Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

220/2007 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarra arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 7358
  • Xedapen-zk.: 220
  • Xedapen-data: 2007/12/04
  • Argitaratze-data: 2007/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legeak Uraren Euskal Agentzia sortu zuen Euskadiko ur-politika bideratzeko tresna nagusi gisa. Lege horrek bere 11. artikuluan zehazten ditu Uraren Euskal Agentzia gobernatu, kudeatu eta aholkularitza-lanetako organoak.

Lege horren 11.4 artikuluaren arabera, Erabiltzaileen Batzarra da Agentzian parte hartzeko organoa, eta Eusko Legebiltzarreko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, uren arloan eskumenak dituzten beste administrazioetako eta erabiltzaileen komunitateko ordezkariek osatuko dute.

Artikulu horretan zehaztuta dago ere, Erabiltzaileen Batzarra erregelamendu bidez ezarriko dela; Legearen Hirugarren Azken Xedapenak ezartzen duenez, berriz, erregelamendu horiek Eusko Jaurlaritzak onartu beharko ditu legea indarrean sartzen den egunetik hasi eta urtebeteko epean.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa erabakiarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak 2007ko uztailaren 12ko bilkuran egindako txostena eta gainerako nahitaezko txostenak, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea da Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren uraren euskal agentziaren erabiltzaileen batzarraren osaera eta jardunerako erregimena arautzea. Organo hori, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 11. artikuluan finkatzen da.

Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren Erabiltzaileen Batzarra honako kideek osatuko dute:

  1. Lehendakaria: Ingurumen arloko eskumenak dituen sailburua.

  2. Lehendakariordea: Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua atxikita dagoen Euskal Herriko Administrazio Orokorraren Saileko lehendakariorde maila duena.

  3. Kideak:

    • Eusko Legebiltzarrak izendatutako bi pertsona.

    • Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ko zuzendaria.

    • Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izango diren sailburuorde mailako hiru pertsona, ondorengo arloetan eskumena duten sailek izendatuak: ogasuna, osasuna eta garraioa.

    • Foru aldundi bakoitzeko ordezkaria izango den diputatu bana.

    • Kide bat, ur arloan eskumena duen ministerioko ordezkari gisa.

    • Bi pertsona Lurralde Historiko bakoitzekoan dauden hornikuntzako erakundeetako ordezkari gisa.

    • Kide bat, EUDELek izendatutakoa, tokiko administrazioen ordezkari gisa.

    • Zazpi kide erabiltzaileen ordezkari gisa, horrela: bat, lurralde historiko bakoitzeko erakunde hornitzaileen izenean ordezkari bana; industria erabiltzaileen ordezkari bat; energia erabiltzaileen ordezkari bat; nekazaritza erabiltzaileen ordezkari ba; eta erabiltzaileen eta kontsumitzaileen erakundeen ordekari bat.

  1. – Erakundeek izendatuko dituzte Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Aguan euren ordezkariak izango diren batzarkideak; batzarkidea eta ordezkoa izendatu beharko dituzte.

  2. – Euskal Herriko Administrazio Orokorreko eta Foru Aldundietako ordezkarien ordezkoak zuzendari maila izango dute gutxienez.

  3. – Hornikuntzako erakundeetako ordezkariak erakundeek beraiek aukeratuko dituzte.

Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren Erabiltzaileen Batzarreko lehendakariari dagokio:

  1. Organoaren goreneko ordezkaritza bere gain hartzea.

  2. Batzarraren ohiko eta ezohiko bilkuretarako deialdiak erabakitzea eta aztergaiak zehaztea; kontuan izango ditu Batzarreko gainerako kideek Dekretu honen 8.2 artikuluari jarraituz egin ditzaketen eskaerak.

  3. Batzarraren bilkuretako buru izatea, eta oro har, bilkurak egoki gara daitezen behar duen gaitasuna erabiltzea.

  4. Bozketetako berdinketak erabakitzea kalitatezko botoaren bidez.

  5. Beste pertsona batzuei Batzarreko bilkuretara joateko baimena ematea, aztertuko diren gaiak direla medio, pertsona horiek bertaratzea egoki irizten zaionean.

  6. Erabiltzaileen batzarreko gai-zerrendan berariaz udal batean edo udal-talde batean eragina duten gaiak sartzen direnean, alkateari edo alkate interesdunen ordezkariari deitzea.

  7. Organoaren aktak eta hartutako erabakien ziurtagiriak ikusi eta onestea.

  8. Organoaren jardunean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea.

  9. Batzarreko lehendakari gisa bere gain dituen beste edozein funtzio.

Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren Erabiltzaileen Batzarreko lehendakaria falta denean edo gaixorik dagoenean, lehendakariordeak ordezkatuko du, lehendakariaren funtzioak bere gain hartuz.

