Arrantzarako ordutegiak, debekatutako eremuak eta gutxieneko distantziak
Eguzkia ateratzen denetik sartzen denera arte egin daitezke urpeko kirol-arrantza eta ontzitik ur-azaleko kirol-arrantza.
Kirol-arrantzaleek une oro jakin behar dute arrantzan non dabiltzan eremu batean edo bestean egon, aplikatu beharreko legeria oso desberdina baita baimendutako espezieei eta arau-hauste eta zigorrei dagokienez. Arrantza bi ur motetan egin daiteke:
Barrualdeko urak (Euskal Autonomia Erkidegoarena da eskumen osoa): oinarrizko marretatik barrualdera daudenak dira. Kostaldeko puntuak lotzen dituzten irudizko marrak ditugu oinarrizko marrak. Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean dauden oinarrizko marrak ondorengo hauek dira: Higer lurmuturretik Getariako San Anton uhartera doana; San Anton uhartetik Matxitxako lurmuturrerakoa; Matxitxako, lurmuturretik Villano lurmuturrerakoa, eta Villano lurmuturretik. Arrantzalearen Muturrerakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko urak Kantabriakoetatik banatzen dituen lerro mugakiderainokoa.
Kanpoaldeko urak (Estatuaren eskumenekoak dira horiek): oinarrizko lerroetatik 12 milietaraino doazenak, oinarrizko lerroekin paraleloan hartuta. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailaren Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuak ur horietan zaintze-lanak eta salaketa-aktak egin ditzake. Akta horiek gero Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak izapidetzen ditu.
Ur-azaleko arrantzarako debekatutako eremuak:
- Portuetan, itsasontziak sartu edo irteteko maniobrak egiten ari direnean, eta nabigazio-kanaletan, ontziak dabiltzanean.
- Behar bezala seinaleztatutako lekuetan, jendea igerian edo beste ur-kirolen bat egiten ari bada. Gutxienez 100 m-ko distantzia utzi beharko da.
- Debekatutako aldeetan, erreserba biologikoko aldeetan, biotopoetan eta babes beriziko aldeetan, eta uharri artifizialetan, horiei aplikagarri zaien arauak hala ezartzen duenean.
Urpeko arrantzarako debekatutako eremuak: ezin da horrelako arrantzarik egin bainurako edo beste edozein itsas kirol egiteko behar bezala arrantzale profesionalak berain lana legez, Legeak ezarritakoa betez, egiten ari diren lekuetan jarduteko, lehen aipatutako gutxieneko distantziak errespetatu beharko dira.
Gutxieneko distantziak
Kirol-arrantzaleek gutxieneko distantzia jakin batera egon behar dute lanean legez ari diren arrantzale profesionalengandik. Honakoak dira distantzia horiek:
- 100 m arrantza profesionalerako itsasontzi edota urperatutako tresna finkoetatik.
- 300 m inguraketa-ontzietatik.
- 500 m tunidoak kanaberarekin arrantzatzen ari diren tokitik.
- 100 m bainatzeko nahiz beste edozein ur-kirol egiteko behar bezala mugatutako eremuetatik.
Azken aldaketako data: