Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)

"EURIA" MARKELIÑE

EURIA

Egilea: Markeliñe
Zuzendaritza Eszenikoa: Iñaki Eguiluz
Ekoizpena: Markeliñe
Musika: Mario Viñuela
Eszenografia Diseinua: Jon Kepa Zumalde
Eszenografia Errealizazioa: Jon Kepa Zumalde
Argiztapen Diseinua: Paco Trujillo
Argi Teknikaria: Jon Kepa Zumalde
Soinu Diseinua: Iñaki Eguiluz
Jantzien Diseinua: Marieta Soul
Antzezleak: Fernando Barado, Natalia García, Nerea Martínez,
Ioar Fernández e Itziar Fragua Ioar Fernández e Itziar Fragua
Iraupena: 50’
Kontaktua: markeline@markeline.com

CURRICULUMA
1985ean sortu zen Markeliñe eta, harrezkeroztik, antzerki bisuala eta aktorearen imintzioak izan ditu ezaugarri nagusi konpainia horren jardun eta zigilu artistikoak. Horrekin batera, badu beste elementu oso garrantzitsu bat ere: sorkuntza originalaren aldeko joera. Beste era batera kontatu nahi izaten ditu gauzak Markeliñek. Alde batetik, garaikidetasuna baliatzen du. Bizi garen mundu honetara egokitzen du lengoaia, baina, aldi berean, hizkera iradokitzaile eta ireki baten bila dabil, ikusleak irakurri eta eraiki dezan, obrak aurrera egin ahala. Bestalde, kontatu behar den horren jatorrizko kontzeptura itzultzen da, galderak eta kontraesanak eragin eta, horrenbestez, ikusleak antzokira sartzean zuen aldarte berarekin jo ez dezan kanpora: irribarretsuago, hunkituago, zalantzatiago… irten behar du. Lanaren funtsezko beste elementu bat dago: obrak sortzeko eta plazaratzeko talde egonkor bat. Horri esker, sormen-unibertsoak partekatzen dituzte aktoreek eta zuzendariek, eta interpreteek keinuak, gorputzaren kontrola, isiltasun eszenikoa, transmititu beharreko hunkipena… dituzte espezialitate.

LABURPENA
Aterki bat, esekitoki batean zintzilik, oroigarri gisara edo. Tristeziak jota dagoen pertsonaia bat, maite zuen norbait hil baita. Hautsita eta bazterrera botea dagoen beste aterki bat, berriz, konpontzea erabaki du gure pertsonaiak; ez daki, baina, hortik aurrera aldatu egingo zaiola bizitza. Euria lana honetaz mintzo zaigu: gure oinazea leuntzen eta, pixkanaka, egoera berrira ohitzen garen bitartean tristezia lagun dugun denbora-tarteaz. Gauza naturala dira galerak, handiak zein txikiak, eta haurrei ere azaldu egin behar litzaieke bizitzako une hori.

EURIA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak