Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

DEKRETUA, 1980ko abenduaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1980ko azaroaren 5ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Ingurumena
  • Jardun-eremua: Ingurumena
Xedea:

- Estatuko Administrazioak eta Gobernuak lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan betetzen zituzten zerbitzu guztiak; alegia, uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkionak eta Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrari jarraiki Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak.

- Erabaki horretatik kanpo utzi ziren Estatuak, «Instituto Nacional de Urbanización» delakoaren bidez, eta bere Administrazio Instituzionalean orain arte sortu diren eta geroago sor litezkeen gainerako erakundeen bidez, akordio honek xede dituen gaietan, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituen zerbitzuak eta zereginak.

- Uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretuak aipatutako ondasun higigarrien eta higiezinen titulartasuna, eskubideak eta betebeharrak.

- Uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretuari jarraiki Obra Publiko eta Hirigintzako Ministerioaren zerbitzu periferikoei atxikitako langileak.

Eskumenen konfigurazioa