Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Legesarea: Lankidetza juridikorako sareko gunea

 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eragile juridikoentzat zuzendutako ezagutza elkarri trukatzeko lankidetzarako gunea. Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzak (Justizia eta Herri Administrazio Saila) du horren kudeaketa materialaren ardura.

Sare honek duen helburuak dira: araudia hobetzeko eta errazteko programak garatzea, izapide administratiboak neurtzea eta, ondoren, murriztu edo ezabatzea, eta arauen eraginaren azterketa egitea. Hau da, prozeduraren erraztasuna eta berrikuntza oinarrizko helburutzat jotzen duen kultura administratibo batean aurrera egitea nahi da, herritarrei zama administratibo berriak ezartzea saihestu nahian.

 

Dokumentu interesgarriak:

Izapideak egiteko jarraibideak onartzen dituen Jaurlaritzaren Kontseiluaren Akordioa (pdf, 1,92 Mb)

Dekretuen mailako xedapen orokorrak izapidetzeko eredua (pdf, 737 Kb)

8/2003 LEGEA, abenduaren 22koa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena

 

Loturak:

Lankidetzarako tresna (sarrera mugatua): Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eragile juridikoentzat lankidetzarako gune bat jarri da eta, bertan, xedapen orokorren ekimen guztiak partekatzen dira.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2016/06/22