Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen VI. Zirkuitoa

ANIMALIAK
LA DINAMIKA

ANIMALIAK

Zuzendaritza: Jon Ariño
Interpreteak: María Martín, Eguzki Zubia eta Bego Krego
Argiztapena: Nick Burge
Soinua-Musika: Santi Aedo
Jantziak: Maida Zabala
Laguntzailea: Blanca Arrieta
Produkzioa: Portal 71 Producciones Culturales S.L.
Kontaktua: portal71@portal71.com

Zirkulua, lurra. Magma likidoa, hotsa. Big Banga bidaia itzel baten hasiera ederra. Loreak dantzan. Landareak dantzan, animaliak, zizareak eta beste kreatura batzuk dantzan. Mundu zirraragarria eta dibertigarria. Gure pertsonaien eskutik, dantzaren eta poesia eszenikoaren bitartez galdutako paradisuan barneratzen gara.

La Dinamika dantza- eta antzerki-alorretako profesionalen elkargune gisa sortu zen, antzerki garaikideko ikuskizunak eskaintzeko. Horrek lengoaia berrien eta hainbat alor artistikoetako pertsona-taldearen elkarlana du helburu, antzerki fisikoa eta dantza-antzerkiko ikuskizun-proiektuak burutzeko.


ANIMALIAK
Azken eguneratzea: 2010/03/26