Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 28koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa garatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6458
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/11/28
  • Argitaratze-data: 2005/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak bulegoa zuzenbide publikoko erakunde gisa eratzen du, berezko nortasun juridikoduna eta gaitasun publiko eta pribatu osoduna, bere egitekoak herri-administrazioekiko inongo mendetasunik gabe burutzen dituena.

Aipatu 2/2004 Legearen 10.1 artikuluak xedatzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoa bere sortze-legea eta urriaren 18ko 309/2005 Dekretuak onartutako bere berezko Estatutuan ezarritakoaren arabera eraenduko dela.

Aipatu Estatutuak Bulegoaren oinarrizko antolaketa diseinua ezartzen du, era berean, bere funtzionamendu egokirako Bulegoak berak autoantolaketa ahalak gauzatu ahal izateko nahikoa tarte utziz. Honela, 10. artikuluan honakoa zehazten da: «Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa hierarkikoki zuzendariaren mende dauden organoekin osatzen da; aholkularitza, izapidetzea, ikuskaritza, idazkaritza eta erregistroa dira organo hauen zereginak» eta «aipatu egitura organikoaren garapenean, zuzendariaren ebazpenez, lehenik Batzorde Aholku-emailearen txostena eginda, funtzionalki eta hierarkikoki zuzendariaren mende dauden beste unitate batzuk existitzea aurreikusi ahal izango da, hala nola hauei esleitutako zereginak».

Bestalde, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, zerbitzu-emaile publiko gisa, ondoko jarduera-irizpideen araberakoa da:

  1. – Zerbitzu ematearen kalitatea neurtuko du, adierazleen ezarketa eta jarraipenaren bidez eta iritzi-inkesten eta gogobetetasun-mailari buruzko inkesten bidez (nola hiritarrena hala administrazioena).

  2. – Herri-administrazioekin eta gainontzeko datuak babesteko kontrolerako agintaritzekin egokiro koordinatzeko interes berezia agertuko du.

  3. – Prozedura guztien sinplifikazioa eta dokumentazioa sustatuko ditu, kudeaketak informatika tresnen eta sarearen erabileraren bidez burutzea erraztuz.

  4. – Antolakuntza-ikaskuntza erraztuko du eta bere langileen arteko bikaintasuna sarituko du, hauen arteko lehiakortasuna eta prestakuntza sustatuz.

  5. – Jarrera proaktiboari funtsezko garrantzia emango dio, administrazioei legearen betearazpenean lagunduz eta datuak babesteko kultura berria ezarriz.

    Hortaz, arau hau Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa garatzeko sortzen da, lanpostuen zerrenda egiteko beharrezko prozesuak burutu aurretik.

    Hau dela eta, Batzorde Aholku-emailearekin bat,

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zereginak 2/2004 Legearen 17. artikuluak emandakoak izango dira, horretarako aipatu legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen fitxategien arduradunengana eta hauen tratamenduaren arduradunengana jo ahal izango du zuzenean.

  1. – Aurreko artikuluan zehaztutako zereginak burutzeko, honako hau da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura:

    1. Kide bakarreko organoa.

      1.– Zuzendaria.

    2. Kide anitzeko organoa.

      1.– Batzorde Aholku-emailea, legean ezarritako moduan.

  2. – Hierarkikoki zuzendariaren mende dauden administrazio-unitateak honakoak dira:

    1. Datuak Babesteko Erregistroa eta teknologia berriak.

    2. Lege-aholkularitza eta ikuskaritza.

    3. Idazkaritza orokorra.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak berau zuzentzen eta ordezkatzen du. Bere barne-eremuan, bere mende dauden administrazio-unitate guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzen ditu.

  2. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari dagokio halaber Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eginkizunak gauzatzeko behar diren ebazpenak, jarraibideak eta gomendioak agintzea, eta bereziki:

    1. Datuak Babesteko Erregistroan inskripzioak eta bestelako idatzoharrak bidezkoak diren edo ez erabakitzea, arrazoiak emanez.

    2. Fitxategietara sartu, aurka egin, zuzendu eta ezerezteari buruzko euren eskubideak erabiltzean hiritarrek egindako erreklamazioak erabakitzea, hau guztia 2/2004 Legeari lotutako datu pertsonalen fitxategiei dagokienez.

    3. Bere egitekoak gauzatzeko beharrezko argibideak jasotzea 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen herri-administrazio, erakunde, entitate eta korporazioengandik.

    4. Zehatzeko ahala erabiltzeko eskatzen duten hartu beharreko zuhurtziako eta behin-behineko neurriak hartzea, 2/2004 Legean xedatutakoarekin bat.

    5. Zehatzeko espedienteak hasi eta ebaztea, eta, hala egin behar bada, diziplinako espedienteak hasteko eskatzea herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek egindako arau-hausteen kasuan.

    6. Fitxategiak dauden lokaletarako sarrera baimentzea, ikuskapen egokiak egiteko. Aipatu lokalak legezko helbidetzat jotzean, ikuskaritza-lana bere bortxaezintasuna bermatzen duten arauetara egokitu beharko da.

    7. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kontratazio-organo gisa jardutea.

    8. Gastuak onartzea eta ordainketak bideratzea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren gastuen aurrekontuaren kredituen mugetan eta barnean ezartzen diren prozedurekin bat.

    9. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontu-aurreproiektua onartzea.

    10. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kudeaketa programatzea, plan estrategikoa zuzentzea eta kudeaketa-planak eta hauen jarraipena koordinatzea.

    11. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda egin eta onartzea.

    12. Bulegoari atxikitako funtzionario-pertsonalaren lanpostuen merezimendu-lehiaketa eta izendapen askearen ohiko hornidura prozedurak iragarri eta ebaztea, baita zerbitzu-batzordeak ere, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluko herri-administrazioen, erakundeen, entitateen eta korporazioen funtzionarioei eragiten dietenean.

    1. Hautaketa-prozedurak eta Bulegoari atxikitako langileriaren lanbide-sustapenerako prozedurak iragarri eta ebaztea.

    2. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren urteko memoria onartzea eta Lehendakariordetzari aurkeztea.

    1. Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea Datuak Babesteko Euskal Bulegoari esleitutako eginkizunak hobeto gauzatzeko.

    2. Fitxategiko arduraduna interesdunei informazioa eman behar izatetik libre uztea, 2/2004 Legearen 6. artikuluan aurreikusitakoak gertatzean.

    3. 2/2004 Legearen 16. artikuluak aipatzen dituen herri-administrazioei, erakundeei, entitateei eta korporazioei Batzorde Aholku-emailean euren ordezkariak izenda ditzatela eskatzea, horrela egin behar denean, ahal den heinean, bete gabe ez uzteko.

    4. Datuak babesteko arloan legeria interpretatu eta aplikatzeko, herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatuak, eta gainerako pertsona fisiko edo juridikoek mahaigaineratutako kontsulten txostenak eta erantzunak onartzea.

    5. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoarekin kolaboratzea eta, hortaz, Datu Pertsonalen Fitxategien Erregistroaren eduki eguneratua aldian behin berari ematea hitzartzea. Halaber, gainerako Erregistroen Kontrolerako Agintaritzekin zehazten den eran kolaboratzea.

    6. Batzorde Aholku-emaileari dagokionez, txostenak emateko eta bere bilkuretan aktiboki parte hartuz berarekin erlazionatzeko auziak proposatzea, beronen antolaketa eta funtzionamendu arauetan zehazten denarekin bat.

    7. Datuak babesteko arloan, nazioarteko erakundeekin eta Europar Batasuneko organoekin koordinatu eta lankidetzan jardutea.

    8. 2/2004 Legearen 24. artikuluan aipatutako egintzen berri Arartekoari ematea, baita datuak babesteko arloan berarekin lankidetzan jardun eta koordinatzea ere.

    9. 2/2004 Legean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuan, ebazpen honetan eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan ezartzen zaizkion bestelakoak, hala nola beste organo bati berariaz esleituta ez dauden Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaritza eta ordezkaritza egiteko guztiak.

Datuak Babesteko Erregistroa eta teknologia berriak unitatea 2/2004 Legearen 18. artikuluan aurreikusitako Datuak Babesteko Erregistrora atxikita dagoen Bulegoaren administrazio-unitatea da eta aipatu legearen aplikazio eremuan dauden datu pertsonaleko fitxategien existentziaren publizitatea sustatzea dagokio. Halaber, eta datu pertsonaleko fitxategiei buruzko arautegiaren betearazpena zaintzeko xedearekin, sektorekako ikuskaritza funtzioa eta kolaboratzaileen sarearen koordinazioa burutuko ditu, datuak babesteko arloan. Bestalde, teknologia berriekin zerikusia duten ikerlanak egin eta Bulegoaren beraren Sistemen Planaren jarraipena burutzeko ardura izango du.

Datuak Babesteko Erregistroa eta teknologia berriak unitateari dagozkio:

  1. – Datuak Babesteko Erregistroari lotutako zereginak:

    1. 2/2004 legearen 18.2 artikuluak aipatzen diren fitxategiak sortu, aldatu edo baliogabetzeko erregistroan espedienteak eta legean aipatzen diren gainontzeko inskripzioak izapidetzea, baita fitxategiaren titularrari jakinarazpen egokiak egitea ere.

    2. Datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo baliogabetzeko xedapenetako informazioa, kode tipoen edukia eta Datuak Babesteko Erregistroarekin zerikusia duten ebazpenak biltzea.

    3. Idazpenen errakuntza materialak administrazioaren kabuz eguneratu eta zuzentzea.

    4. Idazpenen egiaztagiriak egitea.

    5. Inskribatutako fitxategien zerrenda urtero argitaratzea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak zehaztutako informazio osagarriarekin.

    6. Herritarrei Datuak Babesteko Erregistrorako sarbidea erraztea eta hala eskatzen dutenei inskribatuta dauden edo ez dauden fitxategien berri, euren helburuen berri eta hauen arduradunaren identitatearen berri ematea.

    7. Datuak Babesteko Fitxategien Erregistroan burututakoinskripzioen Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrerako aldizkako bidalketa prestatu eta kudeatzea.

    8. Estatistikarako bakarrik sortutako fitxategien segurtasun-baldintzei buruzko irizpena proposatzea.

  2. – Ikuskapenari lotutako zereginak:

    1. Bulegoaren planifikazioarekin bat, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen den zeinahi fitxategiren eta dagozkien ekipamendu informatikoen (dauden lokaletan) sektorekako ikuskapena burutzea. Honetarako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuaren 11. artikuluan ezarritako jarduerak burutu ahal izango ditu.

    2. Ikuskaritza eta Lege Aholkularitza Unitateari laguntza ematea ikuskaritza-lan zirkunstantzialetan, ekipoen azterketa, transmisio-sistemak eta datuetarako sarbidea, Segurtasun-agiriaren egokiera egiaztatzearekin lotutako eta eskatzen zaizkion bestelako jardueretan.

  3. – Kolaboratzaileen sareari lotutako zereginak:

    Kolaboratzaileen Sarea koordinatzea datuak babesteko arloan, Datuak Babesteko Fitxategien Erregistroan inskripzioaren alde egiteko baliabide teknikoak lantzea eta Sarearen esku eta fitxategien arduradunen eta bere erabiltzaileen esku ipintzea, nola 2/2004 Legeak eta bere xedapen osagarriek eskatutakoarekin bat fitxategien kudeaketa orokorrean. Baliabide horien baitan sartuko dira, besteak beste, metodologiak, laguntzarako informatikako aplikazioak, produktuen edo zerbitzuen estandarizazioko eskemak, prestakuntza-materialak, agiri-tipoak eta ohiko galderen gidak.

  4. – Teknologia berriekin eta Bulegoaren kudeaketarekin lotutako zereginak:

    1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien garapena eta bilakaerari buruzko ikasketak burutzea, datu pertsonalak babestearekin zerikusia duten heinean, eta zuzendariari eta gainontzeko organoei aholku ematea informazioaren gizartearen baitan datuak babesteko garrantzitsuak diren espezializazio teknikoen eta kudeaketaren arloan.

    2. Bulegoaren sistemen plana eta bere baliabide informatikoetan erabili beharreko segurtasun-jarraibideak garatzea.

    3. Bulegoko zuzendariak aurreko ataletan zehaztutako arloei buruzko eskatutako txostenak eta proposamenak lantzea.

Lege-aholkularitza eta Ikuskaritza Unitatea Bulegoaren administrazio-unitatea da. Beroni dagokio ikuskaritza-lan zirkunstantzialen ahaletik eta sustapenetik eratorritako zereginetan jardutea eta sartu, aurka egin, zuzendu eta ezerezteari buruzko euren eskubideak babesteko hiritarrek egindako erreklamazioei bide ematen dieten prozedurak izapidetzea, baita, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek araua hautsi duten edo ez kontrolatzeko zeregina ere. Halaber, administrazio-unitate honen eskumen dira txostenak egitea, kontsultei erantzutea eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aholkularitza zerbitzua.

Lege-aholkularitza eta Ikuskaritza Unitateari dagokio:

  1. – Izapidetze-zereginak.

    Bulegoak aitortutako kontrolatzeko zereginetan jardutetik eratorritako zehatzeko, eskubideen tutoretzako eta herri-administrazioen, erakundeen, entitateen eta korporazioen arau-hauste prozedurei dagozkien izapidetze-egintzak.

  2. – Ikuskaritza-zereginak.

    1. Espediente bat izapidetzearekin lotuta, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren zeinahi fitxategi, Datuak Babesteko Erregistroan inskribatuta egon edo ez, eta ekipamendu informatikoak, dauden lokaletan, noiz nola ikuskatzea. Honetarako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuaren 11. artikuluan ezarritako jarduerak burutu ahal izango ditu.

    2. Erregistroa eta teknologia berriak Unitateari laguntza ematea, lege- eta prozedura-arloko jarduerekin zerikusia duten sektorekako ikuskapen-lanetan.

  3. – Txosten, kontsulta-ebazpen eta lege-aholkularitza zereginak.

    1. 2/2004 Legearen garapenean ebazten diren xedapen-egitasmoen berri ematea.

    2. Txostena eskatu den datu pertsonalak babestearekin zerikusia duten xedapen-egitasmo guztien berri ematea.

    3. Datuak babesteko arloan legeria interpretatu eta aplikatzeko, herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatuak, eta gainerako pertsona fisiko edo juridikoek mahaigaineratutako kontsultei informazioa eta erantzunak prestatzea.

    4. Nahitaezko erantzuna behar duten estatistikak zehazten dituzten xedapen-araugileen berri eman.

    5. Bulegoko zuzendariak eskatutako zehatze-egitasmoak eta gomendioak lantzea.

    6. Bulegoko zuzendariak eskatutako txostenak eta proposamenak landuz, Bulegoari lege-aholkularitza ematea.

Idazkaritza Orokorra giza baliabide eta baliabide materialen kudeaketa, kudeaketa ekonomiko-administratiboa eta informazio orokorra, Bulegoko gainontzekoentzat prestakuntza eta agiriekin zerikusia duten bestelako zereginen kudeaketa eta laguntza eta betearazpen edo tresnen funtzioen ardura duen administrazio-unitatea da.

Idazkaritza Orokorrari dagozkio:

  1. Kudeaketa-zereginak.

    1.– Giza baliabideak kudeatzea, hauen buruzagitza-lanak eginez.

    2.– Bulegoaren baliabide materialak kudeatzea.

    3.– Bulegoari atxikitako funtzionario-pertsonalaren lanpostuen merezimendu-lehiaketa eta izendapen askearen ohiko hornidura prozedurak ebaztea, baita zerbitzu-batzordeak ere, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluko herri-administrazioen, erakundeen, entitateen eta korporazioen funtzionarioei eragiten dietenean.

    4.– Hautaketa eta Bulegoari atxikitako langileriaren lanbide-sustapenerako prozedurak ebaztea.

    5.– Administrazio-kontratazioen prozedurak ebaztea.

    6.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea, zuzendariak eskuordetutako ahalmen gisa.

    7.– Bulegoaren aurrekontuaren kudeaketa ekonomiko administratiboa burutzea eta, honen baitan, zuzendariak eskuordetutako ahalmen gisa, gastuak onartzea eta ordainketak bideratzea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren gastuen aurrekontuaren kredituen mugetan eta barnean ezartzen diren prozedurekin bat.

    8.– Bulegoaren ondarea osatzen duten ondasunen eta eskubideen inbentarioa egitea.

  2. Informazio orokorra, prestakuntza eta agiriekin zerikusia duten bestelako zereginak.

    1.– Bulegoaren dokumentu-funtsak kudeatzea, eta bereziki datu pertsonalak babesteko eta honi lotutako edozein gairen arloko legea, jurisprudentzia eta dotrinari buruzko dokumentu-funtsak sortu eta eguneratzea.

    2.– Datuak babesteari buruzko konferentziak, mintegiak, jardunaldiak eta bestelako jarduerak antolatzea.

    3.– Izaera pertsonaleko datuen tratamenduari lotuta legeak aitortzen dituen eskubideen berri hiritarrari ematea.

  3. Bulegoko gainontzekoentzat laguntza eta betearazpen edo tresna zereginak.

    1.– Bulegoko zuzendariari ebazpenen berri ematea.

    2.– Komunikabideekiko harremanak koordinatzea.

    3.– Lankidetza-hitzarmenak prestatzea.

    4.– Bulegoaren informazio eta telekomunikazio-sistemak kudeatzea.

    5.– Bere antolamendu eta jardunbide arauekin bat, Kontseilu Aholku-emailearen idazkaritza-lanean jardutea.

    6.– Lankidetza-hitzarmena sinatzen den unibertsitateetako ikasleek Bulegoan burututako unibertsitateko praktikak koordinatzea.

    7.– Bulegoaren beste organoei esleitu gabeko gai orokorrak kudeatzea.

    8.– Bulegoko zuzendariak aurreko ataletan zehaztutako arloei buruzko eskatutako txostenak eta proposamenak lantzea.

Hiru unitateak hierarkikoki zuzendariaren mende egongo dira eta aipatu arloen ardura izango dute. Baina, beren arduradunek eta unitate bakoitzari esleituko zaizkien langileek besteentzako jarduerak burutu beharko dituzte garai jakin baterako kudeaketa edo jarduera planean zehaztuko den eran edo zuzendariak hala zehazten duenean.

Datuak Babesteko Kontseilu Aholku-emailea, 2/2004 Legearen 14. artikuluan aurreikusten den gisan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren aholkularitzako kide anitzeko organoa da, 2/2004 Legeak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuak esleitzen dizkion zereginak ditu eta bere antolaketa- eta jardunbide-arauen bidez eraenduko da.

Unitateetako titularrak kanpoan edo gaixorik badaude edo lanpostu horiek betetzeke badaude, egoerak dirauen artean, zuzendariak izendatutako pertsonak beteko ditu horiei dagozkien zereginak.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aplikatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 28a.

Zuzendaria,

IÑAKI VICUÑA DE NICOLAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.