Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2007/10/05
Angularen bidaia. Espezie baten berreskuratzea
Dokumental honek espeziaren desagerpen arriskuaz ohartarazi nahi gaitu
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Landa Garapenerako Departamentuarekin batera angula arrantzaleen artean dokumental bat banatzen hasi dira, bertan, angulak bizi duen egoera larria eta europar administrazioak espeziea babesteko berriki onartu dituen planak azaltzen dira. Izan ere plan horrek helburu dauka espeziea bera eta angula-arrantza eredu jasangarritik datorren ekonomia babestea. Dokumentala ikastetxeetan bananduko da, eta bere produkzioan parte hartu duen Euskal Telebistan ere emango dute.

 Dokumentalak 52 minutuko iraupena du eta Euskadi eta Frantziaren arteko koprodukzioa da. Euskadiren aldetik, Gipuzkoako SINCROk hartu du parte, erakunde hauen finantzaketarekin:  Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta ETB. Dokumental honen helburua hauxe da: bereziki angulen arrantzaleei eta orokorrean biztanleriari ohartaraztea oso zaila dela espezie honi etorkizun iraunkorra eskaintzea.

"ANGULAREN BIDAIA " dokumentalak angularen ziklo biologikoaren berri ematen digu. Espezie hau Bermuda uharteen alboan dagoen Sargazoz itsasoan jaiotzen da, hortik Europa eta Afrikako iparraldeko kostaldeetara abiatzen da. Ur geziak utzi, eta herrialde hauetako errekek dituzten ur gezetan geldituko da heldutasun sexualera iritsi arte. Orduan berriz ere kostaldera irten eta 10.000 mila kilometro egin ondoren jaio zen itsasora bueltatuko da ugaltzeko. Honela amaiera ematen zaio angulen bizi zikloari.

Espeziea ordea, mehatxatuta dago. Dokumentalean ateratzen diren atlantikoko herrialdeetako zientzialariek angulen biziraupena arriskuan egoteko arrazoiak azaltzen dituzte. Horien artean nabarienak: gehiegizko arrantza (asiar herrialdeetatik etorri den kontsumo eskaerari erantzun ahal izateko) eta ingurumen-erasoak (ibaietako kutsadura, paduren gutxitzea, ibai ertzetan eraiki diren urtegiak eta zentral elektrikoak). Horrela geroz eta angula nagusi gutxiago heltzen da Sargazoz itsasora eta ondorioz geroz eta angula gutxiago bueltatzen da atlantikoko kostaldera. Europar ikerketa-zentro batzuk, besteak beste Azti, Tecnalia eta Ekolur gogor ari dira lanean espezieari eusteko hartu beharreko neurriak aztertzen.

Dokumentalean, gai honen inguruan, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleen eta Aginaga enpresako ordezkarien iritziak azaltzen dira.  Eusko Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik europar komisioetan lanean ari dira, eta beraien ardura izango da angulen bizi zikloa bermatze aldera,  beharrezkoak diren kudeaketa planak martxan jartzea.

Europar Batzordeak ekainean hartutako neurriak 2008an sartuko dira indarrean, eta  neurri hauek eragina izango dute angularen arrantzan zein ibaien ingurumenean.