Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IV.Zirkuitoa

HAIKU 4
Matxalen Bilbao

HAIKU 4

Koreografia-zuzendaritza: Matxalen Bilbao
Interpreteak: Bego Crego, María Martín, Pilar Andrés, Matxalen Bilbao
Eszenografia: Matxalen Bilbao
Argiztapena: Olivier Quijera
Soinua-musika: Raúl Lomas
Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza
Iraupena: 55'
Kontaktua: matxalien@yahoo.es

Idaztea mugimendua da. Idazteko modua pertsonala den bezalaxe, mugitzeko modua ere pertsonala da, eta beraz komunikatzekoa. Haiku 4k bereizitasun hori azpimarratzen du, ezaugarriak nabarmentzen ditu eta orri zurian mugimendua isurtzen du, eta horrela, desberdintasunak, aldeak, berdintasunak... islatzen dituen pieza sortzen.

Matxalen Bilbao dantzaria, zuzendaria eta dantza-irakaslea da. 2003an bere konpainia sortu zuen, eta ordutik, Mutis (2003), Lotura (2004), Capricho (2005) eta Haiku 4 (2007) piezak sortu ditu. Ikus-entzunezkoaren soinuaren eta irudien laguntzarekin mugimendu originalak bilatzen ditu, eta bere lanak diskurtso abstraktu argia du. Etengabeko komunikazio-prozesuan dagoen entitate abstraktu gisa ulertzen du giza gorputza.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak