Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen III.Zirkuitoa

LOOK
ERTZA de Asier Zabaleta

LOOK

Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Interpreteak: Helena Golab, Pilar Andrés, Asier Zabaleta
Koreografia: Asier Zabaleta (& Helena Golab & Pilar Andrés)
Musika eta soinua: Ernesto Maestro
Argiztapena: Miguel Ángel Alcaide
Eszenografia: Pello Artola
Fotografia, diseinu grafikoa eta web: Iker Urteaga
Bideo sorkuntza: Marian Gerriklabeitia
Video ateen eszena: Carlos Sarasola
Bideo kaleidoskopio eta kirujiaren eszenak: Iker Urteaga
Jantziak: Asier Zabaleta
Diruz-lagundua: Eusko Jaurlaritza Kultur Saila
Laguntza: Arteleku, Diputación Foral de Gipuzkoa
Eskerrak: Arriola Kultur Aretoa (Elorrio), I.N.K.G.E.N. Videoproducciones; Almacén Algeposa; Raymond Ruigrok Zabala, Bilboarte
Argazkigintza: Asier Zabaleta
Kontaktua: Ertza, 943 653 812 / 34 617 145 645 / www.ertza.com / info@ertza.com

LOOKen itxurari hitz egitan da. Gaur, "irudiak" "izanaren" aurrean daukan garratziari buruz. Gizarte talde ezberdinetan parte hartu ahal izateko, jarrera estereotipatuak nola ikasten ditugun, aipatu jarrerak jarraibiderako arautzat nola geureganatzen ditugun eta, ere berean, beste batzuk arbuiatzen nola ikasten dugun gaiari buruz. Gizabanakoak bere itxura bere benetako izantzat bereganatzen duen mugari buruz.

ERTZAk espazio berri bat sortu nahi du, artearen zenbait disziplina eta dantza garaikidea elkarrengana hurbiltzeko, eta, hala, eszenaren hizkuntza aberasteko, elkarrizketaren eta disziplina horien elkarreraginaren bitartez.

Testua pertsonaia, ikus-entzunezkoen teknologia edo parte-hartzaileek proposatutako beste edozein adierazpideren bitartez, esan nahi den hori ahalik eta modurik zintzo, zuzen eta ederrenean eszenaratu nahi da.

Emoziotik zuzenean sortzen den mugimendua azpimarratu nahi da, artifizio eta antolamendu estetiko soilak alde batera utzita.

Aiser Zabaleta
Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen, 1972ko ekainaren 3an. 1994tik interprete jardun du Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía. eta Mascarada konpainietan 1994an. Suitzako ALIAS konpainian sartu zen; haiekin dantza-antzerkiko sei lanetan parte hartu du, baita zenbait mundu-biratan ere. Interprete eta koreografo gisa jardunez, honako lan hauek sortu ditu:
"DANADA" (1998) eta "Belaki efektua" (1999) (Euskadiko koreografo gazteen erakusketa); "EGO" (2003), Bitart-ek produzitua eta Kanaria Hnadiko "10MASDANZA" jaialdiko solo-lehiaketaren lehen sariaren irabazlea; "EGO-tik" (2004), Eusko Jaurlaritzaren eta Suitzako "Loterie Romande" erakundearen diru-laguntzarekin sortua; "Babia" (2005). Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin eta "Arteleku" eta "La Fundición" erakundeen laguntzarekin sortua; eta "LOOK" (2006) Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin eta "Arteleku" erakundeen laguntzarekin sortua

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak