Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IV.Zirkuitoa

NIÑA FRIDA
Karlik Danza Teatro / Producciones Javier Leoni

NIÑA FRIDA

Koreografia-zuzendaritza: Rosa Díaz y Cristina D. Silveira
Interpreteak: Elena Sánchez, Elena Lucas, Beatriz Márquez, Cristina Pérez, Marina Rubio
Eszenografia: David Pérez
Argiztapena: Francisco Cordero
Soinua-musika: Mariano Lozano
Diru laguntza: Consejería de Cultura de la Junta de Extremadura
Koprodukzioa: Junta de Extremadur
Iraupena: 55'
Kontaktua: www.karlikdanza.com

Emakume heldu batek, Frida Kahlok, bere bizitzan igarotako uneak gogoratzen ditu mihise zuri baten aurrean. Gogoratzen duenetik beretzat gordetzen ditu bizitzeko gogo izugarria, aurrera egiteko nahia eta eguneroko erronkak gainditzeko grina, eta mina eskuko atzamarretatik ihes egiten utziz edertasun bihurtzen du.

Karlik Danza Teatro 1991n sortu zen, eta ordutik, hainbat ikuskizun produzitu ditu eta beste hainbatetan kolaboratu du. Azpimarratzekoa da Teatro del Silenciorekin elkarlanean eginiko Madre Coraje y sus hijos en el purgatorio obra, Max 2007 Sarietako ikuskizun berrien alorrerako aukeratua izan dena. Gainera, Niña Fridarekin bi sari irabazi dituzte Gijoneko FETENen, jantziteria onenarena eta musika original onenarena. Beren ikuskizunetan lengoaia eszenikoa arakatzen dute, eta sortzearen egitura dramatikoa egituratzen duen emozio-ildoan hainbat teknikek (hala nola, dantza, akrobazia, ahotsa, keinuak, mugimendua) bat egiten dute.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak