Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen VI. Zirkuitoa

TRANSE
WANTED POSSE

TRANSE

Koreografia-zuzendaritza: Ousmane Sy eta Njagui Hagbé
Interpreteak: Soria Rem, Njagui Hagbé, Lumengo Hughes, Ibrahim Njoya, Kim Masellu, Ousmane Sy, Abdouramane Diarra, Junior Bossilla
Eszenografia: Coline Serrau
Argiztapena: Patrick Clitus
Iraupena: 45-50'
Produkzioa: Théâtre de Corbeil Essonne, Initiatives d'Artistes en Danse Urbaines - parc de la Vilette-Fondation de France
Kontaktua: oficina@fanibenages.com

Trantzea kultura eta sinesmen orotan dagoen egoera psikologikoa da. Mundu paraleloa arakatu nahi dugu, ezohiko egoera fantastiko hori. Trantzera garamaten pauso eta egoerak bisitatuko ditugu. Ezezagun, irreal eta mistikoa den horretara hurbildu nahi dugu. Aldatu gabe itzuliko ote gara bidaia horretatik?

90eko hamarkada hasieran, Ahmada Bamassanek konpainia bat sortu zuen eta Hugues Lumengok 'Wanted' izena eman zion. Orain, Wanted Posse taldeak bere ikuskizunak sortu zituen, new style izeneko estilo konplexu eta berezian oinarrituta. Bad Moves, Transe eta Racines dira konpainiaren ikuskizunak.


TRANSE
Azken eguneratzea: 2010/03/26

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak