Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen III.Zirkuitoa

DUETO
Filipa Francisco & Idoia Zabaleta

DUETO

Kontzeptua eta interpretazioa: Filipa Francisco & idoia Zabaleta
Argiztapena: Ricardo Madeira
Jatorrizko Musika: Victora Rua
Bideo dokumentazioa: Joâo Pinto
Espazio eszenikoa eta Jantziak: Carlota Legido
Argazkingintza: Ana Borralho, Jorge Gonçalves
Diseinu grafikoa: Borja Ramos
Panorama jaialdian kolaboratzailea: Fabricia Martins
Eskerrak: Carlos Ramos, Matthiew Réau
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza Kultur Saila - Festival Alkantara, Panorama RioArte
Kontaktua: dueto.producao@sapo.pt

Dueto, Filipa Francisco (Lisboakoa, Portugal) eta Idoia Zabaleta (Euskadikoa) koreografoen arteko lankidetza-proiektu bat da. Filipak eta Idoiak gorputzarentzako pieza bat sortuko dute, gorputza idazkuntzarekin eta urrutiko harremanekin lotuz.

Bi koreografoek urrutiko idazkuntza-prozesua landuko dute 11 hilabetetan, 2005eko abuztutik 2006ko ekainera bitartean. Gutunataz baliatuko dira bata bestearen irudikapenen munduan sartzeko. Bestearen irudikapenetan eta gorputzean sartzeko, beste bat bihurtzeko aukerei buruzko hausnarketa egingo dugu. Hilabete horietan guztietan bildutako gutunak, haien itzulpenak, interpretazioak eta loturak gorputzean transkribatuko ditugu, gidoi edo partitura bihurtuta. Material fikzioa eta errealitatea uztartzen dituen egitura helikoidala sortuko da.

Encontros inmediatos 05/06 proiketuaren sorkuntzaren esparruan Alkantara proiketuak eta Panorama RioArte dantzaldiak egindako gonbidapen hori, bereziki honako hauei buruzko hausnarketa egiteko asmoz: bestearekiko elkartzean ikerlanari, kultura arteko elkarriketari eta arte nomadari buruzko hausnarketa.

Filipa Francisco. Koreografo eta performerra
Dantza/Antzerkia eta site specific performance disziplinak lantzen ditu, nola aurkezpen mailan hala prestakuntza mailan. "Leitura de Listas" du lanik aipagarriena, Portugaleko nahiz atzerriko hainbat jaialditan aurkeztatuako lana, hain zuzen ere. Lau urte daramatza Estabelecimento Prisional de Castelo Branco espetxeko presoekin sorkuntza-lana garatzen.

Idioa Zabaleta. Koreografo eta biologoa
Dantza Berria eta Inprobisazioa ikasi zituen. Moare Danza elkartea sortu zuen. Hainbat inprobisazio-proiektutan hartu du parte. Mal Pelo konpainiarekin lan egin du, La calle del Imaginario eta Orache piezetan parte hartuz. Bilboko KLEM Elektroakustika Laborategiarekin lankidetzan aritu da. Moare Danza elkarteak ekoitziako honako pieza hauek zuzendu ditu, baita haietan parte hartu ere: Motz, La Puta Inocencia, El rato de José, Zero Urdina. Gau bakar bat Gata Sombra. Euskal Herriko Unibertsitateak sorturiko Dantza Ikasgelaren - sorkuntza - zuzendaria da.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak