Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)

"WONDERS" UNIQART DANCE COMPANY

WONDERS

Egilea: Iker Murillo Badiola
Koreografoa: Vitali Safronkine
Zuzendaritza eszenikoa: Iker Murillo
Interpreteak: Iker Murillo, Vitali Safronkine, Marsha Rodríguez, Héctor Navarro, Cosima Munoz, Virginia Negri, Nina Gogua, Valentin Levagin
Iraupena: 60’
Kontaktua: ikermurillo@hotmail.com

CURRICULUMA
Uniqart Compañía de Danza fue creada para llevar adelante una fusión ecléctica de las artes escénicas a lugares únicos.
Arte eszenikoen bategite eklektikoa leku berezietara eramateko helburuz sortu zen Uniqart dantza-konpainia. Ballet neoklasikoko konpainia da gurea, sei dantzari paregabek eta barne-koreografo batek osatua. Kide guztiak punta-puntako konpainietan eta munduko agertoki ospetsuetan aritutakoak badira ere, Vitali Safronkineren koreografia originala da konpainiaren muina.
2014. urteaz geroztik, Uniqartek ballet dotoreak aurkeztu ditu, hainbat lekutako agertoki berezietara egokitzeko sortutakoak; besteak beste, Dubain, Suitzan, Espainian, Estatu Batuetan, Frantzian eta Ingalaterran aurkeztu ditu.
Gure azken lana “WONDERS” izenekoa da. Suitzan estreinatu zen, eta geroago Segoviako Dantza eta Musika Jaialdi ospetsuan ere bai. Ballet neoklasiko bat da, sortzailearen inspirazioak emandako piezez osatua. Nahastura horrek konexioa aurkitu du pieza guztien artean, mundu liluragarri bat sortzeko.

LABURPENA
Balet neoklasikoko ikuskizun paregabea da. Haren bidez, guztiz ezberdinak diren hainbat mundutan zehar bidaiatuko duzu. Mundu horiek, iraganetik tartekatuz, eragin positiboa dute orainean.

WONDERS