Erabiltzaileen Batzarreko kideei dagokie:

  1. Saioetara joan eta eztabaidetan parte hartzea.

  2. Batzarreko bilkuretarako deia eta aztergaien zerrenda gutxienez 48 ordu aurretik jasotzea.

  3. Bilkuran landuko diren aztergaiei buruzko informazioa gutxienez 48 ordu aurretik eskura izatea.

  4. Batzarrari egoki deritzen proposamenak egitea.

  5. Dekretu honen 8.2. artikuluan aurreikusten den ekimenaz baliatzea.

  6. Aldeko edo aurkako botoa ematea; gehiengoarekin bat datorren ala bat ez datorren boto partikularra eman ahal izango du.

  7. Batzarkideak ez diren beste pertsona batzuk bertaratzeko proposamenak egitea.

  8. Elkargo ofizial bateko kideek izan ditzaketen gainerako egitekoak.

  1. – Erabiltzaileen idazkaria, hitz egin bai baina botoa emateko eskubiderik gabe, lehendakariak izendatutako Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ko legelari bat izango da.

  2. – Idazkariari dagokio:

    1. Lehendakariak agindutako bilkuretarako deiak eta batzarkideei zitazioak egitea.

    2. Gaiak bideratzeko prestatzea, Batzarraren bilkurako aktak idaztea eta akta horien fede ematea.

    3. Batzarraren kontsulta, irizpen eta erabakien ziurtagiriak egitea.

    4. Batzarrean izapidetzen diren espediente guztiak sustatu eta horien jarraipena egitea.

    5. Batzarrak garatu dituen jarduerei buruzko agiriak artxibatu eta zaintzea.

    6. Batzarkideek egindako komunikazioak eta, beraz, jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak edo bere ardurapean egon behar duten bestelako idazkiak jasotzea.

    7. Lehendakariak eskatutako nahiz bere karguari dagozkion kudeaketa eta koordinazio ekintzak gauzatzea.

  3. – Bera kanpoan nahiz gaixorik izanez gero, lehendakariak izendatutako Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ko legelari batek ordezkatuko du.

  1. – Erabiltzaileen Batzarra ohiko bilkuratan elkartuko da gutxienez urtean behin. Erabiltzaileen Batzarra edozein unetan bildu ahal izango da hala ere, ezohiko bilkuran bertako lehendakariak hala erabakitzen badu edota kideen erdiek eskatzen badute.

  2. – Ezohiko bilkuretara dei egiteko eskaera idatziz egingo da eta aztertu nahi gaiak arrazoitu egingo dira. Horrelakoetan, eskabidea jaso ondoko hamabost egunetarako egin beharko du batzordeburuak ezohiko osoko bilkurarako deia. Gai zerrendak eskatu diren puntuak jasoko ditu nahitaez; hala ere, batzordeburuak beste puntu batzuk ere sartu ahal izango ditu.

  3. – Erabiltzaileen Batzarraren bilerak baliozkoak izango dira lehendakaria eta idazkaria, edo horien ordezkoez gain, kideen erdia eta bat gehiago bertaratzen direnean.

  4. – Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. Lehendakariak berdinketak erabakitzeko kalitatezko botoa izango du.

  5. – Eguneko aztergaietan ez dagoen gai bati buruz ezin izango da baliozko erabakirik hartu, harik eta batzarkide guztiak bertan izan eta gehiengoak gai larria delako aldeko botoa ematen ez badu.

  6. – Bilkura bakoitzaren akta egingo da, eta bertan jasoko da bilkuran parte hartu duten pertsonak, bilkura egin den tokia eta eguna eta iraupena; aztertu diren gai garrantzitsuenak eta hartutako erabakiak.

  7. – Aktak idazkariak izenpetuko ditu lehendakariak onetsi ondoren eta bilkura berean edo hurrengo bilkurak onartuko dira.

  8. – Batzarkideren batek eskatzen badu, aktan jasoko da erabakiaren aurka emandako botoa, abstentzioa eta horien arrazoiak edo erabakiaren alde eman duen botoaren esanahia.

  9. – Kideek boto partikularra eman dezakete idatziz, gehiengoaren erabakiarekin bat ez badatoz; hori egiteko berrogeita zortzi ordu izango dituzte, eta onartutako testuan jasoko da.

  10. – Erabiltzaileen Batzarrak xedapen hauez gain beste neurri osagarri batzuk har ditzake bere jardunerako.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.