Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen VI. Zirkuitoa

BIHAR JAIO NINTZEN
ERTZA

BIHAR JAIO NINTZEN

Koreografia: Asier Zabaleta
Dantzariak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Oihana Maritorena eta Maider Oiartzabal
Jatorrizko musika: Borja Ramos
Iraupena: 15'
Kontaktua: info@ertza.com

'Bihar jaio nintzen' bidean topatzen diren bi begirada dira. Bata lehenalditik gaur egunera begira dagoena eta bestea zentzu aurkakoan begiratzen duena. 'Atzo' eta 'bihar' artean zabaltzen den zubia da. Etorkizunera ikusmira garbia utziaz, gure usadioak zaharberrituz eta aldaketari beldurrik gabe atxikiz, ohitura zaharretatik irekitzen den ate berri bat da; eta aldi beran modernitatetik atzerantz irekitzen den beste ate bat, nondik gatozen gogoratuz.

1994tik honako konpainia hauetan parte hartu du Asier Zabaleta gipuzkoarrak: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía., Mascarada eta Alias. 1999tik 2004ra arte Suitzako Alias konpainiako partaide izan zen, eta ordutik, Ertza konpainia sortu ostean, bere antzezle-lana koreografo-lanarekin uztartu du.


BIHAR JAIO NINTZEN
Azken eguneratzea: 2010/03/26