Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak 2020ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1434
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/26
  • Argitaratze-data: 2020/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko otsailaren 25eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, onartu egin du enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak 2020ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Azaldutakoagatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak 2020ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.

Bigarrena. Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ENPLEGU-ZENTRO BEREZIETAKO LANBIDE-JARDUERARI LAGUNTZEKO UNITATEAK 2020KO EKITALDIAN FINANTZATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA, urriaren 29ko 168/2019 DEKRETUAN aurreikusitakoari jarraituz egina. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.), Bada, dekretu horren II. kapituluaren 3. atalaren 4. azpiatalean, lanbide-jarduerari laguntzeko unitateei bideratutako laguntzak arautzen dira. Dirulaguntza hauen hartzaile izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako enplegu-zentro bereziak kalifikazio hori dutenak eta hala inskribatuta daudenak Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiei lotutako diruz lagundu daitezkeen jarduerei dagokienez.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez-, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretua xedapen orokor bat da, indarraldi mugagabea duena, eta, 62. artikuluan, berariaz ezartzen du lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak diruz laguntzeko deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez egingo dela, eta han, alderdi hauek zehaztuko dira gutxienez: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eskabideak aurkezteko epea, dirulaguntza justifikatzeko epea eta horretarako beharrezko dokumentazioa.

Halaber, 168/2019 Dekretuaren 76. artikuluak ezartzen duenez, dekretu horretan araututako laguntzak Europako Gizarte Funtsak lagunduta finantzatzen badira eta hala gertatzen da laguntza hauetan, kasuan kasuko deialdia onartzen duen Lanbideren Administrazio Kontseiluaren erabakian zehaztuko da zer programa operatibo den Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa babesten duena; erabaki horrek ezarriko ditu, orobat, finantzaketa horretatik eratorritako betekizunak edo baldintza espezifikoak.

Lanbide-jarduerari laguntzeko unitateetara bideratutako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2020ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2019ko azaroaren 13ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa.

Abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren, eta, haietan, aurreikusita dago laguntza hauek finantzatzera bideratutako kreditua.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko batzarrean onartu egiten du enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateetara bideratutako laguntzen 2020ko deialdia, urriaren 29ko 198/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Deialdi honek xede du enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateetara bideratutako laguntzak ematea, langileen kostuak finantzatzeko, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalaren 4. azpiatalean aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, euskal autonomia erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien euskal erregistroa arautzen dira.

Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  1. Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko, 5.000.000 euro bideratutako dira.

  2. Programa hau finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak onartu beharreko eskabide guztiak betetzeko, funtsak guztien artean banatuko dira, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe.

  3. Europako Gizarte Funtsak parte hartu ahal izango du deialdi honen babespean diruz lagundutako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateen jarduerak finantzatzen, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

  1. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du 2021eko martxoaren 31 baino lehen. Memoria horretan, diruz lagundutako aldian Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitatearen jarduerari buruzko deskribapen-memoria bat jasoko da, eta bertan, garatutako jarduerei buruzko informazioa jasoko da. Memoria horri honako hauek erantsiko zaizkio:

    1. Programa honen bidez diruz lagundutako kostuak dituzten Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak osatzen dituzten pertsonen izen-zerrenda, diruz lagundutako aldiari dagozkion nominen kopia eta dagokion aldiko Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien kopia (kotizazioen likidazioaren ordainagiria eta RNT), ordainketa-egiaztagiriekin batera. Bai eta kontratatutako pertsona bakoitzari buruzko kotizazio-datuen txostena ere (IDC dokumentua).

    2. Programa honen azken hartzaileen zerrenda, kontratu mota, mugagabea edo aldi baterakoa, justifikatuz eta kontratua errendimendu txikikoa den eta diruz lagundutako aldian egindako lanaldiaren ehunekoa adieraziz, desgaitasun-mota eta -maila egiaztatzen duen agiriarekin batera. Nolanahi ere, kontratazioaren errealitatea eta iraupena Gizarte Segurantzaren lan-bizitzaren erregistroan kontsulta eginez egiaztatuko dira.

  2. Azken memoria osatzen duten egiaztagirien multzoa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

  1. Dirulaguntzei honakoa aplikatu behar zaie, Europako Gizarte Funtsaren finantzazio-laguntza jaso baitute: batetik, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1303/2013 (EB) Erregelamendua; bestetik, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren, 1083/2006 (EB) Erregelamendua indargabetzekoa; eta azkenik, ESS/1924/2016 Agindua, abenduaren 13koa, 2014-2020 programazio-aldian Europako Gizarte Funtsak diruz lagundu ditzakeen gastuak zehazten dituena.

  2. Laguntzen onuradunek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean eta 71. artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte, eta bereziki honako hauek:

    1. Berariaz aipatzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kofinantzaketarekin batera, Europako Gizarte Funtsarena, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan gauzatua, diruz lagundutako jarduketak komunikatzeko, zabaltzeko edo argitaratzeko material eta ekintza guztietan.

    2. Gastuaren kontabilitate-erregistro bat bermatzea, kontabilitate-identifikazio bereizia edo kontabilitate-kode egokia duela.

    3. Gutxienez 2027ra arte gordetzea diruz lagundutako kontratu guztiei buruzko dokumentazioa, badaezpada inoiz egiaztatzen bada deialdi honen arabera bete beharreko konpromiso eta betebehar guztiak bete direla.

    4. Men egitea honako hauek egindako egiaztatze-jarduketei: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

  3. Dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako zerrenda publikoan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.