Honako proiektuaren eraginen aitorpena: Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan, «132kVko Basauri-Gatika, ZB, aireko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean».

Jendaurrean jartzen da eranskineko informazioa, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2002-12-23ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere–, eta honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) –otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE).

Azken aldaketako data: