Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IV.Zirkuitoa

SOLOCHELOBACH
Bebeto Cidra

SOLOCHELOBACH

Koreografia-zuzendaritza: Bebeto Cidra
Interpreteak: Bebeto Cidra, Natalia Jiménez, Iris Heitzinger
Argiztapena: Lluis Quintana
Soinua-musika: Johann Sebastian Bach
Musika zuzenean: (chelo) Marçal Ayats
Diru laguntza: Generalitat de Catalunya, Ayuntamiento de Castelldefels e Instituto de Teatro de Vic
Iraupena: 60'
Kontaktua: producciobbto@yahoo.es

Pieza abstraktua, arina eta poetikoa da, Johann Sebastian Bachen suiteei maitasun adierazpena. Musika eta dantzaren bategitea. Forma eta barrua armonian batzen direnean errealitate bihurtzen den topaketa. Solochelobachek mugimenduaren bitartez J. S. Bach misterioak erakutsi nahi dizkigu.

Brasileko hainbat konpainia profesionaletan hasi zuen bere ibilera Carlos Alberto Cidra Leitek (Bebeto Cidrak), eta ondoren, Bebeto cidra konpainia sortu zuen. Gaur egun Kataluniako Generalitateko Kultura Departamentuko Pla de Residència de Creadors-eko partaide da. Dantza irakaslea izan da hainbat ikastetxetan: Bartzelonako Institut de Teatre, Àrea, Cia IT, etab. Konpainiak dagoeneko 20 produkzio baino gehiago sortu ditu; horietako azkena Solochelobach da. Mugimendu fisikoen plastikotasunean oinarritzen da haren dantza. Emozioak mugimenduan eramaten ditu, eta mugimenduaren poesia bilatzen du.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak