari dagokionez, prestazioaren zenbatekoaren % 30eko gehieneko mugaraino.

    Prestazioa baliatzeko eskakizunei dagokienez, Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren titular edozein modalitatetan izateaz gain eta pertsona ohiko etxebizitza edo bizitokiaren alokairu-gastuei aurre egiteko premian egoteaz gain, errentamenduko edozein modalitatetan, eskatzen da inolako ahaidetasun-harremanik ez egotea odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailaraino bizikidetza-unitatea osatzen duen edozein kideren eta errentatzailearen artean, eta etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa erregistro bat egotea edo izapide-fasean egotea Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan. Dena den, bi kasutan dago salbuetsita azken eskakizun horren aplikazioa, arauaren xedearekiko koherentziaz: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria baliatzeko eskakizunak beteta ere, Etxebiden sartzeko eskakizunak betetzen ez dituzten pertsonak, bizileku-baldintza betetzen ez dutelako edo baliatzeko gutxieneko ekonomikoak betetzen ez dituztelako, eta 65 urtetik gorako pertsonena, zahartzaroko kotizaziopeko edo kotizazio gabeko pentsioen onuradunak, bizileku berean 10 urte baino gehiagoz bizi direla egiaztatzen dutenak, edo gutxieneko epe hori betetzen ez badute ere, ohiko bizilekuan geratu beharra dutenak, dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ustez.

    Garrantzi handiko beste hirugarren elementu bat 6. artikuluan bilduta, etxebizitza bati eman beharreko prestazio osagarrien gehieneko kopurua zehazteari buruzkoa. Eta hemen testuak bereizketa egiten du Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen espirituari eustea helburu duten hainbat suposizioren artean: alde batetik, aurreikusten du, ahaidetasun-loturek loturiko bizikidetza-unitateak badira, etxebizitza bera partekatzea, etxebizitzako gastuetarako prestazio bakarra emango dela; bestetik, ezartzen du etxebizitza berean ahaidetasun-loturarik ez duten unitateak bizi direnean, prestazioen gehieneko kopurua bi izango dela; azkenik, alojamendu kolektiboen kasuan turismoko, hoteleko edo hotelaz kanpoko establezimenduak eta behin-behineko harrerako zentroak, betiere horiek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen araudian definiturikoari jarraiki, ez da gehieneko mugarik aplikatuko.

    Laugarren oinarrizko alderdia 8. artikuluan bilduriko etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoaren zehaztapenak ezartzen du: lehenengoa, orokorra, hilean 250 eurokoa izango dena; bigarrena, hilean 320 eurotan ezarritakoa, zirkunstantzia oso jakin batzuk gertatzen direnean soilik egokituko dena: bere kargura bi seme-alaba edo gehiago dituen bizikidetzaunitatea izatea, edo prestazioaren titularrak edo bizikidetza-unitateko beste edozein kidek ordainduriko jarduera egitea.

  2. kapituluak prestazioaren onarpena arautzen du, eta prozedura-alderdiak biltzen ditu horrekin batera entregatu beharreko eskaera eta ageriak, izapidetzea, eduki ekonomikoko baliabide eta prestazioen egiaztapena, ebazpena, baina baita eskubidea egikaritzeari berari buruzko alderdiak, hala nola prestazioaren sortzapena eta ordainketa, egindako gastuen justifikazioa eta eskubidearen iraupena. Prozedura-alderdiei dagokienez, nabarmentzekoa da Dirusarrerak Bermatzeko Errentarako aurreikusirikoaren oso antzeko prozedura baten aplikazioa udal-arloko eskaera eta izapidetzea, eta ebazpena eta ordainketa foru-aldundiaren eskutik eta, ahal den neurrian, bi prestazioak aldi berean izapidetzeko aukera baliatzea. Eskubidearen egikaritzearekin zuzen-zuzen loturiko alderdiei dagokienez, nabarmentzekoa da etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta aldi berean ordaintzea, etxebizitza-alokairuko gastuak justifikatzeko premia edo prestazioa eskatzen deneko bizitokia, eta prestazioaren iraupena, eta hori ez dago soilik prestazioa eman izanaren arrazoiek irautearen mende, baita ere titularrentzako aurreikusiriko betebeharrak betetzearen eta titulartasunak Dirusarrerak Bermatzeko Errentan jarraitzearen mende ere. Azken horrekin lotuta, testuak argitzen du, gainera, prestazioa zuzenean lotuta geratzen dela Diru-sarrerak Bermatzeko errentarekin, berritzeko bi urtean behingo aldizkakotasunari dagokionez zein luzapen automatikoko kasuei dagokienez.

  3. kapituluan, prestazioaren berrikuspeneko, aldaketako, eteteko eta azkentzeko kasuak arautzen ditu Dekretuak. Eteteak garrantzi berezia hartzen du, prestazioaren erabilera egokia bermatzeko eta eskatzeko funtsezko tresna den neurrian. Horri dagokionez, testuak aurreikusten du gertatu ahalko dela, osatzen duten Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren etete baten ondorio gisa edo beste zirkunstantzia batzuk batera gertatzearen ondorio gisa; horien artean, barnean hartzen dira 7. artikuluan bilduriko betebehar eta eskakizunak ez betetzearen kasuak, baina betiere sistemak bilatzen duen gizarteratzea sustatzeko azken helburuarekiko leial, Dekretuak espresuki aurreikusten du prestazioa ez eteteko aukera gizarteratze-hitzarmenean itunduriko konpromisoetakoren bat betetzen ez bada, hitzarmenaren edukiak aldatzearen alde eginez eta konpromiso berriak sinatuta, pertsona titularraren premia eta aukerekiko doituagoak, betiere dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuak hasitako esku-hartze sozialarekin jarraitzeko premia adierazten badu. Etxebizitzako prestazio osagarrirako eskubidea etetearen ondorioei dagokienez, ordainketa etetea ekarriko du, eta kasu horietan ezin izango da Gizarte-larrialdietarako Laguntzen espedienterik izapidetu, ez etendako prestazioaren pertsona titularrak eskatuta, ez haren bizikidetza-unitateko beste ezein kidek eskatuta, nahiz eta kasu horretan ere, gizarteratzeko eta laneratzeko funtsezko helburuari begira, salbuespen bat sartuko den etete hori lan-egoeraren behin-behineko hobekuntza baten ondoriozko bizikidetza-unitatearen diru-sarreren behin-behineko igoerari zor bazaio.

    Salbuespen-egoerak prestazioa jasotzeko eskubidea azkentzearen arautzean ere bilduta daude. Izan ere, esparru horretan, logikoki prestazioaren ordainketaren behin-behineko etetea aurreikusten bada, etete hori ez da aplikatutako azkentzearen arrazoia pertsona titularraren heriotza bada; bizikidetza-unitateak pertsona bakarrekoak ez diren kasuetan, prestazioa jasotzeko eskubidea ez da azkenduko eta, aitzitik, zendutakoaren ezkontidea edo harekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batuta zegoen pertsona subrogatuko da, eta ez da beharrezkoa izango beste espediente bati hasiera ematea. Horrelako pertsonarik egon ezean, oinarrizko gizarte-zerbitzuek aukeratuko dute zein den bizikidetza-unitatearen kiderik egokiena eskubidea subrogatzeko. Aurreikusita dago, gainera, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarrirako eskubidea azkentzeak bizikidetza-unitatearen gainerako kideentzako kalte nabarmenak ekartzen dituen kasuetan, premiaz eta lehentasunez izapidetuko da kide horiek prestazioa baliatzeko aukera.

    Bidegabe jasotako prestazioen itzultzea arautzen duen IV. kapituluak, prozedurako arau erkideei buruzko V. kapituluak, espedienteak lekualdatzeari buruzko VI. kapituluak eta finantzaketari eta transferentziei buruzko VII. kapituluak Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren arautzean aurreikusirikoaren antzeko xedapenak biltzen dituzte, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria lotuta geratzen zaion prestazio nagusia denez.

    Azkenik, Dekretuaren azken zatian, etxebizitzako prestazio osagarria martxan jartzeko berebiziko garrantzia duten aldi baterako bi xedapen biltzen dira. Lehenak Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eta Oinarrizko Errentaren araudira biltzea hartzen du kontuan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi erregulatzailea onartzen ez den bitartean Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea garatuta. Bigarrenak, oraindik ere garrantzi handiagokoa dauzkan inplikazio praktikoengatik, izapidetzeko erregimen iragankor bat ezartzen du, aplikatzekoa izango den Dekretu hau indarrean jartzen denean Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titular direnei, edo, kasuak kasu, Oinarrizko Errentaren titular izan direnei eta Gizarte-larrialdietarako Laguntzen onuradun izan badira, 2009. urtean, etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren alokairu-gastuei aurre egiteko, eta hori prestazio nagusia berritzea egokitzen zaien arte, eta une horretatik aurrera Dekretu honetako xedeak izango dira aplikatzekoak.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak esateko zer zuten entzunda, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, urtarrilaren 12an eginiko Bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta, ondokoa

  1. Dekretu honen helburua Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako Etxebizitzako gastuetarako prestazio Osagarria arautzea da, prestazio hori zer gastu-kontzeptutarako baliatuko den zehaztuta, baita prestazioa emateko eskakizunak eta aplikatzekoak zaizkion prozedurak ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esparruan.

  2. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean, Dekretu honetan eta dagozkion garapen-xedapenetan xedaturikoaren arabera eraenduko da Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria.

  3. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren alderdi erkideei dagokienez, batez ere bizikidetza-unitateari, etxebizitza- edo bizitoki-kontzeptuari eta diru-sarreren eta ondarearen maila zehazteari buruzko xedapenak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen araudian bilduriko mauak izango dira aplikatzekoak.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, eskubide subjektibo gisa abenduaren 23ko 18/2008 Legean eraturikoa, prestazio ekonomikoa, aldizkakoa, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edozein izanik ere modalitatea osatzeko eratu da, prestazio horien titularren ohiko etxebizitza edo bizitokiarekin zerikusia duten premiei aurre egiteko helburuaz, 4. artikuluan bilduriko gastuak beteta.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria helburu jakin baterako da, eta helburu horretarako soilik baliatuko da.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta subsidiarioa eta, hala badagokio, osagarria izango da indarreko legerian aurreikusten diren era guztietako baliabide eta prestazio ekonomikoei dagokienez, horiek titularrari edo haren bizikidetza-unitateko edozein kideri legozkiokeenean.

  3. Transferiezina izango da, eta, horrenbestez:

    1. Ez da obligazio-berme gisa eskaintzerik egongo;

    2. Ez da lagatzerik egongo, ez osorik, ezta partzialki ere;

    3. Ez da konpentsatzerik edo deskontatzerik egongo, gizarte-arloko ezein prestazio ekonomiko publikorengatik jaso behar ez zirela jasotako prestazioak itzultzeko izan ezik, prestazioaren jatorria edozein izanda ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren kontzeptuengatik bizikidetza-unitateari dagozkion prestazioen guztizko zenbatekoaren % 30eko gehieneko mugaraino;

    4. Ez da atxikitzerik edo bahitzerik egongo, aplikatzekoak diren Estatuko lege orokorretan aurreikusitako kasuetan eta mugekin izan ezik.

Dekretu honi begira, etxebizitzarekin loturiko premiatzat hartuko dira etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren alokairu-gastuak, edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua.

  1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izan daitezke Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularrak:

    1. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titular izatea, edozein modalitatetan, eta, horrenbestez, eskaturiko eskakizunak biltzea prestazio hori baliatzeko, dagokion arau arautzailean aurreikusirikoaren arabera.

    2. Titularrak 4. artikuluan bilduriko ohiko etxebizitza edo bizikotiko aldizkako gastuei erantzun behar izatea, eta ohiko helbidea duen udalerriko udal gizarte-zerbitzuek egiaztatu beharko dute premia hori.

    3. Etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa erregistro batean egotea edo egoteko eskatu izana Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan.

      Eskakizun hori ez da eskatzekoa izango honako kasu hauetan:

      Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazioa baliatzeko eskakizunak beteta dituztela, Etxebiden sartzeko eskakizunak betetzen ez dituzten pertsonak, bizileku-eskakizuna betetzen ez dutelako nahiz baliatzeko gutxieneko ekonomikoak betetzen ez dituztelako;

      65 urtetik gorako pertsonak, zahartzaroko kotizaziopeko edo kotizazio gabeko pentsioen onuradunak, helbide berean 10 urte baino gehiagoz bizi direla egiaztatzen dutenak, edo gutxieneko epe hori betetzen ez badute ere, ohiko helbidean geratu beharra dutenak, dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren ustez.

    4. Inolako ahaidetasunik ez egotea odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko hirugarren mailaraino, bizikidetza-unitatea osatzen duen edozein kideren eta etxebizitzaren errentatzailearen artean.

  2. Eskatzaileek ezin izango dute Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria lortu eskatzaileak berak edo haien bizikidetza-unitateko edozein kide honako egoera hauetako batean badaude:

    1. Etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan izatea, eta etxebizitza hori babes publikoko etxebizitzen moten artekoren batean barne hartuta egotea, eskaera egin zen zuenean indarrean zegoen legedian aurreikusirikoaren arabera.

    2. Etxebizitza bat jabetzan edo usufruktuan izatea eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eskatzea beste etxebizitza baten alokairu-gastuei aurre egiteko, azken hori haren ohiko bizitokia izanda ere, salbu eta banantzeagatik edo dibortzioagatik eta beste arrazoi batzuengatik, hala nola utzarazpena, beren ohiko bizilekua utzi behar izan duten pertsonak badira.

  1. Baldin eta etxebizitza edo bizitoki berean bi bizikidetza-unitate edo gehiago bizi badira, beren artean ahaidetasun-loturak dituztela Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2.a) eta b) artikuluan ezarritakoaren arabera, unitate bati bakarrik eman ahalko zaio etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria. Horrela gertatuz gero, prestazioa aurrena eskatu duenari emango zaio, salbu eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek bestelakorik adierazten badute premia handiagoko arrazoiak tarteko.

  2. Baldin eta etxebizitza edo bizitoki berean bi bizikidetza-unitate edo gehiago bizi badira, beren artean inolako ahaidetasun-loturarik izan gabe Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.1.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere Etxebizitzako Gastuetarako bi Prestazio Osagarri eman ahalko dira, horien eskaera-ordena kontuan izanda, betiere aldez aurretik prestazioak baliatzeko aukerak beteta.

    Ondorio horietarako, larrialdi handiko egoera dagoela ulertuko da prestazioa eskatzen duen pertsonaren diru-sarrera konputagarriak inolako baliabiderik ez duen pertsona bakar bati legokiokeen Gizarteratzeko eta Gizarte Babeserako Oinarrizko Errentaren % 75aren azpitik daudenean, edo erreferentziako oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ustez larrialdi handiko egoeran dagoenean.

  3. Hori guztia dela-eta, etxebizitzaren erabilera partekatuak oinarri duen kontratu modalitatea edozein izanda ere izango da aplikatzekoa aurrekoa: azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua.

  4. Bizitoki kolektiboen kasuan, bizitoki horiek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi erregulatzailean definituta daudenaren arabera, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria baliatzeko eskakizunak biltzen dituen bizikidetza-unitate bakoitzak prestazioa baliatu ahalko du, dagokion bizitoki kolektiboari inolako gehieneko mugarik zertan aplikatu gabe.

  5. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren gehieneko zenbatekoak 8. artikuluan aurreikusiriko mugak hartuko ditu kontuan.

Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren titularrek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Prestazioa zein helburutarako eman den, horrexetarako baino ez erabiltzea.

  2. Eskabidea egin aurretik, baita prestazioa jaso bitartean ere, pertsona horri edo bizikidetza unitateko kideetako edozeini legokiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro baliatzea.

  3. Jada onarturiko Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren eskaera zuzendu zaion udalari jakinaraztea prestazioa baliatzeko aukera eman dezaketen eskakizunak betetzeari buruz gerora jazotako gertaerak, eta zehazkiago honako hauek:

    1. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta erregulatzeko esparruan jakinarazi beharreko aldaketak, batez ere bizikidetzaunitatearen osaerarekin, ohiko bizilekuari edo prestazioa kalkulatzeko oinarri-lanak egin dituzten baliabideen mailari dagokionez, jasotako diru-sarreren motak edo zenbatekoan izandako aldaketak, ondare-gehitzeak eta -gutxitzeak eta eskubideak egikaritu izanaren ondorioz diru-sarrerak lortzea barnean hartuta.

    2. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria baliatzeko eskakizun espezifikoekin loturiko aldaketak, bereziki alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa erregistratuta egoteari uztea edo alokairuko edo jabetzako etxebizitza bat eskuratu izana, eta etxebizitza hori babes publikoko etxebizitzen moten artekoren batean barne hartuta egotea, eskaera egin zen unean indarrean zegoen legedian aurreikusirikoaren arabera.

      Dagozkion gertaerak izaten direnetik aurreko egutegiko hamabost eguneko gehieneko epean egin beharko da komunikazio hori.

  4. Jaso behar ez zirela jasotako prestazioen edo prestazioengatik jaso ez zen zenbatekoa itzultzea, Dekretu honen IV. kapituluan bildurikoaren arabera.

  5. Administrazioaren aurrean agertzea eta harekin lankidetzan aritzea, hori eskatzen badu gizarteratzearen arloan eskuduna den edozein erakundek.

  6. Dagokion modalitatean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular gisa dituen betebeharrak, eta indarreko arauen arabera aplikatu beharrekoak diren guztiak, betetzea.

  1. Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren alokairu-gastuei (edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua) aurre egiteko Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro izango da.

  2. Aurrekoa gorabehera, gehieneko zenbatekoa hilean 320 euro izango da, honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen denean:

    1. Prestazioaren titularraren bizikidetza-unitatea bere kargura bi seme-alaba edo gehiago dituen familia-unitatea izatea.

    2. Prestazioaren titularrak edo haren unitateko edozein kidek ordainduriko lan-jarduera bat egiten du, bere kontura edo besteren kontura dela.

  3. Aurreikusiriko gehieneko zenbatekoak aplikagarriak izango dira etxe partikularen zein bizitoki kolektiboen kasuan, horiek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi erregulatzailean definituta daudenaren arabera.

Aurreko artikuluan edo dagokion eguneratzean ekitaldi bakoitzerako adierazitako gehieneko zenbatekoek ezarriko dute, kasu bakoitzean, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren hileko benetako zenbatekoa, eta betiere ohiko etxebizitza edo alokairuaren egiaztaturiko gastuaren zenbatekoaren mugarekin.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria ematea eta dagokion benetako zenbatekoa zehaztea Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean aurreikusiriko mugak baldintzatuko du. Horren arabera, urte horretan bertan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Prestazio Osagarria eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak baliatzen baditu bizikidetza-unitateak, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera konputagarrien guztizko zenbatekoak gehi eman daitezkeen prestazioek osaturiko kopuruak ezin izango du inola ere titularraren ezaugarri beretako bizikidetza-unitate bati urtean egokitu ahalko zitzaion Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren modalitatearen gehieneko zenbatekoaren % 200 gainditu.

    Aurrekoari begira, adierazitako urteko aldi hori urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko urte naturalari egokituko zaio.

  2. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria 6. artikuluan aurreikusiriko mugen mende geratuko da etxebizitzaren edo bizitokiaren prestazioen gehieneko kopuruari dagokionez, titular bat baino gehiago batera gertatzen bada.

  1. Interesdunak bere erroldatzea eta benetako bizilekua duen udalerriko udalari aldez aurretik igorritako eskaeraren bidez baliatu ahalko da Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, eta dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari aurkeztu beharko zaio, eta zerbitzu horrek beharrezkoa den informazio eta orientazio guztia emango die eskatzaileei eskaera izapidetzeko.

  2. Dekretu honetako eranskinean horretarako ezarri den eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko da eskaera, eta interesdun guztiek eskuragarri izango dute Euskadiko Autonomia Erkidegoko udal guztietan.

  3. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriko eskaera eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentako eskaera aldi berean egingo dira, salbu eta ohiko etxebizitza edo bizitokiarekin loturiko premia-egoera eskaera horren ondorengoa bada, eta ondoren aurkeztu ahal izango da kasu horretan.

  4. Prestazioa baliatzeko aukera Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskaeraren ondoren gertatzen bada, bizileku-aldaketaren edo beste zirkunstantziaren baten ondorioz, erroldatuta dagoen eta une horretan egiaz bizi den udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aurrean eskatuko du prestazioa onuradunak, eta zerbitzuak dagokion prozedura izapidetuko du eta dagokion foru-aldundiari helaraziko dio proposamena.

  1. Aurreko artikuluan arauturiko eskaerak honako agiri hauek bildu beharko ditu:

    1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriarekin aurre egin nahi zaien ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren gastuen egiaztagiriak, hots, errentamendu-kontratua edo, hala badagokio, errentamenduko, azpierrentamenduko, baterako alokairuko, ostatu hartzeko eta gelen alokairuko kontratua.

      5.1.d) artikuluaren arabera etxebizitzaren edo bizitokiaren jabearekin edo haren familia-unitateko beste edozein kiderekin familia-loturak ez daudela biltzen duen zinpeko aitorpena,

    1. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan Etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa erregistro batean dagoela edo egoteko eskatu izana egiztatzen duten egiaztagiriak, inskripzio hori eskatzen den kasuetan.

    2. Jabetzan edo usufruktuan etxebizitzarik ez daukala biltzen duen zinpeko aitorpena.

    3. Babes publikoko etxebizitzen moten artekoren batean barne harturiko etxebizitzarik alokairuan edo jabetzan ez daukala biltzen duen zinpeko aitorpena, betiere eskaera egin zen zuenean indarrean zegoen legedian aurreikusirikoaren arabera.

    4. Etxebizitzako gastuetarako prestazioaren helburu bera duen edozein prestazio ekonomikoren eskaeraren edo ematearen edo ez ematearen, egiaztagiriak edozein Administrazio tartean dagoela ere, eta betiere adierazi egin beharko du zer organok ematen duen eta kontzeptu horrengatik eskaturiko edota emandako zenbatekoa.

  2. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria izapidetzeko, ez da eskatuko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta izapidetzeko esparruan ekarritako agiriak aurkeztea.

  3. Udalak eskatzaileari jakinaraziko dio prozedura ebazteko eta jakinarazteko ezarritako gehieneko epea, baita administrazioaren isiltasunak izango dituen ondorioak ere, eskaera erregistroan jaso eta hurrengo hamar egunetan igorritako komunikazio baten bidez; eskaera zein egunetan jaso den ere jakinarazi beharko da komunikazio horretan.

  4. Edozein kasutan ere, arintasuneko eta administrazio-ekonomiako printzipioak gauzatzeko eta administrazio publikoen arteko lankidetza- eta koordinazio-betebeharrari jarraiki, administrazio publikoek, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren kudeaketaren esparruan, beharrezko neurriak hartuko ditu herritarrek jada administrazio horien esku dauden datu eta agiriak ez ekartzeko duten eskubidea bermatzeko.

    Bereziki, administrazio horiek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte informazio hori jasotzeko, betiere datu pertsonalei gagozkiela, interesdunen baimena badute, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, edo lege-maila duen arau batek hori zehazten badu, salbu eta murrizketak badaude jasotako datu eta dokumentuei aplikatzekoa den araudiaren arabera. Bitarteko elektronikoen bidez igorri eta jaso ahalko da baimen hori.

  1. Eskatzailea erroldatuta dagoen eta bizilekua bertan duen udalerriko udalak izapidetuko du espedientea.

  2. Ahal dela, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eta prestazio horrek osatzen duen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentako espedientea aldi berean izapidetuko dira.

  3. Udalak eskaeraren edukia eta aurkezturiko agiriak egiaztatuko ditu, baita Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria emateko eskakizun espezifikoak betetzen diren ere.

  4. Horretarako, beharrezkoak diren datu eta txosten guztiak eskatu ahalko dizkie beste erakunde eta entitate publiko eta pribatuei edo eskatzaileari berari, eta Prestazioa baliatzeko bete beharreko eskakizunak eskatzaileak betetzen dituela egiaztatzeko ezinbestekoak direnetara mugatuko da. Era berean, ebazteko garrantzitsuak izan daitezkeen eta berak dauzkan agiriak erantsi behar dizkio udalak eskaerari.

  1. Eskatzaileak egikari ditzakeen edo haren bizikidetza-unitaterako kideek osorik balia ditzaketen eduki ekonomikoko gizarte-baliabide eta -prestazioak egiaztatuko ditu udalak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen araudian horretarako aurreikusirikoaren arabera.

  2. Eskatzaileak edo haren bizikidetza-unitateko kideek egikaritu ez dituzten eduki ekonomikoko eskubideak balia baditzakete, udalak eskatzaileari eskatuko dio eskubide horiek dagokion ebazpena eman baino lehen egikari ditzala, indarrean xedaturikoaren arabera.

  3. Eskari horren ondoren, 7. artikuluaren b) idatz-zatian aurreikusiriko eskubideak egikaritzeko betebeharrak bete gabe jarraitzen badu, eskatzaileak bere eskaeran atzera egiten duela hartuko da kontuan eta udalak espedientea artxibatu ahalko du beste izapiderik gabe.

  1. Eskatzailea erroldatuta dagoen eta benetan bizilekua duen udalari dagokion lurralde historikoaren foru-aldundiak prestazioa emateko edo ukatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko du eskaera aurkezten denetik bi hilabeteko epean, honako gehieneko epe hauek errespetatuz:

    1. Espedientea betetakoan, eskaera aurkezten den egunetik gehienez egutegiko berrogei eguneko epean, oinarrizko gizarte-zerbitzuek ebazpeneko txosten-proposamen bat landuko dute eta dagokion foru-aldundian prestazio hori kudeatzeko eskuduna den arloaren edo zerbitzuaren erregistroan aurkeztuko dute, paperezko oinarrian zein euskarri informatikoan, ahal dela Gizarte.net webgunean bilduriko «Diagnostikoa eta Eskuartze Soziala» tresna informatikoaren bidez.

    2. Foru-aldundiak, baliatze-eskakizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagokion ebazpena eman eta jakinaraziko du.

      1. paragrafoan adierazitako bi hilabeteko epea igarotzen bada ebazpen espresik eman eta jakinarazi gabe, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria emandakotzat hartuko da, ebazpen espresaturik emateko betebeharra aparte utzi gabe, kontuan izanda, dena dela ere, emate hori berretsi egin behar duela.

      1. Prozedura eten egin behar bada, eta errua eskatzailearena bada, aurreko epe horiek ere eten egin beharko dira.

  1. Ukatzeko ebazpenak arrazoitua izan beharko du kasu guztietan, eta 15.1 artikuluan zehaztutako epean eman beharko du Foru Aldundiak. Eskatzailearentzako jakinarazpena hamar egun balioduneko epean bidali beharko da, ebazpena eman den egunetik zenbatzen hasita, eta erabakiaren testu osoa jaso beharko du; horrez gain, administrazio-bidetik behin betikoa den ala ez, zein errekurtso jar daitezkeen, zein organori aurkez dakizkiokeen eta horiek jartzeko epea adierazi beharko du.

  2. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren emate-ebazpenean, foru-aldundiak titularrari dagokion prestazioaren gutxieneko zenbatekoa ezarriko du, baita titulartasun horren ondoriozko eskubide eta betebeharren zerrenda ere.

    Foru Aldundiak emateko ebazpena eman eta jakinaraziko du, 15.1 artikuluan adierazitako epean. Eskatzailearentzako jakinarazpena hamar egun balioduneko epean bidali beharko da, ebazpena eman den egunetik zenbatzen hasita, eta erabakiaren testu osoa jaso beharko du; horrez gain, administrazio-bidetik behin betikoa den ala ez, zein errekurtso jar daitezkeen, zein organori aurkez dakizkiokeen eta horiek jartzeko epea adierazi beharko du.

Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazioaren titularra izateko eskabidea eskatzen den biharamunetik aurrera sorraraziko da aipatu prestazioa. Egun horretatik aurrera, ez pertsona titularrek, ez haren bizikidetza-unitatean bilduriko pertsonek ezin izango dute gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradun izan, salbu eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 58.3 artikuluan aurreikusiriko kasuan izan ezik.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren ordainketa mugaeguneraturiko hilerokoetan egingo zaio titularrari, prestazio horrek osatzen duen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren ordainketarekin aldi berean, edozein modalitatekoa dela ere.

  2. Aurrekoa gorabehera, foru-aldundiak adostu ahalko du, eskaera aurkeztu zaion edo 11.4 artikuluan aurreikusirikoaren arabera aurreikusiriko zirkunstantzietan aldaketak jakinarazi zaizkion oinarrizko gizarte-zerbitzuak proposatuta, prestazioa titularrari ordaintzea honako kasu hauetan:

    1. Titularraren ezintasunaren legezko aitorpena.

    2. Titularren egoitza-zentro publiko edo pribatuetan edo espetxeetan sartzean hiru hilabetetik gorako aldirako.

    3. Titularrak ez betetzea prestazioa hartarako eman zen helburura aplikatzeko betebeharra.

    4. Oinarrizko gizarte-zerbitzuaren txostena, titularrak, arrazoi sozio-pertsonalak tarteko, alokairuaren ordainketa bere kargura hartzeko duten ezintasun edo zailtasunak jasotzen dituena.

      2. paragrafoan aurreikusiriko kasuetan, erreferentziako oinarrizko gizarte-zerbitzuaren iritziz egokiena den pertsonari ordaindu beharko zaio prestazioa, bizikidetza-unitatean jarduteko gaitasuna dutenen artean, edo, bestela, adin-txikiko edo ezgaitasuneko kasuen tutoretza edo ordezkaritza legalki dagokion pertsonari.

      1. Salbuespen gisa, hartzailetzat hartu ahalko dira titularraz eta bizikidetza-unitateko kideez bestelako pertsonak, bereziki irabazi-asmorik gabeko gizarte-zerbitzuen erakundeetako pertsonak, behar bezala erregistraturikoak Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 50.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta kasu horretan, prestazio horien titularren eskubide eta betebehar berak izango dituzte. Aurreko ondorioetarako, ondoko kasuak emango dira salbuespenekotzat:

        1. Prestazioaren titularra bizikidetza-unitateko jarduteko gaitasuna duen pertsona bakarra den egoeretan.

        2. Prestazioa bizikidetza-unitateko beste edozein kideri ordainduz gero, prestazioa hartarako eman zen helbururako aplikatuko dela bermatuko ez duten egoerak.

  1. Emate-ebazpenari dagokionez, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularrak sei hilean behin ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuen frogagiriak udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuari aurkeztu beharra ezarriko da. Frogagiri horiek ordainagiri pribatuak, fakturak, edo banku-ordainketako frogagiriak izan daitezke. Sei hilean behingo aldizkakotasun hori egoki jotzen den bezainbeste laburtu ahalko da mugikortasun handia ikusten den kasuetan, eskatzailearen ohiko bizileku-aldaketekin.

  2. Gastuak egin izanaren frogagiriek pertsona fisiko edo juridiko igorlearen identifikazioko eta lokalizazioko oinarrizko datuak, haren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) edo nortasun-agiri nazionala (NAN) baren, gastu-kontzeptua eta horiek dagokien zenbatekoa bildu beharko ditu.

  3. Banketxe bidez egiten ez diren ordainketen kasuan, pertsona fisikoen frogagiriek haien sinadura izan beharko dute eta, pertsona juridikoen kasuan, aplikatu behar zaien arautegiaren arabera eman behar duten faktura, alokairuaren zenbatekoa ordaindu dela adierazten duena, aurkeztu beharko da.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidearen onarpena mantendu egingo da prestazio hori emateko arrazoiek bere horretan dirauten bitartean, eta, horrez gain, titularrek bete beharreko baldintzak betetzen badituzte eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak izaten jarraitzen badute, edozein izanik ere errenta horren modalitatea, eta zuzenean geratuko da prestazio horrekin lotuta, bi urtean behingo berritzeari zein prestazioaren luzapen automatikoaren kasuei dagokienez.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren eskatzaileak bere eskaeran atzera egin ahalko du eskaera aurkeztu duen udalari zuzendutako idazki bidez. Udalak ebazpena emango du, eta bertan kasu horretako zirkunstantziak adieraziko dira, jazotako gertakariak eta arau aplikagarriak ere adierazita.

  2. Era berean, Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularrak onarturiko prestaziorako eskubideari uko egin ahalko dio udalari edo foru-aldundiari zuzenduriko idazki bidez, eta azken horrek emango du ebazpena, aurreko paragrafoan aurreikusiriko baldintza beretan.

  1. Prestazioaren zenbatekoa finkaturikoan, eta Dekretu honen 7.c) artikuluan aurreikusirikoa kontuan hartuz titularren zirkunstantzietan jazotako gertakariak jakinaraztearen ondorioz egiten diren berrikuspenak aparte utzi gabe, dagokion foru-aldundiak ofizioz egingo du urteko berrikuspen bat egiaztatzeko irauten ote duten Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eman izanaren arrazoiak, eta baliatzeko eskubideak oraindik ere betetzen ote diren. Ondorio horretarako, egongo da prestazioa jasotzeko eskubidearen titularrei Administrazioaren aurrean ager daitezen eta lagun diezaioten eskatzea.

  2. Era berean, udalek sei hilean behin egiaztatutako dute prestazioarekin aurre egin nahi zitzaien gastuetarako eman zen ohiko bizilekuari buruzko edozein aldaketa.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren zenbatekoa aldatzeko arrazoi izango da prestazioarekin aurre egin nahi zaien gastuen zenbatekoa aldatu izana, Dekretu honen 8., 9. eta 10. artikuluetan bilduriko mugen barruan.

  2. Foru-aldundiak automatikoki aldatuko ditu Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari dagozkion zenbatekoa, prestazio horren titularrentzat edo horietako batzuentzat aplikazio orokorreko aldaketen ondorioz bada.

  3. Aldaketaren gertaera eragilea izaten den egunaren hurrengo hilaren batetik aurrera aplikatuko dira aldaketaren ondorioak.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea eten egingo da prestazio horrek osatzen duen Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eteten den unean, errentaren modalitatea edozein izanda ere.

  2. Horrez gain, nahiz eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa eten ez, honako kasu hauetan ere eten egingo da:

    1. Etxebizitzako Gastatuetarako Prestazio Osagarriarekin aurre egin zaien etxebizitzarekin edo bizitokiarekin loturiko gastuak behar bezala egiaztatzen ez direnean.

    2. Bizileku-aldaketa egin eta prestazio hori baliatzeko eskakizun espezifikoak betetzen direla behar bezala egiaztatzen ez denean.

    3. Arau-hauste bat baino gehiago batera gertatzea, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 104. artikuluan aurreikusten den moduan.

    4. Titularrak 7. artikuluan bilduriko betebehar eta eskakizunen bat betetzen ez badu.

      Dena dela, gizarteratzeko hitzarmenean itunduriko konpromisoren bat betetzen ez bada, hitzarmena aldatu ahalko da eta onuradunaren premia eta aukeretara hobeto egokituriko konpromiso berriak sinatu, oinarrizko gizarte-zerbitzuak hasitako gizarte esku-hartzearekin jarraitu beharra adierazten duenean. Kasu horietan, ez da berehala etengo Etxebizitzako Gastatuetarako Prestazio Osagarria, eta gizarteratzeko hitzarmen berriaren esparruan harturiko konpromisoak betetzen ez direla ikusten bada soilik etengo da.

      Halaber, prestazioaren onuradunak ez baldin badu prestazioa zegokion helbururako erabiltzeko betebeharra betetzen, prestazio hori beste norbaiti ematea erabaki ahal izango da, 18.2 eta 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kasu horietan etendurarik egin gabe. Pertsona hori, noski, ez-betetzearen ardura duen titularra ez den beste norbait izango da.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea etetearekin batera utzi egingo zaio prestazioa ordaintzeari, etetearen egunaren hurrengo hilaren batetik aurrera.

    Etetea gauzatu behar den egunaren aurretiko egutegiko egunen kopuruari dagokion ordainketa egingo da, dagokion ebazpenean ezartzen den moduan.

  2. Prestazioa eteten den kasuetan ezin izango da gizarte-larrialdietarako laguntzako espedienterik bideratu etendako Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularrak eskatuta, edo haren bizikidetza-unitateko beste edozein kidek eskatuta, etxebizitzarekin loturiko ezein gasturengatik (Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 44.2.a) artikuluan bilduta daude gastu horiek), salbu eta etete hori lan-egoeraren behin-behineko hobekuntza baten ondoriozko bizikidetza-unitatearen diru-sarreren behin-behineko igoerari zor zaion kasuetan.

Ordainketa etetea eragin duten zirkunstantziek irauten duten bitartean jarraituko du eteteak, gehienez ondoz ondoko hemezortzi hilabeteko aldirako, eta hori igarotakoan, prestaziorako eskubidea azkenduko da.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria etetea eragin zuten arrazoiak desagerturikoan, foru-aldundiak, ofizioz edo alderdi batek eskatuta, egiaztatu egingo du une horretan prestazioa ordaintzeko baldintzak gertatzen ote diren eta, hala badagokio, prestazioaren zenbatekoa ezarri. Horretarako, Dekretu honetako 31., 32. eta 33. artikuluetan aurreikusitako prozedura-arauak aplikatuko dira. Prestazioa eteteko arrazoiak amaitzen diren egunetik kontatzen hasita hurrengo hilabetearen lehenengo egunetik aurrera sortuko da.

  1. Aurreko artikuluetan aurreikusirikoa aparte utzi gabe eta azkentze-prozedura bat hasi den edo ez alde batera utzita, foru-aldundiak Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria prestazioaren ordainketa kautelaz etetea erabaki ahalko du, baldin eta zantzuren batzuk detektatzen badira prestazioa jasotzeko eskubidea onartzeko edo mantentzeko eskatutako baldintzetakoren bat galdu dela adierazten dutenak. Nolanahi ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kautelaz eteteak berekin ekarriko du Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria etetea. Prestazioa mantentzea ebazten bada, prestazioa etenda egon den bitartean jaso ez dituen zenbatekoak jasotzeko eskubidea onartuko zaio prestazioaren titularrari.

  2. Foru-aldundiak 1. paragrafoan aipaturiko etendura ofizioz, alderdi batek eskatuta edo gizarteratzeko hitzarmenaren esparruan interesdunaren jarraipenaren arduradun den udalak eskatuta gauzatu ahalko du.

  3. Bada ezpada laguntzarik ez ematea erabakitzen baldin badu Foru Aldundiak, laguntza ematen jarraitu, bertan behera utzi edo iraungi edo ez erabakitzeko hiru hilabeteko epea izango du.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea honako arrazoi hauengatik azkendu egingo da:

  1. Etxebizitza bat alokairu sozialean erabiltzeko bermea ematea sektore publikoak.

  2. Prestazio horrek osatzen duen Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko eskubidea azkentzea, edozein izanik ere errenta horren modalitatea.

  3. Titularra hiltzea, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan.

  4. Eskubidea onartzeko eskatzen diren baldintzetakoren bat betiko galtzea.

  5. Ohiko etxebizitza edo bizitokia alokatzeko gastuei prestazioarekin aurre egiteko premia desagertzea.

  6. Jarraian hemezortzi hilabetez baino gehiago etenda egonez gero.

  7. Prestazioaren bi urteko indarraldian hiru etenaldi izatea, salbu eta etete hori lan-egoeraren behin-behineko hobekuntza baten ondoriozko bizikidetza-unitatearen diru-sarreren behin-behineko igoerari zor zaion kasuetan.

  8. Zehapen-prozeduraren batek horixe ebatziz gero.

  9. Ohiko etxebizitza edukitzearekin eta mantentzearekin zerikusia duten eta prestazioaren titularrari edo haren bizikidetza-unitateko edozein kideri zor zaizkion eskubide eta gizarte-prestazio ekonomikoak baliatzeko betebeharra ez betetzea.

  10. Titularra prestazioari uko eginez gero.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea azkentzearekin batera utzi egingo zaio prestazioa ordaintzeari, azkentzea eragin zuten arrazoiak batera gertatu ziren egunaren biharamunetik aurrera.

    Azkentzea gauzatu behar den egunaren aurretiko egutegiko egunen kopuruari dagokion ordainketa egingo da, dagokion ebazpenean ezartzen den moduan, ordainketa eteteko aurretiazko egoeraren bat zegoen kasuetan izan ezik.

    1. paragrafoan aurreikusirikoa gorabehera, baldin eta prestazioaren titularra hiltzen bada, bizikidetza-unitateak pertsona bakarrekoak ez diren kasuetan, prestazioa jasotzeko eskubidea ez da azkenduko, aitzitik: zendutakoaren ezkontidea edo harekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batuta zegoen pertsona subrogatuko da, eta ez da beharrezkoa izango beste espediente bati hasiera ematea. Horrelako pertsonarik egon ezean, oinarrizko gizarte-zerbitzuek aukeratuko dute zein den bizikidetza-unitatearen kiderik egokiena eskubidea subrogatzeko, titularraz bestelako pertsona bati prestazioa ordaintzeari dagokionez 18. artikuluaren 3. idatz-zatian aurreikusirikoari jarraiki.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea azkenduz gero, horrek kalte nabarmenak ekartzen badizkie ordura arte eskubidearen titularra izan denaren bizikidetza-unitateko gainerako kideei, urgentziaz eta lehentasunez egingo dira prestazioa eskuratzeko izapideak, 15. artikuluaren 1. paragrafoan ebazpena emateko ezarririko epeak erdira murriztuta.

  1. Zenbatekoa aldatzeko eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Ekonomikorako eskubidea eteteko eta azkentzeko prozeduran udalak zein dagokion foru-aldundiak hasi ahalko dituzte, ofizioz edo alderdi batek eskatuta.

    Prozedurei ofizioz ekingo zaie dagokion administrazioak, edozein bidetatik, prestazioaren aldaketa, etetea edo azkentzea eragiteko kausa izan daitezkeen gertakarien berri duenean.

  2. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea aldatzeko, eteteko edo azkentzeko prozedura hasitakoan, ofiziozko prozedura bat bada, hasiera eman zaiola jakinaraziko zaio titularrari adieraziriko bizilekura igorrita, eta baita ere prozedurak oinarri dituen arrazoiak eta izan ditzakeen ondorio ekonomikoak 33. artikuluan ezarritako epean berariazko ebazpenari ezak eragindakoak, eta ebatzi eta jakinarazteko epea eta administrazioaren isiltasunaren ondorioak, eta horiek guztia interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

  3. Era beran, foru- eta udal-administrazioak, aipatutako prozedura horietako edozeini ofizioz hasiera ematen diotenean, elkarri adierazi beharko diote.

Prozedura eskatu duen organoari dagokion aldatzeko, eteteko eta azkentzeko prozedurak izapidetzea, eta Dekretu honen 13. eta 14. artikuluetan aurreikusiriko egiaztapenak ere egingo ditu.

  1. Aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzeko prozeduretan, ebazpena ematea Foru Aldundiaren eginkizuna izango da, kopuruak automatikoki aldatuko diren kasuetan izan ezik (kasu horiek Dekretu honetako 23,2. atalean aipatzen dira); horietan ez da ebazpena idatzi beharrik egongo.

  2. Aurreko idatz-zatian aipaturiko ebazpenak arrazoitua izan beharko du eta gehienez bi hilabeteko epean emango da, aldatzeko, eteteko edo azkentzeko prozedura hasi den egunetik zenbatzen hasita. Izapidea egiten duen erakundea udala bada, Dekretu honen 15.1 artikuluaren a) paragrafoan aurreikusirikoari jarraiki jokatuko du erakunde horrek.

  3. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria aldatzeari, eteteari edo azkentzeari buruz harturiko ebazpen guztiak prestazioaren titularrari jakinarazi beharko zaizkio edo, hala badagokio, haren tutoreei, edo legezko ordezkariei, ebazpen hori eman den egunetik zenbatzen hasi eta gehienez hamar egun balioduneko epean.

  1. Aldatzeko, eteteko edo azkentzeko prozedura baten ondorioz edo beste edozein zirkunstantziagatik Etxebizitzako Gastatuetarako Prestazioa Osagarria bidegabe jaso dela egiaztatzen bada, titularrak jaso behar ez zirela jasotako prestazioak edo prestazioarengatik jaso behar ez zela jasotako zenbatekoa itzuli behar dituela ezarriko du foru-aldundiak.

  2. Itzuli beharra titularrak Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jaso behar ez zela jaso badu edo prestazioagatik jaso behar ez zuen zenbatekoa jaso badu izango da aplikatzekoa, 14. artikuluan aipaturiko gizarte-baliabide eta -prestazioei dagozkien atzerapenen ordainketa kontuan hartutakoan.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusiriko edozein kasutan, dagokion foru-aldundiak behar ez zirela jasotako prestazioak itzultzeko prozedura hasiko du.

  2. Prozedura hasitakoan, foru-aldundiak ondokoak jakinaraziko dizkio titularrari: prozedurari hasiera eman zaiola, oinarritzat dituen arrazoiak, izan ditzakeen ondorio ekonomikoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, eta 36. artikuluan ezarritako epean berariazko ebazpenik ezaren ondorioak. Interesdunek, hilabeteko gehieneko epean, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ahalko dituzte.

  3. Arrazoibideak jaso edo jaso gabe ere hilabete igarotakoan, Foru Aldundiak gero beste hilabete bateko epea izango du behar ez bezala edo behar ez besteko laguntzarik jaso den edo ez esango duen ebazpena idazteko. Ebazpen horrek motibatutakoa izan beharko du.

  4. Organo horrek uste badu laguntzak behar ez den bezala jaso zituztela edo jaso zuten kopurua ez zela zegokiena, aurreko lerroaldeko ebazpenak deklaratuko du diru hori -kopuru zehatza dena delakoa izanik ere- itzuli egin behar dutela. Ebazpen horretan bertan zehaztu beharko da interesdunak diru hori itzultzeko gehienez ere zenbat denbora izango duen, hilean zenbat itzuli beharko duen, eta horrelako zenbat itzulketa egin beharko dituen. Adierazitako epea finkatzeko kontuan hartu beharko da, salbu eta horri dagokionez titularrak borondate espresa adierazten badu, hilero itzuli beharreko kopuruek ezin izango dutela gainditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentako eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriko kontzeptuengatik bizikidetza-unitateari dagozkion prestazioan guztizko zenbatekoaren % 30.

  5. Aurreko paragrafoan aurreikusirikoari begira, foru-aldundiak ofizioz jo ahalko du indarrean dagoen Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren konpentsaziora edo deskontura. Konpentsazio edo deskontu horrek ezin izango ditu gainditu aurreko paragrafoan ezarririko mugak.

  6. Behar ez zirela jasotako prestazioen itzultze eta konpentsazioaren bidez lortzen diren zenbatekoak Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriei aurre egiteko erabili beharko dira ekitaldi bakoitzean, Dekretu honen 45.2 artikuluan aurreikusirikoari jarraiki.

  1. Itzulketa-prozedura ebazteko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabeteko epea egongo da, hasiera ematen zaion egunetik aurrera. Epe hori ebazpen espresik eman eta jakinarazi gabe mugaeguneratzen bada, prozedura iraungi egingo da, eta hori adierazten duen ebazpenak jardunak artxibatzea aginduko du. Prozedura interesdunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik geratu den kasuetan, ebazpena ebazteko eta jakinarazteko zenbaketa eten egingo da.

  2. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriagatik jasotako jaso behar ez ziren kopuruak itzultzeko betebeharrak Euskadiko Ogasun Orokorraren eskubide eta obligazioei aplika dakiekeen araudian aurreikusirikoaren arabera preskribatuko du.

    Preskripzio-epea administrazio eskumendunak itzultze-betebeharra sorrarazten duen gertakariaren berri duen egunetik hasiko da zenbatzen edo, halakorik badago, itzultzeebazpenaren jakinarazpena gauzatzen den egunetik.

  3. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren hileroko bakoitza jasotzeko eskubidea dagokion mugaegunetik urtebetera iraungiko da.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria ematen, ukatzen, aldatzen, eteten edo azkentzen duten ebazpenen aurka, baita jaso behar ez zirela jasotzeko prestazioak itzultzeko prozeduretan ematen direnen aurka ere, indarrean dagoen legedian aurreikusitako dagozkion administrazio- eta jurisdikzio-errekurtsoak jarri ahalko dira.

  2. Errekurtso horiek jartzea aparte utzi gabe, interesdunek kexa arrazoitua aurkeztu ahalko diote diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko alorrean eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren sailari.

  3. Oinarritzat hartzen dituen arrazoiak adierazi beharko ditu kexa-idazkiak, eta dagozkion administrazio- edo jurisdikzio-errekurtsoetako arrazoiez bestelako zirkunstantziei buruzkoak izan beharko dute.

  4. Organo eskudunak dagozkion neurriak hartuko ditu, eta betiere bat etorriko dira formulaturiko kexaren nondik norakoarekin.

  1. Foru-aldundiak udalei jakinaraziko dizkie jarduteko haien lurralde-eremuan bizi diren Etxebizitzako Gastatuetarako Prestazio Osagarriaren Titularrak eraginpean hartzen dituzten ebazpen guztiak, beharrezko informazioa izan dezaten gizarte-zerbitzuen eta gizarteratzearen arloan eskumeneko dituzten eginkizunak garatzeko.

  2. Udalek foru-aldundiei jakinaraziko dizkiete gizarteratzeko hitzarmenen esparruan edo Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak araututako espedienteen jarraipenean detektatzen diren gorabeherak, betiere Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren onuradunak eraginpean hartzen badituzte eta prestazioan edota Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan eraginik izan badezakete.

  1. Euskal Administrazio Publikoek espedienteak izapidetzen lorturiko datuen konfidentzialtasuna bermatuko dute, Babes Orokorreko Datuak Babeseko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarririkoaren arabera.

  2. Aurrekoa horrela ere, ulertu beharko da herri-administrazioek, herritarrak hobeto artatuko badute, haien artean lankidetzan aritu beharra dutela, eta, ildo horretatik, komeni dela komunikazio-bideak ezartzea, horiei esker informazioa emateko sistema arina, eta etengabe gaurkotua, egon dadin eta euskal administrazio publikoek informazio-mota jakin batzuk partekatu ditzaten, betiere aurretik herritarren oniritzia jaso ondoren eta beharrezkotzat jotzen diren segurtasuneko dispositibo guztiak aplikatuz.

  3. Euskal administrazio publiko eskudunek eska ditzaketen Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarrien eskatzaile edo titularren edo haien bizikidetza-unitateko kideen datu eta txosten guztiak mugatu egingo dira, prestazioa baliatzeko eskakizunak edo Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarririko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko ezinbestekoak direnetara mugatu ere.

Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 89. artikuluan aurreikusirikoari jarraiki, foru-aldundiek udalak eskuordetu ahalko dituzte dagozkien eginkizunetarako, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria onartzeari, ukatzeari, berrikusteari, aldatzeari, eteteari, azkentzeari eta ordaintzeari dagokionez.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularrak ohiko bizilekua aldatzen badu, eta betiere ere aldatze hori Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde historikoen artean gertatzen bada, foru-aldundiak eskuduna den aldundi berriari helaraziko dio espedientea, eta titularrak bizilekua hartu duen bere lurraldean dagoen udalerriari helaraziko dio txostena aldundi horrek, txosten hori berrikusteko. Lekualdatze horietarako, ahal dela Gizarte.net webgunean dagoen «Diagnostikoa eta Esku-hartze Soziala» erreminta informatikoa erabiliko da.

    Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari dagokion espedientearen lekualdatzea titularrari dagokion Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari lotuta geratuko da.

    Aurreko paragrafoetan aurreikusirikoari dagokionez, udalek dagokien lurralde historikoko foru-aldundiari jakinaraziko dizkiote jakiten dituzten Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularren bizileku-aldaketak.

  2. Bizileku-aldaketa lurralde historiko berekoak diren udalerrien artean gertatzen bada, espedienteen lekualdatzea, aurreko paragrafoan aurreikusirikoari jarraiki, zuzenean egingo da dagozkion udalen artean, interesaturiko foru-aldundiari espresuki horren berri emanda.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularrak ohiko bizilekua aldatzen badu Euskadiko Lurralde Historikoen artean, bizileku berriko udalak, foru-aldundi eskudunak helarazitako espedientea jasotakoan, berrikusi egingo du Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eman izanaren arrazoiek irauten ote duten.

    Bizilekua lurralde historiko bereko udalerrien artean aldatzen bada, bizileku berriko udalak prestazioa berrikusi egingo du, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

  2. Espedientea berrikusitakoan, jasotzen den egunetik egutegiko berrogei eguneko gehieneko epean, dagokion foru-aldundiaren prestazioa kudeatzeko arloaren edo zerbitzuaren erregistroan aurkeztuko du udalak prestazioa mantentzeari, aldatzeari, eteteari edo azkentzeari buruzko ebazpen-proposamena.

  3. Foru-aldundiak dagokion ebazpena emango du bi hilabeteko epean, espedienteari hasiera eman zaionetik.

  4. Lekualdatzea lurralde historiko bereko udalerrien artean gertatzen bada, eta prestazioa mantentzeko edo aldatzeko ebazpena badago, foru-aldundiak ebazpenaren egunaren hurrengo hilabetetik aurrera hasiko du ordainketa.

    Lekualdatzea lurralde historiko desberdineko udalerrien artean gertatzen bada, eta emateko ebazpena badago, foru-aldundiak ebazpenaren egunetik hurrengo hilabetetik aurrera hasiko du ordainketa. Foru-aldundi igorleari jakinaraziko zaio zirkunstantzia hori, eta biharamunetik aurrera ondoz ondoko ordainketak egiteari utziko dio.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren zenbatekoak finantzatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak urtero esleituko dira Euskadiko Aurrekontu Orokorretan.

  2. Foru-aldundiek eta udalek urtero esleituko dituzte beren aurrekontuetan beharrezko baliabide ekonomikoak Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008ko Legean aurreikusiriko eskumenak egikaritzeko.

Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiei bermatuko dizkie Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren ordainketari aurre egiteko beharrezko kopuruak emate-ebazpenei jarraiki eta honako prozedura honen arabera:

  1. Hilabete bakoitzeko 15erako, foru-aldundiek gizarteratzearen arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren sailari emango diote, euskarri informatiko normalizatuan, Gizarte.net webgunean bilduriko «Diagnostikoa eta Eskuartze Soziala» erreminta informatikoaren bidez edo dagozkion datuak igorrita, aurre-aurreko hilabetean indarreko ondorio ekonomikoak zituzten Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarrien titularren zerrenda, dagokion gastu-kalkuluarekin, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 83.2 artikuluan aurreikusirikoaren arabera.

  2. Aurreko paragrafoan aurreikusiriko dokumentazioa jasotakoan, hilabeteko bigarren hamabostaldian, Eusko Jaurlaritzak foru-aldundientzat eskuragarri utziko ditu beharrezko kopuruak dagokion hilabeteko ordainketari erantzuteko.

  1. Dagokion hilabetean prestazioak ordaintzeko baliatu ez diren transferituriko kopuruen soberakinak ondorengo hilerokoa ordaintzeko baliatu ahalko dituzte foru-aldundiek, eta kasu horretan Eusko Jaurlaritzak foru-aldundientzat eskuragarri jarritako kopuruetatik ondorioztaturiko zenbatekoaz konpentsatu behar da.

  2. Berdin jardun ahalko da Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarrien titularrek jaso behar ez zituztela jasotako zenbatekoak itzultzearen ondoriozko foru-aldundien hileko diru-sarreren kasuan. Kasu horretan, agiriei gagozkiela, Eusko Jaurlaritzaren eskudun den sailari dagozkion justifikazio-agiriak ere emango dituzte foru-aldundiek hurrengo hilabetearen barruan.

  3. Aurreko lerroaldeetan erabakitakoa hala izanik ere, laguntzak ordaintzeko erabili ez den kopururen bat geratzen baldin bada aurrekontu-ekitaldia amaitzen denean, kopuru hori Euskadiko Diruzaintza Nagusiaren esku jarri beharko dute Foru Aldundiek.

  1. Foru-aldundiek gizarteratzearen arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren sailari igorri beharko diote, hilero, diru-sarrera emateko, ukatzeko, aldatzeko, eteteko edo azkentzeko ebazpenen kopia, baita itzultze-prozeduretan emandako ebazpenak ere, aurreko hilabetean titularrei ordainduriko hilerokoen ordainketa-agirien kopiarekin batera. Era berean, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren garapenari eta egikaritzapenari buruzko informazio eta agiri guztiak erantsiko dira, eta datu horien estatistika-ustiapena ahalbidetu beharko da betiere.

  2. Aurreko paragrafoen islaturiko dokumentazioa Gizarte.net webgunean dagoen «Diagnostikoa eta Eskuartze Soziala» informatika-erremintaren bidez igorriko da, ahal dela.

Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen VII. tituluan bilduriko arau-hausteen eta zehapenen erregimenari buruz, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren arau erregulatzailean aurreikusiriko zehapena izango da aplikatzekoa.

Lehenengoa. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautzen duen araudira biltzea.

Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea garatzeko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen araudia onartzen ez den bitartean, Dekretu honetan araudi horretara biltzen diren kasu guztiak Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eta Oinarrizko Errentaren araudi arautzaileei buruzkoak direla hartuko da kontuan, aipatutako Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean xedaturikoa espresuki indargabetuta ez dagoen, kontraesanean ez dagoen edo aurka egiten ez duen orotan.

Bigarrena. Izapidetzeko erregimen iragankorra.

  1. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria ofizioz emango zaie Dekretu hau indarrean hasten denean Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren edo, hala badagokio, Oinarrizko Errentaren titular izaki, 2009. urtean ohiko etxebizitza edo bizitokiaren alokairu-gastuei aurre egiteko gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradun izan direnei. Administrazioak geroago konprobatuko du hori onartu zaien pertsonek egiaz prestazioa jasotzeko baldintzak betetzen dituzten, eta dagokiona ebatziko du.

  2. Edozein kasutan, Dekretu honen 6. artikuluan ezarritako mugak izango dira aplikatzekoak, nahiz eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.1.c) artikuluan aurreikusirikoaren arabera ahaidetasunharremanik gabeko bi bizikidetza-unitate edo gehiago etxebizitza bizi diren kasuetan, antzinatasun-ordena hartuko da kontuan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Oinarrizko Errentaren titulartasunean.

  3. Aurreko paragrafoetan jasotako aurreikuspenak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta berritzen ez den bitartean aplikatuko da, prozeduren erregimen iragankorrari dagokionez prestazio horri buruzko araudi arautzailean jasotakoaren arabera.

  4. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria ofizioz onartzen zaien pertsonei emate-ebazpena jakinaraziko zaie, horietatik ondorioztatzen diren betebeharrak adierazita, eta espresuki aipatuta Etxebiden erregistratu gisa agertzea alokairu-etxebizitza bat baliatzeko, betebehar horri aplikatzekoak zaizkion salbuespenak ere adierazita.

Lehenengoa. Ordezko araubidea.

Administrazio-prozedurari dagokionez, Dekretu honetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena. Dekretua arau bidez garatzea.

Ahalmena ematen zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari beharrezko xedapenak har ditzan Dekretu hau garatu eta egikaritzeko, eta Dekretu honen 8. artikuluan aurreikusiriko zenbatekoak eguneratu ditzan eta eranskinean jasotzen den eskabide-eredua aldatu dezan.

Hirugarrena. Indarrean jartzea.

Dekretu honek 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urtarrilaren 12an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

1. ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DE LA PERSONA SOLICITANTE

Lehen abizena / Primer apellido Bigarren abizena / Segundo apellido Izena/Nombre NAN - AIZ / DN - NIE

Jaioteguna / Fecha de nacimiento Nazionalitatea

Nacionalidad Sexua/Sexo Egoera zibila

Estado civil Etxekoen unitate-motak

Tipos de UC

Urtea/Año Hila/Mes Eguna/Día Gizonezkoa

Hombre Emakumezkoa

Mujer

n n

2. ELKAR BIZITZA UNITATEKO BESTE KIDE BATZUK

OTRAS PERSONAS MIEMBROS DE LA UNIDAD DE CONVIVENCIA

Ordena zk.

  1. º orden Izenabizenak

    Nombre y apellidos NAN - IFZ - Pasaportea

    DNI - NIE - Pasaporte Jaioteguna

    Fecha de nacimiento Sexua

    Sexo Egoera zibila

    Estado civil Eskatzailearekiko harremana

    Relación con el o la solicitante

    3. HELBIDEAN BIZI DIREN GAINERAKO PERTSONAK

    OTRAS PERSONAS QUE CONVIVEN EN EL DOMICILIO

    Ordena zk.

  1. º orden Izen-abizenak

    Nombre y apellidos NAN - IFZ - Pasaportea

    DNI - NIE - Pasaporte Jaioteguna

    Fecha de nacimiento Sexua

    Sexo Egoera zibila

    Estado civil Eskatzailearekiko harremana

    Relación con el/la solicitante

    4. BIZI DEN ETXEBIZITZARI BURUZKO DATUAK

    DATOS RELATIVOS AL DOMICILIO DE RESIDENCIA

    Helbidea: kalea edo plaza

    Domicilio: calle o plaza Zka.

  1. º Bis

    Bis Blokea

    Bloque Eskailera

    Escalera Solairua

    Piso Aldea

    Mano

    Posta kodea

    Código postal Herria

    Localidad LH

    TH Telefonoa

    Teléfono

    Etxebizitzan duen erregimena

    Régimen de uso del domicilio

    Etxe alokatua

    Vivienda en alquiler

    n Berrakura

    Subarriendo

    n Maizter bat baino gehiago

    Pluralidad de coarrendatarios

    n Ostatua, apopilotza

    Hospedaje o pupilaje

    n Logelen alokairua

    Alquiler de habitaciones

    n

    BUren kideen ahaidetasun-harremana alokatzailearekin

    Relación de parentesco de las personas miembros de la UC con la arrendadora

    Errentamentu-kontratuaren zenbatekoa

    Importe del contrato de arrendamiento

    Espediente honetan dago beste ELO eskaeraren bat

    Existe otra solicitud de PCV en este expediente Bai

    Sí n No

    Ez n

    Espediente honetan dago GLLen eskaera bat. Eskaeraren kontzeptua ELOrekin bateraezina da

    En este expediente existe una solicitud de AES para un concepto incompatible con la PCV Bai

    Sí n No

    Ez n

    5. DATU EKONOMIKOAK

    DATOS ECONÓMICOS

    Ordena zk.

  1. º orden EUko diru-sarrerak / Ingresos de la UC

    Lanaren eta/edo jardueren etekina, pentsioak, langabezia...

    Rendimientos del trabajo y/o actividades, pensiones, desempleo...

    Diru-sarrera motak

    Tipo de ingresos Euro/hileko

    Euros/mes Ordainketa kopurua

  1. º pagas Hasiera data

    Fecha inicial Bukaera data

    Fecha final

    1. BANKU-DATUAK PRESTAZIOA ORDAINTZEKO (atxikituriko eredua bete)

      DATOS BANCARIOS PARA EL ABONO DE LA PRESTACIÓN (rellenar modelo adjunto)

      7. BESTE DATU BATZUK

      OTROS DATOS

      Legezko ordezkari / Representante legal

      Izen-abizenak

      Nombre y apellidos NAN - AIZ

      DNI - NIE Eskatzailerekin duen lotura

      Relación con el o la solicitante

      Erreferentziako helbidea / Domicilio de referencia

      Helbidea: kalea edo plaza

      Domicilio: calle o plaza Zka.

      1. º Bis

        Bis Blokea

        Bloque Eskailera

        Escalera Solairua

        Piso Aldea

        Mano

        Posta kodea

        Código postal Herria

        Localidad LH

        TH Telefonoa

        Teléfono

        8. ZINPEKO AITORPENAK

        DECLARACIONES JURADAS

        Izen-abizenak

        Nombre y apellidos

        NAN

        DNI

        Honako zinpeko aitorpen hauek egiten ditu (markatu dagokiona): Realiza las siguientes declaraciones juradas (marcar lo que corresponda):

        • Ez du odolkidetasunezko edo kidetasunezko 3. mailara arteko ahaidetasunik alokatzailearekin. Zerrenda agiri honen bukaerako taulan ikusi. n - No existe parentesco hasta tercer grado por consanguinidad o afinidad con la persona arrendadora. Ver lista en la tabla al final de este documento.

        • Ez da bizi babes ofizialeko etxebizitza batean, ez alokairuan, ezta jabetzan ere. n -No reside en una vivienda en alquiler o propiedad de protección pública.

        • Ez du etxebizitzarik, ez jabetzan, ezta gozamenean ere. n - No dispone de vivienda en propiedad ni en usufructo.

          Aitorpen horiek dagozkie eskatzaileari eta bere bizikidetzako unitatearen kide guztiei. Estas declaraciones corresponden a la persona solicitante y a las demás personas miembros de su unidad de convivencia.

          Nire erantzukizunpean aitortzen dut egiazkoak direla eskaera honetan azaltzen diren datuak, eta aurrerantzean gerta daitekeen edozein aldaketaren berri emateko dudan obligazioaz jakinaren gainean geratzen naiz Declaro bajo mi responsabilidad que son ciertos los datos consignados en la presente solicitud y quedo enterado/a de la obligación de comunicar cualquier variación que pudiera producirse en lo sucesivo.

          Lekua eta eguna

          Lugar y fecha.................................................................................................................

          Iz.:

          Fdo:

          Oharra: eskaera honetan jasotako datuak sekretu estatistikoaz babestuak daude eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaera kudeaketaz gain ezin izango dira ekoizpen estatistikoa ez den beste xede batekin erabili. Oinarrizko gizarte zerbitzuen aurrean datu hauen zuzenketa eta sarrera eskubideak izango dira nahi izan ezkero, hauek izaera pertsonaleko babespen datuei buruzko Lege Organikoan aurre ikusten dira.

          Administrazio Publikoek espedientean dauden datuak erkatu eta egoki iruditzen zaizkien egiaztapenak egin ahal izango dituzte baimendu egiten da hori; beste erakunde publiko eta pribatu batzuei ere behar beste datu eta txosten eskatu ahal izango dizkiete. Nota: los datos contenidos en la presente solicitud quedan amparados por el secreto estadístico y no se podrán utilizar con ninguna otra finalidad distinta de la producción de estadísticas, además de la gestión de solicitudes de Renta de Garantía de Ingresos, para lo cual serán remitidos a la Diputación Foral y al Gobierno Vasco. Ante el Servicio Social de Base podrá ejercer si lo desea, los derechos de acceso y rectificación de estos datos, previstos en la Ley Orgánica de Protección de Datos de Carácter Personal

          Se autoriza a las Administraciones Públicas a cotejar los datos aportados en el expediente y realizar las comprobaciones pertinentes, pudiendo recabar cuantos datos e informes sean necesarios a otras instituciones o entidades públicas y privadas.

          ESKAERAREKIN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

          DOCUMENTOS QUE DEBE PRESENTAR CON SU SOLICITUD

          Eskaera honen kudeaketa egiteko, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari dagokion dokumentazioa kontuan izango da. Hortaz gain, honako agiri hauek beharrezkoak dira: Para la gestión de esta solicitud se tendrá en cuenta la documentación relativa a la Solicitud de Renta de Garantía de Ingresos. Además, son necesarios los siguientes documentos:

          n Errentamendu-kontratua

          Contrato de arrendamiento

          n Taldekako etxebizitzen daudenen justifikazioa

          Justificación de alojamiento colectivo

          n Etxebiden izena ematearen edo eskaera egitearen justifikazioa

          Justificación de inscripción en Etxebide o de haber realizado la solicitud

          n Emantzipaziorako Oinarrizko Errentaren ebazpena (hala dagokionean)

          Resolución relativa a la solicitud de Renta Básica de Emancipación (en su caso)

          Odolkidetasunezko edo kidetasunezko 3. mailara arteko ahaidetasuna (ord. alfabetikoa)

          Parentescos hasta tercer grado por consanguinidad o afinidad (por orden alfabético)

          aita, ama iloba abuelo/a nieto/a

          aitaginarreba/amaginarreba koinatu/koinata bisabuelo/a padre, madre

          aiton-amona loba bisnieto/a sobrino/a

          anai-arreba osaba-izeko cónyuge / pareja suegro/a

          bikotekidea seme-alaba cuñado/a tío/a

          birloba suhia, erraina hernano/a yerno, nuera

          birraitona-birramona hijo/a

          KONTU ETA TITULAR JAKINARAZPEN EREDUA

          MODELO DE NOTIFICACIÓN DE TITULAR Y CUENTA

          1. HARTZAILEAK BETE BEHARREKO DATUAK

          DATOS A SER RELLENADOS POR LA PERSONA PERCEPTORA

          Lehen abizena

          Primer apellido Bigarren abizena

          Segundo apellido Izena

          Nombre NAN-Egoitza baimena-Pasaportea

          DNI-Permiso residencia- Pasaporte

          Helbidea: kalea edo plaza

          Domicilio: calle o plaza Zka.

          1. º Bis

            Bis Blokea

            Bloque Eskailera

            Escalera Solairua

            Piso Aldea

            Mano

            Posta kodea

            Código postal Herria

            Localidad LH

            TH Telefonoa

            Teléfono

            Lekua eta eguna

            Lugar y fecha.................................................................................................................

            Iz.:

            Fdo:

            2. BANKU ERAKUNDEAK BETE BEHARREKO DATUAK

            DATOS QUE DEBE RELLENAR LA ENTIDAD BANCARIA

            Goikaldean aipaturiko pertsona hurrengo kontuaren titularra dela ziurtatzen dugu

            Certificamos que la persona arriba referenciada es titular de la siguiente cuenta:

            Bankua

            Banco Agentzia

            Agencia Kontu zk. (20 digitu) / N.º de cuenta (20 digitos) Herria

            Localidad Postal kodea

            Codigo postal

            Banketxe

            Entidad Ordezk.

            Sucursal KD

            DC Kontua

            Cuenta

            Lekua eta eguna

            Lugar y fecha.................................................................................................................

            Banku erakundearen sigilua ta sinadura

            Firma y sello de la entidad bancaria

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.