Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen III.Zirkuitoa

CUANDO UNO QUIERE Y EL OTRO NO
Marco Vargas & Chloé Brûlé

CUANDO UNO QUIERE Y EL OTRO NO

Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloé Brûlé-Dauphin
Sorkuntza eta Interpretazioa: Marco Vargas & Chloé Brûlé-Dauphin
Al cante: Juan José Amador
Eszenografia: Producciones Artísticas Pelícano41
Jantziak: Mai Cantó
Argiztapen diseinua: Juan José del Pozo
Soinu-espazioa: Fernando Reyes
Musika hautaketa: Marco Vargas
Soinu bandaren grabazioa: Mouse dj.
Diseinu grafikoa: Cube creativos
Argazkiak: Juan Manuel Vaca eta Luis Castilla
Kudeaketa: 8co80 gestión cultural
Banaketa: Elena Carrascal
Ekoizpena: Patricia Garzón

Maitasuna eta ahanztura, isilean. Bi pertsonaren egunez egunekoa, batzuetan bat bera izan nahirik, baina beste batzuetan... Elkartzea eta banantzea. Bat egitea eta desegitea. Amodioaren sua eta desamodioaren garratza bizi dituen bikotea. Isilunea cantaore-aren ahotsean

Chloé Brule-Dauphin
Dantza klasikoan lizentziaduna Les Grands Ballets Canadiens izeneko eskolan. Javier Latorre-ren konpainian hasi zen, baliaora gisa; besteak beste, Sevillako Bienalean, Kordobako Gitarra Jaialdian eta Jerezko jaialdian parte hartu zuen. 2004. urtean, Israel Galván-en Torero Al-Lucinógeno eta Mª Ángeles Gabaldón-en Inmigración ikuskizunetan parte hartu zuen. 2004ko abuztutik 2005eko otsailera bitartean, Tokyo-ko El Flamenco tablao ikuskizunean jardun zuen bailaora bakarlari moduan.

Marco Vargas
Dantzari eta koreografoa, prestakuntza sakona du dantza espainarrean, flamenkoan eta dantza garaikidean. Formatu handiko hainbat ikuskaritan parte hartu du. Flamenko-konpainia handietan hasi zuen bere ibilbide artistikoa, eta, bakarlari lanetan, Sevillako La Cuadra, Mario Maya, 2D1 eta Andaluziako Dantza konpainiekin. Munduan zeharreko hainbat hiritan ere izan da, konpainia zenbaitekin biran. Zinemagintzan ere aritu da bailaor gisa, esate baterako Carlos Saura-ren Flamenko filmean.

Kolaborazio berezia (al cante):
Juan José Amador Amador Sevillan jaio zen, 1960. urtean. Flamenko familia ijito peto batean hazia, oso gazterik ekin zion Sevillako Los Gallos eta El Arenal tablaoetan dantzatzeari, dantza-kantaoreen artean puntako maila lortu arte. Ez alferrik, artista bikainen alboan ibili izan da: Mario Maya, Antonio, Manuela Carrasco, Farruco, Matilde Coral edo Cristina Hoyos. Pata Negra-ko Amador anaien lehengusua da, eta haiekin elkarlanean jardun zuen bigarren diskoan. Beste grabazio batzuetan ere partu hartu izan du, Rafael Riqueni eta Paco Cepero-rekin. Gaur egun, dantza munduan artista estimatuenetako bat da.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak