Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IV.Zirkuitoa

OSTRUKAREN ZULOA
Ertza

OSTRUKAREN ZULOA

Koreografia-zuzendaritza: Asier Zabaleta
Interpreteak: Asier Zabaleta
Eszenografia: Asier Zabaleta
Argiztapena: Antoni Angel Alcaide
Soinua-musika: Borja Ramos
Diru laguntza: Departamento de Cultura del Eusko Jaurlaritza y la colaboración de Arteleku - Diputación Foral de Gipuzkoa
Iraupena: 45'
Kontaktua: www.larrua.net

Ostrukaren zuloa lanean honako gogoeta hau egiten da: beldurragatik benetan egitea nahi duguna alde batera uzten dugu, eta horren ordez nahi dugunetik gertu dagoen kontsolazio sari batekin konformatzen gara; eta batzuetan ezta hori ere, dio autoreak.

1994tik honako konpainia hauetan parte hartu du Asier Zabaleta gipuzkoarrak: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía., Mascarada eta Alias. 1999tik 2004ra arte Suitzako Alias konpainiako partaide izan zen, eta ordutik, Ertza konpainia sortu ostean, bere antzezle-lana koreografo-lanarekin uztartu du. Emoziotik sortzen den mugimendua nabarmendu nahi du bereziki bere dantzarekin, naturaltasunik eza eta ordenamendu estetiko soila alde batera utzita.