Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)

"WABI-SABI" MONS DANSA

WABI-SABI

Egilea: Claudia Moreso
Koreografoa: Claudia Moreso
Zuzendaritza Eszenikoa: Claudia Moreso
Ekoizpena: Rosa Pino
Musika: Tactequeté, Henry Mancini, Cabo Sant Roque y Martí Mira
Eszenografia Diseinua: Miquel Ruiz y Martí Doy
Eszenografia Errealizazioa: Miquel Ruiz y Martí Doy
Argiztapen Diseinua: Roger Guinot
Argi Teknikaria: Roger Guinot
Jantzien Diseinua: Flavia Onofre das Neves
Jantzien Errealizazioa: Flavia Onofre das Neves
Antzezleak: Sarah Anglada y Sara Pons
Iraupena: 50’
Kontaktua: monsdansa@monsdansa.com

CURRICULUMA
Ibilbide luzeko dantza-konpainia dugu Mons dansa i educació (lehen Nats Nauren umeentzako saila) eta umeentzako eta familientzako dantza-ikuskizunak ditu espezialitate. Zenbait hezkuntza-proiektu ere sustatzen ditu, dantza hedatzeko eta publiko berriak erakartzeko. Kalitateko ikuskizunak sortu ditu azkeneko hiru hamarkada hauetan eta Claudia Moresoren zuzendaritzapean. Gure neska-mutikoek kalitateko kultura-proposamenak merezi dutela uste dute talde horretako kideek.
Espainian eta atzerrian antzeztu dituen hamalau ikuskizun prestatu ditu sortu zenetik. “Dansa a les escoles” (Dantza eskoletan) hezkuntza-proiektua sortu eta Kataluniako zenbait eskola publikotara eraman du. Dansacat saria eman zioten proiektuari 2010ean.

LABURPENA
Zenbat istorio geratzen ote dira harrapatuta marrazkilariek, idazleek eta poetek zakarrontzira botatzen dituzten paperetan? Zer gertatuko zatekeen istorio horiei hazten utzi izan bagenie, mespretxatu beharrean? Erdi-bukatutako marrazkiak, amaitu gabeko esaldiak, behin eta berriz hasten diren eta inoiz amaitzen ez diren istorioak… Jakin dugu paperen barruan lotan geratzen direla istorio horiek, handik nork aterako zain. Batzuetan, lortzen dute ihes egitea eta hegaka alde egiten dute, onartzen dituen buru baten bila. Istorioak: bilduak, hautsiak, zimurtuak… Paperezko istorioak… Utziko al diegu irteten?

WABI-SABI

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak